Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:15 pm on 2017/04/07 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tortiko 

    iz.  Zirtoa, izkirimiria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tortiko (L ap. A; Dv), tortika (H). “Saillie d’esprit, lazzis” Dv. “Bethi badu zenbeit tortika, il a tourjours quelque repartie piquante” H. “Chiste” A. Cf. tortikokari. Gehienek iduri dute ikusgarri hortaz jostatzen direla, baitute maiz tortiko zerbeit erraiteko aldean pasatzian. Prop 1893, 231. Satanek denbora sobera baderamate jauzika eta ditxoka […] dantza eta tortiko batzutan. Lf ELit 17.

    Sinonimoak: iz.

        [zirtoa]: ditxo Ipar., zirto Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (L) chiste; ocurrencia graciosa.
    fr blague
    en joke
    port piada

    Satanek denbora sobera baderamate jauzika eta ditxoka […] dantza eta tortiko batzutan. Lf ELit 17. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    tortiko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:39 pm on 2017/04/06 Permalink | Reply
    Tags: T   

    karra egin 

    ad. Bizk. g.er. Laster egin.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 karra (V-ple ap. A; Dgs-Lar 9). “Esta voz, muy usada en Bilbao y en sus cercanías, significa correr” Dgs-Lar. “Acción de correr” A.

    2 karra. “(V-m), un juego de niños que consiste en golpearse con una pelota” A. Cf. 5 karraka.

    3 karra. “(BN-baig), cierta marmita de hierro que descansa sobre un trébede” A.

    4 karra. v. kerra.

    Sinonimoak: iz.
    [karra egin] : e. laster egin, korrika egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es correr
    fr courir
    en run
    port correr

    Bi urtetan behin korrika egiten dugu, karra, laster, arineketan, eia, lasterka edo tortaka, batzuetan baita trinkin alfer traketsok ere, zertarako eta hemendik gizaldi batzuetara berriro ere norbaitek jakin-minez Araba osoko euskal hitzak biltzen lehiatu dadin. [Tortaka, Blanca Urgell (Alea.eus, 2017-04-07)]

    karra egin (Argazkia: alea.eus)

     
  • Maite 10:43 pm on 2017/02/22 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txingoma 

    iz. txingoma iz. Ipar. Mastekatzeko goma zaporeduna. Ik. txikle. Ikasgelan txingoma jatea debekatu dute. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [txiklea]: txikle Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) chicle
    fr iz. (Ipar.) chewing-gum
    en iz. (Ipar.) chewing gum
    port iz. (Ipar.) chiclete, chicle

    Aholkuak ematen dizkiete bruxismoa dutenei, arazoa arintzeko: txingoma ez murtxikatzeko, ogitartekorik ez jateko, gauean haragia saihesteko…  [Sagutxoa eta motozerra, Edu Lartzanguren (Bizigiro, 2017-02-22)] (Berria.eus)

    txingoma (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 6:31 pm on 2017/02/16 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tarrapata 

    iz. Ipar. Zalaparta, kalapita. Pilatok, ikusirik tarrapata geroago eta gaitzago zihoala, populuaren aitzinean garbitu zituen eskuak. || Ez dugu maite halako euri tarrapatarik bizkarrera hartzea. (Hiztegi Batua) || iz. (Ipar.) 1. Talde handi samarrak, baldarki dabilenean bereziki, sortu ohi duen zarata. 2. Presa. Egiazki halako tarrapata duzue bada? 3. Eurizaparrada. 4. Talde handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [presakako lasterra]: harramazka, presa, lehia Ipar., kexa Ipar. g.e., iradu Heg. g.e., erresaka Ipar. zah.
        [zalaparta]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [zarata] (Ipar.) alboroto, estruendo, estrépito, bullicio (2) iz. [presa] (Ipar.) prisa, premura (3) iz. [euri-zaparrada] (Ipar.) chaparrón, aguacero (4) iz. [jendetza] (Ipar.) multitud, tropa (5) iz. [danborrarena] redoble
    fr (1) iz. [zarata] (Ipar.) tapage, tumulte (2) iz. [presa] (Ipar.) hâte, urgence (3) iz. [euri-zaparrada] (Ipar.) averse, bourrasque
    en (1) iz. [zarata] din, racket, uproar (2) iz. [presa] hurry, haste, rush (3) iz. [euri-zaparrada] downpour, heavy shower
    port (1) alvoroço, alvoroto (2) pressa

    Iduri du tarrapata haundian dabiltzala gertakariak… [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Makinaren tarrapata entzuten egon zen pixka batean gizona, eta, gero, kopia amaitzera itzuli zen berriro. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tarrapata (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:28 pm on 2017/01/27 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tanpez 

    adb. Ipar. Bat-batean. Negarra begira jin zitzaion, bihotza tanpez beraturik. Orok hil hurran uste zutena sendatu zen tanpez. || Bertsolarien tanpezko su hori.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Ipar.

        [bat-batean]: bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, ziplo, banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zank Ipar., zankez Ipar., bat-batez g.e., behingo g.e., sost g.e., sostean g.e., supituan zah., derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e., tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah., frixtan Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. de repente, súbitamente
    fr adb. (Ipar.) subitement
    en suddenly 
    port de repente

    Urak lasaitu ziren tanpez.

    tanpez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:09 pm on 2016/12/31 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txotxo 

    Mutilentzako lagunarteko bokatiboa. Ik. txo.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 txotxo (Lar, H (<ch-> V, G)).

    1. Chocho, que tiene demencia senil. Nausi edo etxeko andre denean, seme bat edo alaba bat egon bear du aite zar baten, txotxo biurturik dagon baten, eta ama zar inpertinente oñen geinen iziñ dagoken baten sujezioan eta obedienzien? (Ororbia, 1758). ETZ 107. Biyai bakarrik jokatuko’iet / segan, konforme badia, / ainbeste ezpadira ni tentatzeko oik / zer aitona txotxo paria. Tx B I 226.

    2. (V-gip ap. Iz ArOñ; G-azp). Tonto. “Txotxúak, chocholos” Iz ArOñ.

    2 txotxo.

    Golosina, dulce (‘chocho’ en Navarra)” LE-Ir. Ain sinpletáko daukáte Jangoikoa, ustebaitúte pagátzen déla errézu útses obra onikgábe, nola aurra txótxos? LE in BOEanm 888. ‘Ez sanduari botoa ta ez aurrari txotxoa’ dio errefranak, ta adiarazi nai du ezi ofrezitua eskatzen duela (65)” LE-Ir. Ez uste berak txotxoak orren errez egiten ziranik. Ezta mataxak ere. Anab Poli 76 (donde a continuación explica que se hacen al fuego con azúcar, café y leche). Bestetan alako mataza zuriak egin eta guraizeakin kilx, klax, aidean joaten ziran txotxo zuriak. Ib. 76s. Pastel-apurrak zirala, txotxo-puskak, osatu gabeak, zirala, “libre” zeukan nai aña jatea ta pastel ta txotxo osoak jan naita ere ez lioteke aitzaki aundirik jarriko. Ib. 77.

    3 txotxo (V, G; Ort Voc), txutxu. Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1.Palabra con que se llama a los muchachitos” A. “I, txotxo, zeiñek apurtu jok kristala?” Elexp Berg. Cf. Echta Jos 206: Gaztetan zerbait okerra ta arroa izan zalako ezarri eutsen Txotxo-arro ezizena, y 113: Gaztetan egon zan ogipeko Txotxo-tontorren etxean. v. 2 txo (2). Manutxu itxi izu / mollan bitxiguba, / erdu antxi antxikan, / ene koitaduba, / erdu ona, Txomintxu, / erdu, neskatilla, / ariñ kaderak, txutxu, / Jesusaren billa. Echag 28 (versos en dial. vizcaíno). Txotxo, obe dok beti eskuan txoria, / gordetea seguru naiz izan txikia. AB AmaE 280. Ni baiño geiyago az, txotxo. A BGuzur 126. Etxekoa dozu neskamerik onena, txotxo. Ag Kr 110. Txotxo, zelan dok eure izena? Echta Jos 18. Txotxo, zegaitik eruan dok nire txapela? Kk Ab II 69. Eukiko dok, txotxo, ugari zegaz urdailla bete. Bilbao IpuiB 129. Ez zaitez kirtena izan, txotxo. Erkiag BatB 70. I burutik hago, txotxo! Osk Kurl 129. v. tbn. Zam RIEV 1907, 424. Ort Oroig 118. Otx 125. Anab Poli 53.

    2. Grumete. Cf. Echaide Orio 113: “Chocho, chico joven que trabaja a sueldo en una embarcación, limpiando, haciendo recados, ayudando en la cocina, etc.”. v. 2 txo (4). Enotsan esan gura izen Batxi Satika nintzenik, osterantzean eztakit zer iazoko zan-da. Txotxo-tzat artu ninduen. A BGuzur 141.

    Sinonimoak: interj. Bizk.
    [txotxo] : txo, motel, mutiko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [txotxo] : to, txo Bizk. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es iz. (B) voz para llamar a los muchachos
    fr voix pour appeler les garçons
    en voice used to call the boys
    port voz para chamar meninos

    Etxea inguruan, auzoak zoratuta neukazan, esanaz: “Hi, txotxo! Ea beti gauza bera joteari izten deutsaan nonoiz! “.  [Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak, Xabier Amuriza (Soinuaren liburutegia, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txotxo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:50 pm on 2016/12/23 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txoropito 

    izond. Heg. Lgart. Zoroxka, zentzu edo adimen gutxikoa. Gazte txoropito halakoak! Txoropito ziztrin batzuk besterik ez zarete zuek.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.
    [baboa, ergela]: arin, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lerdo, memo, ments, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoroxka, zozo, zozoilo, tontolo Heg., bulunba Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tetele Sort., zoro Sort., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe(ko) Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., memelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., pettux Lap., ganbelu Heg. beh., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., haizebelats zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) atolondrado, -a; precipitado, -a (2) casquivano, -a
    fr précipité, -ée, étourdi, -e, écervelé, -ée, hurluberlu, -e
    en foolish, feather-brained
    port (1) atordoado(a), precipitado(a)

    Snapchat eta Snow, irudi txoropitoen txat-aplikazioak. (Sustatu, 2016-12-23)]

    txoropito (Argazkia: Sustatu.eus, mold.)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel