txaplata

iz. Bizk. Enplastua.  (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

txaplata (V ap. A), xaplata.

1. Emplasto. “(Vc, …), emplasto […]. (V), excusa, paliativo […] (fB Ic II 191)” A. Presta egizuz benda ta sangrija txaplataak. Mg PAb 76. Azkenian zeure gaiski-esaaldijari ezarten deutsazu txaplatia, barberak sangrijari legez. fB Ic II 190s. Ara emen, kristinaubak, gaiski-esaliaren azkeneko txaplata osagarrijak. Ib. 191. Lasto-ganean aurkitu neban neure burua txaplataz, orioz eta gantzukariz betea. “La cabeza toda emplastada”. Or Tormes 59. Erredura edo berdin errumatisma baten goxatzeko aza hostoa ezar ditake enplasta edo xaplata gisa. GAlm 1955, 31. Osakai barriaz gantzuturiko eun-txaplata bat ezarri eutsan [iztarrartean]. Erkiag BatB 99.

2. (V-m-gip). Ref.: A; Elexp Berg. “Remiendo. Nok igarri aren goneari ze koloretakoa zan egiparritan? Amasei txaplata baukoz gitxienez, guzurrik esan barik” A. “Petacho. […] Arroparenari ere esaten zaio: txaplata txikia bada; handia bada adabakiñ” Elexp Berg. Praken atzekoaldeak txaplataz beteak ekarri zituan orrek eta amilliaren ukarondoak be bai. Ag Kr 174. [Txalopa] orrek eztauka izarrik [nausian], txaplata bat dauka orrek. Ib. 63 (hablando de la vela mayor de una lancha).

 “Pusketa, besterik gabe ere bai, hau txikia eta zapala denean. […] Arri txaplata bat” Elexp Berg.

3. “(V-m), pieza de madera dura y bruñida que se coloca en el costado de las lanchas para evitar el roce del aparejo” A.

4. (V-arr-oroz-m-gip-al). Ref.: A; Etxabu Ond; Elexp Berg. “Empalagoso, molesto, hablador. Se dice más de las mujeres. Etxean daukan loba mutxurdiñea? Euli gosea baiño txaplata inkakorrago da (V-m), […] es más molesta y pegajosa que una mosca hambrienta” A. “Impertinente. Dícese, sobre todo, de las niñas traviesas y contestonas. Txaplatia, lotsagabe antzeko barritxu samarra ero. Belarrezkiñako batekin kendukotsut kontestatzeko goguak, txaplatioi alakuoi” Elexp Berg.  Isabelek, Isabel txaplatak […]. A Ardi 84. Ikustera agertu zitzaigun Isabel […]. Alako txaplatarik! Ib. 75s.

5. “Txaplata, simple en Bergara” Garate 1.ª Cont RIEV 1930, 156. “Txaplatia, […] se aplica a hembras. Sosa, tonta, sin gracia. Txaplata aren esaneri begira bazagoz…, si estás mirando a los dichos de aquella sosa…” Etxba Eib.

Sinonimoak: iz. Bizk.

    [enplastua]: mantar, pizma, enplastu Heg., tirakiloi g.e., partxe Heg. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es 1 iz. (B) parche; emplasto; bizma 2 iz. (B) excusa, pretexto, pega 3 iz. (B) remiendo; parche 4 iz. (Itsas.) toletera, chumacera, escalamera 5 izond. (B) molesto, -a, fastidioso, -a, aburrido, -a; hablador, -a, charlatán, -ana, pesado, -a, plasta; impertinente, descarado, -a
fr 1 iz. emplâtre, cataplasme 2 iz. excuse, prétexte 3 iz. pièce rapportée
en iz. poultice
port iz. emplastro

Entzun:

Egun haietan, kamamilaz eta kanforrez eginiko txaplata bat eduki zuen masailan loturik, behin eta berriro garbitzen zuen eztarria piku-esnez, eta esnean egosiriko pikuak jaten zituen gero. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

txaplata (Argazkia: naturalternativa.net)