Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:05 pm on 2018/03/09 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hutsune 

    iz. Tarte edo une hutsa. Ik. hutsarte. Harresiak zituen hutsuneetan. Burdinen arteko hutsuneetatik. Bazen jende franko plazan, baina bazterretan hutsuneak nabari ziren.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    hutsune (gral.; Lar, Añ, Dv (V), H (V, G)), hutsgune (B, BN-baig; SP (que cita a Axular), H), utsuna (V-gip), husgune (B; Dv, H (+ u-)), utzune, uskune. Ref.: A (usgune, utsune, utsgune); Lrq (hüts); Elexp Berg (utsuna).

    Tr. Documentado al Sur desde Lizarraga de Elcano, al Norte se encuentra en Axular, J. Etchepare y Mirande. La forma general es (h)utsune, con aspiración inicial en Mirande (Pr 116), Aresti (Tobera 280), Oskillaso (Kurl 199), Lasa y BiblE. Hay utsuna en Apaolaza (102), Garitaonaindia (junto a usgune), Gandiaga (tbn. 199 utsune), Etxebarria, Olea y F. Etxebarria e Insausti; hutsgune en Axular y J. Etchepare (junto a usgune), usgune en Lizarraga de Elcano y Zinkunegi, y utzune en Astarloa (junto a utsune) y en un ejemplo de EE (1882a, 129). En DFrec hay 69 ejs. de (h)utsune, 2 de husgune y 1 de hutsgune.

    1. Hueco; claro, espacio o intervalo vacío. “Hueco”, “cavidad” Lar y Añ. “Calibre del cañón, su hueco” Lar. “Concavidad” Lar. “Terrear, verse la tierra en los sembrados, ereiñean utsuneak agiri” Ib. “Corral en cartapacio, &c., utsunea. Lat. lacuna” Ib. “Cóncavo [=’concavidad’]” Añ. “Creux, concavité” Dv. “1.º seno, en el sentido de concavidad; 2.º trecho vacío, hueco, cavidad” A. “Jente asko zeuan, baiña utsuna batzuk pe agiri zien” Elexp Berg.

    Eztu bazterrik, eztu huts-gunerik, guztia da bethea. Ax 590 (V 379). Obra zimendurik gábe fálsuan edo usgúne duéla parétean, urratu ta eroriko dá. LE Urt ms. 86r (ed. 1846, 242 utsune). Buru azur biribilla da beste azur batzuben batzakuntzia, zeintzuk egiten dabeen utsune edo onzi bat. Mg PAb 85. Beretzat badau bere izena ta besterentzat badau bestiaren izena, barruban agiri dan utsune berariazko baten. CrIc 167. Bere bizilekua zan atx baten leze ta utsune bat. Añ NekeA 235. Ekusten zirala emakumeen bular-inguruan ustai andi batzuek: oekin utsune andia geratzen zan. AA II 120. Beraren barrunpeko uts-uneak egiñeratzen du gela andi baten idurineko artzulo bat. Izt C 66. Moises […] ez begietan illuntasunik, ez ortzetan utsunerik, ezagutu gabe, Eleazar eta Josueren eskuetan il zan. Lard 107. Beronen ondotik eta lelengo esanaren aurrean egiten zan burdiñ okertuekin orma utztaizin bat, utsuna barruko alderutz ebala. R. Murga EE 1895b, 494.

    (s. XX). Gizadi mordozka lodia ikusten zan utsune guztiak beteaz. Ag Kr 221. Elizan orratz batentzako ere utsunerik ezegoen. A Ardi 118. Zabaldu dau asko guda-mutillen arteko utsunia ta beronen erdi-erdijan geratzen dira ollar bijak. Kk Ab I 94. Bultzi (edo trena) eldu baño aurreragotik geltokian etzan arkitzen utsuna aundirik. Garit Usand 45. Geienetan sorkalderuntz dagoana txikiago da ta utsune bat uzten du. Arzdi LEItz 84. Erregebidearen bi bazterrak hesten dituzten zuhatz-lerroen hutsgunetarik, ordoki bat gaitza agertzen zaiku. JE Ber 16. Husguneari esker, bazterrak agertzen dauzkigu etxe txar apal batzu. Ib. 42. Beatz-muturraz noizpait utsunea jotzen badet, senide antzo bedi: maiteki. TAg Y 1933, 21. [Zelula] batzuek badituzte husgune batzu, erran dugun uraz haatik beteak. JE Med 155. Sortaldetik daukan zutikako arria besteak baño laburxeagoa izaten da, eta berorren eta estalkiaren bitartean utsune bat egon oi da. JMB ELG 87s. Mamian utsuneak egiten eta ezurrak nabarmentzen asi zitzaizkion. Etxde AlosT 34. Sutarako indar gutxikoa da. Zuaitz-utsuneetan sartzeko ez da ain txarra. Munita 50. Inguru osoan tellatua dauanez, utsune ortaz zerua agiri da beraren giñoan. Erkiag Arran 135. Azurrak, banan, etsiko dabe / t’emon erraien utsuna. Gand Elorri 168. Illebete astiroen ondoren etorriko ote zera Erigon eta Arrubiaren tartean edatzen dan utsunea betetzeko? Ibiñ Virgil 70. Apala zar bat agiri da, liburuz betea. Tarteka, utsuneak ere ikusten dira ta aietan amalaunak nabarmen. NEtx LBB 103. Uhinak uhinen ondotik / hutsuneak izugarrizko / tarteak idekitzen / oraina eta geroaren / binbitartean. Lasa Poem 107. Utsuneren batzuk baegozan be, dana zan piñu eta piñu. Gerrika 222. Hutsunetako marrazki hauei, hirugarren kaizua, lodiera, eman behar zitzaien. “En hueco”. MEIG IX 137 (en colab. con NEtx).

    v. tbn. EE 1884a, 133. Ldi IL 140. Bilbao IpuiB 222. Basarri 89.

    (G-azp ap. Gketx Loiola; Lar, Añ), utsuna (V-gip ap. Etxba Eib), husgune (Dv, A (que cita a SP)). Agujero, bache. “Hoyo” Lar. “Hoya, hoyo” Añ. “Creux, dépression” Dv. “Bide ortatik utsuna bat dago zaindu biarrekua” Etxba Eib. “Bache. Aizearen utsuneetan, aideplanuek zabu aundiak egiten dituzte” Gketx Loiola.  Bidean eukazan labantasun, traba, utsune ta miñ artzeko arriskoak ikusi zituanean […]. Ag Kr 141. Besteak, besotik eutsiaz, zapidunari ezkerrera edo eskubira eragiten dio, koskarik jo eztezan, utsunietan erori eztedin. Ag G 356. Lurrean zetzaten zutarriak, eta giza-irudiak beren uskuneetan apurtzen ziran. Txill Egan 1956 (2), 25.

    Sinonimoak: iz.

    [hutsa]: Bizk. zah.akats, bekatu, huts, hutsaldi, hutsegin, hutsegite, errezelo Ipar., estakuruIpar., peto Ipar., errakuntza Bizk., falta beh., aitzakia g.e., hutsarte g.e., baia Ipar. g.e., tatxa Heg. g.e., eten Bizk. g.e., petxa Zub. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. hueco, trecho vacío, laguna; interrupción, solución de continuidad; concavidad; [basoan, mendian…] claro
    fr   iz. cavité, concavité, trou
    en  iz. hollow, cavity
    port iz. vazio, vaga, espaço

    Hutsuneak, agerian. Berria. 

     
  • Maite 11:01 pm on 2018/02/25 Permalink | Reply
    Tags: H,   

    ixtegi 

    iz.  g.er. Ukuilua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ixtegi, istegi.

    1. Cárcel. v. itxitegi. Gizon talde bat arrestatua Franzesak Baionako Uri barruan istegira sartua zeukala. Izt C 428.

    2. (G-goi, -ei AN-gip), istegi (AN ap. A), isteri (AN-gip ap. A). Ref.: A (istegi, isteri); JMB At (ixtegi). “Corral de ovejas” A. “Pocilga” Ib. “Corral destinado a ordeñar ovejas” JMB At. “Ixteiya eta txerritokiya, cuadra (AN-gip)” M. Lekuona (comunicación personal). Ixtegiako zulotik joan da. Lander (ap. DRA). Ardiak bildu egin bear, esnia kentzeko, ixtegira! Auspoa 97, 19. Istegikoak legarrik… zuririk ez daiela nabartu. Gand Elorri 214. Benta-etxeko saietsean zegon istegi aundi batean. Berron Kijote 53.

    Sinonimoak:iz. g.e.

        [ukuilua]: abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., estrabi zah., establia Ipar. g.e., ezkaratz Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) establo, cuadra
    fr iz. (Ipar.) ferme, écurie, étable
    en (1) iz. stable, stall
    port iz. estábulo, estala

    Benta-etxeko saihetsean zegoen ixtegi handi batean.  [Berron Kijote 53. , Orotariko Euskal Hiztegia (mold.)]

    ixtegi (Argazkia: guresustraiak.wordpress.com)

     
  • Maite 11:10 pm on 2018/02/03 Permalink | Reply
    Tags: H   

    handi 

    iz. 1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia gainditzen duena. Anton. txiki. Gela handi batean. Hiri handietan. Harri handi batek babestua. Zuhaitz handi batetik zintzilik. Liburuaren zati handi bat. Zatirik handiena. Oso, izugarri handia (Ik. eskerga). Euskaltzaindia bere hiztegi handia prestatzen ari zelarik. Jendetza handia bildu zen. Zuen saria handia izango da zeruetan. Agindu dioten egiteko handia. Urrats handi bat. Nahiz euri handiak izan. Ekaitz handi bat altxatu zen itsasoan. Haize handia egiten zuen. Buruko handia eta jate urria(esr. zah.). 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Eragozpen gehiago zuenez gero, ohorea ere neurri handiagoan dagokio. Entzute handiko gizona. Besteren gaitzaz zentzatzea zuhurtzia handia da. Erokeria, itsutasun handia. Hau baino bozkario handiagorik ez dut. Kalte handiak gertatu ziren. Oker handia egingo genioke. Bekatu, huts, hoben handia (Ik. larri). Beldur, neke, oinaze handiak igaro. Bero handia egin. Euri asko eta hotz handiak direnean. Gose handia zuten. Egarri handi batez. Pisu handiko zama. Zarata handia atereaz. Arrakasta handia izan zuen. Egoera honekin zerikusi handia duen gauza. Elkarren antz handia dute. Erantzukizun handiko eginkizuna. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Alde handia dago bion artean. Neurri handi batean, haiena da merezimendua. || Alfer, lotsagabe handia. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak. || Esr. zah.: Intxaurrak baino hotsak handiago. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen. 3 adj. (Bestelako testuinguruetan). Berri handia da hori. Egun handia gaurkoa euskaltzaleentzat. Afari handia prestatu zuen guztientzat. Ez da gauza handirik gertatu, zu kanpoan zinen bitartean. Lan handia eta bikaina egin du. Adin handiko gizona. Bihotz handiko gizona. Hirurehun pezeta handi kostatu zait. Jainko handia! 4 adj. Bere prestutasunagatik-edo, gizartean maila gora duena edo iritsi duena. Alexandro Handia. Balmes espainol handiak zioenez. Antzinateko gizon handiak. Idazle handia. Printze eta jaun handiak. || Esr. zah.: Handiak handiro. Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez. Handiek nahikara, txikiek ahalara. Emaztea har dezana handitarik, ez date etxean grina gabetarik. 5 adj. Dagokion heldutasuna iritsi duena. Mutil handia egin zaizu seme zaharrena. Gizon handia (Ik. nagusi). Handia egiten zarenean. 6 adj. (Izena ezabaturik). Nabarmengarria, harrigarria. (Batez ere harridurazko esaldietan erabiltzen da). Handia da, gero, niri gertatu zaidana! Handiagoak ikusi beharko dituzu oraindik, gaixo horrek! Handiak esan zizkion: berealdikoak esan zizkion. 7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Itsutasunaren handia! handi-handika adb. Xehetasunetan sartu gabe. Ik. handizka 2; gaingiroki. handi-mandi iz./adj. Pei. Handikia, jauntxoa. Israeldarrek sinetsi zuten apaiz harroek eta gainerako handi-mandi gezurtiek ziotena. handitan adb. Helduaroan. Ik. nagusitan. Mutil koskorra nintzen eta handitan bidaiaria izango nintzela erabakia neukan. handi-txiki 1 adj. pl. Handiak eta txikiak. Handi-txiki guztiek deiadar egiten zuten: Hosanna Daviden semea! Beren lan handi-txiki guztiak kontuz egiten. 2 iz. Neurria, tamaina. Handi-txikian gizon arrunta, gorputzez ez zen argala. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:izond.

        [larria]: larri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. grande, de gran tamaño (2) izond. gran, bueno, -a (3) izond. mayor, maduro, -a (4) izond. increíble, extraordinario, -a (5) iz. [musean] grande
    fr (1) izond. [neurriz] grand, -e ; corpulent, -e (2) izond. [oso trebe] grand, -e, bon, bonne (3) izond. [adinez] grand, -e, majeur, -e (4) izond. [harrigarri] incroyable, extraordinaire (5) iz. [musean] (la) grande [terme de jeu de cartes appelé mus]
    en (1) izond. big, large (2) izond. great (3) izond. big boy/girl, grown-up (4) izond. incredible, unbelievable
    port (1) izond. grande (2) izond. grande (3) izond. maior, maduro, -a (4) izond. incrível, extraordinário, -a

    Handiak zarete! Zorionak @HandiaFilm !

    handi (Irudia: Handia Film)

     
  • Maite 10:01 pm on 2018/01/02 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hutsmin 

    iz. Hutsagatik sentitzen den mina. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HUTS-MIN. Dolor por la ausencia. Trixterik eta uts-miñez al dabil ura ere? Txill Let 33.

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Google Translate):

    es dolor por la ausencia
    fr douleur due à l’absence
    en pain due to absence
    port dor por ausência

    Amore eman zuen, beste ezeren gainetik, ezin zuelako Karmenen mina jasan. Hutsmina, heroinak ez beste ezerk bete ezin zezakeena. [Jenisjoplin, Uxue Alberdi (Susa, 2017)]

    hutsmin (Argazkia: salud.uncomo.com)

     
  • Maite 8:55 pm on 2017/12/01 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hies 

    iz. Med. Birus eritasuna, organismoaren defentsa-sistema ahultzen edo suntsitzen duena. Hiesak jota hil zen, gazterik. Hiesaz kutsatua. Hiesaren birusa. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    HIES edo Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea, GIB izeneko birusak eragitearen ondorioz gertatzen da. Ingelesezko baliokidea “AIDS” (Acquired Immune Deficiency Syndrome) da, unibertsalki erabilia dena.

    Euskaraz hies hitz arrunt gisa ere erabiltzen da, hala nola hiesa gaixotasun kronikoa da esaldian. Euskaldunon Egunkariak bere estilo libururako egin zuen hautu hori 1990eko hamarkadan eta harrezkero hainbat testuingurutan hala erabiltzen da. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [hies] : Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Med.) sida (síndrome de inmunodeficiencia adquirida)
    fr iz. sida (syndrome immunodéficitaire acquis)
    en iz. (Med.) AIDS, Aids (Acquired Immune Deficiency Syndrome)
    port iz. (Síndrome de Inmunodeficiencia Adquirida) m aids (Acquired Immune Deficiency Syndrome) f, sida (Síndrome de Deficiência Inmunológica Adquirida)

    Ihes egin hiesatik!

    hies (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2017/11/29 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haxitu 

    ad. du Zakurrak zirikatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    haxitu (S; Foix ap. Lh, Dv). Ref.: A; Lh (aixeatu).

    Exciter un chien” Dv. “(Sc), excitar a los perros” A. v. 2 hazitu, axekatu, haizatu (6). Zeren dütük hik zalhegi / txakürrak haxitzen ardier. Casve SGrazi 96.

    Excitar, provocar. Ordü beita Santa Grazin jotia, / Haxit Janari [=Jana d’Albret-i] mardakeria, / Aztaparka dezon bizipidia, / Jagoitik ez dezen ükhen bakia. Casve SGrazi 80.

    Sinonimoak:

    [haxitu]: zirikatu, xaxatu, narritatu, bultzatu, kinatu, piztu, berotu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. incitar a los perros
    fr exciter un chien
    en incite dogs
    port incitar cachorros

    Txakurrak haxitzera noa!  (Elhuyar Hiztegia)

    haxitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:58 pm on 2017/11/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    uhal 

    iz. Larruz edo antzeko gai batez eginiko zerrenda edo xingola mehea, hainbat zereginetarako erabiltzen dena. Ik. hede. Gero habe bati uhalekin ondo lotzeko. Uhal gabe bihoa zaldia. Lotu gerrian sega potoaren uhala. Gerriko uhala. Bizar-labana uhalaz leundu. Uhalez jo. Astoak uhalak apurtu zituen. Gurpila birarazten duen uhala. Kautxuzko uhala. Gida uhala lasai utzi zion Rozinanteri. Idiak ditu laxatzen uztarri uhalak. Zaldiaren sabel uhala. Erlojuaren uhala. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [uhal] : hede
    [uhal] : erro

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. correa; tira gruesa
    fr iz. courroie
    en (1) iz. strap; [gerrikoa] belt; [txakurrentzat] lead, leash (2) iz. (Teknol.) belt
    port correia; tira grossa

    Telefonoak jotzen dio, baina gabardinaren eta segurtasun uhalaren oztopoarekin, jakaren patrikatik ateratzea lortzen duenerako, berandu da.  [Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2015)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    uhal (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel