Updates from otsaila, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:39 pm on 2018/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    narra egin 

    ad. Luizia izan.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    NARRA EGIN. “Resbalar” Añ. “(V-m-gip), G), correrse el terreno” A.

    Sinonimoak: iz.
    [narra egin] : luizia izan, lur-jausia izan

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es resbalar; correrse el terreno
    fr se produire un glissement de terrain
    en occur a landslide
    port ocorrer um deslizamento de terra

    Mendiak narra egin du Larrabetzun. 

    narra egin (Argazkia: berria.eus)

     
  • Maite 11:43 pm on 2018/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    likatsu 

    adj. Itsaskorra. Ik. biketsu; biskatsu; likin. Gai likatsuak. Isurkari likatsua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    likatsu (Lar, H), likitsu. Pegajoso. “Viscoso” Lar. Ez dute gaiñera bestetarako bildu oi arbola-negarra, uia bera ta Idako pikea baiño likitsuagoa. Ibiñ Virgil 108.

    Sinonimoak: iz.
    [likatsu] : biskatsu, biketsu, likin, itsaskor, inkakor, likitsu, lingirdatsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. pegajoso, -a; viscoso, -a (2) izond. viscoso, -a
    fr izond. visqueux, -euse
    en izond. viscous; sticky
    port (1) izond. pegajoso(a), viscoso(a) (2) izond. viscoso(a)

    Ripleyrekin ikasi genuen likatsua dena ez dela inoiz atsegina izaten. Likatsua den norbaiten konpainian egoteko, hobeto gaudela bakarrik. [Soberakinak, Ana Malagon (Berria.eus, 2018-02-18)] 

    likatsu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:55 pm on 2018/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    zientzialari 

    iz. Zientzian edo zientzietako batean aritzen den pertsona, zientzia-ikertzailea. Zientzialari gehienak, biologoak adibidez, behin ikerketa mota batean abiatuz gero, ez dira sekula aldaratzen aukeraturiko bidetik. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. científico, -a [persona]
    fr iz. homme/femme de science ; scientifique
    en iz. scientist
    port iz. cientista mÆ’

    Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko egunean, emakume eta neska zientzialarien lana, ekarpenak eta presentzia aldarrikatu nahi dut. #EmakumeakZientzian

    zientzialari (Argazkia: zientziakaiera.eus)

     
  • Maite 7:48 pm on 2018/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    elurbizi 

    iz. Elur-jausia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elurbizi. “Alud” PMuj. En DFrec hay un ej.

    Sinonimoak: iz.

        [elur-jausia]: elur-jausi, elauso Ipar., elurbildu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. alud, avalancha
    fr iz. avalanche
    en iz. avalanche
    port iz. avalanche, avalancha, alude

    Lurmentzen duenean, teilatu-hegaletik behera elurbizi txikiak gertatzen dira.

    lurbizi (Argazkia: meteopt.com)

     
  • Maite 11:05 pm on 2018/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    senadi 

    iz. Badia txiki biribildua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    1 senadi, senai.

    Ensenada. Kausituko duzu senadi handi bat zeiñari baitaritza baia xarra. INav 128. Portu hura da Ferroldik lehenbiziko senadian. Ib. 131. Cabo Blancoko senaiean errekalatu dogu, karnadea egiteko. Berriat Bermeo 390.

    2 senadi.

    “Símbolo, señal, nota, divisa” Lar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Geogr.) ensenada; abra; rada; cala
    fr iz. anse
    en  iz. inlet, cove, creek
    port iz. enseada, angra, cala

    Erraz iristeko moduko senadia -esan zuen, azkenean. [Altxorraren uhartea, Robert L. Stevenson (Anaya, Haritza)]

    senadi (Argazkia: Urko Dorronsoro, FlickrCC)

     
  • Maite 11:34 pm on 2018/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    lumera 

    iz. Baleen eta arrainen koipea. Ik. sain. Zurezko ardatzak lumerarekin ahal zen maizena igurtzi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 lumera (G, AN-egüés-ilzarb, B; Sb-Urq, Lar, Añ (G), H), numera (Sb-Urq). Ref.: Bon-Ond 145; A; Arin AEF 1960, 79.

    Etim. Para su origen, en último término, en lat. luminaria, v. BAP 1953, 558s. y 1961, 332s.

    1. “Grasa de ballena” Lar y Añ. “Grasa o aceite de peces” A. Barrika t’erdi lumera. EE 1884b, 115. Baleak ematen zuen koipe edo “lumera” gabaz argi egiteko ondo zetorren. Etxeg Itzald II 163. Zurezko ardatzak lumerarekiñ / al zan maizena iyurtzi. Tx B II 112. Naiz arrantzale izan ez, / itxas-ondoan geienez, / murgiltsu pike-lumerez. Inzag Y 1933, 419. Lumera edo grasa, gabaz argi emateko, baleagandik atera oi zuten. EgutAr 31-3-1957 (ap. DRA). Saina edo lumera ateratzeko egiten ziren suak. MEIG III 57.

    2. (AN-egüés-ilzarb ap. Bon-Ond 145; A). Ballena. Lumerak eta uretan mogitzen deren gauza guziak (AN-egüés). CantTP 23 (AN-ilzarb lumera; AN-olza bale).

    2 lumera. “Luméra-sulo, se abren estos agujeros en la carbonera de intento cuando convenga para que tiren el fuego hacia allá […]. Lumera-zuluak” Iz ArOñ. v. tbn. s.v. lumenario.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [arrainen koipea]: sain g.e.
        [balea]: Naf. g.e.balea

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (GN) grasa de ballena; grasa de pez (2) iz. (GN) ballena
    fr (1) graisse de baleine (2) baleine
    en (1) blubber (2) whale
    port (1) gordura da baleia (2) baleia

    Baleak ematen zuen koipe edo “lumera” gauez argi egiteko ondo zetorren. (Etxeg Itzald II 163. , OEH)

    lumera (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    adi 

    adb. Adi 1. Zentzumenak erne. Adi gelditu zen ate ondoan. Herri osoa eduki zenuen adi zeure inguruan. Adi-adi eta arretatsu entzun genion. Erne zebilen, adi-adi, begia zorrotz, dena ikusi eta dena ikasi beharrez. || Belarria adi eta erne ipini. || adi egon Erne egon. Jaungoikoa beti dago adi eta begira. Niri adi dago. Umeari adi egon dira. Elkarren adi egon. Doinu horren adi nago. Adi 2 iz. Arreta. adia galdu Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond.
    [erne]: argi, buru-belarri, erne, kontuz, zurt, ernerik Ipar., kasu Ipar., ernai Gip., erneki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. atentamente, con atención (2) iz. atención
    fr (1) adb. attentivement (2) iz. attention
    en adb. attentively; paying attention, with attention
    port (1) adb. atentamente, atenciosamente (2) iz. atenção

    Interneten segurtasunez ibiltzeko, aholkuak jarraitu eta adi ibiltzea komeni da! #InternetSafetyDay #InternetenSegurtasunez

    adi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel