Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:52 pm on 2017/02/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haizuki 

    adb. Eragozpenik gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    haizuki. (H, Foix ap. Lh.), hauzuki (SP (sin trad.)→A, H). “Sans gêne, sans entraves, librement” H. Lícitamente A.
    Eta Philotea, gure ispiritua Jainkoarekin familierki eta hauzuki ihardukiz, guzia khutsatzen bezala ere da haren perfekzionez. “Notre esprit s’adonnant à la hantise, privauté et familiarité de son Dieu” . He Phil 130 (en la ed. de 1853, 110 hauzoki, citado por DRA, que traduce “familiarmente, como vecinos”). Erakharrazu gaiski erraillea bere baitara zenbeit antze eta manera eztiz; erratzu hauzuki, hala erabillia den presunaren baitan ezagutzen dituzketzun ongiak. Ib. 364. Ames-bide ezaungaitzak nai ditut ezautu, / ta arantza artetik landa auzuki egatu, / min-txinta negartiak zearo akitu, / eder dan gauza oro leratsu maitatu. Erkiag in Onaind MEOE 707.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. lícitamente
    fr adb. licitement
    en adb. lawfully, licitly
    port adb. legalmente

    Haizuki ez ezik, dio Kant-ek Erlijioa arrazoimen hutsaren mugen barruan lanean gizon-emakumeek (hain zuzen azkeneko urrats hori munduaren ezagutza razionalak berak exijituta) ezin dute arrazoimen hutsaren mugaz haraindikoa ez pentsatu, baina ezin dute bestela pentsatu analogiaz baizik511. [Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, (Joxe Azurmendi, UEU, 2007)]

     
  • Maite 11:43 pm on 2017/01/18 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hormagarri 

    adj. Hormatzen edo izozten duena. Hotz hormagarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hormagarri (Urt IV 78, H). Gélido. “1. […] Hotz hormagarria; 2. […] Hartze hormagarria, accueil glaçant” H. Ez baginu ihardesten hoinbertze amodiori ez axolatasun hormagarri batez baizen. MarIl 199.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. que hace helarse, glacial, helador, -a
    fr glacial
    en icy, freezing, bitterly cold, (glacier) glacial
    port glacial

    Hotz hormagarriak kalean harrapatu gaitu.

    hormagarri (Gaurko hitza, domeinu publikoa)

     
  • Maite 10:20 pm on 2017/01/06 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hepa 

    interj 1 Arreta erakartzeko erabiltzen den hitza. Hepa! hepa! nik ez dut zer ikusirik gauza horretan. Hepa! hor zarete? 2 Norbait ikustean esaten zaion diosal hitza. Ik. kaixo. Hepa Martin, zer moduz? (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (h)ep, (h)epa (V-gip, BN-arb), epe (V-gip). Ref.: A (hepa); Etxba Eib (epa); Elexp Berg (epa, epe).

    1. Interj. con la que se requiere atención (tbn. de sorpresa, de saludo). “Hepa, interj. de llamamiento” A. “Interj. que pone sobre aviso. Epa! or dozu zezena zeuregana!” Etxba Eib. “–Afarixa zor dostak. –Epa hi! alto. Hori eztok egixa” Elexp Berg. “Epa, zer moduz?” Ib. Buxerak erraiten dio gibeletik: “Hep, hunat, haragiaren saria?”. Barb Leg 143. Oihu egin zion, […] “Nun zira?. Hep! ene adixkidea!”. JEtchep 116. Ep! Ep! Ez al dakik arraintza debekatua dagola emen? EgutAr 11-1-1960 (ap. DRA). Hep? Hor zarezte? Larz Iru 52.

     (Uso sust.). Hep bat aizoari aski da, zuñ ordüz, ordütan salbatzeko. Herr 24-11-1960 (ap. DRA).

    2. (BN, S, R ap. A). Interj. que denota esfuerzo. “Interj. que se usa en momentos de apuro, a punto de realizarse algo que nos apasiona” A. Bainan ihes zohana heldu da gibelerat bi jauziz, hep, igaten da zaldira. EskLAlm 1902, 18 (ap. DRA).

    3. (BN, S). Ref.: A (ep, hep); Lrq (hep). “Interj. de burla que equivale al vah latino” A. “Hep, grito de desafío” Ib. “Interj. de moquerie” Lrq. Hepa, hepa, hepa / orai niz orai alagera / ikusten düt enegitekuak / untsa juaiten direla. Xarlem 251.

    Sinonimoak

    [diosal hitza] : kaixo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. cuidado; atiende, mira (2) interj. hola
    fr salut
    en Hello! Hi! Hey! What’s Upp!
    port olá, oi, alô

    Hepa! Zer moduz?

    hepa (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
    • Agustin 1:08 pm on 2017/01/15 Permalink

      Kuriosoa da, Portugalen ere erabiltzen dutela, norbaitekin gurutzatzerakoan adibidez.

  • Maite 11:06 pm on 2016/10/17 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hede 

    iz. 1. Uhala, larruzko edo beste gai malgu batez egindako xingola edo zerrenda mehea. 2. Zaldiak gidatzeko erabiltzen den uhal-multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [uhala]: uhal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. correa, cordón (2) iz. rienda
    fr (1) iz. courroie, attache, lanière, sangle (2) iz. bride
    en iz. strap, lace, shoelace
    port (1) iz. correia, cordão (2) iz. rédea

    Eta larruzko hede beltza kokotsaren azpian, bisaiaren ingerada markatuz. [Larrepetit, Pello Lizarralde (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hede (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 10:15 pm on 2016/10/06 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hormatzar 

    iz. Harresia.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    hormatzar, ormazar (Lar). (Aum. de 2 horma). “Paredón” Lar. Bartzelonako kale S. Ramon de Call deritxonian ormatzar edo muralloe bat bota ebela. Ezale 1897, 181a. Atera nazazu gaztelu ontatik, ormatzar auek ber-bertan itto ez nazaten. Etxde AlosT 55. Antziñako ormatzarren azpitik ixuriz doazan ibaiak. Ibiñ Virgil 85. En DFrec hay 2 ejs. de (h)ormatzar.

    Sinonimoak: iz.

        [murrua]: harresi, murru, muraila zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. muralla; pared grande
    fr iz. mur, clôture, muraille, rempart
    en iz. [itxitura] wall; [hirietakoa] wall, rampart
    port iz. muralha

    Kurtsoreak markatzen duen erritmora hara eta hona. Klik-klak-klik-klak… altzairuzko habeak eraman eta hormigoiaz betetako karroekin batetik bestera, edonon eta edonola kalearen erdian hormatzarra jasotzen dute, lotsagabe, hiriko gidarien harridurarako. Kapataza begira dute garabiaren gainetik. [Klik-klak-klik-klak…, Xegun Altolagirre (Erein, 2001)]

    hormatzar (Gaurko hitza, Public Domain)

     
  • Maite 9:02 pm on 2016/09/24 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hertu 

      da/du ad. (Ipar.) 1. Gutxitu, murriztu; ibitu, ematu. 2. Hantua edo puztua dagoena hustu, handitua desagertu. Hantura hertu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [gutxitu]: gutxitu, txikertu, txikiagotu, txikitu, urritu, doitu g.e., mermatu Heg. beh., apurtu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)1 da/du ad. (Ipar.) disminuir (2) da/du ad. (Ipar.) desinflar(se), deshinchar(se), resolver(se)
    fr (1) da/du ad. (Ipar.) diminuer (2) da/du ad. (Ipar.) (se) dégonfler
    en (1) da/du ad. to decrease, to drop,  ( hantura ) to go down

    Biharamuneko, khordak eroriak dire, hanturak hertuak, eta Zabier egundaino bezain azkar eta zalhu. [Bi Saindu Heskualdunen Bizia, Franzisko Laphitz (Euskal Klasikoen Corpusa, 1867)]

    hertu (Irudia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 1:18 pm on 2016/09/23 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hotzildu 

    da/du ad. Hotzil bihurtu, hotzil gelditu arte berotu edo hoztu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hotzildu. Templar(se). Iru gazteeri su-garra otzildu zenien Jainkoa. Or MB 59. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere. MIH 375.

    Sinonimoak: iz.
    [hotzildu] : epeldu  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. templar(se), entibiar(se), enfriar(se) o calentar(se) hasta quedar templado; [sua] mitigar
    fr da/du ad. s’attiédir, tiédir
    en da ad. [hoztu] to cool, to cool down; [berotu] to warm (up), to get warm(er)
    port (algo frío) amornar

    Hotzildu, jauna, berorren harridura lipar batez, arretaz ernerik belarria, harik eta nik eman arte, bi jaun prestuok lekuko didudala, miragarri horren berria berorri.  [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hotzildu (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel