Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:11 pm on 2013/02/10 Permalink | Reply
    Tags: O   

    olagarro 

    iz. 1. ZOOL. Oktopodoen ordenako molusku zefalopodoen izen arrunta. 8 tentakulu dituzte eta sifoitik ura kanporatuz mugitzen dira. Arriskuan daudenean tinta jariatzen dute. Itsas hondoan bizi dira eta jangarriak dira. 2. (hed.) Bi muturretan metalezko gakoak dituen soka elastikoa, automobiletan sabai gainean eramaten diren gauzei eusteko erabiltzen dena. • olagarro arrunt. Harri artean ezkutatuta bizi da eta 2 m-rainoko tamaina izan dezake (Octopus vulgaris). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:29 am on 2013/01/04 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ortzalde 

    iz. 1. zeru (Labayru ikastegia) 2. (pluralean) Horizontea zatitzen den norabideetako bakoitza. Ekialdea, hegoaldea, iparraldea eta mendebaldea dira lau ortzalde nagusiak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘puntu kardinal’ begiratuta)

    Aztergaia: ortzalde (Hiztegi Batu Oinarriduna):

    Ikus hitzari buruzko azalpen guztiak: ortzalde iz.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Hiztegi Batu Oinarriduna)

    [izartegiaizartegi, zeru-sabai, izarrarte g.e., ostalde g.e.
    [puntu kardinal] puntu kardinal

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cielo, firmamento (2) punto cardinal
    fr (1) ciel (2) points cardinaux
    en (1) sky (2) cardinal point
    port (1) céu (2) pontos cardeais
    grez ουρανός

    Ortzaldera begiratzen nuen gauero. (Labayru ikastegia)

    Museoan topatu genuen maisulanak ortzaldeak irudikatzen zituen.

    ortzaldeak (FlickrCC, BobMacInnes)

     
  • Maite 12:26 pm on 2013/01/01 Permalink | Reply
    Tags: O   

    on beharrez 

    adlg. Asmo onez, on ustean(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [hobe beharrez]
     hobe beharrez, hobe ustean, hobe ustez
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es con buena intención; de buena fe
    fr avec la meilleure volonté ; de bonne foi
    en in good faith
    port de boa fé; com boa intenção;
    grez καλόπιστος

    Ezer ez egitea erabaki nuen, bada, eta bitxia badirudi ere, deliberamendu horrek poztxo bat ekarri zidan: nire bizitzan lehendabiziko aldiz, familiaren on beharrez ari nintzen, eta ez neure onaren bila.  [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Maitasuna zein den eskuzabala eta aldi berean berekoia erakusten zenidan, behin berriro: nire on beharrez beti, nirekiko begirunez uneoro, baina zuk abiarazi zenuen nirekiko afera, niri galdetu barik, eta zuk nahi zenuen trenkatu auzia, behin betiko, nire iritzia galdegin gabe. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)


     
  • Maite 7:53 am on 2012/12/04 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ospel 

    iz. (askotan pl.) Hotzak eraginda sudurrean, belarrietan, eskuetan edo oinetan gertatzen den gorritasun ubel eta mingarria. Ospelak zituen oinean.
    iz. eta izond. Laiotza. Baso ospelak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    ospel iz.
    [azkordina]
     azkordin
    [ainubea]
     laiotz, uspelgune Ipar., ainube Bizk.
    ospel izond.
    [laiotza]
     eluts, gerizpetsu, itzaltsu, laiotz, uspel Ipar., ainube Bizk. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) sabañón (2) iz. umbría, paraje sombrío / izond. sombrío, -a, umbrío, -a
    fr (1) engelures (2) iz. endroit sombre, dépression / izond. ombragé, -e ; ombreux, -euse
    en (1) chilblain (2) iz. shady place / izond. shady
    port (1) frieira (2) iz. umbría / izond. sombrío(a)

    “Gorputz horiek agerian egon izan balira, eta haizea, euria edo hotza sentitu izan balute”, otu zitzaidan, “edukiko zuten ospelen bat edo ezpain zartaturen bat. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bihurgune ospel batean sarturik, ez nuen garaiz ikusi zoru gaineko hormaren distira. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

     
    ospel (Ibon Zugasti, bere baimenarekin) ospel (FlickrCC, Dru!)

     
  • Maite 4:32 pm on 2012/11/25 Permalink | Reply
    Tags: O   

    okindegi 

    Ogia egiten den etxea; ogia saltzen den denda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:20 am on 2012/10/30 Permalink | Reply
    Tags: O   

    olarro 

    iz. ITSAS. Itsaso zabaleko olatu txikia.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Edorta Jimenezen hitzetan:

    Itsaskirria eratzen denero ageri ohi diren uhintxo horiexek, urazaleko alegiazko larretan belar azula jaten ari diren bildots zuritxoak.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ola pequeña en mar abierto (Elhuyar Hiztegia); cordero, espuma de la ola. Ref. a la que rompe en mar abierto. (Labayru ikastegia)
    en small wave in open sea
    port onda pequena em mar aberto

    Haize min eta zakarra egingo du eta itsasoak gogor jasoko ditu olarroak eta fumetak. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001) Orr.: 165] (Ereduzko Prosa Gaur)

    olarro (FlickrCC, Tindo2)

     
  • Maite 7:27 am on 2012/10/16 Permalink | Reply
    Tags: O   

    opa 

    iz. 1. Nahia, desira. Bete dira nire opak. 2. Eskaintza, oparia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [nahia] borondate, desira, gura, nahi, nahiera, nahikari, nahikunde, desirkunde Ipar., desio Heg., agiantza L-BN, nahikida g.e., nahitasun g.e., nahikun Bizk. g.e., aiho Zub. g.e., olde Ipar. zah.

    [eskaintza]
    eskaintza, ofrenda

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) deseo (2) ofrenda, ofrecimiento
    fr (1) désir (2) offrande
    en (1) wish, desire (2) offering
    port (1) desejo (2) oferenda

    Nik horixe opa diet, hain zuzen, gure seme-alabei: ez dezatela inoiz zer nahi eta zer desiraturik falta izan. [Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zaldunak ezingo ebala ondo artu baño, bere edertasunan opa gozua. Etxba Ibilt 476. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel