Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:39 pm on 2018/08/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    ondikozko 

    adj. Zoritxarrekoa. Ondikozko bizitza honetan. Haren heriotzaren berri ondikozkoa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izlag.

        [zoritxarrekoa]: asturugaitz, dohakabe, esteiari, zorigabe, zorigabeko, zorigaiztoko, zoritxarreko, malurus Ipar., malerus Zub., ertun g.e., desditxatu zah., ditxagabe zah., miserable Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan: (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. funesto, -a, infortunado, -a, nefasto, -a, desgraciado, -a
    fr izlag. malheureux, malheureuse, malchanceux, malchanceuse, misérable
    en izlag. unlucky, unfortunate, miserable,
    port izlag. funesto, -a, infortunado, -a, desventurado, -a

    Ondikozko etxe hartatik irtetean, ate-atean gelditu zen une batez doktorea, eta birikak bete artean arnastu zuen askatasunaren airea. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ondikozko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:42 pm on 2018/08/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    patxadatsu 

    adj.  Patxadazkoa. Gizon patxadatsua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    patxadatsu, patxaratsu. Tranquilo, cachazudo. Orduak bere baretasun patxadatsu ta apatx-bera damait. “Apacible y reposada”. LMuj BideG 70. Len bezin patxaratsu aurrerantzan ere biziko zala. Ibiñ Virgil 31. Zeruan, patxaratsu, / jiraz, arraiua, / orobat enaratxo / bizkor ta iaiua. Olea 21.

    Sinonimoak:izond.

        [patxadazkoa]: gibel-handi, patxadazko, birika-handi g.e., birikahandi g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. flemático, -a, calmoso, -a, lento, -a
    fr izond. flegmatique, tranquille, calme
    en izond. calm, serene
    port izond. fleumático, -a, calmo, -a, tranqüilo, -a

    Patxadatsu mintzatu zitzaion.

    patxadatsu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:52 pm on 2018/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zangarte 

    iz. g.er. Zangotraba. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zangarte (SP, Lar, H), zankarte (Lar, H), xankarte (S (Foix) ap. Lh).

    1. Zancadilla (sentidos prop. y fig.). “Jambette” SP. “Goazen borrokan, bainan zangarterik ez zilhegi” H. Baldin zuk etsai ageri direnen zangarteak, zelatak eta gaixtakeriak agertu, khendu eta desegin ezpazinitu. Mat 295. (Jesusen etsaiak) zangartea jarri naiean dabilzko erriko agintariaren eskuetan erori dedin. EgutAr 9-11-1957 (ap. DRA).

    2. (Arch ap. DRA), zankarte (-kh- S ap. Lrq). Entrepierna, espacio entre las piernas. “Iragan eraziren ditut zangartetik” Arch ms. (ap. DRA). “L’entre-jambes” Lrq. Cf. VocNav: “Al zancarte, a horcajadas sobre la espalda de otro (Roncal)”, y “zangarte, llaman así a una de las operaciones en el manejo de la laya, que consiste en apoyar el pie encima del hierro y cargar sobre él el peso del cuerpo, a fin de hundir las dos púas en la tierra (Añorbe)”. Trankoka zabiltzan, sotanak zangartetan harturik, kaputxak begitarteari beheiti. GH 1971, 157.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zangotraba]: g.e.zangotraba
        [urrats handia]: istape Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. entrepierna, bragadura, horcajadura (2) iz. zancadilla (3) iz. zancada, paso largo
    fr (1) iz. entrejambe, entrecuisse (fam.) (2) iz. croc-en-jambe, croche-pied ; croche-patte (3) iz. enjambée
    en (1) iz. [hankarte] crotch (2) iz. trip
    port (1) entrepernas (2) rasteira (3) pernada ƒ, passo m largo

    Zangartea jarri nahian dabilkio.

    zangarte (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:09 pm on 2018/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    ongarritu 

    ad. ongarritu, ongarri/ongarritu, ongarritzen du ad. Lurrari ongarria eman. Luberriak atera eta ongarritu. Simaurrez ongarritu (Ik. simaurtu). Zuhaitzak ongarritu egiten du eta aberastu bera dagoen lurra.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ongarritu (AN-ulz, B; Lar, Añ, H (G)), hungarritu (Lecl). Ref.: A; Iz Ulz (gu); Izeta BHizt2. Tr. Documentado en autores del Sur (tbn. en Duvoisin) desde mediados del s. XIX. La única forma que aparece en los textos es ongarritu. En DFrec hay 3 ejs. de ongarritu.

    1. Abonar, fertilizar, estercolar. “Beneficiar los campos, haciendas” Lar. “Guk berian aurten ongarrittu ttugu soro guziek” Iz Ulz (s.v. gu). “Ongarritu bear dugu belaia” Izeta BHizt2. v. ongarriztatu. Luberriak atera ta ongarritu eta beste onelako lanbide ikusgarri eder asko egiñaz. Izt C 180. Erreka gozatsuak ongarritzen dute Erri au. Ib. 104. Laborariak lurra onthu duenean, ongi lanthu eta ongarritu, ez du khexatu behar ikhusirik ere hastean bere ogia bakhansko. Dv Lab 56. Jorratxo orrekin, beste gabe, ongarritu, zimaurtu egin dituzu zure landareak. Munita 42. Zentzuak garbi darakuskigu onbidea nundik dan, txarrerako joerak menderatu eta onerakoak ongarritu ta zuzpertu-arazteko. Etxde JJ 210. Zergatik [belarrak] ez du indarrik? Bear bezela ongarritzen edo abonatzen ez dalako. Oñatibia Baserria 9. Demeter eta Kore-ren izaroa odolez ongarriturik zegoen. Zait Plat 15. Belarri ostean, patata-solo ondo ongarritua eukala. Erkiag BatB 34. Baratzak nolako arduraz ongarritu ta apaindu kantatuko nuke. Ibiñ Virgil 109s. Emango duan lurrak egoki / ongarritu nai luke ta. Olea 176. Jauna, utzazu aurtengoz, ingurua aitzurtu eta ongarrituko dut. IBk Lc 13, 8 (Lç ungarri eman, He ongarria eman, TB ungarriztatu, Dv eman diozodan ongarri, Brunet, Or (s-) zimaurra bota, Ol simaurtu, Leon ongarriztatu; Ker ongarria jarri, BiblE ongarria bota). v. tbn. Etxeg EE 1885b, 368. Lab EEguna 94. And AUzta 130.

    Ni ezur-ezpal zarra besterik ez naiz. Bial nauzue ziguñak ongarritzera! ‘Fumer les mauves’. Or Mi 143.

    (Part. en función de adj.). Nekazaritzak lur naro-aberats eta ongarrituak eskatzen ditu. Munita 139.

    2.Fermentar” Añ.

    3. (Dv, H). “Convertir, se convertir en fumier” Dv. Belhar edo animale, oro usteltzen eta ongarritzen dira. Dv Lab 130.

     

    Sinonimoak: ad.

        [ongarriztatu]: ongarriztatu, ongailuztatu Ipar., kortaiztu Bizk., luhumendatu Lap. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. abonar, fertilizar
    fr du ad. (Nekaz.) engraisser, fumer
    en du ad. to fertilize
    port du ad. (tierra) adubar, fertilizar

    Artistak miseria du simaur onena bere artea ongarritzeko. [Zu, Anjel Lertxundi (Erein, 2015)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ongarritu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:54 pm on 2018/08/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    satai 

    iz. 1 iz. g.er. Kontrapisua. 2 iz. g.er. Makila, pertika. || 1 iz. g.er. (Animalien) itxura, gorpuzkera. Ik. jas 2. Satai onekoa da behor hori. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [makila]: eskumakila, haga, makila, zaharo, zardai, zigor, paldo Ipar., bastoi beh., bara zah., uhe Ipar. g.e., zarta Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [makila] palo, pértiga, palanca (2) iz. [kontrapisua] contrapeso (3) iz. [itxura] planta, estampa, porte, trapío
    fr (1) iz. [makila] perche, bâton, levier (2) iz. [kontrapisua] contrepoids
    en (1) iz. [makila] stick, pole (2) iz. [kontrapisua] counterweight
    port (1) iz. pau, vara, pértiga (2) iz. [kontrapisua] contrapeso

    Hain satai oneko gizona izateko, begiak oso txikiak ditu Dostoievskik, eta inork pentsa dezake adimen askorik gabeko pertsona dela. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    satai (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:29 pm on 2018/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaizkata 

    iz.  Itsas arrain luzarana, arrautzak erruteko ibaietan gora joaten dena, bizkarraldea arrea eta sabela zilar kolorekoa dituena, eta mintzez bilduriko arrautza pila handi trinkoa egiten duena (Acipenser sturio). Gaizkata-arrautzak (Ik. kabiar). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gaizkata (T-L, Lf GAlm 1957, 31 (ap. DRA), FauMar 33). Esturión. “Esturgeon” T-L y Lf GAlm 1957, 31.

    Sinonimoak: iz.

    [gaizkata] : kabiar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) esturión (Acipenser sturio)
    fr iz. esturgeon
    en iz. sturgeon n
    port iz. m (pez) esturjão

    Eta aspalditxo zen Sobakevitx hango aterantz begira zegoela, mahaiaren bazter batean zegoen gaizkata handi bati urrunetik erreparaturik. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gaizkata (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:45 pm on 2018/08/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahomen 

    iz. 1 iz. Omena, ospea. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ahomen-ek euskara idatzian ‘ahamena’ adieran izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahamen]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 ahomen (Gc ap. A; ao- Aizk, Dv, H), agomen, aumen (V ap. A). Cf. ahamen.

    1. Fama, renombre. “Gloire, renom” Dv. “Renom” H. v. omen, ospe. Guztiz ezagunak eta txit aomen andikoak beti izan dira Gipuzkoako menastak. Izt C 60. Ainbesterañoko aomena ta jasoa artu dute Azpeitiaren mugapeko arriak. Ib. 55. Portu aomen andiko oni. Ib. 119. Aomen andiko Maisu Don Manuel Carreraren buruz. Ib. 57. Santidadearen aomenarekin ill zan. Ib. 492. Gaur da gure aomenaren azkeneko eguna. Camp REusk 1878, 11 (ap. Dv). Ez beza nai Jaungoikoak […] nere aomena kutsutu dezadala billaukeri orrekin. EE 1883b, 520. Sendagille aomen aundikoakin alegiñ asko egin ondorean. Zab Gabon 102. Prantziako zaldun eta agintari aomen aundienekoak. Ib. 94. Zabaldu ziran aomen andian ta moldizkiratu ziran Euskal-Erriko paperetan Iziar-en egin ziran jai eder ta ekusgarriak. Ag EE 1895b, 169. Hispalis zarra, Toledo, Burgos / Escorial ta Granada: / Espaiñiaren ots ta agomena / betikotu bear bada, / motel ditugu orren izenak, / dantzugun beste dunbada. Azc RIEV 1909, 158. Eta ez dirudi, [Tolosa] diabeta zakabanatuba bakarrik zanean, Iturisak bezelako aomen edo ots aundiya zubanik. BPrad EEs 1913, 217. –Azpeiti-Azkoitiyak eta goian izentatu diraden beste erriyak ots aundikoak al dirade? –Bai, txit aomen aundikoak dirade. IPrad EEs 1915, 104. Osoro lantegitsuba da erri au ere [Arrasate], sarrallakintzako olandi ospatsubakin aomen aundiya artu dubana. Id. ib. 105. Orduko, Yesus oso ezaguna ta aipatua zan bazterretan, bere aomena alde guztietara zabaldua zegon. Ir YKBiz 193n.

    Fama, noticia, rumor. Orregatik zabaldu zan anaien artean ikasle ura ilko etzalako aomena. Ir YKBiz 540. Gure-tartean zabaltzenagotzen ari dan aomenak dionez. Zait Sof 116. Goitxoagotik asiko dut ordea iardun au, sortogean bertan (gertari onen) aomena iasoaz. Ibiñ Virgil 113.

    “(Hb), objet de médisance” Lh.

    2. Alabanza. Azkoitiko gauzak biotz mamiñean erabilten ebazan, da aomen guztiak gitxi zirean bere erri maitea apainduteko. Ag Ezale 1897, 247a.

    3. (V-m ap. A), aumen (V-m ap. A). “Lenguaje, conversación. Euskaldun batek alako aomen txarrekoak izan bear dabela! Ikusita be ez siñiztutekoa da” A. “Lenguaje. Aumen oneko gizona” Ib.

    2. ahomen. v. ahamen.

    Sinonimoak: iz.

        [omena]: aipabide, aipu, entzute, fama, hots, izen, omen, ospe, erreputazio zah., kreditu zah., sona Gip. beh., herots Ipar. zah., kleitu Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. fama, renombre || 1. iz. (Ipar.) bocado 2. iz. (Ipar.) (ezezko testuinguruetan) nada, ni pizca de
    fr (1) iz. renommée || 1. iz. bouchée 2. iz. (ezezko testuinguruetan) rien
    en (1) iz. fame, renown n || iz. mouthful; bite
    port (1) iz. renome, fama, reputação || 1. iz. (Ipar.) bocado iz. (Ipar.) (ezezko testuinguruetan) nada

    Ahomen handiko emakumea da. 

    ahomen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel