Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:37 am on 2012/11/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    etxegabetu 

    ad. Etxearen jabetza kendu.

    Sinonimoak: iz.
    [etxetik bota] bidali, bota, kaleratu, etxea utzarazi [maizterra] (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desahuciar
    fr chasser, licencier, expulser
    en to dismiss, to fire
    port despejar

    Milaka lagunek haserrea eta elkartasuna adierazi dute ostiral honetan Barakaldon, etxegabetu behar zuten 53 urteko emakumezko batek bere buruaz beste egin ondoren. Amaia Egaña zuen izena, eta etxegabetzeen bidegabekeriak eragindako bigarren heriotza da.  [Milaka lagunek haserrea eta elkartasuna adierazi dute Barakaldon (eitb.com, 2012-11-09)]

     
    • iñaki kasares 8:26 pm on 2012/11/10 Permalink

      Eskerrik asko!! Aspaldi nabil halako definizio bila, Santurtziko AGR-207ko 30 familia etxegabetutakoon kolektiboarentzat.

    • Maite 10:24 am on 2012/11/11 Permalink

      Alde batetik, pozten naiz zerbaitetarako baliagarria izan bada eta, bestetik, erabat lur jota gertatzen ari den guztiarekin. Esan dezakedan gauza bakarra da: eutsi goiari! 🙂

  • Maite 7:59 am on 2012/11/05 Permalink | Reply
    Tags: E   

    elkarlan 

    iz. Batzuen artean egiten den lana. Liburua elkarlanean egin dute.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [elkarlan] taldelan, auzolan  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trabajo en equipo, trabajo colectivo
    fr travail en équipe, travail collectif
    en teamwork; collaboration
    port trabalho coletivo

    Pertsona gisa heltzeko erantzukizunak hartzeaz hitz egin izan diguzu maiz, elkarlanaren garrantziaz, nork bere burua besteei eskaintzeak ematen duen pozaz.  [Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    elkarlan (FlickrCC, lumaxart)

     
  • Maite 7:27 am on 2012/10/29 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezinezko 

    izlag. Ezin daitekeena (aurretik aditz baten era burutua har dezake). Ezinezkoa iruditzen zait. Ezinezko ametsak. Liburu hori ulertu ezinezkoa da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (aurretik aditzaren era burutua har dezake) imposible; imposible de
    fr impossible de
    en impossible
    port impossível

    Ez da posible; ezinezkoa da, erabat ezinezkoa. [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina badaki ezinezko duela, bakoitza bere munduak bizi duela. [Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:02 am on 2012/09/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    engaiatu 

    da ad. Konpromezua hartu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [konprometitu]
    konprometitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) comprometer(se), implicar(se), involucrar(se) (2) enrolar(se)
    fr (s’)engager, (s’)impliquer
    en get involved
    port implicar-se

    Ez da debaldekoa Loachekin alderatzea, iruditzen baitzait haren film batzuek dituzten bertute eta akats berberak dituela Foxfirek ere: pelikula politikoki engaiatua da –modu esplizituan konpromisoa hartzen duela, alegia; gainontzean, gauza jakina da film guztiek eskaintzen dutela, nahita edo nahi gabe, ikuspegi politizatua–. [Gerrilla feminista, Gorka Bereziartua (Argia.com, 2012-09-24)]

    Foxfire filmeko protagonistak

     
  • Maite 8:10 am on 2012/09/20 Permalink | Reply
    Tags: E   

    entzutetsu 

    izond. Ospetsua. Idazle entzutetsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ospetsua] : ospetsu, entzute handiko, famatu, sonatu. ezezagun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es famoso, -a, conocido, -a, célebre
    fr renommé, -ée
    en famous; well-known, known
    port famoso(a), conhecido(a), célebre

    Entzun:

    Unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari eta euskalari andere entzutetsu baten alaba da. [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:14 am on 2012/08/28 Permalink | Reply
    Tags: E   

    errepauski 

    adb. Behar adina asti hartuz, geldiro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘astiro’ begiratuta)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    errepauski. v. erreposki.

    erreposki (Chaho ® Lh), errepauski (H).

    Pausadamente. v. arraposki. Bere diskurtsa akhabatzen zuelarik, behatu zuen erreposki deputatu guzier. Elsb Fram 107. Berehala ohartzen naiz erreposkiago noala. Barb Sup 14. Poliki-poliki asi behar du, astiki, trankilki, erreposki. Lasterka ez da lan onik egiten. FIr 193. Orgetan ezarri zuen dena ere eta erreposki abiatu zen etxeari buruz, idien tankari jarraikiz. Lf Murtuts 34.

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [geldiro]
    apurka, astiro, astiz, baratz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, baratxe Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pausadamente, despacio, detenidamente, con tiempo
    fr lentement, posément, doucement
    en slowly, calmly; gradually; gently
    port detalhadamente, com tempo

    Errepauski! -oihukatu zion artzainak txakur bizkorrari. 

    arrapauski (GureGipuzkoa.net, Arzuaga, Jesus Mª)

     
  • Maite 10:12 pm on 2012/08/26 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eztarri 

    iz. 1. Bizkarrezur aurreko lepo-zatia, faringeaz, trakeaz eta hestegorriaren goiko zatiaz osatuta dagoena. 2. (hed.) Eztarria, ahotsaren organotzat hartua. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua. • kontrako eztarri. (Heg.) Trakea; biriketako bidea. Kontrako eztarritik joan zaio ardo-tantaren bat eta ito beharrean dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sama]
    zintzur, kokor Ipar., sama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es garganta
    fr gorge, gosier
    en throat
    port garganta

    Hitzak nekez ekarri nituen eztarritik ahora. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eztarri (FlickrCC, MrClean1982)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel