Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:16 am on 2015/06/07 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hatsapatsaka 

    adb. Gehiegizko presaz, harrapaka, arrapaladan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘harramaskan’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    hatsapatsaka (BN, S, Sal ap. A; VocBN, Dv, H). Apresuradamente. “Hatsapatsaka, avec précipitation, en perdant haleine” H. “Con precipitación” A. En Lhande se lee: “hatsapatsak (Hb), avec précipitation, en perdant haleine”, que parece estar por hatsapatsaka. Hatsaphatsaka juan ordüz / eztiki gitian ükhü; / Behar diagü freskatü / baita ere berrikatü. Casve SGrazi 32.

    Sinonimoak: iz.
    [presaka]: presaka, presaz, lehiaka, lehiaz, kexaz; lasterka, korrika, antxintxika, arrapaladan, arrapastaka (Elhuyar Hiztegian, ‘apresuradamente’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es apresuradamente
    fr rapidement, vite
    en hastily, hurriedly
    port às pressas, depressa

    Entzun:

    Ametsak ere zain, Mikel Antza

    Ez dut hil nahi.
    Eta ez zait kontsolagarri
    inork gogoratzea
    jaiotzen garenetik
    hiltzen garela.
    Ez zaizkit kontsolagarri
    ez mendien argazkiak
    ez ederraren argazkiak
    atzo ez zeuden zimurren berri
    ispiluak ematen didan artean.
    Badoa bizia hatsapatsaka
    atsedenik gabe
    harresituon deiak
    aintzat hartzeko astirik gabe.
    Badoa bizia ausikika
    hanketan eta besoetan
    bihotzean eta garunean
    bide bazterrean zaurituta
    hatsanka erori garenoi
    jaramonik egin gabe.

    Mors [Ametsak ere zain, Mikel Antza (Susa Poesia, 2015)]

     
  • Maite 9:07 pm on 2015/06/03 Permalink | Reply
    Tags: H   

    halabehar 

    iz. Patua, gertakizunak nahitaezko edo ezinbesteko egiten dituen hura. Halabeharrak hartaraturik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [patua]: asturu, ezinbeste, fortuna, zori, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. fatalidad, destino, sino; casualidad, azar
    fr  iz. fatalité, destin, hasard
    en iz. fate, destiny; chance
    port fatalidade, destino, sina; azar

    Nahigabea —zoritxarra, mindura, atsekabea, bihotzeko iluna—, ez dator inoren interbentzioaren eskutik. Ez dago kulparik. Ez dago Jainkorik edo paturik istripu baten edo gaitz larri baten atzean, halabeharra baizik, eta horra non beste hitz eder batek egin digun distira, ‘hala beharko zuen’ etsipenak piztuta. [Nahigabea, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-06-03)] (Berria.eus)

    halabehar (Fabien Le Jeune, FlickrCC)

     
  • Maite 12:00 pm on 2015/05/28 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hertsatu 

    1. du ad. Estutu, estuago bihurtu, inguru osotik sakatu. 2. du ad. (hed.) Kinka larrian jarri; nekarazi. Goseteak bortizki hertsatzen zuen Kanaango lurra. 3. du ad. (Ipar.) Hertsiki bultzatu (osagaia -ra kasu-atzizkiaz). Joatera hertsatu zintuzten. 4. da ad. (Z) Lotu, heldu (osagaia -ri kasu-atzizkiaz). On dukezu hertsa zaitezen obra apalei. 5. da ad. Joan, ihes egin (osagaia -ra kasu-atzizkiaz). Zuk ere orobat hertsatu behar duzu zure bihotzaren zokora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [estutu]: estutu, hertsitu, mehartu, mehetu, tinkatu Ipar., estu Heg. g.e.

    [bortxatu]: jas.behartu, bortxa egin, bortxatu, bulkatu, bultza egin, bultzatu, erakarri, premiatu, hertsitu Ipar., obligarazi Ipar., derrigortu Heg., obligatu g.e., kuturtu Gip. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  du ad. (Ipar.) estrechar, oprimir; (2) du ad. (hed.) afligir, angustiar; (3) du ad. (Ipar.) (osagarria -ra kasu-atzizkiaz) obligar, instar; (4) du ad. (Med.) constreñir; (5) da ad. (Z) (osagarria -i kasu-atzizkiaz) dirigirse, encomendarse; (6) da ad. (osagarria -ra kasu-atzizkiaz) refugiarse
    fr (1) du ad. rétrécir, opprimer, serrer; (2) du ad. affliger, angoisser; (3) du ad. obliger, forcer; (4) du ad. (Med.) contraindre
    en  (1) du ad. to squeeze; to be too tight; (2) du ad. [nahigabetu] to afflict, to distress; (3) du ad. [hertsiki bultzatu] to force, to urge
    port (1) comprimir, espremer; (2) afligir, angustiar; (3) obrigar, forçar; (4) constranger

    Baina berezko ez dator ezer. Irabazi behar da eta botere faktikoek zailago dute herritarrak hertsatzea, alderdiak eta agintariak baino. Hori ere ikusiko dugu egunotan, orain irudikatu ere ezin ditugun hiperbole gero eta ikusgarriagoekin, herritarrek erabakitakoa bihurritzen saiatuz.  [Bihurrituz, Anjel Erro (Jira, 2015-05-28)] (Berria.eus)

    hertsatu (Patrick Feller, FlickrCC)

     
  • Maite 11:44 am on 2015/05/23 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hausnartu 

    du ad. 1. Hausnarkariek janaria lehen aldiz irentsi ondoren ahora berriro ekarrita, bertan murtxikatu, bigarrenez irentsi baino lehen. 2. (hed.) Gogoan behin eta berriro, astiro erabili, aztertu. Zer erantzun behar zuen geldirik hausnartuz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rumiar (2) (hed.) reflexionar, meditar, pensar
    fr (1) ruminer (2) réfléchir
    en (1) (masticar varias veces) chew the cud; ruminate (2) (pensar demasiado) ponder, brood; to think about, to reflect on sth
    port (1) ruminar (2) refletir, meditar, reflexionar

    Entzun:

    Hausnarketa eguna gaur, jar dezadan nire burua hausnarrean, behi batek berea bere tresabian bezala.  [Hausnarrean, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-23)] (Berria.eus)

    hausnartu (Brian Hillegas, FlickrCC)

     
  • Maite 5:47 pm on 2015/05/18 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hatz-mami 

    iz. Azkazalaren kontrako aldean dagoen hatz-puntako zati haragitsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    HATZ-MAMI (Aq 1290 -> A, Hb ap. Lh; atzamami Lar; azmami Bera). “Pulpejo, yema del dedo” Lar.

    Sinonimoak: iz.

        [eri-mamia]: eri-mami Ipar., erkain Ipar. zah., ermami, mami (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es yema [del dedo]
    fr (de dedo) bout
    en (de dedo) fingertip
    port (de los dedos) polpa

    hatz-mami (Wikimedia Commons)

    Entzun:

    DISTANTZIA

    Zer den zeru goitik begiratzea
    itxurak desitxuratuz,
    etxe ondoko dorre erraldoi hura
    nimiñotuz.
    Zure begi ninien tamainako
    hainbat laku, izkutuak,
    itxaso txiki horietan itotzea
    ezinezkoa.
    Esku azpian hartu dezaket
    gure herria,
    hatz mamiekin
    fereka egin.
    Lasai, estaltzen zaituzten hodeiak
    ez dira mugagabeak.
    Orban grisak desagertzera doaz
    berehala.
    Esku azpian hartu dezaket
    gure herria,
    hatz mamiekin
    balakatu, fereka egin.

    Musu bat eta itzuli arte,
    airean noa.

    [Distantzia, Rafa Rueda (â„— 2012 GOR Discos S.A.L.]

     
  • Maite 6:20 am on 2015/04/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hankalatraba 

    adb. Zaldian edo jarleku batean, hankak alde banatara jarriz, eseri edo jartzeko modua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. g.e.

    [zangalatrau]: istapeka, zangalatrau (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es a horcajadas
    fr à califourchon
    en (mounted) astride, straddling
    port a cavalo

    Entzun:

    Galtzaile ikusi duzu zeure burua hamaika garagardo latak inguraturik, besaulki batean hankalatraba, dantzan ibili direnei begira. [Paperezko hegazkinak, Lutxo Egia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hiru bat metro koadroko jacuzzian, bizkarrez, emakumea gizonaren gainean hankalatraba bistatu zuen Brunok.[Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hankalatraba (FlickrCC, Mike Baird)

     
  • Maite 7:50 am on 2015/02/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hegi 

    iz. 1. Ertza, bazterra. Ibaiaren hegietan. Hegi apaleko platera. 2. Mendia; mendiaren hegala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    hegi (gral.; SP, VocBN, Gèze, Dv, H (+ e-)), hei (A s.v. ehi (sin indicación dialectal)). Ref.: A; Lrq; Gte Erd 103, 104, 106, 225.

    1. Borde, orilla; extremo, límite. “Línea de los montes”

    2. (c. ap. A; Lar, H). Ladera; cuesta, pendiente.

    3. (AN-ulz ap. A Apend; SP, Lecl; Dv y H (+ e-)). “Montagne”

    4. (V-gip, G-to, S; Dv). Ref.: Lrq; Etxba Eib; Iz To. Cima.

    5. (G-azp, S; Lar, H). Ref.: A; Lrq; Gketx Loiola. Esquina, ángulo.

    6. (En casos locales de declinación). “Su hegian da, il est près du feu”

    7. (A DBols). Lugar, zona. “Egijortakua, de esa zona, comarca”

    8. (S ap. A), hei (A s.v. ehi (sin indicación dialectal)). Alero del tejado.

    9. hei (S ap. A y Lh; Foix ap. Lh). “Soportal, tejavana” A s.v. ehi. “Hangar” Lh.

    Sinonimoak iz.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia):

    [ertza] Ipar. bazter, ertz, kantal, karel, muga, izkina Ipar., kantail Ipar., kantoi Ipar.
    [mendiaren hegala]
    hegal, mazela Ipar.
    [malda]
    aldapa, aldats, malda, malkar, pendiz, patar Sort., pendoitz Ipar., ike Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) borde, orilla, esquina (2) cumbre (3) cuesta, pendiente
    fr (1) bord [d’un vase, d’une rivière…] ; rive, coin, angle (2) côte, pente, crête
    en (1) shore, bank, corner (2) slope, incline

    ‘Loiolako hegiak‘ izenburupean, bake prozesuari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Murua Uria BERRIAko kazetariak. [Imanol Murua Uria: «Eskema aldatuta ere, berriro hartu beharko dira Loiolako edukiak», Jokin Sagarzazu] (Berria, 2010-03-11)

     

    HANGO BORTU GAINETIK (Itxaro Borda, 1998)

    hegi (Wikimedia Commons)

    Hango bortu-gainetarik
    altxatzean hego hatsak
    beldurraren zainetarik
    airatzen dira urratsak
    ez dakit erranen dudan
    nolatan maite zaitudan

    behar-grina bedi lerra
    lo hiletik gau hotzera
    zure So beltzen ederra
    joan dakidan bihotzera
    ez dakit erranen dudan
    nolatan maite zaitudan

    hauts eztiaren zaparta
    hitz arruntaren kalaka
    suak bultzatu du barda
    mintzo ausarten balaka
    ez dakit erranen dudan
    nolatan maite zaitudan

    lur hutsetik begiraino
    amets hotsa dut ekarri
    bihotz honen hegiraino
    zazpi musuz bake jarri
    ez dakit erranen dudan
    nolatan maite zaitudan.

    [Hango bortu gainetik, Itxaro Borda, 1998 (basquepoetry.eus)]

    Entzun poema:

    EtxeRAPer kantuan, Eñaut Elorrietak lagunduta. (Argiaren bidez)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel