Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:16 pm on 2018/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    palindromo 

    iz. Eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia. Euskaraz bai arra bai eme palindromoak dira. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. palíndromo
    fr iz. palindrome
    en iz. palindrome

    Euskaraz bai arra bai eme palindromoak dira. (Hiztegi Batua)

    palindromo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2018/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zauskada 

    iz. Heg. Zirrara. Ikusi zuenak eta entzun zuenak zauskada handia egin zioten Txanton gizon ahul erkinaren bihotzari. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zauskada (A Apend), zauzkada, sauskada (A Morf 110).

    Emoción, impresión. “Impresión del ánimo” A Morf 110. Ezeban iñok uste senarraren ondo-eztxuak alango zauskadea egin bear eutsanik. A BeinB 79. Zauzkada andia egin ei dau barri onek Londresen. Ezale 1897, 23b. Biotzaren zauzkadeak donazan alaiak etxekuen barre-santzoaz. Arriaga Lekob 13. Zauzkada andia eragin zioten aren eriotzeak eta zure atsekabeak. A Ardi 88. Zerbait esan bear, nere zauzkada zurikatzeko, ta orixe esan nion. Ib. 94. Bein ere etzait âztuko ango zirrakoa (zarrastaka, zauskada). Or Eus 251. Limurkeri gozoak entzutean […] barruan senti oi dauan zauskada edo zimikoa. Erkiag Arran 100. Ikusi ebanak eta entzun ebanak zauskada aundia egin eutsen Txanton gizon aul erkiñaren biotzari. Ib. 169. Zauskada zerutiarrak astindu ninduen Paul Valeryren idazpuruak irakurtzean. Txill Let 115. Naigabeen izpirik ere ez dugu ikuskatzen, ondorengo zauskada gozoen eztia miazkaturik. Onaind in Gazt MusIx 149.

    Sekulako zauskada eman dit biotzak. Txill Let 43.

    Basetxera urreratuten dala, bere bijotz-zauzkadeak arindduten dira. BAizk Ipuin 23.

    Sinonimoak: iz. Heg.

    [zirrara]: emozio, hunkipen, inpresio, zirrara, birlore Bizk., zarrada Bizk., mugidalda neol., inarrospen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) emoción, conmoción, impresión, impacto
    fr iz. (Heg.) effet, impression
    en iz. shock, impact
    port iz. emoção, impressão, comoção

    Sekulako zauskada eman dit bihotzak. Txill Let 43.  (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    zauskada (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2018/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    herrestatu 

    ad/izond. herrestatu, herresta/herrestatu, herrestatzen 1 da/du ad. Lurretik altxatu gabe higitu edo higiarazi, herrestan ibili. Herrestatuko haiz heure sabelaren gainean. Ileetatik herrestatuz, zurubian behera eramaten. Lurrean herresta dezala mihia. 2 (Era burutua izenondo gisa). Mailarik apalenekoa; zitala, mespretxagarria. Ik. miserable. Ni, lurreko har herrestatu bat naiz. Ken hakit aitzinetik, puta herrestatua! || Bizitza herrestatua darama. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    herrestatu (S ap. Lrq; SP, Ht VocGr 301, Lecl, Gèze, Dv, H, A), errestatu, errastatu (Lar).

    1. (Aux. trans. e intrans.). Arrastrar(se). “Traîner” Lecl. “Ramper” Gèze. “Reptar” A. “Erresta (G, B, AN-gip), herresta (BN, S) arrastrar” A. v. 1 arrastatu. Tr. Documentado sólo en autores septentrionales. Hek populua irabazirik eta Paul lapidaturik, herresta zezaten hiritik kanpora, ustez hila zen. Lç Act 14, 19. Ohoin baten gisa altxatu / zuten sokaz lothurik, / eta Zedrongo Ibidean / basan herrestaturik. EZ Noel 95. Herrestatzenago dira ibiltzen diren baino. SP Phil 29. Banitatearen guaiak berekin daramatza herrestatuak. ES 170. Zu trionfan altxatua zaldirik ederrenez, / eta zure haurrak beti errestatuak oinez. Monho 68. Behin bihotzari nausituzkero, zertarat nahi herrestatzen baitu. Dh 73. Herrestatuko haiz hire sabelaren gainean. Dv Gen 3, 14. Gero, bethi iletarik herrestatuz, eskaleretan behera eramaiten. Arb Igand 87. Laster akitzen zen potroa, buztanaz halako ihizi gaixtoaren herrestatzea ezin jasanez. JE Bur 20. Moldegaizki jaiki zen, eta ozta-ozta zutik egonaz, errestatu zen liburutegi-sail berezi batera. Mde HaurB 82.

    v. tbn. Lg II 88. Mercy 29. Egiat 238. Gy 40. Hb Egia 145. Laph 180. Lap 129 (V 60). Ip Hil 7.

    (Part. en función de adj.). Pobre, miserable, arrastrado. Khen akit aitzinetik, / phüta herrestatia. ‘Sale putain’. Xarlem 695. Oi Jainko botheretsua, zeinaren aintzinean handi guziak ttipi eta herrestatuak baitira. Dv LEd 127. Naizen bezalako lurreko har herrestatia. Ib. 50.

    “Rouler, herrestatzea” Ht VocGr.

    “Herresta, herrestatu, glisser, glissé” VocBN.

    2. (H). Despreciar, humillar, rebajar. Beudi hebetik urrun mihi medisentak, proximuaren ohoria haren gibel-ondotik herrestatzen dutenak. AR 444. Ene izterbegia, bahin emaztia / herrestatü gabe, ene flakia. ‘Sans avilir’. Etch 108.

    Rebajarse. Zu ere ezin zaizkela / ezkontzeat erresta, / bainan ez bide duzu / hanbat errekesta. Xa EzinB 98.

    Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad. Ipar. jas. [arrastatu]: narrastu, arrastatu Heg
    izond. Ipar. jas. [mailarik apalenekoa]: herresta Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. arrastrar(se) (2) izond. (hed.) pobre, miserable; arrastrado, -a
    fr da/du ad. (se) traîner
    en da/du ad. to drag, to trail, to crawl; to pull
    port da/du ad. arrastar-se

    Arrantzaleek zailtasun handirik gabe herrestatu zuten sarea. #gaurkohitza

    herrestatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:42 pm on 2018/12/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    erreustu 

    ad. da/du ad. Zub. Urduritu.   (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erreustu (S). Ref.: A; Lrq. Inquietar(se). “Erreüst et erreüste, s’énerver et s’inquiéter” Lrq. Orai gaitz txipi batek erreüsten bazütü, zer eginen dü ifernüko süiak? Ip Imit I 24, 6.

    Sinonimoak: ad. Zub.

    [urduritu]: arazotu, arduratu, axolatu, espatu, estutu, kezka eman, kezkatu, larritu, urduritu, arrangura izan Ipar., gogoetatu Ipar., grinatu Ipar., kexatu Ipar., arbindu Bizk., artegatu Bizk., malmetitu g.e., ekurugaiztu Zub. jas., antsiatu Ipar. g.e., axolduritu Ipar. zah., hagorandu Ipar. zah., estu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Z) inquietar(se)
    fr da/du ad. (s’)inquiéter, (s’)énerver, (se) soucier, (se) préoccuper
    en da/du ad. to get nervous/anxious; to worry, to concern
    port inquietar-se

    Orain gaitz txiki batek erreusten bazaitu, zer egingo du infernuko suak? Ip Imit I 24, 6.  (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    erreustu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:45 pm on 2018/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    begiztatu 

    iz. du ad. Ikusi, bereziki urrundik. Kostaldea begiztatu zutenean. Rodano ibaia laster begiztatu zuten. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bistatu]: bistatu, ikustatu
    [begietsi]: g.e.ikusi, begietsi jas.
    [begiz jo]: g.e.aukeratu, begia jo, begiz jo, bereizi, esleitu, hautatu, miratu Ipar., hautu Heg., hautetsi jas., apartatu B-G beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. avistar, divisar, percibir con los ojos, contemplar (2) du ad. fijarse, poner los ojos en, poner los ojos (encima), echar el ojo; elegir (3) du ad. visar, dirigir la visual (4) du ad. revisar, examinar
    fr du ad. dévisager, examiner, viser, regarder, épier
    en (1) du ad. [ikusi] to make sth out, to distinguish, to sight (2) du ad. [begiz jo] to notice, to pay attention
    port (1) du ad. avistar, divisar  (2) escolher

    Goizean goiz kostaldea begiztatu zuten. (Elhuyar hiztegia)

    begiztatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:45 pm on 2018/12/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    pirrinta 

    iz. 1 iz. g.er. Argialdi bizi eta laburra. Argi pirrinta. 2 iz. g.er. Haize bolada. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pirrinta.

    1. “(L, B), ráfaga (de luz)” A. v. ARGI-PIRRINTAN.

    2. Ráfaga de viento. v. HAIZE-PIRRINTA. Ipar-pirrinta dator Guraz-tik / Araba-aizearen aurka. Or Eus 316. Biur liteke pirrinta xorrotx / odol-zirrara duena. Ib. 390.

    3. Ráfaga (?). Zitalki dardarazten zuen noizbeinka saietsetik ontzia aizealdiak arrotutako ugin-pirrinta zuriak. TAg Uzt 231. Ur-zabaldian tarteka agiri ziran zuri-pirrintak. Ib. 225. Ortze-zear zebiltzan laño-mordo zuriskak noizbeinka estaltzen zioten illargiari aurpegi zerbela; baña aizearen ufada indartsuak bizkor zeramazkin berriro alderen-alde mendiburuen gibelera artilezko pirrinta zuri ariek. Ib. 68.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [bolada]: bolada, buhunba Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ráfaga, golpe [de luz, de viento] [haize-pirrinta: una ráfaga de viento] [argi-pirrintan: al amanecer]
    fr iz. rafale, jet [lumière, vent]
    en iz. [haizearena] gust; [argiarena] flash
    port iz. rajada, lufada

    Haize pirrinta izoztu batek dardaraz jarri zuen burutik behatzetara, eta leihoa ixtera zihoala, hara non entzun zuen urrats batzuen hotsa korridorean. [Herioren mandataria, Joseba Lozano (Erein, 2016] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pirrinta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:56 pm on 2018/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    erreus 

    adj./iz. Balio ez duena, akastuna. Arkume erreusa etxean jan ohi dugu, ez baita on, ez saltzeko, ez aurrerako. Zuk batutako intxaurretatik erdiak baino gehiago erreusak ziren. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 erreus (-üs S; Dv, H). Ref.: A; Lrq. Inquieto, impaciente. Birjina egiazko bat bethi erreüs da zerbait gaiza goraren ikhustian eta enzütian. Bp II 96. Ezi hanitx jente badira gaizak bere gogara juaiten etzaitzen bezañ sarri erreüs edo laxü gerthatzen beitira. “Impatientes”. Mst III 7, 2 (SP despazienziatzen, Ip khexü). Gizonak zerbait gaixtoki desiratzen badü, berhala bere beithan erreüs bilhatzen da. “Inquietus”. Mst I 6, 1 (Ip erreüs; SP asaldatzen da, Ch altaratzen). Ezin egon batekin bezala zagon, ülün eta erreüs. Const 19.

    “(Foix), affligé, affecté” Lh.

    2 erreus (V-gip), erreux (AN-gip), errauts, rehus. Ref.: SM EiTec1; Etxba Eib; Iz ArOñ; Elexp Berg. “Pieza no útil, reusada” SM EiTec1. “Se dice de la persona o la cosa que no sirve […]. Zuk batutako intxaurretatik, erdixak baño geixago, erreusak ziran”. Etxba Eib. “Erréus bat, erréusa, babá-erreusak, ardí erreusa, estropeado” Iz ArOñ. “Gorriñak jotako edo puxkat usteldutako tomate aleei esaten zaie. Tomate erdixak erreusak die aurten” Elexp Berg. En AN-gip se dice de la cría abandonada por la madre. Cf. VocNav s.vv. reús y rus. v. errefus (2). Orrék egína ta emána / ene amóres dá, Jesus, / ni ermatéko beregána, / naiz izánik errehús. LE Kop 176. Humíla dá Jesus / humíla Maria; / ez naike ni rehús / ta bekataria / izán bano subér, / nola alzindaria / suberboéna Luzifér. Ib. 52. Gaiñera ematen nun / zerrikume errautsa; / naiz ez umezurtza, / baiñan medra-kaitza. MendaroTx 39 (la interpr. no es segura). Ango aragi erreusak, birikak, arrai erdiustelak, ikusi zituanean bereala esan zun: “Emen aberats gutxi dago”. JAIraz Bizia 34. Bakarren batzuk pentsatu arren / ote dan gauza erreusa, / mutu-aldiko denbora ez da / izan naigabetan utsa. Insausti 146.

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [urduria]: Zub.urduri, errefus Ipar., kexu Ipar., ekurugaitz Zub., kiriotsu jas., nerbioso Heg. beh.
    [akastuna]: akastun, koskadun, koskatsu, markets, hozkadun Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Z) inquieto, -a, impaciente (2) 1. izond. inservible, estropeado, -a; desechado, -a; defectuoso, -a, con tara || 2. iz. rechazo || 3. iz. (Teknol.) pieza defectuosa
    fr (1) inquiet (2)  inutilisable, abîmé, cassé; défectueux
    en (1) worried, uneasy, troubled (2)  unusable, useless; defective, faulty
    port (1) inquieto, -a, impaciente (2)  imprestável, inútil; defeituoso, enguiçado

    Eta moda batzuek, batez ere askatzaileak direnek, beldurra eragiten dute, gizakiaren barneko zerbaitekin aurrez aurre paratzen gaituztelako, eta erlijioa bezalako maskarek bere zerizanean erantzita ikusten dutelako beren burua, erreus. [Moda, Anjel Erro (Berria.eus, 2012-12-09)]

    erreus (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel