Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:52 pm on 2016/12/22 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txadon 

    iz. Eliza, tenplu.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    txadon (Bera, Zam Voc), txandon. Neol. creado por AG en 1897, de etxe ‘casa’ y deun ‘santo’ (AG 1063).

    Iglesia, templo. Cf. Basarri ZArg 1957, 218: “Iñolaz ez genduke Jaupa itza erabilliko ‘Meza’ izendatzeko, ezta txadona ‘eleiz’ ordez ere”; cf. tbn. MEIG VII 36: Jendeak, burutik orporaino alderdi-setaz loturik ez zegoen neurrian, gehiegizko zeritzanak ez zituen onartzen; batipat, ez zituen erabiltzen. Honako honen irudiko ipuinak ez ziren ipuina besterik. “Ze gabeukitan”, galde egin omen zion baserritar bati edozein kaletar ikasik, “izaten da jaupa txadon ontan?”. v. eliza, jauretxe (3). Tr. La forma txandon se documenta en G. Manterola (LEItz 59); cf. tbn. txandonzai en I. Goenaga. Eta gertatu zan, iru egun igazitta, txadonan idoro ebela (Lc 2, 46). AG 1418 (Arriand txadon; Ol yauretxe). Zein zaindari daukaten txadon bakoitzak. Ayerb EEs 1916, 190. Txadoneko (elexako) kanpantorretik. Altuna 15. Txadonan egin ziran otoiak / etziran ixan alperrik. Enb 134 (v. tbn. 33). Txadon-jai eder gurgarrijaurik / eztot entzun, ez ikusi. / Jaupa-eresi egillia zan / Mingolarra Josemari. Ib. 134 (207 tbn. txadon-jai). Aberrijan txadon donia. “Templo de la patria”. Laux BBa 8. Euskalerriko txadon eta basatxauno geienak Leen-elizan oi ziran deikun edo izenak dituzte. JMB ELG 104. v. tbn. Patria 1904, n.º 31 (ap. NeolAG). Euzkadi 18-12-1936 (ap. Alkain 161). Zait Sof 169.

    Sinonimoak: iz. neol.

        [eliza]: eliza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iglesia
    fr église
    en church
    port igreja

    Meza Nagusira lagundu omen zuen gure amak berea, eta meza-emaile eta predikari abade barri bat gertatu, apaiz gazte bat (izena ere esaten zuen gure amak, baina ez daukat gogoan). Garbizale porrokatua, nonbait. Sabindarra, erabat. Badakizue: “eliza” beharrean “txadon“, “meza santu” beharrean “jaupa done”, “apaiz” edo “abade” beharrean “jaupari”, eta abar.  [Berriro eta behin, Joxe Austin Arrieta (Txalaparta, 2013) Orr.: 68] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    txadon (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:29 pm on 2016/12/21 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txaria 

    iz. Egurraren punta, haren zati meheena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txaria. “(V-ger-m), punta de la leña, su parte más delgada. Egurrak, zelako lodi edo me-umeak, alako izenak daukaz: txaria meena, onezaz ikatzik ezin egin leike; adakia urrengoa, […]. En alguna parte (V-ger-m), gailli es aún más delgado que txaria” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es punta de la leña, su parte más delgada.
    fr pointe en bois
    en tip of the firewood
    port ponta de madeira

    Txariaz ikatzik ezin egin liteke. (5000 hiztegia)

    txaria (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 9:45 pm on 2016/12/18 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tente 

    1. adb. Zutik, zuzen. Jarri tente! 2. izond. Tente dagoena, makurtua ez dena. Atso hori, lehen tentea bazen, urteek nola tontortu duten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) || tente-potente adb. Adkor. Tente, geldirik. Ate aitzinean zegoen tente-potente. || Tente-potente, txakurra buztana tente. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond. beh.

        [zutik]: zut, zutik, zutunik Bizk., xut Ipar. adkor.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. de pie, en pie; tieso, -a, erguido, -a, firme, enhiesto, -a (2) izond. tieso, -a, erguido, -a, enhiesto, -a
    fr (1) adb. debout, immobile (2) izond. droit, -e ; raide, rigide
    en (1) adb. erect, upright; standing (2) izond. erect, upright, vertical
    port (1) adb. de pé; esticado, -a, erguido, -a, firme (2) izond. esticado, -a, erguido, -a

    Masailak eroriak; tente kokotsa; sudurra zuzen; azala, berriz, ia leun, zimurrik gabe.  [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tente (Argazkia: Dabid Martinez, #27hizki27argazki)

    Ikusi “tente” hitza, #27hizki27argazki egitasmoaren gunean.

     
  • Maite 9:11 pm on 2016/11/13 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tejo 

    iz. Usain txar edo ezatsegina; bereziki, janari bat galtzen hasi berri denean sortzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    teko. v. tejo.

    tejo (V-gip), teko (AN-larr), teku (AN-5vill, B). Ref.: A (teku); Iz ArOñ; Asp Leiz2 (teko); Elexp Berg; Gte Erd 297; Izeta BHizt2 (teku).

    Dejo, tufillo. Ozpinak untzi orri utzi dio tekua” A. “(El) mal olor de una vianda alterada” Iz ArOñ. “Teko, sabor desagradable” Asp Leiz2. “Dejo, regusto o sabor a algo extraño, diferente de la propia de un alimento […]. Kriston armaixo tejua dauka txokolate onek” Elexp Berg. “Tekua in zaio (AN-5vill), tekua egina du (AN-5vill)” Gte Erd 297. Egiya, Pipi, egiya, suzko banderillen tejua zeukak [aragiyak]. Iraola 37. “Hedor, pestilencia (V-m)” A Apend.

    Sinonimoak: iz.

    [tejo] : kirats 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. hedor, tufo, pestilencia (2) iz. dejo, regusto, sabor [extraño, diferente]
    fr (1) iz. puanteur (2) iz. arrière-goût  [extraño, diferente]
    en (1) iz. stench, reek, smell (2) iz. aftertaste [extraño, diferente]
    port (1) iz. fedor, futum, pestilência (2) iz. sabor, gosto [extraño, diferente]

    Tejoa egin zaio gazta honi. (Elhuyar Hiztegia)

    tejo (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/10/03 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txori 

    iz. 1. Tamaina txikiko hegaztia. 2. Gorantz altxatzen den ilemultzo bildua. 3. (G eta Z) Lupua, buruko larruazaleko kistea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txori] : 1. koskor 2. ile-begizta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pájaro (2) iz. tupé, copete (3) iz. lazo, cinta anudada de adorno
    fr iz. oiseau; passereau
    en iz. bird
    port iz. pássaro

    Une batez entzun zuen doinua, baina hala ere luze iraun zuen haren baitan, txori txiki bat balitz bezala dantzan.  [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txori (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:35 am on 2016/09/03 Permalink | Reply
    Tags: T   

    trikimailu 

    iz. Norbaiti ziria sartzeko edota nahi dena lortzeko egiten den azpijokoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [engainua]: engainu, iruzur, iruzurkeria, marro, amarrukeria Ipar., engainamendu Ipar., enganio Ipar., zimarkunkeria Ipar., trankart Bizk., tranpa beh., atzipe g.e., baira g.e., fraude g.e., irusako g.e., ziliboka g.e., artifizio zah., tronperia Ipar. beh., martingala Heg. beh., zimarku Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trampa, artimaña, jugarreta, conspiración
    fr machinerie, piège, machination, intrigue, conspiration
    en trick, ruse
    port armadilha,artimanha, jogada, trapaça

    Zer trikimailu dira hauek? [Sei pertsonaia autore bila, Luigi Pirandello / Josu Zabaleta (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zer-nolako eromena dun hau, Deabruaren zein trikimailu? [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    trikimailu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:11 pm on 2016/08/13 Permalink | Reply
    Tags: T   

    triklinio 

    iz. Antzinako greziarrek eta erromatarrek oturuntza egiterakoan erabili ohi zuten etzateko lekua, eskuarki hiru pertsonarentzat zena. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    RAE

    triclinio. Del lat. triclinĭum, y este del gr. τρικλίνιον triklínion.

    1. m. Cada uno de los lechos, capaces por lo común para tres personas, en que los antiguos griegos y romanos se reclinaban para comer.
    2. m. Comedor de los antiguos griegos y romanos.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es triclinio
    fr triclinium
    en triclinium
    port triclínio

    Gainera, horien ezker-eskuin beste etxetxo batzuk jartzen dira, bakoitza bere ate, triklinio eta gela erosoekin, hain zuzen ere, etxera etortzen diren bisitariak peristiloetan ez hartzeagatik, bisitari-gela hauetan baizik. [Arkitekturaz hamar liburuak, Vitruvio / Santiago Iruretagoiena (Klasikoak, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    triklinio (Wikimedia Commons, Domeinu publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel