Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:26 pm on 2021/04/19 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pitokeria 

    iz. Lgart. Ergelkeria. Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita!  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [pitokeria]: ergelkeria, kirtenkeria, zozokeria, txatxukeria, pitokeria (Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tontería, estupidez, necedad
    fr iz. bêtise, ânerie, stupidité
    en iz. stupidity, nonsense, foolishness
    port iz. bobagem, besteira, farol

    Testuinguruan

    Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita! (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:21 pm on 2021/02/14 Permalink | Reply
    Tags: P   

    perdoi 

    iz. Mekan. Pieza batean edo produktu batean neurri estandarrarekiko edo planoetan adierazitako neurriarekiko onartzen den desberdintasun tartea. Diametroa: 16,30 zentimetro, 2 zentimetroko perdoiarekin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    perdoi. “Tolerancia. Orri trankil ja-ezkixo (jan eikio) beste pare bat milimetro geixao, ainbeste perdoi ba-jaukak eta” SM EiTec2 138. En DFrec hay 9 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Teknol.) tolerancia
    fr iz. tolérance
    en iz. tolerance
    port iz. margem de segurança

    Testuinguruan

    Neurriak hartzen direnean perdoia egoten da. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:00 pm on 2021/02/10 Permalink | Reply
    Tags: P   

    prezatu 

    1 du ad. Ipar. Balioetsi, aintzakotzat hartu. Ik. estimatu. Ekaitza iragan denean prezatzen duzu eguraldi ona. Gehiago preza ezak bakearen dohaina. Mundu guztian da prezatua euskalduna. Hargatik nik ditut prezatzen gehiago, urrea eta topazio preziatua baino. 2 da ad. Ipar. Harrotu. Zeure ohoinkeriaz prezatzen bazara. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [estimatu]: aintzakotzat eduki, aintzakotzat hartu, aintzat eduki, aintzat hartu, balioetsi, buruan hartu, estimatu, estimu egin, ezertan eduki, ezertan hartu, gogoan hartu, hartakotzat eduki, kontuan eduki, kontuan hartu, kontuan izan, baloratu Heg., kontu atxiki Bizk., goietsi jas.    [harrotu]: hanpatu, hantu, harropuztu, harrotu, lainezatu, oilartu, putzak hartu Bizk., laineza hartu Gip., burgoitu g.e., handipuztu g.e., handitu g.e., ilarraindu g.e., urgoitu g.e., fiertu Ipar. g.e., haidortu Ipar. g.e., morgatu Ipar. g.e., urguilutu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Ipar.) valorar, estimar, apreciar; tomar en consideración, tomar en cuenta (2) da ad. (Ipar.) enorgullecerse
    fr (1) du ad. (Ipar.) apprécier, estimer (2) da ad. (Ipar.) s’enorgueillir
    en (1) du ad. [balioetsi] to appreciate, to value (2) da ad. [harrotu] to be proud
    port (1) estimar, apreciar; tomar em conta (2) orgulhe-se

    Testuinguruan

    Ekaitza iragan denean prezatzen duzu eguraldi ona. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 9:36 pm on 2021/02/09 Permalink | Reply
    Tags: P   

    ponpatu 

    du ad. Isurkari bat ponpa baten bidez goratu. Fukushimako zentralean erreaktoreak hozteko itsasoko ura ponpatzen jarraitzen dute. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ponpatu. v. punpatu.

    punpatu.

    1. (BN, S ap. A ; H; ph- VocBN), ponpatu (Dv→A). Botar; hacer botar. “Pilota ongi punpatzen duena, paume qui bondit bien” H. “Botar, dar bote, saltar, se dice de la pelota” A. Pilota punpatuz, badoa gure gizona oldarrean lauzarat. JE Bur 26. Rebotar; hacer rebotar. “Ponpatu, bondir, ou plutôt rebondir, car on ne le dit que des choses” Dv. “Ur iauziak deitzen dira ur batzu goratik amilduak, eta han hemen punpatuz, hagun handirekin behera heldu direnak, […] et rebondissant par intervalles […]” H. Behin ilhun iduri, harrokaz harroka / ezker-eskuin punpatuz, erreketan yoka, / [harrabotsak] harmada seinalatzen hurbil behar dena. Hb Esk 59. Hemen punpa, han punta, debruetan barna abiatu zen… kuia. Zerb Ipuinak 287. Uztar bakotxean [zaldiak] pilota bat bezala goititzen zuelarik zakur mokordoa; bainan hunek ez uzten. Gehiago tinkatzen baizik ez, izaitekotz, iduri lurrean punpatzearekin indar berriak hartzen zaizkotela matrailek. JE Bur 20.

    2. (L-ain, Sc ap. A; H), ponpitu (R ap. A ). “Tomber, faire une chute. Punpatuko zira, maitea, berautzu” H. “Caerse (voc. puer.)” A.

    3. Bombear. Are hobeki, behereko jusetik laurden bat punpatuz eta jus hura azalaren gainerat ixuriz. Punpatze hori egiten da erakitu baino lehen. Gatxitegi Laborantza 131.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. bombear
    fr du ad. pomper
    en du ad. to pump
    port du ad. bombear, bolear

    Testuinguruan

    Harrizko bihotzek ez dute taupadarik ponpatzen. [Larremotzetik, Hasier Larretxea (Erein, 2014)]

     
  • Maite 10:52 pm on 2021/01/11 Permalink | Reply
    Tags: P   

    puskakatu 

    ad. puskakatu, puskaka/puskakatu, puskakatzen || da/du ad. Ipar. g.er. Puskatu, zatikatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    puskakatu. (BN-mix, S, Sal, R ap. A ; Dv, H; ph- Urt I 419, H). “Réduire un objet solide en morceaux. Osorik irets eztitekena, phuskakatuz irets liteke” H. “Quebrarse, despedazarse los objetos” A. Biltzen dituelarik egundeino izan diren gizon guzien hezurrak eta herrautsak, eta erreberrituz gorphutz puskakatuak. Jaur 163. Zu kala, ezik nornaiden eskandalizaladien edo erorladien arri konen gañan, puskakatreunzu. Samper Mt 21, 44 (Ip phorrokatü, Ur puskatu, Echn xeatu, Hual zatikatu). Nahibada, hitza bazien bizia ütziko zerela, hanitx zathikatürik, phuskakratürik izan zütian. Mde Pr 49s. PUXKAKATU. “Mettre en petits morceaux” Dv.

    Sinonimoak: ad. Ipar. g.e.

    [zatikatu]: alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) despedazar, desmenuzar
    fr mettre en pièces, mettre en morceaux, couper en morceaux
    en tear [sth] apart, tear [sth] to pieces, shred
    port cominuir, triturar

    Testuinguruan

    Osorik irets eztitekena, phuskakatuz irets liteke” H (Orotariko Euskal Hiztegian)

     
  • Maite 11:34 pm on 2020/12/07 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pariatu 

    du ad. Ipar. pariatu, paria/pariatu, pariatzen || Pario egin, apustu egin. Haiek zer zuten pariatu eta jujetzat nor hartu, ez dakar istorioak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pariatu. (BN-arb-baig; VocBN , Dv, H). Ref.: Satr VocP; Gte Erd 183.
    Apostar. ” Lepoa paria nezake ez dela jinen (BN-arb)” Gte Erd 183 (junto a jokatu y apustua egin de otras zonas). Hek zer zuten pariatu / eta yuietzat nor hartu. Gy 58. Ez balitz pariatzen hotz liteke besta. Hb Esk 214. Nahuzu bost mila libera pariatu? Herr 10-10-1963, 4.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [apustu egin]: apustu egin, egin, lepoa egin, lepoa ipini, lepoa jokatu, pario egin, postura egin, zarratu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  du ad. (Ipar.) apostar, hacer apuestas
    fr du ad. (Ipar.) parier
    en bet; (formal) wager
    port apostar

    Testuinguruan

    Karrikan gurutzatu izan balira, elkarri arrotzak zirela pariatuko zuen edonork. [Susmaezinak, Itxaro Borda (Alberdania, 2019)]

     
  • Maite 11:53 pm on 2020/11/27 Permalink | Reply
    Tags: P   

    punpuila 

    iz. Ipar. Burbuila. Ozpinak irakiten badu edo botatzen baditu punpuilak, gisua badagoela ageri da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    punpuila.

    1. punpulu (H), ponpoila (H; -illa Ht VocGr 393, Lecl, H). “Onde” Ht VocGr.

    2. (Dv; -illa L-ain, R ap. A), punpuilo (-illo L-sar ap. A), punpulu (H), punpula (L-ain ap. A), ponpoila (H (+ -illa)), ponpilla, ponpolo. Burbuja. Minagreak irakitzen badu edo botatzen baditu punpuilak, gisua badagokala ageri da. Dv Dial 51 (It maskullo, Ur puspulutxu, Ip küsküllü). Noizik bein an ikusiko dituzu barren barrendik ateratzen ondarretik, ponpolo txiki txiki batzuk uraren axaleraiño. Or QA 184s. Lurruñaren ondoren irakin ponpolloak azaltzen dira esnearen gañean. ZArg 1958, 174. Bits-ponpilla aize uts. EZBB I 72.

    3. (Dv; -illa L-côte, BN-baig ap. A ), punpuilo (Dv), punpulu (H), punpula (BNc ap. A ), ponpoila (H (+ -illa)). Lágrima. “Grosse larme dite nigar punpuila” Dv. v. 1 purpuila.
    Nigar punpulak begietan. Zub 50.

    4. (Dv; -illa L, BN ap. A ). “Gota de rocío” A.

    5. (-illa B ap. A), punpuilo (-illo G-to ap. A), punpuilu. Chichón. Punpullu bat aterako / balitzaigu kopetean. EA OlBe 102. Kolpeak ez zion beste kalterik egin, punpuillu bi aundi xamarrak atera besterik. Berron Kijote 188.

    6. punpula. Bombilla. Zoin gogotik hauts eta xeha nitzazkeen elektrikaren punpula guziak! JE Bur 74.

    7. punpuilu (G-to ap. Iz To), pinpulu (T-L). “Bulle, éruption” T-L. “Punpullu bat, una ampolla (en la piel)” Iz To. Halako min tzar punpula gorri bat, handitxu, atsesaren pare heldu dena bethi, lephoan, beso edo ixtape azpietan. GH 1921, 579

    Sinonimoak: iz.

    [punpuila] : burbuila (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) pompa, burbuja
    fr iz. (Ipar.) grosse goutte
    en iz. bubble
    port iz. bolha

    Testuinguruan

    Xaboi punpuilak ari ziren egiten, esan bezala, eta xaboi usaina etorri zitzaidan gogora. [Ohe hotzak, Jon Ariza de Miguel (Elkar, 2016)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel