Updates from abuztua, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:30 am on 2015/08/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    txerpolari 

    iz. 1. Saltzaile ibiltaria 2. Akrobata, bereziki kalean jarduten duena.

    Sinonimoak: iz.

    [saltzailea] : saltzaile ibiltari
    [akrobata] : akrobata

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) vendedor ambulante, charlatán, -ana (2) titiritero, -a, saltimbanqui
    fr (1) marchand, -e ambulant ; camelot (2) baladin, saltimbanque
    en (1) hawker, peddler (2) acrobat
    port (1) vendedor, -a ambulante, charlatão m, -ona (2) titereiro m, -a

    Entzun:

    Adiskide hura txerpolari iruzurti bat zen, paraje haietan zizak bezala ugaldutako italiar jende klasea, horrela deitua herriz herri ibiltzeagatik, maiz atez ate, kamisetak-eta saltzen, edo negozio arraroak egiten, artean ere ez baitziren asko iritsitako tunisiar eta algeriarrak, eta drogen eta prostituzioaren arloan italiarrak espezial moldatzen […]. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Daten zehaztasuna barregarria da, denbora soinujole dabilen bitartean, hedatuz eta estutuz, txerpolari baten antzera itzulipurdika dabilen bitartean, batetik bestera jauzika, soka batetik sarera, eta saretik hodei batera. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txerpolari (Wikimedia Commons, “The Knickknack Peddler” by Su Hanchen )

     
  • Maite 1:46 pm on 2015/08/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    karranpa 

    iz. Giharrak nahi gabe eragindako espasmo batek sortutako min-sentsazioa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    karranpa (G-to, AN-gip-5vill ap. A), garranpa (BN-bard ap. A).

    Temblor, calambre. Cf. VocNav: “Garrampa, calambra, sacudida, temblor (Cascante)”. v. 1 arranpa. Agertzen badira karranpa edo kalanbreak, igortziko da gaixoa baltsamu gozagarriarekin. EE 1885a, 134. Sentitu zuen Antonek otzikara bat ezurretaraño sartu zitzaiona, karranpak, gora eta berakoa; eta kolera berakiñ zuelakoan […]. Urruz Urz 49 (v. tbn. 51). Karranpak edo kalanbreak etzidaten lo egiten uzten. Zubill 227. Orrenbestetxo denbora dira / izandu zala kolera / karranpak edo aire gaixtuak / egiten zuen elera. J.J. Sarasola Auspoa 79-80-81, 119.

    Sinonimoak: iz.

        [arranpa]: harpa, zaineldu, arranpa Ipar., kalanbre Heg., zainkorapilatu g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es calambre, rampa [muscular]
    fr crampe [des muscles]
    en [uzkurdura] cramp
    port (de un músculo) cãibra ƒ, câimbra ƒ.

    Entzun:

    ERRAIZUNKA

    Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki, Andolin Eguzkitza

    Ostera ere hasi zaio bere buruari itauntzen
    gorrotoz eta bekaitzez bakarrik bizi behar ote duen,
    bihotza ezerezak estuturik eta
    karranpek hesteak ziztatzen ari.

    Ostera ere hasi zaio bere buruari itauntzen
    noiz arte segituko duen oinaze horrek
    lagunak ondotik iragatean
    bidebazterreko belarrak bezala
    uzten duena,
    zekalez beteriko gurdiaren txirrinkak
    direlarik gainetik igarotzen.

    Noiz arte iraunen ote duen min horrek
    maite dituenek
    uzten dutenean
    sabanetako akazia bakanek bezala
    zebrak
    lehoinabar azkarren menpe.

    Noiz arte eta zergatik
    iraun behar ote duen sumindura horrek,
    mendi-gailurretako izotzetan
    helduko dela espero den esku lagunak
    huts egiten duenean
    eta lasaitasun gozoan
    hiltzen garen hasten.

    Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki, Andolin Eguzkitza (Susa poesia, 2004)

     
  • Maite 11:31 am on 2015/08/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    streaming 

    iz. Internet bidez soinua edo bideoak era jarraituan transmititzeko teknika; hau da, hartzaileak fitxategia erreproduzitu dezake ordenagailura guztiz deskargatuta izan gabe.

    Wikipedian:

    Internet bidez egiten den bideo eta soinuaren banaketa da. Zerbitzariak aldez aurretik grabatutako fitxategiak edo uneko ikuskizunak zuzenean eskain ditzake. Bere ezaugarririk nabarmenena da informazioa jaso bitartean ikuska edo entzun daitezkeela fitxategiaren deskarga bukatu beharrik gabe. (Jarraitu irakurtzen)

    Sinonimoak: iz.
    [streaming] : datu-korronte

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es streaming
    fr diffusion en flux; streaming
    en streaming

    Entzun:

    Streaming bidez ikusi genuen U2 taldearen azken kontzertua.

    streaming (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:56 pm on 2015/08/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    kitzikagarri 

    izond. Kitzika eragiten duena.

    Sinonimoak: izond.

        [akuilagarria]: akuilagarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
        [asaldagarri]: asaldagarri, aztoragarri, sumingarri, haserregarri, emagarri, narritagarri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es excitante, estimulante
    fr excitant, -e ; stimulant, -e
    en exciting, stimulating
    port excitante, estimulante

    Entzun:

    Aitor ezazu Joaquin Aldazek eragiten zizun lilura berria kitzikagarri zitzaizula zeharo. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina ni itsutua nengoen, eta bidean jartzen zizkidatèn oztopo guztiak, atzera eragin beharrean, kitzikagarri gertatzen zitzaizkidan, aurrera eta aurrera egiteko. [Odolean neraman, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kitzikagarri (FlickrCC, Prince Roy)

     
  • Maite 11:34 am on 2015/08/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bonba 

    iz. Eztanda kontrolagarria duen lehergailua.

    Sinonimoak: iz.

        [lehergailua]: lehergailu, zartagailu Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [jaurtigaia, lehergaia] bomba (2) [jaurtigaia, lehergaia] bomba (3) Ik. ponpa
    fr bombe
    en bomb [weapon]
    port bomba

    Entzun:

    Minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Hiroshiman duela 70 urte AEBek jaurti zuten bonba atomikoaren ondorioz hil ziren biktimak. Bonba lehertu eta berehala 80.000 lagun baino gehiago hil ziren; handik urte amaiera 140.000 lagun; eta hurrengo urteetan, erradiazioaren eraginez, milaka gehiago.  [Mundu osoko ordezkarien parte hartze handiarekin oroitu dute Hiroshimako sarraskia (Berria.eus, 2015-08-06 )]

     

    bonba (Wikimedia Commons, Nagasakiko bonbardaketaren irudia)

     
  • Maite 8:30 am on 2015/08/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaudimen 

    iz. Enpresak, ohizko jardueran aldaketarik sortu gabe, zorrak epemugan kitatzeko duen gaitasuna. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Ekonomian, kaudimena pertsona edo enpresa batek, jardueran aurrera jarraituz gero, bere zorrak epe labur, ertain zein luzera kitatu edo ordaintzeko duen ahalmenari deritzo. Zorrei aurre egiteko gai direnean, pertsonak eta enpresak kaudimendunak direla esaten da. Horrela ez bada, kaudimengabeak direla esaten da. Kaudimena enpresa bateko egoera ekonomiko orokorraren adierazle gisa erabiltzen da: kaudimena ezaugarri onuragarria da eta, behar izanez gero, enpresak bere jardueran jarraitu eta helburu berriei ekiteko baliabide gehigarriak mailegatu dakizkiokeela adierazten du.

    Orotariko Euskal hiztegian:

    kaudimen ( Dv  > A).

    “Ressources pour servir de garantie; solvabilité; bien qui puisse répondre à une debte” Dv. v. gaudimen.

    gaudimen (L-ain, BN-baig ap. A; H).

    1.Recursos que sirven de garantía, bienes que responden de una deuda, solvencia” A.

    Garantía. Frantziak ez ditu bere haurrak abandonatzen; galdeginen ditu han [Algerian] egonen direnentzat gaudimen edo garantiak. Herr 5-10-1961, 1.

    2.Jouissance” H.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ekon.) solvencia [certificado de solvencia: kaudimen-ziurtagiria; falta de solvencia: kaudimen-gabezia.]
    fr (Ekon.) solvabilité
    en solvency
    port solvência

    Entzun:

    Harryk bere lehenbiziko artista aurkitu zuen, lehenbizikoa eta bakarra, eta hurrengo zortzi urteetan galeriak aski kaudimen izan zuen Smith-en lanei esker. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ni neu sinistuta nago hildakoak kaudimen direla besteentzat. [Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    kaudimen (Argazkia: redcumes.com)

     
  • Maite 1:55 pm on 2015/08/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalamanka 

    izond. Alferra.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    kalamanka (BNc, Sc ap. A; T-L).

    1.Gandul” A. “Fainéant” T-L.

    2. Sinvergüenza (?). Ribot ministro ohi bat, ahoz eztia, bainan izaitez bi sosen ohorearentzat bere burua debruari sal lezoken kalamanka bat. HU Eskual 1-7-1898, 1.

    3. Grandullón. Jatsuar maltzurrak ere ikusia zuen bezkin kalamanka, bainan, berea gogoan, alegia eta ez ikusi egin zuen. Barb Sup 168 (cf. unas líneas más arriba: Bainan Jainkoak haundisko eginik, ez ziteken nahi bezala gorda). Angles kalamanka! Gure etxe ondo hetara hurbiltzen bahaiz sekulan! Ib. 26s. Ez zen, nahi baduzue, handi handi hetarik. Senpertarra zen Piarres, eta senpertar mota ez da baitezpada kalamanka. Barb Piar I 169.

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [alferra]: akets, alfer, antzegabe, antzekaitz, baldan, baldar, baldarrontzi, bihurri, dorpe, erlamando, kaskailu, makur, mangelo, moldakaitz, nagi, nagitsu, oker, tantar, trakets, zabar, barraka Ipar., eskalapoi Ipar., eskoil Ipar., kakola Ipar., kartalazo Ipar., laxo Ipar., malestruk Ipar., mandrain Ipar., total Ipar., trukes Ipar., alproja Heg., bagai g.e., egur g.e., aroi zah., aldrebes Heg. beh., flux Ipar. g.e., saskar Bizk. g.e., oiher Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond gandul, holgazán, -ana
    fr fam feignant(e), fainéant(e)
    en lazy, idle; slacker
    port adj & m, ƒ fam safado(a), vadio(a)

    Entzun:

    Kalamanka ederra eginda dago zure anaia!

    kalamanka (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel