txintxirrin

iz. Haurrentzako jostailua, eragitean txintxarri edo kaskabiloaren antzeko hotsa ateratzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘arranbera’)

Orotariko Euskal Hiztegian:

txintxirrin (V-ger-m, G, AN-gip, BN-ad ap. A; Zam Voc).

1. “1.º sonajero; 2.º (BN-ad), cascabel” A. Cf. zintzarri. Umearen txintxirriña paparretik dingilizka baeuko. A BeinB 46. Aurrentzako txintxirrin-iostailua ere berak asmatu omen zuen. Zait Plat 15.

2. Objeto que tintinea. Gezur-pitxi ta txintxirrin disdiratsuak ere bai ugari: erestun, eskuturreko, belarritako, zintzurreko… Alt LB 80s.

Sinonimoak: iz.

[bularreko haurrak jostarazteko gauzakia]: arranbera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es sonajero
fr hochet
en (baby’s) rattle
port cascabeleira, guizo

Entzun:

Txintxirrin txiki bat oparitu nion umea jaio zenean.

txintxirrin (Irudia: adworks.pk)