Updates from uztaila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:12 pm on 2016/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    musika 

    iz. 1. Soinuak denboran konbinatzean datzan artea; antolaketa horren emaitza. 2. Herri, garai, konpositore, eskola, etab.etako musika-lanen multzoa. Euskal musika. 3. (hed.) Musikaren soinuak eta erritmoa grafikoki adierazteko erabiltzen den zeinusegida. Musika irakurtzen dakienak. 4. (hed.) Musika gogorarazten duten hotsmultzo edo segida. Txorien musika. 5. (batez ere Ipar.) Iseka. • eliz musika. Leku sakratuetan, liturgi garaitik kanpo, jotzeko konposatua eta, eskuarki, testu erlijiosoetan oinarritua dagoen musika-mota. || musika profano. Inspirazio erlijiosokoa ez dena. || musika-paper. Musika idazteko paper lerroduna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [soinua]: soinu
    [iseka]: adarjotze, harpajotze, hista, iseka, purrustada, txantxa, arraileria Ipar., ihakin Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., erremuskada Bizk., burla beh., iskirio g.e., narrita g.e., sarramuska g.e., trufakeria g.e., burlakeria zah., broma Heg. beh., ihakintza Ipar. g.e., eskarnio Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. música (2) iz. (hed.) música (3) iz. (batez ere Ipar.) burla, mofa
    fr iz. musique
    en iz. music
    port iz. música

    Biolin soinua nora haien aurpegia hara, musika ikusiko balitz bezala, musika kea balitz bezala. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    musika, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “musika” hitza Dabid Martinezen #27hizki27argazki blogean.

     
  • Maite 8:14 pm on 2016/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    axut 

      1. Norbait mesprezatzeko edo erronka jotzeko hitza. Biba Napoleon, axut Wellington! 2. Erronka. • AXUT EGIN. Norbaiti demarako edo norgehiagoka aritzeko deia egin, eskuarki harrokeriaz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    axut (B, L, BN, S; VocBN, Dv, H). Ref.: A; Lh.

    1. (Interj. que expresa desafío, provocación o desprecio). “Forme de mépris, de provocation, correspondant à ces mots: fuyez, lâches!” VocBN. “Palabra de desafío, provocación” A. Harrabots bat hoin hurbil aditzean, nere gizona salto batez itzulten da “Axut!” oihu egiten duelarik. Elzb PAd 5. Hurbiltzen da, saltoka, sasi hortara, boz ikharagarri batekin oihu egiten duelarik: “Axut! muthikoak, Axut!”. Ib. 52. –Han da ere Napoleon, bere soldadoen artian. –Biba Napoleon, axut Wellington! Eskual 8-5-1908 (ap. DRA). –Axut! –Haugi bide-erdi! Barb Sup 182.

    2. (Sust.). Recelo. Naiago nigan bizi; / griñatxar, bekaitz, gorroto, axut / ta ustekeri ezik. “Libre de amor, de celo, / de odio, de esperanzas, de recelo”. Gazt MusIx 77.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    interj. Ipar. [kanpora]: kanpora, fuera beh.
    iz. [erronka]: desafio, erronka Heg., ahaika g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. (Ipar.) interjección que expresa desafío, provocación o desprecio (2) iz. (Ipar.) desafío, provocación, duelo
    fr (1) interj. (Ipar.) cri de défi entre jeunes gens (2) iz. (Ipar.) défi
    en (1) interjection expressing defiance, provocation or contempt (2) defiance, provocation, contempt
    port (1) interjeição que expressa desafio, provocação ou desprezo (2) desafio

    Harriturik, hitzorduaren tokian, gurutzearen ondoan, ez zegoelako inor, halako batean, hots batek asaldatu zuen zuberotarra: Axut!  [Eguzkipekoak, Pablo Sastre (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    «Aldeok jarrera erabat kontrajarriak dauzkagu eta argi da Iranek axut egiten diola nazioarteko komunitateari osotasunean», azaldu zuen Douste-Blazyk.  [Iranek eta EBk ez dute pausorik eman Bruselan eginiko bileran, BERRIA – ERREDAKZIOA, 2006-01-31]

    axut (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:54 am on 2016/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    pañelu 

    iz. Hainbat eginkizunetarako erabiltzen den oihal-zatia.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    pañelu, pañuelo, pañelo (R-is; -aiñ- V-gip), pañolo (G-azp; -aiñ- V-gip), Ref.: ContR 523; Elexp Berg (paiñolo).

    Pañuelo. “Buruko paiñolo, pañoleta” Elexp Berg. “Esku-paiñolo, pañuelo de bolsillo” Ib. “Moko-paiñolo, pañuelo de bolsillo” Ib. Popinzean bere búrua zintes, pañoloes ta itxureries. LE Matr5 295. Painueluak jaboneetia, almidootutia. fB Olg 57. Pañubeluba beti / leneko moduban. Echag 61. Burua estaltzeko pañuelo bat eman. Arr GB 113. Surretarako bere palta pañelua. AB AmaE 217. Mikaelak jatxi zituan begiak lepoko pañoloan punta atzamartuaz. Apaol 33. Paparrean sedazko idun-zapi edo pañuelo urdiñ polit bat. Ag Kr 51. Aiek deadarrak eta keñuak pañueluakin! Goñi 114. Ta pañueloa, mutillak eskeñi bear izaten al du? Lab EEguna 95. Marilyn Monroek zelako moko-pañuelua erabiltzen daben. SM Zirik 85. Iduneko pañelo bat. Akes Ipiñ 32. Pañolo batekin negar-tantak nituen / legortu. Arti MaldanB 205. Agurtu giñuzten pañueluarekin. Salav 79. Pañolo gorria lepoan zutela. AZink 53. v. tbn. Pañuelo: JJMg BasEsc 195. Astar II 159. Xe 318. PE 116. Moc Damu 25. Iraola 51. Alz Bern 55. Alkain 52. TxGarm BordaB 103. Pañolo: Urruz Urz 32.

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar Hiztegia)

    [sudurrekoa]: musuzapi, mukizapi, sudur-zapi, mokanes
    [burukoa]: zapi, buruzapi, buruko, buru-estalki
    [lepokoa]: lepoko, lepo-zapi
    [eskuetakoa]: eskuzapi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pañuelo
    fr (sudurrerako) mouchoir; (lepokoa) foulard
    en (sudurrerako) handkerchief (2) (lepokoa) kerchief, shawl, scarf
    port lenço

    Haiek deiadarrak eta keinuak pañeluarekin! Goñi 114. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    pañelu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 2:36 pm on 2016/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    hondale 

    iz. Itsasoaren behea, hondoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hondale (O-SP 229 -> SP -> H (L, BN); HeH voc, A).

    Abismo, sima, gran profundidad. “Hondalea, fondrière” O-SP 229 (Urquijo, a quien sigue Azkue, da la lectura hondalça, sin duda errónea; v. O-SPAd 889). “Fondrière” SP. “Hondalea, hondoa, itsas barne barnea” HeH voc. “Fondo (del mar)” A (que cita el ej. de HeH, además de HEH voc.). “Barranca, hondonada” Ib. s.v. hondalza. Todos los ejs. de Etcheberri de Ziburu hacen referencia al infierno. v. hondaleze. Ifernua nahasi zen, […] / eta hondale ilhuna habarrotsaz khiritu. EZ Man I 129. Ezen Iaunak eztu nahi doloratu […] [purgatoriokoa] / hanbat nola hondalera desterratu gaixtoa. Ib. 120 (17 hondale khardunera). Hobe lizate […] itsas hondalerat egotz baladi. HeH Lc 17, 2 (He itsasoan behera).

    Sinonimoak: iz.
    [hondale] : itsas hondo, itsas hondar (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es fondo (del mar)
    fr fond
    en bottom of the sea
    port fundo do mar

    Hondalean aurkitu dute hondoratutako arrantza-ontzia.

    hondale (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    izkira 

    iz. ZOOL. Dekapodoen ordenako zenbait krustazeoren izen arrunta. Ganbaren antza dute, baina txikiagoak eta hau bezala jangarriak dira. • izkira handi. Gardena da, marra gorriduna eta sabelaldea garatu samarra du. Preziatuena da (Palaemon serratus). || izkira zuri. Estuarioen zati hareatsuetan bizi da eta kolore arre-zurixka du (Crangon crangon). iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [izkira] : ganba (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) camarón, quisquilla
    fr crevette
    en prawn, shrimp
    port camarão

    Ez atzera eta ez aurrera, inolako erabakirik ezin hartuta ibili nintzen, putzuan geratutako izkira bezala .[Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izkira (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:24 pm on 2016/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizizale 

    1. izond. Bizinahia. Euskalduna diruzalea dela, ondo bizizalea. 2. iz. (batez ere Z) Biztanlea. 3. izond. Bizikaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [biztanlea]: auzo, bizilagun, bizitzaile, biztanle, egoile Ipar., egoiliar Ipar., bizilari g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. vividor, -a; vitalista (2) iz./izond. trabajador, -a, ahorrador, -a (3) iz./izond. vivificador, -a (4) iz. (batez ere Z) habitante
    fr iz./izond. viveur, -euse
    en izond. one who enjoys life; bon vivant, bon viveur

    Ezagutzen al duzue bizizale irribarretsu izateko errezeta?

    bizizale (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:05 pm on 2016/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoriontegi 

    iz. Paradisua. 

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zoriontegi. Paraíso, cielo. Gaur nerekin izango zera zoriontegian, esan zion lapur damutuari. Inza Azalp 107. O, zoriontegi maitagarri, ez al naz zoratuko, ez al naz zoratuko. “Heaven”. Larrak EG 1958 (3-4), 292. Zerualdeko atadian egoan, ausaz, Txantonen alabea, zoriontegiko atea erdikusten ebalarik edo. Erkiag Arran 150.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [paradisua]: atsegintoki, paradisu, zeru, atsegintegi g.e., donoki zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es paraíso, lugar de felicidad.
    fr paradis
    en paradise
    port paraíso

    Zoriontegian zaude eta badakizu!

    zoriontegi (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel