Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:55 pm on 2018/10/26 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kazetaritza 

    iz. Kazetariaren jarduera edo lanbidea. Kazetaritza lanean dihardutenak. Euskal kazetaritzaren arazoak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kazetaritza, kasetaritza, kasetalaritza.

    Periodismo. Euskal Herri guziaren zerbitzuan kasetalaritzan. Larre ArtzainE 182. Ahantz ez dadin nundik heldu giren kasetaritzan. Ib. 187. Harrigarria da, kazetaritzan adibidez, gero eta nabariago den batasuna. In MEIG VI 42. En DFrec hay 4 ejs. de kazetaritza y uno de kasetaritza.

    Sinonimoak: iz.

        [kazetagintza]: albistaritza, kazetagintza Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. periodismo
    fr iz. journalisme
    en iz. journalism
    port iz. jornalismo

    Aurten euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritu ditu Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Zorionak guztiei!

    kazetaritza (Argazkia: Wikimedia Commons, guregipuzkoa.eus)

     
  • Maite 10:24 pm on 2018/09/16 Permalink | Reply
    Tags: K   

    koxu 

    adj./iz. Bizk. Herrena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 koxu (Aq 428 (AN)). “Trago, koxua” Aq 428 (en la ed. de Fita, coua).

    2 koxu. Negarrik ez ba, ixo, ixo, / amatxok gero / biguin koxua / emango ta egin llo-llo. (Interpr?). EA OlBe 29 (en la vers. de Txindor 97 pitxi ederra).

    3 koxu. v. kutsu.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [herrena]: hanka-motz, herren, maingu, txanket, kojo Gip., zango-motz Ipar./Naf., urgun Naf., txainku Zub., hankamotz, zangomotz Ipar./Naf (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. (B) cojo, -a
    fr iz./izond. boiteux, -euse
    en iz./izond. limp
    port iz./izond. (B) coxo, -a

    Anaia koxuak lagunduta emakumearen gorpua ibaian desagerraraziko dute, baina handik gutxira ur-azalera egingo du eta poliziaren ikerketa abian jarriko da.  [House by the River, Wikipedia (Egungo Testuen Corpusa)]

    koxu (Argazkia: prettycleverfilms.com)

     
  • Maite 10:49 pm on 2018/09/10 Permalink | Reply
    Tags: K   

    konpontxo egin 

    iz.  Eguneroko bizitzan edo kontuetan, edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “konpondu”)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    KONPONTXO EGIN. Arreglarse, entenderse. Eskuko argia zuenak errezago egiten zuen neskekin konpontxo. Zendoia 44. Oilloekin konpontxo bereala egin zan [uso] ura. N. Id. Auspoa 295, 43.

    Sinonimoak: ad.
    [konpontxo egin] : konpondu, ulertu

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):

    es arreglarse, entenderse
    fr s’entendre
    en (UK, informal) get on, (US, informal) get along
    port entender-se

    Baina fakultatekoei oso desatseginak eta harmonia onaren kontrakoak zaizkie horrelako gaiak -ondo nabarmen darie boterean dagoenarekin konpontxo egiteko abildadea!  [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    konpontxo egin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:59 pm on 2018/08/02 Permalink | Reply
    Tags: K   

    karramarroztatu 

    ad. karramarroztatu, karramarrozta, karramarroztatzen du ad. Karramarroaz ibai edo kai hondoa garbitu. Ik. dragatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    karramarroztatu (T-L). Dragar. Cf. karramarro (4). Ibaia karramarroztatuz, nork daki zer atzemanen duten oraino? Zertako ez Erromanuen denborako […] tupin eder batzu? Herr 20-2-1964, 2.

    Sinonimoak: ad.

        [karramarroaz ibai-zola garbitu]: dragatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. dragar [el río, etc.]
    fr du ad. draguer
    en du ad. dredge, drag, sweep
    port du ad. dragar

    Ibaia karramarroztatu dute. (Elhuyar hiztegia)

    karramarroztatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:52 pm on 2018/07/13 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kaldar 

    adj. g.er. Doilorra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaldar (V-gip ap. A), kalddar (G-to-bet-nav, AN-gip ap. A), kalder (G-goi-azp ap. A), kaldor (V-gip ap. Iz ArOñ).

    Persona ruín, innoble” A. “Kaldar, arrazoia emoten eztakiena, egia ikusi ta ala ere ukatu egiten dabena, ori da kaldarra” And Egun 85 nota. “Kaldor, kaldórra, es una palabra insultante. Que hace acciones malas” Iz ArOñ. Gatzik gabeko amaika kaldar / bazegok lurren gañian. And Egun 82. Petral, ergel, zikin, txaplata, kaxkar, kalder, zorritsu orrek. Urruz Auspoa 47, 76. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra (ruín, egoista) ez izanarren, […] leun-leun luzetu zetsan […]. SM Zirik 142. “Kaldar, pequeño, defectuoso” Asp Gehi. Mala (suerte). Zuaitz bakarra ta alaba bakarra, / izan oi dute adur kaldarra. Ayerb EEs 1916, 145.

    Sinonimoak: izond. g.e.

        [doilorra]: bilau, doilor, gizatxar, gizatzar, zital, kiskil Ipar., mandil Ipar., andur g.e., bekaizti Ipar. g.e., brigant Ipar. g.e., miserable Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. ruin, innoble
    fr vil, misérable
    en contemptible, despicable, mean
    port ruim, desleal

    Kaldar horrek ihes egin du.

    kaldar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/06/10 Permalink | Reply
    Tags: K   

    katebegi 

    iz.  1 iz. Katearen maila. Ik. gartza. Kateak mutur bakoitzean katebegi bana du. 2 iz. Irud. Bertsolaritzan katebegirik ahulena da gai-jartzaileena, esker onaren aldetik. Etorkinak dira lan merkatuaren eta langabeziaren azken katebegia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    katebegi (V-ger-oroz-m, Gc, B ap. A), katenbegi (V ap. A), katanbegi (V-ger ap. A), gatebegi (L-ain ap. A; T-L).

    Eslabón. “Ojete a que se ata la cadena, sirve de último eslabón” A. “Katenbegi, anillo de cadena” Ib. “Chaînon, gathebegi” T-L. Kate-begi batugabeak, elkarbidetuta dauden hutsarteak. “Eslabones desunidos”. MEIG IX 123 (en colab. con NEtx).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es último eslabón de la cadena, ojete al que se ata la cadena
    fr anneau de chaîne
    en last link in a chain
    port último elo de a cadeia

    Entzun:

    Katearen katebegiak gara.

    katebegi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2018/06/02 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kakaranzulo 

    iz. Airean, burua behera eta zangoak gora, egiten den itzulia.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kakaranzulo (V-m ap. A).

    1. “Voltereta. Kakaranzulo egin (V-m), dar una voltereta” A. v. kakazulo.

    2. “(V-m), echar a perder una cosa” A (que no señala cual es la expr. verbal completa).

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.

        [itzulipurdia]: aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., irabio g.e., kikimera Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) voltereta, vuelta de campana
    fr iz. culbute, cabriole, pirouette
    en iz. somersault
    port iz. pirueta Æ’, cambalhota Æ’.

    Abiada aldatuz, biraketa bizkortuan, bat-batean bukatu zuen bere kakaranzuloa. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2005), mold.] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    kakaranzulo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel