pikorka
adb. Kantitate txikitan; astiro; pixkanaka, apurka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) [moldatua]
Sinonimoak: adond. Ipar.
[apurka] apurka, bakanka, gutxika, pitinka, pitinka-pitinka, pixkaka, pixkaka-pixkaka, pixkana-pixkana, pixkanaka, poxika Ipar., pixkana Gip., apur bana Ipar. zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es poco a poco
fr peu à peu
en little by little, bit by bit
Erranen didazu, Nizias, grebaren egitea ez dela zuzena? Nola erakutsi bestela gure langile gisako ezadostasuna? Belaunaldiz belaunaldi gure aitzinekoak eskubide apurren lortzeko borrokatu ziren, eta mende soil baten buruan, hara, pikorka banaka denak kentzen dizkigutela. [Hiruko, Itxaro Borda (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)


“Meticuloso, puntilloso […]. Se aplica esto al meticuloso y puntilloso, porque es preciso adivinar la manera de tratarle sin que se resienta” A. Cf. PUNTA ALA KURLO.
Ez zen jaun hau punttalakuilo hetarik; zetabe larria bazerabilkan, eta berak segur erranen ez zuen atheraldi bat baino gehiago badu bere gazetan jasanik. Lf ELit 276. (Orotariko Euskal Hiztegia)
Reply