Tagged: K Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:38 pm on 2019/03/30 Permalink | Reply
    Tags: K   

    konorte 

    iz. Zentzumenez baliatzeko gaitasuna. Ik. korde; ezaguera 5. Konorte gabe gelditu zen. Harri batek buruan jo zuen eta konorte gabe erori zen lurrera. Konortera etorri. Konortera bihurtu zenean. || konortea galdu Konortea galduta erori zen. || konortea kendu Harrikada batek konortea kendu zion. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    konorte (V-arr-gip, G-azp; Añ (V), H (V, G)), konort (V, G-to), konor, konortu (V-gip, AN-5vill, B). Ref.: A (konort); A Apend; Iz ArOñ; Etxba Eib (konorta); Elexp Berg; Gte Erd 201; Izeta BHizt2 (konortue).

    1. Sentido, conocimiento. “Sentido, sensación”, “(quedar sin) sentido, konorte baga geratu” Añ. “Sentido, sensibilidad” A. “Normalidad, estado mental” A Apend. “Konorte, del castellano ‘conortar’, ‘desconorte'” Garate 2.a Cont RIEV 1933, 99. “Konorta dauka ondiok” Etxba Eib. “Artu eban konkorrekuakin konorta galdu eta luze-luze jausi zan” Ib. “Konorte gabe gelditu eta ez zitzaion berealakoan ezaguera etorri (G-azp), konorturik gabe gelditu da (AN-5vill), […] konortua etorri zaio (V-gip, AN-5vill)” Gte Erd 201.

    Tr. Hasta el s. XX sólo se documenta en autores vizcaínos. Konorte es la forma más general. Hay ejemplos seguros de konort en Uriarte, D. Agirre, Erkiaga y San Martin (Zirik 75); los de Arrese Beitia y Echeita son ambiguos. Hay además konor en Zavala y konortu en A. Irigaray. En DFrec hay 3 ejs. de konorte.

    Gelditu ziran jaunaren serbitzari biak konorte edo zenzugabe bezela, beldurraren beldurrez. Mg CC 128. Bildur-ikaraturik, konorte baga ta zorabiaturik egongo naz. Añ EL1 23. Eukiko dot burua konfesetako, gatxagaz indargeturik edo konorte on bagarik, ozta-ozta egongo banaz berba egiteko? Añ EL2 27. Konor guztiak / yoanik daukaz yo baleuan legez / oñaztarriak. Zav Fab RIEV 1907, 95. Entzunik Hugok berba oneek, geratu zan konort eta adore bagarik. Ur MarIl 42. Jarri zanean bere konortean. AB AmaE 292. Ikaraturik ta konort bage bezela gelditu ziran. Ag EE 1895b, 77. Konort baga egon nintzan bitartean odol asko galdu iatan. Ag AL 145. Oian etzun ebenekoxe gexuari etorri yakon konorta. JZ 1922, 219. Konortera etorri zanian, jaten eta edaten emon gura ixan eutsoen. Altuna 97. Konortea argi dute. FIr 192. Sasi ondoan bertan konorte barik, luze, aurkitu eben gaxua erritarrek solorakoan. Bilbao IpuiB 118. Konorta erdi galdurik edo, tentel samar egoan. Erkiag Arran 193. Eta mutikoa, konorte gabe, lurrera erori zen. Arti Ipuin 28. Konortik barik legez eldu zan. Gerrika 54. v. tbn. VMg 44. Echta Jos 229 (konortera). Kk Ab II 43. Otx 59. TAg Uzt 274. Zait Sof 194. Mde Pr 334. Osk Kurl 148.

    Konorturik gabe baizago euskalduna, etzuen itzik yardetsi. “Estaba el vizcaíno tan turbado”. AIr RIEV 1928, 606s (Anab ib. 611 oso ikaratuta; Or RIEV 1929, 9 larri zen, Ldi ib. 211 nastua).

    2. (Lar, Añ, H). “(Estar de buen) aire, […] konorte onekoa” Lar y Añ. Bein triste, bein pozik; bein aldi txarra, beste bein konorte ona. Añ NekeA 219.

    Sinonimoak:iz. Bizk.

        [kordea]: korde, zentzu, akordu Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sentido, conocimiento, consciencia, conciencia
    fr iz. connaissance
    en iz. consciousness [state of being awake]
    port iz. sentido, consciência

    Konorte gabe gelditu zen. (Hiztegi Batua)

    konorte (Rembrandt van Rijn, Public domain)

     
  • Maite 11:34 pm on 2019/03/15 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kaikukeria 

    iz. Kaikuari dagokion egite edo esan gaitzesgarria. Ik. ergelkeria. Kaikukeriak esan, aditu, egin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaikukeria (V-gip ap. Iz ArOñ).

    Burrada, majadería. “Kaikúkeixaak eiñ, hacer tonterías” Iz ArOñ. Zeruko sendakiña etortzeko bildur izatea baiño kaikukeri aundiyagorik izan al diteke ba? Elizondo KristPE 330. Berbetan diñardutso ta lotan ei dago! Kaikukeri andijagorik entzungo dogu oraindik! Otx 164. Oraindik ere kaikukeri pranko esateko gaude euskeraren lepotik. Or, carta a Lizardi 14-1-1929 (ap. DRA). Betiko kaikukeriak esaten ari izango bagina naiago lukete askok eta askok. Zait Plat 1. Kaikukeriak aditzeko ez gaude. NEtx LBB 146. Ez jakiñian zer pentsau, bildurra ala kaikukerixia ete zan Zaldunan jaramonik eza. Etxba Ibilt 476. Ikusiko duzute zuen kaikukeri eroaren ordaña nola jasoko duzuten. Berron Kijote 55.

    Sinonimoak: iz.

    [ergelkeria]: ergelkeria, inozokeria, kirtenkeria, lelotasun, sanokeria, tontakeria, tontotasun, tutulukeria, txatxukeria, txotxolotasun, zozokeria, zozotasun, menskeria Ipar., pellokeria Ipar., pernandokeria Ipar., lerdokeria Heg., gangarkeria Bizk., kokolokeria Bizk., lelokeria Bizk., tentelkeria Bizk., txotxolokeria Bizk., tetelekeria Ipar./Naf., alukeria beh., inuzentekeria beh., memelokeria beh., ergeltasun g.e., mozolokeria Bizk. g.e., txotxakeria Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [landarearena] yema, brote (2) iz. [begikoa] (Ipar.) pupila del ojo; niña (del ojo)
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Hainbat adituren iritzian, hori orain egitea kaikukeria izango litzateke.  [Jakin aldizkaria, 180 zbk., , 2010 – iraila-urria] (Egungo Testuen Corpusa)

    kaikukeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:14 pm on 2019/03/10 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kasketaldi 

    iz. Guraria, apeta. Ik. kasketa1. Kasketaldia du haurrak. Beharrak eraginda, ez gutiziak edo kasketaldiak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kasketaldi (V-ger-m, G-azp-to, B; T-L), kazketaldi. Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 294.

    Capricho, humorada” A. “Caprice” T-L. “Manía, locura, ventolera. Kasket aldixa emon, eta lanerako tornua jaurti eban ibaira” Etxba Eib. “Kasketaldixak emoten dotsanian bi ero iru egun egoten da iñoi kasoik eitteke” Elexp Berg. “Orrek arrapau du kasketaldia (G-azp)” Gte Erd 294. v. kasketa (3). Kasketaldijak adierazoten eutsan letxe arturik. Otx 148. Gure nagusi onek, baditu ere kazketaldiak. NEtx Antz 74. Ez du egun batez Jainkoak gogoan hartu Jeremiren igortzea, guk kasketaldi batean gauza bat egiten dugun bezala. Zelaiberri Herr 21-4-1960, 4. Haurraren kasketaldi guzieri ihardesteko. GAlm 1968, 61 (ap. DRA). Garhaileek bururatzen zitzaizkien kasketaldi guztiak egin-arazten zizkioten garhaituei. Osk Kurl 158. Beharrak eraginda, ez gutiziak edo kasketaldiak. In MEIG VI 42. En DFrec hay 2 ejs. v. tbn. Eguzk GizAuz 54. Vill Jaink 160.

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [nahikeria]: nahikeria, itsudura.

    [nabarmenkeria]: nabarmenkeria, pitxitasun, xelebrekeria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cabezonada, obstinación, tozudez; capricho, antojo; pataleta, rabieta
    fr iz. crise, colère, rogne
    en iz. stubbornness, obstinacy; tantrum; whim
    port iz. cabeçada, obstinação, tenacidade; capricho, antojo; ataque, raiva passageira.

    Kasketaldia du haurrak. (Hiztegi Batua)

    kasketaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:18 pm on 2019/02/05 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kirtenkeria 

    iz. Kirtenari dagokion egitea, eta, bereziki, esana. Hori, niretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena da. Kirtenkeria itzelak eta gogoeta zoragarriak adieraz ditzake hizkuntzak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kirtenkeria (-keri A DBols), kertenkeria (V-gip). Ref.: Etxba Eib y Elexp Berg (kertenkerixia).

    Gansada” A DBols. “Burrada, torpeza, grosería. Nik ikusi doran kertenkerixarik aundiña” Etxba Eib. “Gamberrada. Kuadrilla orrek eztauka kertenkerixia ta jaleua besteik” Elexp Berg. Naiz adarra jotzen eta beste onelako kirtenkerietan. Urruz Urz 12s. Irakurri oi zuan, igandietan, kertenkeriz ornituriko paper purtzil bat. Ag G 219. Auxe berau jazoten yake askori, orrako kirtenkerijak dantzuta: […]. Albzur JZ 1921, 178. Esan lei ba kirtenen alez ta kirtenkerien aldez zabiltzala. Kk Ab II 110. Kirtenkerijok egunian baño egunian andijaguak. Otx 125. Piñuaz kirtenkeri asko esan da. Munita 55. Au kertenkeri aundi bat dala konturatzeko ezta burua asko nekatu bearrik. Basarri ZArg 1958, 15 (ap. DRA). Alakotxe kertenkeriak egiten ziran etxetan. NEtx LBB 30. Hori, neretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena dela. MIH 156. v. tbn. EEs 1931, 1. ABar Goi 21. Zait Sof 189. SMitx Unam 5.

    Sinonimoak: iz.

    [ergelkeria]: ergelkeria, inozokeria, kaikukeria, lelotasun, sanokeria, tontakeria, tontotasun, tutulukeria, txatxukeria, txotxolotasun, zozokeria, zozotasun, menskeria Ipar., pellokeria Ipar., pernandokeria Ipar., lerdokeria Heg., gangarkeria Bizk., kokolokeria Bizk., lelokeria Bizk., tentelkeria Bizk., txotxolokeria Bizk., tetelekeria Ipar./Naf., alukeria beh., inuzentekeria beh., memelokeria beh., ergeltasun g.e., mozolokeria Bizk. g.e., txotxakeria Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. estupidez, necedad, majadería, gansada
    fr iz. stupidité, sottise, bêtise
    en iz. stupidity, nonsense
    port iz. estupidez, necedad, majadería, gansada

    Hori niretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena da. (Elhuyar hiztegia)

    kirtenkeria (Gaurko hitza, domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:46 pm on 2018/12/08 Permalink | Reply
    Tags: K   

    koratilo 

    iz. Txalekoa. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    koratilo (V), korotilo (AN-ulz; -illo- AN-araq). Ref.: A (koratillo); A Apend (korotilo); Lacombe (ap. DRA, korotillo). Chaleco; corpiño. Kirruzko kaltza zuri, kapela baltz biribil, koratilo txilindun (V). A EY II 272. Gorantz edo koratillo au ija okotzeragiño erabiltten dan <dau> janzkija dozu. Otx 125. Aista! kendu dezala koratilo ori (AN-ulz). A EY IV 275. “Korotilo, chaqueta de lienzo” A Aezk 295.

    Sinonimoak: z. g.e.

        [txalekoa]: barneko motz, txaleko Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) chaleco
    fr iz. (B) gilet
    en iz. (UK) waistcoat, (US) vest
    port iz. colete

    Gaur ere koratilo horiz jantzi da Paris.

    koratilo (Argazkia: Berria.eus)

     
  • Maite 11:09 pm on 2018/11/20 Permalink | Reply
    Tags: K   

    kraska 

    iz. Karraska. Urrats batzuen kraskak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kraska (Dv, H).

    1. Crujido. Hortzen artean errexkiago hausten da [ogi hau] eta kraska gutirekin. Dv Lab 45. Bainan adituz Eliza estalgiaren kraska, iguzkiaren berotasunak bortxatuz egiten zirenak. Prop 1899, 231. Sagu eta marmaluek zaukuten tauletarik ihardesten, kraska xehe batzuz. Larz GH 1959, 91. Noizbeit, hara… urhats batzuen kraskak. Iratz Othoizlari 1961, 343.

    2. (B ap. A; Dv). Ruptura. “Rompimiento, resquebrajadura” A.

    3. Golpe. Buruan eta lephoko zainetan zonbait kraska harturik ere. Ducq 112.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [karraska]: karrakada, karraska, karraskada Bizk., kraskako g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) crujido, chasquido (onomatopeya del ruido de una cosa que se rompe, que cruje, de un golpe)
    fr iz. craquement
    en iz. crack; crunch; snap
    port iz. rangido, estalo

    Egurrezko zoruak kraska hots etengabeak ateratzen zituen. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kraska (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:15 pm on 2018/11/01 Permalink | Reply
    Tags: K   

    krokatu 

    ad. da/du ad. 1. Gako batez zerbaiti heldu edo lotu. 2. Bi ibilgailu, plataforma, bagoi, etab. lotu edo akoplatu. 3. Konkortu, okertu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    krokatu (SP, Lar, Añ, H, A), korkatu (H).

    1. “Krokatzea, inclinare” SP. “(Hacerse) corcobado” Lar. “Gibado” Lar y Añ. “Devenir bossu” H. “2.º jorobarse; 3.º encorvarse” A. Pouvreau, Harriet y Azkue citan a Leiçarraga. [Emaztea] zen krokatua eta neholetan ere ezin xuxent zeiten. Lç Lc 13, 11 (He, TB, Oteiza, Dv e IBk mak(h)urtua, Ol korapillotuta, Ker makur-makur eginda, Leon, IBe konkortua). “Sagarrez krokatua, chargé de pommes. Adar erlez krokatua, branche qui est courbé sous le poids d’un essaim d’abeilles” H.

    2. (O-SP 227 -> SP y A). Enganchar(se).

    3. “Korkatzea, mettre le foin que l’on séche en meules plus ou moins grandes (Villafranque). Syn. korkoinatzea” H.

    Sinonimoak: ad.

        [konkortu]: konkortu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. [bereziki ibilgailuak] enganchar, acoplar con un gancho (2) da/du ad. encorvar(se), jorobar(se)
    fr (1) enclencher (2) se courber, cambrer
    en (1) hook, attach (2) bend down, bend over
    port (1) engatar (2) encurvar-se

    Paparreko orratza arropan krokatu du.

    krokatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel