Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:21 am on 2014/06/02 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txokolatesne 

    iz.  txokolatea esnearekin (edateko). 

    Aldaerak: iz.
    xokoletesne (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    txokolatesne, xokoletesne. Chocolate con leche (bebida). Guzientzat eskainirik: ogitarteko, arno, kafe eta xokoletesne. Herr 5-12-2002, 3.

    Beste hizkuntza batzuetan (Nola erran hiztegia):

    es chocolate con leche (para beber)
    fr chocolat au lait (à boire)
    enchocolate with milk (to drink)
    port chocolate com leite

    Entzun:

    Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz; karkazaila ozenak askatuz, ez zela bere edaria aitortu zion eskaleak, ardo gorri lodi eta zikina maiteago zuela alabaina. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txokolatesne (FlickrCC, USDA)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/05/30 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txirla 

    iz. 1. MIKOL. Agarikaleen ordenako eta Crepidotus generoko onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Txikiak dira, ez dute hankarik eta enborretan hazten dira eskuarki. Ez dira jangarriak. 2. ZOOL. Bibalbioen ordenako zenbait moluskuren izen arrunta. Itsas hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    txirla (V, G, AN-gip; IC 442v, Lar, H (<ch-> G), FauMar 123, Zam Voc), xirla (SP, Urt, Dv), zirla (G). Ref.: A (txirla, zirla); AEF 1960, 21; Etxba Eib; Elexp Berg.

    Almeja; en gral., nombre aplicado a diversos moluscos bivalvos y a sus conchas.

    Sinonimoak: iz.

    [almeja]: almeja (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) almeja; chirla (2) (Mikol.) crepidoto (Crepidotus sp.)
    fr palourde, clovisse
    en clam
    port amêijoa, amêijea, ameija

    Entzun:

    Azken asteotan, umore (?) sail bat egiten ari naiz, eta Twitterren bidez zabaltzen (@edulartzanguren). Bizitza aski absurdoa ez dela iritzita, ekarpentxoa egin nahian nabil. Eulixak izenarekin hasi zen, baina bertan behera utzi behar izan nuen copyright-terrorismoarengatik. Sustatukoek eskatu didate Txirlak komikiaren making of-a egiteko. Balio dezala interneteko folkloregintzan jardun nahian egile eskubideei izkin egiteko ariketa baten kronika gisa.  [Txirlak (the artists formerly known as Eulixak), edo nola sortu zen Twitterreko komiki bat, Edu Lartzanguren (Sustatu, 2014-05-12)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txirla (Irudia: Edu Lartzanguren, @edulartzanguren)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/04/09 Permalink | Reply
    Tags: T   

    triskatu 

    du ad. 1. Suntsitu. Etsai-samalda izugarria arras triskaturik. 2. Dantzan egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    triskatu (V, G; VocCB >Dv, H; -au Mg PAbVoc, Izt 11v, Zam Voc), triska (V, G-nav), trixka (V-m). Ref.: A (triskatu, triskau, triska); Etxabu Ond 116.  Tr. La formas triska y trixka no se documentan en los textos.

    1. Destrozar; masacrar. “Despedazar” Mg PAbVoc y VocCB. “Triska (Vc, G-nav), destrozar, hacer añicos” A.
    2. (Añ > A, H), triskeatu. Bailar.
    3. “Triskau (V-ger), cortar ramas gruesas” A.
    4. Saltar.

    Sinonimoak:  ad.
    [suntsitu] : alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) destrozar, despedazar, destruir (2) bailar
    fr (1) mettre en pièces, casser, dépecer, détruire (2) danser
    en (1) destroy, smash; tear apart, tear to pieces; ruin, demolish (2) dance
    port (1) destroçar, despedaçar, destruir (2) dançar, bailar

    Entzun:

    Zurbil, bere onetik aterea, haragia triskatu eta zulatu egin du, hatza odolez blai egindako sakaila bihurtu arte; une hartan erori da amua.  [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Belauna triskatu zitzaion, eta hogei urte ez zituela futbola utzi behar izan zuen betiko. [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bertsodunaren urre samar neska-mutill buru ariñak alkarren aurrean dabiltz, triskatzen, antxume zoroen antzera, akitika, bira biraka, irrintzika. Ag G 188. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    triskatu (Fitzmuseum)

    triskatu (PixabayCC, Joduma)

     
  • Maite 9:12 am on 2014/04/07 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txirringuts 

    iz. Diametro bereko bi gurpileko ibilgailua, katea bati akoplatua dagoen pedalsistema batek atzeko gurpilari eragiten dionekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘bizikleta’)

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
    [bizikleta] : bizikleta, txirrindu, txirringa, pirripita Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bicicleta; bici
    fr bicyclette, vélo
    en bicycle
    port bicicleta

    Entzun:

    Jai eguna zan, eta udaran lanik-ez egunetan oraingo aldian oi dan bezela, jendea ara-ona ibilli-bearreko lera sakonari eutsiaz, beribil, motozikleta, txirringuts eta al zuanak al zuana, bideak betean zetorren kaialde politera, Atxaga erritxora. [Araibar zalduna, Eusebio Erkiaga (1962)] (Klasikoen gordailua)

    txirringuts (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:46 am on 2014/04/03 Permalink | Reply
    Tags: T   

    ttalaka 

    iz. 1. iz. Abereen lepotik zintzilika jartzen den kanpaitxoa, zintzarria. 2.izond. Asko hitz egiten duena, berriketan jardutea atsegin duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ttalaka (BN-ciz ap. A).

    1. Cencerro. “Ttalaka, […] este término significa unas campanillas que no tienen un sonido retumbante, por no ser de materia fundida. Están destinadas sobre todo a los burros, a las vaquillas lecheras y hasta a los cerdos, que tratan de penetrar en los campos cultuivados” Lander (ap. DRA).  Astoa, ttalakarekin, / Tarrapatan dabil arin. / Kakoletan badu berdin: / Zaku, zorro, saski, dupin, / Artzainaren tresnarekin. Héguitoa GH 1966, 282.

    2. “(L, BN), habladorzuelo (pop.). Dim. de kalaka. Alguien dice que kalaka son los hombres y ttalaka las mujeres” A.

    Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    iz. [joarea] : zintzarri, joare, arran; [ovejas] bulunba; [carneros] klask, dunba, metale Ipar., xilintxa Ipar., arran Bizk.
    izond. [asko hitz egiten duena] : berri-jario, berriketari, eletsu, elezu, erausle, hitz-jario, hitz-mizti, hitzontzi, hiztun, jolastun, mokokari, elekari Ipar., eleketari Ipar., berba-jario Bizk., berbaldun Bizk., berbati Bizk., berbatsu Bizk., berbontzi Bizk., kalaka Ipar./Naf., kalakari Ipar./Naf., elestari Zub., eleberriti zah., erasle Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cencerro (2) habladorzuelo; hablador, -a
    fr (1) sonnette, clochette (2) bavard, -e ; hâbleur, -euse
    en (1) bell; cowbell (2) talkative, loquacious
    port (1) chocalho (2) falador(a)

    Entzun:

    Ttalaka hitza hiztegitik kanpo dago egun, baina zera esan nahi zuen:
    1. Berritsua 2. Zintzarria.
    Eta gu hortara gatoz, sarean zarata pixka bat egin eta zuek guztiak euskaraz eta kulturaren inguruan berriketan jartzera! Aisialdia euskaraz bizi nahi? Egin bat gurekin! (ttalaka.org)

    ttalaka (Wikimedia Commons)

    ttalaka (Clipart, Frankes)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/03/28 Permalink | Reply
    Tags: T   

    traganarru 

    iz. METEOROL. Haizezurrunbilo gehienetan indartsua, hodei zutabe gisa azaltzen dena eta behealdean itsasotik jasotako ur-tantak edo lurretik jasotako hauts, harea eta zaborra izan ohi dituena; tragarroia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    traganarru (V-m ap. A), tragonarru, trabañarro, tragarroi (V-ger ap. A).

    “Manguera, manga o columna de agua que se eleva desde el mar con movimiento giratorio por efecto de un torbellino atmosférico” A.  Betiko sua / da aren [andra ordiaren] barrua, / ur sutsu eta ardaoan / traganarrua. Azc PB 105s. Tragonarrua baizen ao andiagaz. Ag AL 140. Beste odai baltz itzaltsu ikaragarri batek danba, trumoia egiñaz, buru buruan io eban traganarrua: tximizta batek ebagi eutsan traganarruari sabela. A Txirrist 6. Trabañarro beltzaren aizetan txorabiatuta ibilli. ZArg 1957, 189.

    Sinonimoak: iz.
    [traganarru] : ur-erauntsi, tragarroi (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Meteorol.) iz. tromba, manga (columna de agua que se eleva del mar en torbellino); manguera [columna de agua]
    fr trombe marine
    en waterspout
    port tromba marinha

    Entzun:

    “Ekaitzak harroturik ikusi ditut aintzirok, haizeak ur-zirimolak altxatzen zizkiela, ozeano handian traganarruak nolakoa izan behar duen aditzera emanez (…)”.  [Frankenstein, Mary Shelley. Itzultzailea: Iñigo Errasti]

    traganarru (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:14 am on 2014/03/27 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txintxorro 

    iz. (Itsas.) Txanel hondo lauko txalupa txikia, bereziki portuetan lehorretik ontzira joateko erabiltzen dena. Itsasontzi handietan ere erabiltzen dituzte eginkizun txikiak egiteko. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chinchorro
    fr youyou
    en dinghy

    Entzun:

    Hamar litro hek ahitutakoan txintxorroa berriz hartu eta hor ikusten nuen bazihoala ontziola flotantearen gibeletik, ur onenaren xeka. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005). Orr.: 181] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txintxorro (FlickrCC, Marta Miranda)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel