Updates from abuztua, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:40 pm on 2015/08/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizeilu 

    iz. Zurezko eserleku luzea eta bizkarduna; bereziki, bizkarraren erdiko zatia mugikorra, mahai gisa erabil daitekeena, duena.  (Lur Hiztegi Entziklopedikoa) || Kutxa baten modura irekitzeko estalkia duen bankua. Gainean esertzeko eta barruan gauzak gordetzeko balio du. (Euskalterm)

    Wikipedian: iz.

    Zizeilua Euskal Herriko altzari tradizionala da, banku baten antzekoa. Eserlekuan ireki eta itxi egiten den estalki bat du, barruan gauzak gordetzeko. Baserriko sukaldeetan egoten zen.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zizeilu (AN-erro, B, Ae; Lar, H), ziseillu (SP), zizailu (G, AN-gip-larr-5vill, L-côte-sar, B; Dv, H), zizalu (G-to-bet), zizelu (G-goi, L-ain, BN-baig; Dv, H), zizil(l)o, zizilu (G-goi-bet-nav, B, BN-baig; H), zuzulu (S, R; Lecl, Arch VocGr, Dv (S), H (S)), zuzullu, isilu (V-ger-ple-oroz-m), ixilu (V-gip), izellu (AN-ulz), izilo (V-ger), izillu (AN-ulz), izallu (AN-larr-araq-ulz), sisilu (Lar, Añ (G), H), txisallu (V-gip), txiselu (V-gip), txisilu (Dgs-Lar 5), txitxelu (V-arr), txitxilu (V-ger-arr-oroz-och-m; H), txixilu (V; Añ (V)), xuxulu (R). Ref.: A (zizaillu, zizalu, zizelu, zizilu, zuzulu, isillu, izilo, txitxilu, txixillu, xuxulu); JMB AEF 1925, 27; AEF 1926, 82; AEF 1927, 72; Lh (zizelu); Giese CasaS 13; Lrq (züzülü); Zubiau Burd 108; Echaide Nav 189; Iz ArOñ (txisélu), Als (zizilu), Ulz (izellu), R 313; Satr VocP (zizillu); AtBou I 366; Holmer ApuntV (txitxilu); Gte Erd 106; Izeta BHizt2 (zizellu).

    Etim. De *zuzellu, lat. subsellium.

    1. Banco, escaño. “Banc à dossier” SP. “Banco de respaldar”, “escaño” Lar y Añ. “Canapé, escaño de respaldo junto a la lumbre” Lar. “El txixilluba es lo que llaman escaño” Ast Disc 557. “Txixillu (Vc), escaño, banco de cocina con respaldo. Algunos lo utilizan para mesa, otros para gallinero. De ahí es que en boca de muchos, además del txixillu ordinario, hay kutxadun txixillua, escaño con cajón, y oillategidun txixillua, escaño provisto de gallinero (bajo el asiento)” A. “Canapé o escaño, todo banco con respaldo. Salako zizaillua garbiago dago sukaldekoa baiño” Ib. “(V-gip), banco de cocina sin respaldo” Zubiau Burd 108. “Züzülü hegin jarrik aholkü emaiten (S)” Gte Erd 106.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm, 5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) nombre dado a cierto asiento típico del País Vasco, largo y con respaldo; arquibanco (2) escaño, asiento
    fr archebanc
    en chest-bench

    Entzun:

    Ataria beltza zen, eta ardoz eta likorez betetako mostradore bat eta armairu bat zeuzkan; alde batean taberna zegoen, pinuzko zizeilu luzeekin, eta barrualdean sukaldea. [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zizeilu (argazkia: Igartubeiti baserri museoa)

     
  • Maite 9:10 pm on 2015/08/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaugin 

    iz. 1. da ad. Etorri, jin. [Batez ere, daugin forman eta aginterazko formetan, haugi, erabiltzen da] 2. z. Ipar. Joera. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

     [joera] joera, grina, zaletasun, aiher.
    [etorri] etorri, jin.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. (Ipar.) venir [haugi hona: ven aquí] (2) (Ipar.) tendencia, inclinación, manía
    fr (1) da ad. (Ipar.) venir, arriver (2) tendance, inclination
    en (1) arrive, come (2) tendency, inclination
    port (1) vir (2) tendência, inclinação

    Entzun:

    HAIGU

    adatsa askatzen du emakume beltzaranak
    besoa luzatzen duen eskalearen antzera
    gaueko doinuen saminaren arauera
    Harlem osoa hemen Parisen Jazz Band
    nigar eta algara zotinka
    pianista eta dontzeilak
    emegaldu eta komikoak
    kez eta izerdiz beterik kabareta
    argiz ere ametsarenak diren argi eroez
    oi pinpilipausa dirdiratsuok
    oi artista kexatiok oi arrats odolduok
    artega eta hegatsez milaka xorinoren itzalak
    izarlokak ere hormetan barrena
    begi ausart biko neskatilak
    zeta gorrizko gona altzatu eta
    haigu erraiten derautzu
    keinu bildu eta amultsu batekin
    eta bazoaz balantzaka

    [Izuen gordelekuetan barrena, Joseba Sarrionandia (BAK, 1981)] (armiarma.eus)

    haugi (Argazkia: David Cornejo, Flickr)

     
  • Maite 10:49 am on 2015/08/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    smartphone 

    iz. Telefono mugikor mota bat da, plataforma informatiko batean oinarritutakoa. Honek datu bilketa handiagoak eta ordenagailuen antzeko ekintzak egitea ahalbidetzen du. «Adimentsu» adjektiboa ezartzen zaio ordenagailu eramangarri bat ere ordezkatzera hel daitekeelako. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [smartphone]: telefono adimendun (Euskalterm); telefono adimentsu (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es smartphone; teléfono inteligente
    fr téléphone intelligent
    en smartphone

    Entzun:

    Smartphone berria erosi dut, pantaila handia eta punta-puntako teknologia duena.

    smartphone (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:47 pm on 2015/08/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilarbizi 

    iz. Elementu kimiko bat da, Hg ikurra eta 80 zenbaki atomikoa dituena. Bere izena eta ikurra (Hg) latinezko hidrargirium hitzetik datoz; azken hau, berriz, grezierazko hydrargyros (hydros, ura eta argyros, zilarra) hitzetik dator. (Wikipedia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zilarbizi (G, L, B, BN, S; Lecl; -ill- Ht VocGr 329, Lar, Añ (G), Lecl, Izt VocC, H; -lh- Arch VocGr, Dv, H, Foix ap. Lh), ZIDAR BIZI (V; Añ (V)). Ref.: A (zidar bizi, zillar bizi); Lrq (zilharbizi); Etxba Eib (zidar-bizixa).

    Mercurio. “Azogue” Lar y Añ. “Mercure” H. “Azogue, mercurio. Nibelaren barneko ura iduri duena zillar bizia da (B)” A. “Zidar-bizixa Arrate ballian badala esaten eben zarrak” Etxba Eib. Aretxabaletako mugapean arkitzen da meatze bat zillar bizia ematen dabena. Izt C 74. Badira ugaiotar sufredunak ere; oetako bati topatzen zaio zillar bizia. Ib. 80. Iduri du zilhar bizia. Arb Igand 12. Zorion orrek, zillarbiziaren gisa dabilkitela, aldizka poza, aldizka ituna ematen dit. Anab Eusk 1930, 243. Urak, bere aitzin-gibelka ezin geldituzkoan nun-nahi egiten daizkon izurren hegiak, erran zinezake zilar-biziz dituela. JE Ber 81. Begiak aurpegian yauzi egiten eutsoen zidur-bizia [sic, por zidar] bai liran. “Como si fueran de azogue”. Or Tormes 41. Orren eragiteak giza-odolarekiko ain arerioa izanik, gorputzaren bide ta odietan barna, zillarbizia bezain laster dagi ta, […]. Amez Hamlet 44.

    Sinonimoak: iz.
    [zilarbizi] : merkurio (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mercurio
    fr mercure
    en mercury
    port mercúrio

    Entzun:

    Izan ere, Rudolf II.a berunetik, zilarbizitik edo burdinatik urrea egitearekin obsesionaturik zegoen, eta hori lortzeko berdin zitzaion bidea zientziak erakutsia izatea, alkimiak moldatua, magiaz osatua edo aingeruen hizkuntzaren laguntzarekin lortua.” [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku” (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zilarbizi (FlickrCC, Jesús Cabrera)

     
  • Maite 11:14 pm on 2015/08/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    eponimo 

    iz. Pertsona-izen bati erreferentzia eginez izendatzen den toki, gauza edo kontzeptu bat da. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. epónimo, -a
    fr éponyme
    en eponym
    port  epônimo(a)

    Entzun:

    Egun on! Gaur gure eponimoaren urtebetetzea: 100 urte!!! Zorionak, Koldo! (@KMKulturunea, Twitter)


    Koldo Mitxelena (Argazkia: ikasbil.net)

     
  • Maite 11:36 am on 2015/08/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    katanarru 

    iz. (B) Dirua gordetzeko edo aldean eramateko larruzko zorroa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [katanarru] : diru-zorro 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) monedero, cartera, bolsa para llevar el dinero; zurrón
    fr porte-monnaie ; bourse
    en purse
    port porta-níqueis m inv, porta-moedas m inv

    Entzun:

    Katanarrua billeterik gabe zurtz, alargun eta kargugabeturik dagoen moduan, halatsu sentitzen da nire begietako artxibategia ere telebistarik gabe (dokumentalik, magazinik eta erreportajerik gabe). [Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide (Maiatz, 2013)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    katanarru (torange-es.com, CC)

     
  • Maite 10:30 pm on 2015/08/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    bidegile 

    iz. 1. Aintzindaria; bidea egiten duena. 2. Ibiltaria. 

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    [bide-erakuslea]: aitzindari, bide-erakusle, gida, gidari, gidatzaile, aitzineko Ipar., bidari Ipar., bidatzaile Ipar., hotsemaile Ipar., aitzingidari Ipar. g.e., bidaltzaile Ipar. zah. 
    [ibiltaria]: ibiltari, ibilkari, zangokari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. guía; que marca el camino (2) iz. viajero, -a, caminante
    fr iz. entrepreneur, -euse de route ; cantonnier, -ère
    en (1) guide (2) (UK)traveller, (US)traveler n
    port (1) guia (2) viajante, caminhante

    Entzun:

    Gizon zorrotza eta zuhurra zen. «Zientzia gizonaren zehaztasunarekin neurtzen zuen bere burua, eta, askotan, erregla berarekin neurtzen zituen besteak», haren inguruko Bidegileak bildumako liburuak jasotzen duenez. Baina, Pedro Miguel Etxenike zientzialari eta haren lagunaren ustez,«pentsamoldez zabala zen, bihozkorra zen, bestalde, eta bazekien zabal-gozoa izaten». [(Koldo Mitxelena) Bidegile arrazionala, Nagore Ares Amaya (Berria.eus, 2015-08-18 )]

    bidegile (Koldo Mitxelena, berria.eus)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel