Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:12 pm on 2018/06/04 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harriabar 

    iz.  1 iz. Ale larriko txingorra, harri jasa. Ik. harri 7; harri erauntsi; harrite. Harriabarra dator Gorla aldetik. Harriabarra ari du. Harriabar handia egin zuen atzo. 2 iz. Kalte handia, ezbeharra. Bere zorigaitz eta harriabar guztien iturburua. Harriabar galanta datorkigu (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    harriabar (V, G, AN, L; O-SP, SP, Dv, H), harrabar (H; arr- SP, H). Ref.: A; Etxba Eib; Iz ArOñ.

    Pedrisco, granizo grueso. “Grosse grêle ou pierre qui tombe de l’air” O-SP 229 y SP. “Harri abar bezain gogorra” SP. “Arriabarra” Izt C 236 (en una lista de palabras relativas al tiempo atmosférico). “Pedrisco perjudicial” A. “Arriabar baarik pasau da udia, sin daños de pedrisco. Arriabarra, el pedrisco” Iz ArOñ. Harriet atribuye a Pouvreau harrabarra “grand bruit, grand tapage”, pero no lo encontramos en éste. v. harri (2). Eta harriabar handirik talentbat bezalakorik iauts zedin zerutik gizonetara, eta blasfema zezaten Iainkoa gizonék harriabarrezko plagaren kausaz. Lç Apoc 16, 21 (He babazuza, TB, Echn (h)arri erauntsi, Dv, Ip harrite). Zerutik jatxitako arri-abarrak ukitu gabeko asko bizirik gelditu, eta bazter guzietara zabaldu ziran. Lard 116. Artzainek gure mendietan egin izan dute egundainoko gerlate, uholde eta harri-abar guziek baino bidegabe gehiago. Dv Lab 307.

    “(V-ger-m-ple, G-to, Sal, R), nubes de pedrisco” A.

    (V, G, AN). Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib. Desgracia, calamidad. “Au da arriabarra, la destrucción cuando el viento echa los maíces” Iz ArOñ. “Adversidad, ruina. Arriabarra galanta badatorkigu zuk eiñ dozunagaz” Etxba Eib. “Arriabarra batu detsa bere buruari jokuakin” Ib. “Arriabarra batu, atraer la desgracia, la ruina” Ib. Bere zorigaitz ta arriabar guzien iturburua aurrean zeukan-eta. EEs 1923, 22. Egundo ikusi dudan arriabar lazgarriena. Zait Sof 31.

    Sinonimoak: iz.

        [ale larriko txingorra]: harri, inatazi, txingor, babazuza, harrite Ipar., kazkabar, zizerkor Naf., abazuza Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pedrisco, granizo grueso (2) iz. (hed.) infortunio, desgracia, adversidad
    fr (1) iz. [txingor lodia] grêle (2) iz. (hed.) infortune, disgrâce, désolation
    en (1) iz. hail (2) iz. [zoritxarra] misfortune
    port (1) iz. granizo (2) infortúnio, desventura

    Oraindik jabetzen ez Swann Verdurintarrenean gainera zetorkion harriabar zemaitsuaz, eta haien zarpailkeriak on-onean ikusten jarraitzen zuen, Odetterenganako amodioa medio. [Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust / Joxe Austin Arrieta] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    harriabar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2018/04/14 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hunkitu 

    ad. hunkitu, hunki, hunkitzen 1 da/du ad. Zirrara edo bihotz sentipen batek ukitua gertatu. Haren predikuez argituak eta hunkituak, bekatariak haren oinetara erortzen ziren. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. Sakon hunkitu naute hitz hauek. Jaun hori hunkitua da osoki martiri gaztearen bihotz handiaz. 2 du ad. Ipar. Ukitu. Eskuaz hunkitzen. Makilaz hunkitu. Alemaniako lurra hunkitu arte. Besteren emazterik ez hunki. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ukitu]: Ipar.ukitu, hunki Ipar.
        [bihotza ukitu]: afektatu, bihotz-ukitu, erasan, kantitu, inarrosi Ipar., laztu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. emocionar(se), conmover(se), enternecer(se), impresionar(se), causar emoción (2) da/du ad. (Ipar.) tocar, palpar
    fr (1) da/du ad. (s’)émouvoir, (s’)impressionner, affecter (2) da/du ad. [ukitu] (Ipar.) toucher, tâter, palper
    en (1) da/du ad. to move, to make a deep impression, to affect; to be moved/ affected (2) da/du ad. [ukitu] to touch, to feel
    port (1) emocionar-se, comover-se (2) tocar

    Hunkituta gaude jendearen elkartasunarekin. Izugarria izaten ari da!  @Altsasugurasoak (Twitter, 2018-04-14)]

    hunkitu, @Altsasugurasoak

     
  • Maite 11:35 pm on 2018/04/11 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haizeberritu 

    ad. haizeberritu, haizeberri, haizeberritzen 1 da/du ad. Haizea berritu, egurastu. Ik. haizeztatu; aireberritu. Gela haizeberritu. Haizeberritzera goaz. 2 da/du ad. Eraberritu. Batzordea haizeberritzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    haizeberritu. “Ventilar, orear. Oxigenarse. Koartoa aize-berritu. Aize-berritzera al dijoaz beoiek? Gketx Loiola. v. aireberritu.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [egurastu]: egurastu, haizatu, haizeztatu, aireztatu Ipar.
        [eraberritu]: aireberritu, berritu, berriztatu, eraberritu, erreformatu, errestauratu, aldaberritu g.e., berriztu g.e., berrirotu zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. orear(se), ventilar(se), airear(se) (2) da/du ad. renovar(se), reformar(se)
    fr da/du ad. mettre à l’air, aérer, ventiler
    en ad./ du ad. to air, to ventilate
    port (1) arejar-se, refrescar-se (2) renovar-se.

    Ohearen azpia arakatu zutenean, zerbait isuri zuten lurrera, eta orain oso usain txarra zegoen haizeberritu gabeko gela txikian. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haizeberritu (Gaurko hitza, CC0 Creative Commons)

     
  • Maite 11:28 pm on 2018/04/09 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hotsean-hotsean 

    adlg. Etengabe; une oro. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HOTSEAN HOTSEAN. “(Vc), a cada momento” A. Ori otsean-otsean jausten da. Zam Man 66.

    Sinonimoak: iz.
    [hotsean-hotsean] : etengabe, oso maiz/sarri, txitean-pitean

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es a cada momento
    fr à tout moment, à chaque instant loc adv
    en at every moment
    port o tempo todo, a todo instante;

    Hori hotsean-hotsean jausten da. Zam Man 66. (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    hotsean-hotsean (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:02 pm on 2018/03/26 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hotzakil 

    adj. Hotzarekiko oso sentibera dena.

    Sinonimoak: adj
    [hotzakil] : hozkil, hozbera, hozkor g.e., hozpil Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 Adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. friolento/ta, muerto/ta de frío, friolero/ra; ni hotzakila naiz: yo soy friolera
    fr izond. frileux, -euse
    en izond. to be sensitive to the cold, to feel the cold
    port adj friorento(a)

    Ni hotzakila naiz. (5000 Adorez Hiztegia)

    hotzakil (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:54 pm on 2018/03/25 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haserre 

    iz. 1 iz. Batere atsegin edo gogoko ez denak eragiten duen pozgabetasunezko egoera edo sentimen ageria. Ik. haserrekuntza; hira. Euskararen batasuna dela-eta sortu diren eztabaida eta haserreak. Ez genuen behin ere haserrerik izan. Haserre bizia. Haserre biziko negarretara iritsi gabe. Zeure buruaren gainean duzu Jainkoaren haserrearen gogortasun guztia. Erregeren haserreari ihes egin zion. Piztuko da ene haserrea eta zaurituko zaituztet ezpataz. Bere aitaren haserretik bere burua begiratzeko. Haserreak hartu (norbait). Indargabearen haserrea hur errea(esr. zah.). 2 adj. Haserretua, haserreak hartua. Gizon haserrearen erokeriak. Baldin pertsona haserreak, haserre denean, ikus baleza bere burua. Beti ernai eta gure inguruan dabil gure etsai amorratua, lehoi haserre baten eran. || Ezti bekit zure behako haserrea. Bihotz minduak baretzen eta oihu haserreak isilarazten. Mundu gogor, haserre, odolez zirtatu horrek. Itsaso haserrea. Eztabaidaren haize haserreak berotzen duenean. 3 adb. Haserreturik. Haserre etorriko da. Haserre dabiltzala. Oso haserre esan zion. Sekula baino haserreago.

    haserre egin dio ad. Errieta egin. Haserre egin dio aitak.

    haserre egon Heg. Haserre izan. Haserre zaudenean ez hitzik egin. Haserre eta goseak nengoen. Sekula ez zen hain haserre egon. Itsasoa haserre dago.

    haserre izan Haserreak hartua izan. Bizilaguna haserre bada, ez zaio erantzun behar ezer. Ugazabarekin haserre ginen. || (Ezezko esaldietan, balio adierazkorrarekin). Bizibide hura aldatzeko aukera izan zuenean, ez zen haserre.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:

    adond. [haserreturik]: muturka, muzin, muzinka, hats gaiztoan Ipar., koleran zah., samurrik Ipar. g.e.
    iz. [haserrekuntza]: amorru, bekozko, beltzuri, ernegaldi, errabia, haserretasun, irakidura, irakin, furia Ipar., haserredura Ipar., samur Ipar., samurdura Ipar., samurgo Ipar., amorrazio Heg., haserrekuntza Bizk., ernegazio beh., betilun g.e., errabiatasun g.e., hisigo g.e., muturtasun g.e., sumin g.e., errabiamendu zah., hira zah., kolera zah., hisia Ipar. g.e., kexeri Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e., sumindura Ipar. g.e., haserrego Ipar. zah.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. enfado, enojo; furia, ira, cólera (2) izond. enfadado, -a, enojado, -a; furioso, -a (3) adb. con enfado, con furia
    fr (1) iz. fâcherie, bouderie, colère (2) izond. fâché, -e ; irrité, -e ; furieux, -euse (3) adb. en colère, avec furie
    en (1) iz. anger, annoyance (2) izond. angry, annoyed, cross (3) adb. angrily
    port (1) iz. aborrecimento, zanga, irritação  (2) izond. irritado, -a

    Haserrea azalera irten da. [Kalera atera dute haserrea, Berria.eus (20018-03-25)]

    haserre (Argazkia: Assemblea, Berriatik hartua)

     
  • Maite 4:42 pm on 2018/03/11 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haizealdi 

    iz. Haize bolada. Garagar sailetan haizealdiak buruxkak makurtzen dituen bezala. Haizealdi madarikatu batek jasotako gonei ezin eutsirik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Tiempo ventoso, temporal de viento.  Arrauneri erme eragiñez, edo, aize-aldi ona eratzen bazitzaien, agai (makilla) lerdenari bela egotzika. Elizdo EEs 1925, 214. Aizealdi bigun onek ere aldegingo baitigu, gauden goxo-goxo, sutondoan katua baño areago. Ldi IL 28. Esan zitekean aren biozpean ekaitzaldirik eta aizealderik sekula etzala sortu. TAg Uzt 114. Barealdiaren atzetik datorren aizealdi zakarrak bezela. Ib. 252. Aize-aldi danean, mendian sua piztutzea edo mendira sua eramatea estu-estu debekatuta dago. Ego-aize-aldi danean batik-bat. EAEg 6-3-1937, 1216. Alakotan autokarra gelditu, aize-aldia joan arte, ez baizan ezere egiterik ez-ikusi artan. Anab Aprika 96. Eta gauz auek siñale zigurrez ikasi ditzagun, bero-euri-aize aldiak alegia […]. Ibiñ Virgil 77.

     Racha, ráfaga de viento.  Zakar-pila isasten dun aizealdiak bezala, gu Yainkoaren arnasak garamatzi. Or Mi 135. Garagardian aizealdiak buruxkek betbetan makurtzen ditun bezala. Ib. 143. Gazteño, ez al dakusan an beian zuen dendako euna aize-aldiak eragiña? Ib. 106. Aize-aldi batek etzinarazten gaitu; bultzadarik txikienak amilduarazten. Ldi IL 134. Ezkerreko mendi-bizkarrak ezkutazen zun itxasaldeko aizealdietatik. TAg Uzt 153. Sargori zegon, ordea, alaere. Etzan aizealdirik. Ib. 107. Aizealdi madarikatu batek jasotako gonak ezin eutsika. Etxde JJ 104. Aizealdi on batek jotzen zionean, […] belak zabaldu eta Jaungoikoak agintzen zunez navegatzen zun. Etxde Itxas 130. Eta zebillela-zebillela, aidea urratu zuan irugarren aize-aldiak. NEtx LBB 184.

    Sinonimoak: iz.

    [haize-erauntsia]: haize-bolada, haize-erauntsi, haize-kolpe (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. racha, ráfaga [de viento]
    fr iz. rafale
    en  iz. gust
    port iz. ráfaga, rajada, lufada

    haizealdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel