Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:04 pm on 2018/10/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txingote 

    iz. Giza irudiko panpina-antzekoa. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txingote. “(V-gip), mamarracho, caricatura, figura ridícula (FSeg)” A.

    Sinonimoak: 

    [txingote]: txorimalo, txotxongilo (Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. monigote, mamarracho, esperpento
    fr iz. imbécile, fantoche, polichinelle
    en iz. sight, ridiculous person
    port iz. pingo de gente, ridículo, -a, palhaço, -a

    Ordezko txingote edo esperpento bat sortu zuen bere aginduetara lana egin zezan, bere nobelak firmatzeko eta kazetarien eskaerei erantzuteko. [Argia, 2003-09-07, 1910. zbk. | «Joxean Agirre: “Literaturarekin bakarrik bizitzeari sekulako beldurra diot”», Mikel Asurmendi] (Egungo Testuen Corpusa)

    txingote (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:16 pm on 2018/10/27 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    lazakeria 

    iz. Utzikeria. Bistan da badela han ere zenbaiten aldetik euskararen aldeko lazakeria edo alferkeria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lazakeria. v. laxakeria.

    laxakeria, lazakeria. Negligencia. Agian ez diogu ondoko egunetan ahantzaraziko… sobera lazatuz. Lazakeria batere, batere ez doako girixtinoari! Herr 27-2-1958, 1. Bixtan da badela han ere zenbaiten aldetik euskararen aldeko lazakeria edo alferkeria. Larre ArtzainE 299.

    Sinonimoak: iz.

        [utzikeria]: utzikeria (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) laxitud, negligencia
    fr iz. relâchement, négligence
    en iz. laxity, laxness, slackness; negligence, malpractice
    port iz. lassitude, negligência

    Bistan da badela han ere zenbaiten aldetik euskararen aldeko lazakeria edo alferkeria. (Hiztegi Batua)

    lazakeria (Argazkia: elcorreo.com)

     
  • Maite 11:55 pm on 2018/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kazetaritza 

    iz. Kazetariaren jarduera edo lanbidea. Kazetaritza lanean dihardutenak. Euskal kazetaritzaren arazoak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kazetaritza, kasetaritza, kasetalaritza.

    Periodismo. Euskal Herri guziaren zerbitzuan kasetalaritzan. Larre ArtzainE 182. Ahantz ez dadin nundik heldu giren kasetaritzan. Ib. 187. Harrigarria da, kazetaritzan adibidez, gero eta nabariago den batasuna. In MEIG VI 42. En DFrec hay 4 ejs. de kazetaritza y uno de kasetaritza.

    Sinonimoak: iz.

        [kazetagintza]: albistaritza, kazetagintza Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. periodismo
    fr iz. journalisme
    en iz. journalism
    port iz. jornalismo

    Aurten euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritu ditu Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Zorionak guztiei!

    kazetaritza (Argazkia: Wikimedia Commons, guregipuzkoa.eus)

     
  • Maite 10:11 pm on 2018/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    mandeuli 

    iz. Euliaren antzeko intsektu zapala, marroia eta distiratsua, batez ere zaldi eta abelgorriei ipurdi aldean eransten zaiena eta mihi zorrotz eta xurgatzailea duena (Hippobosca equina). Mandeulien ausikiak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mandeuli (V, G; Lar, Añ), manduli (AN-ulz-egüés-ilzarb-olza, B; SP ->  vEys, Urt II 402, Dv), mandelbi (G-to), mandellu (R), mandouli (L-côte, B; H), mando-euli (V-gip, AN-gip), mandauli (AN-olza; H), mandaeuli (V-gip; H). Ref.: Bon-Ond 146; A (mandeuli, mandelbi, mandouli, manduli); Iz Ulz (mandulie), ArOñ; Etxba Eib (mando eulixa); EAEL 99; Elexp Berg (mandaeuli); Izeta BHizt2 (manduli).

    Tábano. “Mouche ânière” SP. “Mosca de burro” Lar (v. tbn. Añ, s.v. mosca). “Mosca grande negra, muy zumbadora que daña las carnes” A. “Mando eulixa dan gauza zittala!” Etxba Eib. “Abre oiek manduliz beteak” Izeta BHizt2. Cf. VocNav s.v. mandaulia y manduli. Cf. EULI MANDO. Idia leizorrek manduliek, ez ulitxek, ez ausikitzeko erremedioa. Mong 593. Lotzen edo itsasten bazaizka zaldi bere ezi-gabeari zenbait mandeuli […] ematen dio bertatik lasterrari ta irrintziari. Mb OtGai III 205. Mando eulija dogu / beste jenerua / zabal ta biribila / zapua langua. DurPl 81. Tronpa biribil biribila, mandeuliak lakoxe urrumadea egiten dabena? A Ezale 1898, 2b. “Mando euliyen bertsuak” letu biar ziyozkala. Iraola 45. Mando-euli batekiñ / barrabilletan. MendaroTx 212. Euli beltz aundi, belar-kolore, / mandeuli mutur-zorrotza. Or Eus 318 (v. tbn. Poem 531). Dautzuet ez zuela Paskualek aholku eta arralleria eskasik: […] “Emoitzioztek mando-uliak gibeletik! Hik baino lan hobea eginen ditek”. Larz GH 1959, 90. An bazirela uliak eta ezpatak edo mandauliak. Auspoa 77-78, 27. Norberak jakiten du bere mandulien berri (AN-ulz). ‘Nork edo zerk nasten dion bizitza’. Inza NaEsZarr 1266. v. tbn. Mando-euli: Otx 17. Mandaeuli: Gerrika 74.

    Sinonimoak: iz.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. eulitzar, euli beltz.
    2. eltxar

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) mosca borriquera, mosca de burro, mosca de caballo (Hippobosca equina)
    fr iz. louse fly, horse fly
    en iz. (inseto) taon
    port iz. (inseto) mutuca, butuca

    Nicolasen mezua, baina, mandeuli astun baten moduan ibili zuen bueltaka larunbat eta igandean eta ez zuen Mariori gertatzen zitzaiona kontatzeko behar zuen indarrik izan. [Ordu bietan frontoian, Jokin Ansorena (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mandeuli (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:17 pm on 2018/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    estimatu 

    ad. 1 du ad. Aintzakotzat hartu; eskertu. Zentzua da gizakiak gehien estimatu behar duen gauza. Bere burua gehiegi estimatzen du. Mespretxatzen dute estimatua izatea merezi duena. Asko estimatzen dut zure borondatea. —Nahi al duzue tragoxka bana? —Ez jauna; lan orduetan edatea galarazia dugu, baina estimatua dago. 2 (Era burutua izenondo gisa). Jainkoaren alaba estimatuen eta maiteena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [prezatu]: aintzakotzat eduki, aintzakotzat hartu, aintzat eduki, aintzat hartu, balioetsi, buruan hartu, estimu egin, ezertan eduki, ezertan hartu, gogoan hartu, hartakotzat eduki, kontuan eduki, kontuan hartu, kontuan izan, prezatu Ipar., baloratu Heg., kontu atxiki Bizk., goietsi jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. estimar, apreciar, valorar, agradecer (2) du ad. estimar, sentir afecto/cariño, considerar (3) du ad. estimar, considerar, juzgar, pensar; tener/dar por
    fr (1) du ad. estimer, apprécier (2) du ad. avoir de l’estime pour
    en (1) du ad. [eskertu] to appreciate; to be grateful to/for, to be thankful to/for (2) du ad. [afektua sentitu] to have esteem for, to hold in esteem, to esteem
    port (1) estimar, apreciar (2) estimar

    —Nahi al duzue tragoxka bana? —Ez jauna; lan orduetan edatea galarazia dugu, baina estimatua dago.  (Hiztegi Batua)

    estimatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:17 pm on 2018/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    akidura 

    iz. Nekea, unadura. Jainkoa otoiztuz onets ditzan haren akidurak eta izerdiak. Ezin erranezko akidura bat nabari zuen bere gorputzaren atal orotan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    akidura (L, BN-baig, S; -kh- Dv -> A, H). Ref.: Lh (akhidura); Satr VocP.

    Cansancio, fatiga. “Fatigue extrême, épuisement” Dv. “Fatigue, lassitude” H (s.v. akhitzea). “Cansancio, fatiga” Satr VocP. v. ahidura. Zure akidurez, libra gaitzazu, Jesus. Dh 80. Ibili naiz nekhe, akhidura, beila, gose, egarri, barur asko, hotz, buluztasunen erdian. Dv 2 Cor 11, 27 (Lç trabaillutan eta neketan, TB penetan eta lanean). Othoiztuz Jainkoa onhets ditzan haren akhidurak eta izerdiak. Laph 107. Bere eri maiteentzat deusik ez zitzaion sobera, ez elhe onak, ez akhidurak, ez eta mirakuluak. Arb Bok 327. Lehen arratsaldean, / ur-eskasez naski, / Xipak akidurari / ezin ihardoki; / Hil zen, eta lagunak / beilari jarraiki. Etcham 113. Ihizekan egiten zütian lasterrek eta han hartzen zütian akidüra eta izertaldi handiek goizik ezintü zien Haritchabalet. Const 36. Auzi zozo baten beldurra, akidura, oihaneko xakolinaren azken uztarra edo ez dakit zer, lo-kuluxka batek hartzen nu ene alkiaren gainean. JE Ber 48. Berant afaldurik, akidurak loaletu zituen eta badoazi oherat. Zub 110. Ezin erranezko akidura bat nabari zuen bere gorputzaren atal orotan. Mde Pr 162. Paganoak bentzutuak ikusiz giristinoek zer bozkarioa zuten ohartuz, ez nituen gehiago sendi gorputzeko akidurak. Ardoy SFran 337. Etxean agertzeko ez izanki deusik, / omore txarra eta akidura baizik. Xa Odol 254. Ez zituzten zapetak higatuko eta hartu zuten akidura hartuko debalde. Etchebarne 54.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [unadura]: ahitze, neke, iraungidura Ipar., unadura Ipar., abaildura g.e., anu g.e., neketasun g.e., hagoadura Ipar. g.e., nekadura Ipar. g.e., ahidura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) cansancio, fatiga, agotamiento
    fr iz. fatigue, exténuation
    en iz. fatigue, tiredness, exhaustion, weariness
    port iz. (Ipar.) cansaço, fadiga, esgotamento

    Ezin erranezko akidura bat nabari zuen bere gorputzaren atal orotan. (Hiztegi Batua)

    akidura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:13 pm on 2018/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    tokiko 

    adj.  Toki jakin batekoa. Ik. bertako. Tokiko buruzagiek ere begi onez ikusten zituzten. Frantsesaren kaltean, baina baita tokiko dialektoen kaltean ere. Tokiko produktu eta ohituren inguruko ekitaldi mordoa izango da Izaban. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Tópico (retórico). Tokikuak izan leitekez edo barrukuak edo atakuak. Barrukuak gixatik datozanak dira, eta atakuak beste gutzijak. EEs 1925, 85.

    Sinonimoak: adj.

    [tokiko] : autoktono, lekuko, jatorrizko, tokian tokiko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. local, del lugar, lugareño, -a
    fr izlag. local, -e ; de l’endroit, du pays [les gens] ; autochtone
    en izond. local
    port izlag. local; adj lugareiro(a)

    Tokian tokiko ezaugarriak, erritmoa eta herriaren sostengua kontuan hartuz, baina helburu nagusia bera izanik. [Bakartasunaz bi hitz, Filipe Bidart (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tokiko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel