Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:12 pm on 2018/11/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    adu 

    iz. Batez ere Bizk. Zoria, patua. Ik. adur2. Gizagaixoak ez zuen adu onik izan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    adu (V ap. A; Lcc, Añ, Izt 37r, H (V, G)). Etim. Rom. adu. Cf. patu.

    1. Suerte, fortuna; hado. “Hado, hadua” Lcc. “Fortuna”, “suerte”, “hado” Añ. “Fortuna, felicidad, […] adu, patu ona” Ib. “Ventura, fortuna, felicidad, […] aduona” Ib. “Suerte” A. v. 1 zori.

    Tr. Documentado en Añibarro, Iztueta, E.M. Azcue, Arrese Beitia y autores meridionales del s. XX, principalmente vizcaínos.

    Emonik bada sentenzia zerurako […]. Adu, ta sentenzia bi onetarik bat, emongo jako bakotxari. Zein bietarik gertako jat niri? Añ EL1 32. Nire adu-gaistoz jausten banas bekatu mortalean […] arin egingo dot konfesorearen oñetara. Añ LoraS 155 (v. adugaitz). Beretakoren bati gertatzen bazaio iñoiz edo berriz, adu txarren baten bidez, uztarriko abelgorririk […] illtzea […]. Izt C 237. Gertetako ta jazo bearrik aurkitzen zana, / Adu tristeak gorderik euken biotzetan. AB AmaE 448. Iagiten da goizean / gizon nekatua / iaso ezinik egunaz / il-arteko adua. Azc PB 336. Eskola-meisu izateari istea, egin ezpaneu, eneuen gero izen dodan zoririk eta adu onik izengo. A BGuzur 129. Zein gogo-argia erriko gizadi guztiak be, Josetxoren adu ona jakiebenean! Echta Jos 328. Arrapau ebazan geixo arek, baña adu onaz danak sendatu zirean. Ib. 147s. Adu (suerte) onean zagoz orduan mutil orregaz. Ib. 313. Adu onari deiez, suertearen billa, Ameriketara joan zan. Ag G 253. Beizamatar gazte indartsu batek azpiratu zuan beiñ, geiago ez nagusitzara jaikitzeko adu txarrean. Ib. 127 (cf. infra ADU TXARRA SUERTATU). –Nere bizitza osoa oparo eskeñiko diot. Ori da nere apeta, ori nere adua. –Bai adu txarra! Ag EEs 1917, 212. Adu opaldaria bera zai egon balitzaio ere etzitzaion aiñ laster sarea botatzeko era egokituko. Elizdo EEs 1913, 90. Gixagaxuak ezeban adu onik ixan. Otx 59. Batzuren-batzuk sortzetik ezerez eta billauak ixanik eta euren aduak gura ixanda, gixona igon datteken gorengo malletara eldurik. Ib. 99. Erromesak bai adu txar!: / nunai arrotz, atzerritar. SMitx Aranz 20. Mundu ontako adua, makurra, ostera! Erkiag Arran 150. Zein adu, siats, azturu edo sorgiñek egin eutsun begizkoa? Ib. 155. Zein aduk bere itzalpean artuko ete eban, gogoetan ziarduan. Ib. 66. Adu ona naiz txarra gure aurretik dijoakigu, berak sortzen ta eramaten gaitu. Vill Jaink 105. Burni horiek lantegian, bere adua erabakiko duenaren menpean daude. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx).

    (Empleado en pl. ‘los hados’). Aduak egon arren / geure aserre beti / etzaitue kenduko / neure biotzeti. Azc PB 60. Poz bat izaten nuan Troiatarren oraingo […] ondamendi auen artean: alegia, adu txarren aurka, zorion aduak ipintzen nizkiela. P. Etxeberria EEs 1928, 42. Oi, ene adu madari-madarijok! ‘¡O maldita fortuna!’. Otx 72. Zelako bezuza zirtzil ta zekena egin dautsue adu ziztrin erraiabakoak? Erkiag Arran 152. Horra, adu gaiztoek berriz ere deitzen didate, ta nere begietatik lo astunak argia ezkutatzen dit. ‘Les destins cruels’. Ibiñ Virgil 117. Zertako sortu ninduzun iainkoen leiñu argitsutik, aduek ere muxin egiten bait didate? ‘Je suis odieux aux destins’. Ib. 114. Eztakigu guk aren buruan sortu ziran gogoeta txar, susmo oker eta adubaltzen barririk. Erkiag Arran 72.

    Buena suerte. –Alajañena! Orrelako menditxo bat bagiñu, andi andia izan eztare. –Billatu ezkero. Adua bear, suertea. –Batzuk izan die. Ag G 252.

    2. “Adu (V-oroz), intención. Joateko adurik badaukazu? ¿Tiene v. intención de ir?” A.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [zoria]: asturu, ezinbeste, fortuna, halabehar, zori, patu Heg., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere B) ventura, suerte; hado
    fr iz. (G) sort, hasard, destin
    en iz. luck, fate, destiny
    port iz. (batez ere B) ventura, sorte; fado, fadário

    Gizagaixoak ez zuen adu onik izan. (Hiztegi Batua)

    adu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:00 pm on 2018/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    malko 

    iz. Negar tanta. Negar malko mardulak. Malko saminak, garratzak, gozoak. Damu malkoak. Begietatik malkoak zerizkiola. Bi malko lehertu zitzaizkion. Malko bat xukatu zuen. Malkoz bete zaizkio begiak. Begiak malkoz lausoturik. Odolezko malkoekin negar egitea eskatzen duen gauza da hau. Malkozko haran honetan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [malko] : negar(-)tanta, negar(-)anpulu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere pl.) lágrima
    fr iz. (batez ere pl.) larme ; pleur
    en iz. (batez ere pl.) tear
    port iz. (batez ere pl.) lágrima

    Begietatik malkoak zerizkiola. (Hiztegi Batua)

    malko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:49 pm on 2018/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    otsoputz 

    iz. 1 iz. Ipar. g.er. Astaputza (onddoa). 2 iz. Ipar. g.er. Astakirtena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    otsoputz (AN-araq, L, BN, S; Dv, H; -phutz VocBN), otsoputs (R-uzt), otsaputz (AN-larr), otsaputs (L-ain), otsouts (R). Ref.: A (otsaputs, otsoputs, otsouts); Lcq 182; Lrq (otso); Satr UrdSet 327; Asp Leiz2.

    1. “Vesse-de-loup” Dv. “Lycoperdón, cuesco de lobo (Bot.)” A. Bertzalde gure jakintasuna… otso putza bezela hantua dago. Herr 31-12-1959, 1.

    2. (Usado como insulto). Eta zu, otsoputz hutsa! Ox 60. “Kirten” esaten diona, Sanedriñ aurrean errudun [agertuko da]; “otsaputz” esaten diona, su-lezerako errudun. Or Mt 5, 22 (Lç, TB, Dv, Ip, SalabBN erho, Ur ero, Echn ergel, Leon zozo, Ker donga).

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

        [astaputza]: astaputz, astakume, astakilo, otsoputz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) borrico, -a, asno, -a; zopenco, -a, bobo, -a
    fr personne grossière et stupide
    en numskull, lunkhead, knucklehead, hammerhead, blockhead
    port abobado, tonto

    Lapazorri hori!

    • Eta zu, otsoputz hutsa!

otsoputz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

 
  • Maite 10:46 pm on 2018/11/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    tramankulu 

    iz. Tresna, makina edo altzaria, bereziki handia, landugabea edo bitxia dena. Ik. trepeta. Zaldia ikusi nuen putzu batetik ura ateratzen, tramankulu bati tiraka. Telegrafia gelako tramankuluak. Ez da oraindik sortu belarrien lanbidea belarriaren ordainetan beteko duen tramankulurik. Jeep hura ezin sinetsizko tramankulu traketsa zen; eserita egonda ere, ikaragarrizko zartakoak hartzen nituen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tramankulu (V-ger-gip; Mg PAbVoc, Izt 18v), tramankulo, tramankuilu, tramakulu (V-m), tramakulo, taramankulu, tarmankulu. Ref.: A (tramankulu, tramakulu); Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. Máquina, aparato (usado gralmte. para referirse a los grandes o extraños). “El armazón de alguna máquina, como de telar, etc.” Mg PAbVoc. “Armatoste” A. Eunla batek biar dituban tramankulu, tresna ta erremientak euna ejoteko. Mg PAb 139. Tramankuluba dauka / eunla andriak. Ib. 146. Artza edo tramakuloaz aotzak, burutxak da boteak kendu ta garbitu. Ezale 1899, 148b.

    (s. XX). Zein izenez deituko ote lituzke tresna, tramankulu eta trepeta berriak? Ayerb EEs 1915, 3. Mutillak errota edo bolu bat erosi eban […], ta arri barrijak ipiñi eta beste tramankulubak barriztau. Kk Ab I 75. Azur zuzentzeko tarmankulu edo aparatuz. JZ 1921, 18. Euskaldunen izatea ez txorik egaz ez tramankuluk lanez […] ezin negurtu daikee. A LEItz 131. Tramankuloi dautse / Burgostik ekarri. Enb 198. Tramankulurik onena. Ib. 94. Doi-doia eldu zen socavón explorador tramankulura. FIr 148. Gizon batek asmau dau, kanpo-aldetik etxe-barruak ikusi al izateko tramankulu bat. Kk Ab II 133. Bere ola nai lantegian daukazan tramankulu, bulzkin eta makiñak. Eguzk GizAuz 60 (v. tbn. 21). Lematzat, orratio, etzeramakian Joxek arrantzaleak erabilli oi duen tramankulu sastarra. TAg Uzt 136. Ezarri-tramakulu <-ana-> langilleei. “Peones de prensas de estampación”. EAEg 29-10-1936, 163. Tramankulu orretan [radioan] lenengoz lanean asi zana, ez zan edozelakoa izango ez… Karmengo Amaren Egutegia 1952, 7. Milla aparatu eta tramankulu daramazkiela, edozer gauza miatzeko gai. Txill Egan 1957 (5-6), 291. Ezetariko beste taramankulurik eneunke izango nik. Larrak EG 1959 (3-6), 199. “Tiobibo” deritzan tramankulu orietako bat. Anab Poli 81. Jeep ura sinist eziñeko tramankulu traketsa zan. Anab Aprika 61. Itzaldi ederra bezain errez asmatzen zizun soinkarien alderako tramankulu bat. Zait Plat 119. Halan ipiñi zioten noski “haribako” edo “hari-gabeko” izena, hariz bethetako tramankuluari. Osk Kurl 127. Ateismuak bere armatzat artu duen tramankulu ikaragarri eta bortitza auxe [evoluzioa]. Vill Jaink 51. Ausartu zan tramankulu [= txirringuts] aren ganean jarten. Erkiag BatB 75. Solo-lanak egiteko tramankulu ta lanabesak. Ib. 22. Gu gurdiakin ibiltzen giñan, / orain daude tratoriak, / oiek dirade lenan aldian / tramankulo dotoriak. Uzt Sas 80. Tramankulu zar ura izorratu edo enkaskillatu egin zitzaion. AZink 78. An baztarrien egoan tramankuluren bat artuz. Gerrika 22. Ez da oraindik sortu belarrien lanbidea belarrien ordainetan beteko duen tramankuilurik. MEIG VI 130. En DFrec hay 4 ejs.

    2. Trasto, bulto (referido a las cosas del equipaje). Eun da bigarren gelia izentau deuste eta antxe aukeratu naz, neure tramankulu gustijekaz. Izur JerOst 10. Tramankulu <tx-> gustijak itxi, autsak astindu, eta gosari apur bat artu ostian, urten genduan. Ib. 50.

    3. An dijoa tramankulu ura andre orrengana. Onek, gauza zuri bat gaiñera datorkiola konturatu danean, ekin dio karrasika. BBarand 16 (ref. a un hombre disfrazado con una sábana).

    Sinonimoak:  iz.

    [aparatua]: aparatu, arnes, tresna, gailu Heg., trepeta beh., imintzio g.e., adrezu zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. armatoste, cachivache, trasto/artefacto grande, aparato pesado
    fr iz. instrument, outillage
    en iz. hulking great object
    port iz. despec trambolho, traste

    Aterkiak gordetzeko tramankulu bitxi baten ondoan zakarrontzi are bitxiago bat zegoen. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tramankulu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:20 pm on 2018/11/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    tratulant 

    iz. Ipar. Tratularia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tratulant (BN-baig, S), tratalant (S; Gèze, Foix ap. Lh). Ref.: Lh (tratalant, tratulant); Lrq (tratü); Satr CEEN 1969, 211.

    Tratante, comerciante. “Maquignon, marchand de bÅ“ufs ou de chevaux” Gèze. “Maquignon, marchand, négociant peu scrupuleux” Lh. “Tratante de ganado” Satr CEEN 1969, 211. Tratulanta aberatserazten. Arch Fab 123. Axantxa, Auritzeko tratulanta, ibili uk or gaindi etxez-etxe miatzen eta eskaintzen. Zub 41. Mahomet, kamelu tratulantaren semea. Zerb IxtS 101. Tratulant oker batzuek merkatuetan eskaintzen dituzten Tamba eta Shiba bi [gaztain] motak. Zerb Azk 41. Nun dira […] hamar, dotzena betroin tratulanten ordainak? Herr 27-2-1958, 2. Hasian-hasi goratuz dohatzi urhe peza bilhari, pizkilu eta sederia tratulant zipotero heien parabola saminak! Etcheb Obrak 35. Soldado erromanoek, bai heien ondotik etorri tratulantek hunat ekarri zituzten sineste berri mixteriozko batzu. Lf CEEN 1973, 129.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

       [tratularia]: tratulari, makinun Ipar., tratante Heg., tratugile g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) h. tratulari tratante
    fr iz. marchand, -e ; commerçant, -e ; trafiquant, -e ; maquignon
    en iz. dealer, merchant
    port iz. tratante

    Zigarro meharrak biribilkatzen zituzten, tratulantak, martxandizari ohartu bitartean, zaintsuki eta frankotan erabat nazkaturik.  [%100 basque, Itxaro Borda, Susa, 200] (Egungo Testuen Corpusa)

    tratulant (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:49 pm on 2018/11/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    txarretsi 

    ad. du Txartzat jo, gaitzetsi. Obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Bat ontzat hartu eta beste guztiak txarretsi.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

     txarretsi (BeraLzM), xarretsi (L ap. Lh; Hb ap. Lh). Reprobar; despreciar. “Txarretsi (desaprobar, reprobar), de txarr (malo)” AG 2342. “(Hb), mépriser” Lh. Ondo egina! Orregatik iñork ez zaitu txarretsiko. Goen Y 1934, 95. Jaun onek be Marxen garrazkeriak txarresten ditu: […] Marxen gaikeri (materialismo) zarpallak […] iguin emoten dautso. Eguzk GizAuz 78. Iauntxoen asmo zitalak erdeinatu (gutxietsi, txarretsi) egiten baitzituen. Zait Plat 16. Ioni ta Itali zarretako iakintzaleak ere ezin arbuiatu (gutxietsi, txarretsi) ditukezu. Ib. 27. Kritikorik sonatuenek maiz egin izan dute kolpe huts, obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. MIH 137. Horiek zeharo txarrestekotan, txarretsi ere beharko ditu […] euskal hiztegi guztiak edo ia guztiak. Ib. 202.

    Sinonimoak: ad.

    [gaitzetsi]: apaletsi, diskriminatu, gaitz esan, gaitz iritzi, gaitzetsi, gutxietsi, muzin egin, txikietsi, zaputz egin, arbuiatu Ipar., erdeinatu Ipar., gaitz erran Ipar., hastandu Ipar., mespretxatu Ipar., nardatu Ipar., mendratu Ipar./Naf., gaitzets izan g.e., kondenatu g.e., urruindu g.e., despreziatu zah., menospreziatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. reprobar, desaprobar, censurar
    fr du ad. désapprouver, repousser, rejeter
    en du ad. [arbuiatu] to condemn; to disapprove; to reject
    port du ad. reprovar, censurar, condenar

    Indarkeria matxista txarretsi da gaurko manifestazioan, “Inori, inoiz, inon ez” lelopean. #gaurkohitza

    txarretsi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:57 pm on 2018/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    babo 

    adj. Ergela. Babo arraioa! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    babo (G). Ref.: A; Iz To.

    Tonto, alelado. Cf. mamo. Zazpi sakristau, amabi alper, / ogei basarritar babo. SBaroj in KarlBB 551. –Etzaak neri jai egunian lan egiteik gustatzen. –San Tomasetan ez, jaietan bai. A babua! Ez dakigula uste al dek elkarren berri? Alz STFer 122. Babo arraioa! Anab Eusk 1930, 117. A, babua! Ta zure bizia galdu naiean zabiltz? NEtx Antz 114 (en nota: “Zarauzko itza dezue ori). Esango al dut bere aintzinean baldai, larri eta babo ere egon nintzela? Etxde Itxas 72. Biboa uste ta baboa izan. EZBB I 71.

    Sinonimoak: izond.

    [ergela]: arin, babalore, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., alproja Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. bobo, -a, tonto, -a, alelado, -a
    fr izond. bête, sot, sotte
    en izond. stupid, dull, silly, dumb, fool
    port izond. bobo, -a, doido, -a (infrom.)

    Babo arraioa! (Hiztegi Batua)

    babo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • c
    Compose new post
    j
    Next post/Next comment
    k
    Previous post/Previous comment
    r
    Reply
    e
    Edit
    o
    Show/Hide comments
    t
    Go to top
    l
    Go to login
    h
    Show/Hide help
    shift + esc
    Cancel