Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:16 pm on 2021/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    sasoi 

    Hiztegi Batua

    1 iz. Nekazaritzari dagokion lanen batean aritzeko garai egokia. Ereiteko sasoia. Artoak bere sasoian jorratzen ez dituenak. Uzta biltzeko sasoian. Abuztuak sasoirik hoberenean zeuden egunetan. Loratzeko sasoian zeudela. Sasoiz kanpoko loreak. Etorri nintzen Pithiviersera beterraba sasoia egitera. || Sasoira ekar itzazu belar eta fruituak. Ez zuen nahi zoritu arte, bere sasoira heldu arte nehork uki zitzan.

    2 iz. Garaia. Non zegoen sasoi hartan gipuzkeraren nagusitasun hori? Sasoi hartako giroari amore emanaz. Ezkontzeko sasoia heldu zaio. Sasoian sasoikoa beti da ondoen. Urte sasoiak: urtaroak. Sasoi honetan euri anitz. Gure sasoiko jendea.

    3 iz. Giza bizitzaren garai bakoitza, bereziki osasuntsuena, gorputzaren aldetik beteena. Gaztaroa, Jainkoak gizonari eman dion sasoirik ederrena. Gizona egon arren sasoi batean gordin, heriotza etortzean izaten da berdin. Ez nuen nik ezagutu sasoiaren kemena eta karra gainezka zerionean. Oraingo jendea euskal kultura gaietara isuriagoa aurkitzen dut gure sasoikoa baino.

    4 iz. Gorputzaren sendotasun eta osasun betetasuna. Hori duk sasoia! Osasun ona, sasoiarekin, lanerako beti gazte. Hogeita lau urtetan banuen sasoia. Sasoia joan eta gero. Txorakerian ibili ginen sasoi genuen artean. Hogeita hiru-lau urte ditu, sasoi ederra mutilak. Probintzia hartan ez baita falta sasoi oneko gazterik. Oinutsik joateko ere ez hago hi sasoi txarrekoa.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [garaia]: aldi, aro, denbora, egun pl., garai, periodo, adiuntza Bizk., noizaldi jas.    

    [aldartea]: trenpu Ipar., fleite Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [garaia] tiempo, época, momento (2) iz. sazón, fortaleza, buena salud; condición física (3) iz. (Nekaz.) [garai egokia] sazón, tiempo, temporada, época adecuada; sazón, madurez (4) iz. edad, cada una de las etapas de la vida; juventud (5)  iz. [urtaroa] estación
    fr (1) iz. [garaia] saison, époque, moment (2) iz. forme, bonne santé, trempe (3) iz. [garai egokia] temps favorable, beau temps, bonne saison (4) iz. âge (5) iz. [urtaroa] saison
    en (1) iz. [garaia] time (2) iz. [osasun ona] fitness, good health, form, shape (3) iz. [garai egokia] season, time (4) iz. age, stage of life (5) iz. [urtaroa] season

    Testuinguruan

    Ez daukat sasoi bateko sasoia. [Joseba Gabilondo @josebagabilondo, Twitter]

     
  • Maite 9:40 pm on 2021/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    estalgabetu 

    du ad. g.er. estalgabetu, estalgabe, estalgabetzen || Estalkia kendu. Ikusi zuen Teresa, aurpegitxoa eskuekin estalirik, negar-zotinka, eta nahi izan zion begitartea estalgabetu eta besoa lepo inguruan ezarri.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    estalgabetu. (G? ap. A, que cita a Añ), estalgetu (Lar, H), estalbagetu (Añ). Descubrir, destapar. “Découvrir, ôter une coverture, un couvercle” H. Ikusi zuen Theresa […] aurpegitxoa eskuekin estalirik, negar-zotinka […] eta nahi zion begitartea estalgabetu eta besoa lepo-inguruan ezarri. Mde HaurB 43.

    estalgetu. Descubrir, hallar. Etorriko diran aldietan zer estalgetuko dan […] nork daki? Zink Crit 19. Onelako edo alako lakatzen atzetik me ederra estalgetu zala. “Se descubrió el precioso mineral” . Ib. 34. Perutxoren kanta noski “La Tercera Celestina” deritzan liburuan Menendez Pelayok estalgetua. Onaind MEOE 18.

    Sinonimoak: iz.

    [estalgabetu] : babesgabetu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. descubrir, destapar
    fr du ad. mettre à découvert
    en ad. to uncover
    port du ad. descobrir

    Testuinguruan

    Ez dizut filmaren amaiera estalgabetuko. #gaurkohitza

     
  • Maite 4:52 pm on 2021/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    artxipelago 

    iz. Uhartedia. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Uhartedi edo artxipelagoa uharte multzo edo katea da, batzuk besteetatik nahiko hurbil kokatuak. Horregatik, gehienetan jatorri geologiko bera izaten dute.

    Normalean itsaso zabalean kokatuta egoten dira. Uhartedien jatorria sumendietan oinarritu ohi da, baina eragina daukate beste zenbait prozesuk ere, higadurak eta sedimentazioak adibidez.

    Eremuaren gehiengoa duten uhartedi diren bost estatu handienak Indonesia, Japonia, Filipinak, Zeelanda Berria eta Erresuma Batua dira. Estatu hauei eta uhartediz osatutako gainerako estatuei uharte-estatu esaten zaie. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

    [uhartedia]: uhartedi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. archipiélago
    fr iz. archipel
    en iz. archipelago
    port iz. arquipélago

    Testuinguruan

    Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. [Artxipelagoa, eitb.podkast]

     
  • Maite 8:25 pm on 2021/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirt-ireki 

    ad. Ate edo leiho bat erdi irekita utzi.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zirt-ireki. txirtiriki (G-azp ap. Gketx Loiola ). “Entornar, dejar entreabierta una puerta o ventana. Leioa txirtirikita dago ” Gketx Loiola. v. ertireki. . (Part. en función de compl. pred.). Atea txirtiriki dago. NEtx LBB 107. Begiak txirtiriki ipiñiaz, kiñu gaiztoz botatzen dio semeari. Ib. 126.

    ZIRT-IREKIAN, ZIRTIDIKIAN. En un abrir y cerrar. Begiak zirtidikian. Ezale 1898, 287. (ap. DRA; la ref. es incorrecta)

    Sinonimoak: ad.

    [atea, leihoa]: erdi ireki

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegia):

    es ad. entornar, dejar entreabierta una puerta o ventana
    fr ad. laisser entrouvert, laisser entrebâillé
    en ad. leave [sth] ajar, half-close, half-shut
    port ad. encostar

    Testuinguruan

    Atea zirt-irekita dago.

     
  • Maite 10:33 pm on 2021/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ausarkeria 

    1 iz. Behar den begirune edo lotsaz ari ez denaren jokaera, egite edo esana. Horretaz hitz egitea ausarkeria gerta daiteke zenbaitentzat. Hango dantzaldi lizunak eta mutilen ahotik entzun behar izan zituen ausarkeriak. Barka nire ausarkeria; baina, nondik erdietsi dituzu hiru erloju horiek? 2 iz. Bere burua gehiegi arriskatzen duenaren jokaera edo egitea, gaitzesgarritzat hartua. Ausarkeria litzateke gerran jarraitzea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ausarkeria.

    (Dv→A). Acción o dicho atrevido, osado; atrevimiento, osadía, temeridad. “Action osée, impertinente” Dv. v. ausartzia, ausardia, ausardikeria. […] Eskualdunak baduela, bi begitarte. Zer ausarkeria! Zer gezurra! HU Zez 40. Nereausarkeriaz aserretu-ta. Lh EEs 1915, 233. Bere okertasun eta ausarkeriaren bildur. “Procacidad” . Zink Crit 58. Ez diru, ez jende, ez laguntza, zeudela; ausarkeria litzakela gerran jarraitzea, ta uzteko. Or SCruz 35. Ire ausarkeriak non dituk? Or ago sagu bildurti bere zuloan bezala. TP Kattalin 193. Ezegidazube ausarkeritzat artu, baña, […]. Otx 179. Edariak gizona lotsagabetu ta ausarkeriz (atrevimiento) jazten du. Etxde AlosT 78. Zuk ordea eztiozu bere ausarkeri ta lotsagabekeriai sekula mugik jartzen. Etxde JJ 31. Oinbeste aburu egizkoen artean […] zula dasatenean, etzait atsegin, ala baldin ba-da ere, ausarkeri ori. Or Aitork 366s. Ausarkeriz aitortzea. “Temere adfirmare” . Ib. 368. Erdaindu etzazu ausarkeri ta gezur guzitik nere azal eta barrenak. Ib. 304. Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan garai artan! Ugalde Iltz 15. Eztabaida, ausarkeri, lotsa-joeratxua ta samurraldia, danak batean dituan mutilla loak artu dau. Erkiag BatB 136. Barkatu nere ausarkeria; bañan nondik erdietsi dituzu iru erloju ok? Izeta DirG 91. Jupiterrek, ordea, lazkiro zigorrazi zun ausarkeri ori. Ibiñ Virgil 50. –Zer duzu or, bidoi oietan? –Nik? –Ez bada… ausarkeria galdetzea. Lab SuEm 188. Jainkoak ez dezala nai ausarkeriok, nik esan dudan aako-artan paga-bear izatea. “Estos atrevimientos” . Berron Kijote 116. Zenbaitek egin duen susmoa, alargunaren ondasunek batipat liluratu zutelakoa, ez daiteke ausarkeririk gabe ahotan har. MIH 236. Dena den, ez da beharbada gehiegizko ausarkeria izango nik esatea. MEIG V 104.

    Sinonimoak: iz.

    [ausardia]: ausardia, azarkeria, eskudantzia jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. atrevimiento, audacia, osadía (2) iz. temeridad, imprudencia
    fr (1) iz. hardiesse, audace, insolence, effronterie ; culot (2) iz. imprudence, témérité
    en (1) iz. boldness, daring, audacity (2) iz. imprudence, rashness, recklessness
    port (1) iz. ousadia, audácia (2) iz. imprudência

    Testuinguruan

    Ertzaintzak atxilotu du gaur gauean Amurrion lapurtutako auto bat ausarkeriaz gidatzen ari zen 27 urteko gizonezkoa, gidabaimenik izan gabe, gainera. [Aimar Gutierrez Bidarte, aiaraldea.eus (2021-09-28)]

     
  • Maite 10:32 pm on 2021/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    hozkirritu 

    da/du ad. Bizk. hozkirritu, hozkirri/hozkirritu, hozkirritzen. Hotza sentitu edo sentiarazi. Aire zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hozkirritu.

    1. (V-gip ap. Iz ArOñ ). Sentir frío. ” Oskírrittuta, un poco frío, destemplado” Iz ArOñ. ” Ozkirrittuta ” Ib. Zugana gatoz / ozkirriturik, / o Iesus ona, su-billa. A Ezale 1897, 170b. Temblar, sentir escalofríos. Asaldu dira Eduma-nausijak, / ixuikaratu moabar gixonak, / ta kanandarrak ozkirritu danak. Arriand EG 1950 (5-6), 3.

    2. ” Ozkirritu, refrescar el tiempo” A Apend. .

    3. Refrescar. Bere beatz-muturra uretan busti ta nere mingaña ozkirritu (freskatu) dezan. Ir YKBiz 308. [Errege-semea] an itxi dot asperenka izaroko okoluan, axeak ozkirritu dagian. Larrak EG 1959 (3-6), 185.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad. Bizk. [hotzikaratu]: hotzikaratu

    iz. Bizk. [hotzikara]: hotzikara, hozkirri Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad. da sentir frío (2) ad. refrescar el tiempo (3) ad. da, ad. refrescar(se)
    fr (1) ad. da avoir froid (2) ad. rafraîchir
    en (1) ad. da feel cold (2) ad. cool, freshen
    port (1) ad. da sentir frio (2) ad. refrescar

    Testuinguruan

    Aire zirimolak hozkirritu zuen Josu. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:13 pm on 2021/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    xirribika 

    iz. Ipar. Arrabita. Gotzon Garatek dio euskaraz idaztea xirribika jotzea bezala dela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xirribika.

    1. (L, BN; Dv, H (L)), xirribita, xirribit (L), xirribinka, xiribika (Arch VocGr (s.v. arrabita)), txirribika, xirrinka, xirririka (BN-baig), xirriika (BN-lab), xirrika, zirribika, zirrika. Ref.: A (xirribika); Lh (xirribika, xirririka, xirribit) . “Violon” Dv. “Violín” A. “Vocablos que denotan instrumentos, tales como txirribika por violín, que parece no ser indígena” A CPV 257. “Violon, rebec” Lh. v. arrabita, txarrabeta. Tr. Documentado sólo en la tradición septentrional.

    Hauk dira zeruko alosiaren iduria […] ezagutzera emaiten darokun xirribika, edo suntsuna. ES 187. Xirribika eta organo iotzaille guzien aita. Urt Gen 4, 21 (Dv arrabita, Ur, Ker zitara). Entzun zuen xirribika eta eltzagor eta dantza otsa. HeH Lc 15, 25. [Ene bulunbarien] hertzetarik xirribiken zurda hazkarrenak [egin ditezke] . Hb Egia 132. Sala eder bat bada bertze mundurako, / Lekhua frankorekin kontradantzeko, / Galtxa gorri berbera xirrika yotzeko. Hb in BOEl 103. Hasi zen xirribika edo arrabita joiten. Prop 1880b, 35. Xirola, ttunttuna eta xirribika. Elzb PAd 55. Xirribika edo klarinet soinuz. Zby RIEV 1908, 84. Xirribinka edo . violoncelle deitzen den tresna batez. JE Bur 184 (93 xirribinka). Urhatsik ez ditake han egin xirribit zerbeit, xirula edo guziz “phonographe” direlakoetarik entzun gabe. Zerb Metsiko 348. Xirribinka joz. Leon Imit IV 1, 8 (SP gitarra, Ch, Mst harpa). Eskale itsu xahar bat, xirrinka bat besopean. Leon GH 1926, 523. Martin Tipulak ikusi zuen xirribika edo arrabita bat…; jostatu zen bere harekin, harat hunat kirrinkaraziz. JE “Martin Tipula” (ap. DRA). Zirribika batek balio ditu beti lau sos. Ib. (ap. DRA). Asi dire gure organoak lehenik beren xirola guziekin, gero xirribitekin, gero aphaleko xirribitekin eta okarinarekin. Herr 5-11-1959, 1. Eskuara guti baliatzen da egun guzitako ogiaren irabazteko. Oraiko moldetan, eskuara jakitea da, zirrika jotzen jakitea bezalatsu. Herr 9-6-1960, 1. “Makolina” erdi-piano, erdi-xirribika soinu-tresna bitxi bat. Lf ELit 336. Nola dildira eta kanta lezakete xirribika-kordek? Lf in Zait Plat XV. v. tbn. He Phil 377. HU Aurp 189. Xirribita: Zerb IxtS 54. Xirribinka: GAlm 1952, 11.

    2. Tamboril. “Tambourin” Hb (Lhande transcribe erróneamente xiri-).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [arrabita]: arrabita, zarrabete g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) violín
    fr iz. (Ipar.) violon
    en iz. (Ipar.) violin, fiddle
    port iz. (Ipar.) violino

    Testuinguruan

    Xirribika eta gitarra ziren egitarauan eta jende andana bildu da soinu hauen entzuteko. [ITSASU, SINADURARIK GABE, “HERRIETAKO KRONIKAK: LAPURDI” (2005-04-14, 4. orr.), Herria — 2001-2005]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel