Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:47 am on 2013/02/27 Permalink | Reply
    Tags: E   

    estonatu 

    da/du ad. (Ipar.) Harritu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [harritu]
     harritu, mira egin, miraritu, txunditu, zurtu, balditu Ipar., geldu neol. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sorprender(se), extrañar(se), asombrar(se)
    fr surprendre ; s’étonner, être surpris
    en to surprise
    port surpreender-se

    Zeunerrek ezpainak horzkatu zituen, barrenetik gora zetorkion oihua bertan hiltzeko, hain baitzegoen estonaturik. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Oixtian aipatu ditudan jende estonatuek naute nihaur akuilatu eta itzuli mitzuli filosofoetan erdi galdurik utzi!  [Azken apeza, Piarres Aintziart (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    estonatu (FlcikrCC, jaci XIII)

     
  • Maite 12:46 pm on 2013/02/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    elur-luma 

    iz. 1. Elur-pikorra, oro har; zehatzago, elur-mota baten ezaugarri den izotzkristal pilatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [elur-maluta]
     elur-malo, elur-maluta, elur-mataza
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es copo de nieve
    fr flocon de neige
    en snowflake
    port floco de neve

    Eta malutak bata besteari esku emanda badatoz, matazea osatuz, elur-luma eginda etorri ohi dira. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Haizearekin elur lumak errada zihoazen. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elur-luma (FlickrCC, rabasz)

     
  • Maite 9:09 am on 2013/02/21 Permalink | Reply
    Tags: E   

    egunkari 

    iz. 1. Eguneroko berri-aldizkaria. Egunkari-saltzailea. 2. Gertaeren eguneroko kontakizuna idazten den izkribua. Leturiaren egunkari ezkutua. 3. (Ipar.) Soldata egunka jasotzen duen langilea. Egunkari sinple bat bezala lanean ari zen. • egunkari-liburu. EKON. Kontabilitateko tresna, idazpenak egiteko erabiltzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [egunerokoa]
     eguneroko, periodiko Heg., izparringi g.e., egunari Ipar. g.e. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) diario, periódico (2) (pertsonala) diario (3) jornalero, -a
    fr journal, quotidien
    en (1) (daily) newspaper; paper (2) (pertsonala) diary, journal
    port periódico, jornal

    Hamar urte eta egun bat. Edo alderantziz. Egun bat eta hamar urte. Egun bakarrean suntsitu baitzuten Acebesen lagunek Euskaldunon Egunkaria. Bahitu ziguten egunkaria. Bahitu gintuzten eta izan gaituzte preso. [Hamar urte eta egun bat, Xabier Etxaniz Rojo (Berria, 2013-02-21)]

    Egunkaria auzia (egin klik irudiaren gainean, gunera joateko)

     
  • Maite 8:00 am on 2013/02/18 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eleaniztun 

    iz. eta izond. Hiru hizkuntza edo gehiagotan mintzatzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz./izond.
    [poliglota]
     poliglota 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es plurilingüe, multilingüe; polígloto, -a
    fr multilingue ; polyglotte
    en multilingual
    port plurilingüe

    Hartu ikasleak, eta eraman itzazu Donostiako San Telmo Museora Badu, Bada erakusketa polita ikustera. Ai, ama! Begira izenburua: Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean (El euskera en un mundo multilingüe). Han ibiliko zaizkizu ikasleak korridore batean barrena; paretak, ezker–eskuin, «Eleanitza» dioten kartelez josiak. Itzuli orain ikastolara, eta esan ikasleei «mundu eleanitza» gaizki dagoela, «mundu eleaniztuna» behar duela. [Aniztasunak bizi (eta hondatzen) gaitu, Alfontso Mujika Etxeberria (31 eskutik, 2013/02/16)]

    eleaniztun (FlickrCC, quinn.anya)

     

     
  • Maite 9:02 am on 2013/02/15 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erkindu 

    da/du ad. (B) Ahuldu. Erkindurik, azala eta hezurra baino ez zeukala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [ahuldu]
     ahuldu, argaldu, eten, indargabetu, indargetu, kemengabetu, makaldu, maskaldu, mengeldu, enuldu Ipar., erpildu Ipar., flakatu Ipar., herbaldu Ipar., histu Ipar., zainildu Ipar., kadendu Bizk., mekotu Bizk., mendratu Ipar./Naf., baxatu g.e., hiratu zah., ahuletsi Ipar. g.e., faundu Ipar. g.e., zaingabetu Ipar. g.e., gelgetu Gip. g.e., esmeriatu Zub. g.e. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es debilitar(se), extenuar(se)
    fr faiblir, s’affaiblir, débiliter
    en to weaken; to enfeeble
    port debilitar-se, enfraquecer-se

    Euskararen biziraupena eta garapenaren baitan dago bertsolaritzarena derrigor ordea. Eta horrek bai, kezkatzen gaitu, lan-tresnarik gabe geratuko baikinake, aho-huts, hizkuntza erkinduko balitz. [Bertso eguna, Andoni Egaña (Berria, 2013-01-26)]

     
  • Maite 8:30 am on 2013/02/08 Permalink | Reply
    Tags: E   

    emamintz 

    iz. Himena, emakume birjinaren baginaren kanpoaldea estaltzen duen mintza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [himena]
     himen (UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es himen
    fr hymen
    en hymen
    port hímen

    Eta horregatik, edertasunaren izenean eginiko ebakuntza eta moldaketekin gogoratu nintzen: gure Mendebalde orokortu honetan gero eta sarriagoak diren ezpain txiki eta klitori mozketekin, emamintz konponketa, pubiseko lifting eta depilazio mingarriekin. Alegia, pornoaren industriak kanonizatutako neskato puberren genital amestuekin. [Erauzketa , Idurre Eskisabel (Berria, 2013-02-07)]

    emamintz (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:35 pm on 2013/02/05 Permalink | Reply
    Tags: E   

    enkontru 

    iz. ‘topo egitea’. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [topo egitea]
     inkontru Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es encuentro (casual), tropiezo, lance
    fr rencontre
    en meeting,encounter
    port encontro

    Enkontru hark libidoa piztu bide zion, eta orain libido hori askatzen baino ez zen ari. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    enkontru (FlickrCC, Stéfan)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel