Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:31 pm on 2016/07/15 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txibista 

    Ik. begizta. iz. 1. Biribilgisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako batetik tiratzean desegiten dena; delako korapiloaren biribil-gisako horietako bakoitza. 2. INFORM. Programa bateko agindu-sekuentzia, baldintza jakin bat bete artean exekutatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    txibista (G-goi-bet; Lar, VocCB (G, L), Dv (<ch-> G)), txibita (V-m, G-nav), txibiste (Lar, H (<ch-> G)), txiribista (G-to), xibixte (G-to), txilibista (G-goi-to; BeraLzM), txilibixta. Ref.: A (txibista, txibita, txilibista, xibixte); Garate 1.ª Cont RIEV 1930, 157; Iz Als (txibita); SMuj (comunicación personal; txilibista). Etim. Relacionado con begite, begizta, etc.

    Lazada. “Lazada, lazo” Lar. “Lacear, txibistaz apaindu” Ib. “NÅ“ud coulant” Dv, que cita a Manterola. “Rosette, nÅ“ud” H. “La lazada” Iz Als. v. begizta, txibistillo, txibistin. Molorrika ederrak / beren kirtenetan / zeukazkitek biak / asko txibistetan. It Fab 190. Ausi ta josi; aska ta lotu; txibista egin ta berori indartu; adabakitako zatia atzeratu ta zulodun zati berriya bereganatu. Inzag RIEV 1923, 502. Sokari mutur batean txilibixta egin. JAIraz Bizia 47. Atenairekin lotzen zuen txibistarik gotorrena autsita zegoen. Zait Plat 12.

    Sinonimoak: iz.

        [begizta]: begizta, begite g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lazo, lazada, nudo
    fr (atadura, nudo) nœud
    en bow
    port laço

    Txibista deigarri batez hornitutako fardela eman zion eta “eskerrik asko” lotsatu batekin batera jaso zuen. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txibista (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Inaki Agirre 7:56 pm on 2016/07/01 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txanponjale 

    izond. makina txanponjale. Txanpon-makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txanponjale] : txanpon -makina (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tragaperras [makina txanponjale: máquina tragaperras]
    fr machine ƒ à sous,  jackpot-machine
    en (general) slot machine; (informal) one-armed bandit;  (dated) fruit machine
    port caça-níqueis

    Txinatar bat makina txanponjalean. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pintxo gutxi batzuk zeuden barran. Denak hestekiak: txorizo mutur lodiak, saltxitxoia, urdaiazpikoa… Beste izkinan gizon mehar bat makina txanponjalean, tarteka «qué hijaputa» esaten zuena. [Kontrarioa, Lander Garro (Susa, 2010)]

    txanponjale (Flickr, Gema Campos)

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/06/29 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tankan 

    adlag. Airerik ez beste gasik igarotzen uzten ez duela. Tankan itxia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adlag.
    [tankan] : hermetikoki (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es herméticamente
    fr hermétiquement
    en hermetically
    por hermeticamente

    Konpresorea tankan itxia dago.

    tankan (Wikimedia Commons, Public domain)

     
  • Maite 11:18 pm on 2016/06/24 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txerritegi 

    iz. Txerrikorta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [txerri-korta]: itoi, txerritoki, txerri-korta Bizk., urdandegi g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pocilga
    fr porcherie
    en pigsty
    port pocilga, chiqueiro

    Garai batean harrizko txerritegi handi bat izan zela ematen zuen, baina orain gela gehiago zituen erantsita han eta hemen, hainbat solairutako altuera hartu arte, eta hain okertuta zegoen, esan baitzitekeen magiaz bakarrik zegoela zutik (eta, ziur asko, hala egongo zela pentsatu zuen Harryk). [Harry Potter eta sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Maite 10:53 pm on 2018/03/05 Permalink

      Done, przemek! Nice picture. Thank you very much!

  • Maite 1:18 pm on 2016/06/21 Permalink | Reply
    Tags: T   

    turuta 

      iz. 1. Soinu sarkorra eta ozena duten tronpeta edo kornetaren moduko instrumentuei ematen zaien izen arrunta. 2. Automobil eta beste zenbait ibilgailutan abisuak emateko erabiltzen den tresna. 3. Zezenketetan, zezena toriletik ateratzeko dela eta ekitaldi-aldaketak adierazten dituen instrumentua. 4. Putz eginez soinu egiten duen edozein tresna txiki, bereziki jolaserako erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [korneta]: tutu, tuta Ipar., korneta Heg.
        [autoetako bozina]: klaxon, bozina Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) corneta, cornetín, clarín (2) (Taurom.) clarín
    fr (Mus.) clairon
    en (Mus.) cornet
    port corneta

    Azkenean, turuta hots ikaragarri batek atera ninduen sakonenetik. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    turuta (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:59 pm on 2016/06/01 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txiripa 

      iz. 1. (Heg.) (herr.) Halabeharrezko edo zorte oneko gertakaria. Izugarrizko txiripa izan du, trena atzerapenez etorri da eta. 2. ITSAS. Korapilomota bat. • TXIRIPAZ. (Heg.) (herr.) Zoriz, halabeharrez. Txiripaz ezagutu zuten elkar nire gurasoek. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zorte-kolpe, kasualitate, zori (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Heg.) (herr.) chiripa, casualidad (2) iz. (Itsas.) nudo, roseta
    friz. (Heg.) (herr.) hasard
    en iz. (herr.) fluke, stroke of luck
    port iz. chiripa, sorte

    Inoiz ez dut sinetsi zodiakoan ez lotura astraletan, beraz txiripa hutsa besterik ez da ia-ia egun berean jaiotzea gu biok, ehun urteko aldearekin. [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txiripa (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:04 pm on 2016/05/31 Permalink | Reply
    Tags: T   

    telesail 

      iz. Telebistarako filmatutako film edo programa, hari edo gai komun batekin lotutako hainbat atalez osatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. teleserie
    fr iz. feuilleton télévisé
    en iz. television series
    port iz. Tv série de televisão

    Norvegiako telebista publikoak Okuppert (Occupied) izeneko telesaila sortu du. 90 milioi koroa (9,7 milioi euro) erabili ditu, ondo erabili ere.  [Fikzioa eta errealitatea, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2016-05-31)] (Berria.eus)

    telesail (FlickrCC, Geoffrey Chandler)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel