Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:24 pm on 2021/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    asaberri 

    iz. Aberria.  || [Oharra: Euskaltzaindiak, asaberri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aberri]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asaberri. (A). Patria. “Asaberri (?), patria” A. “Aizorri esaten ei da Oñati-aldean aiterri edo asaberri edo iaioterri esateko” Ezale 1897, 141n. v. aberri.
    Bizkairarte [moroak] etorri leitekezala, ta Bizkaittarrak-be joan bear ebela euren asaberria jagotera. Echta Jos 56. Nik “mundu guzti” orren antzera, bi sorterri, bi asaberri, bi . patries bear banitu, bigarrena enuke izango ori; nere bigarrena Leaburu izango litzake: semeerria, bigarren asaberri. A Ardi V.

    Sinonimoak: iz. neol.

    [aberria]: aberri, herri, dierri g.e., herridi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. patria
    fr iz. patrie
    en iz. native nation; homeland, native land, native country, fatherland, mother country
    port iz. pátria

    Testuinguruan

    Bihotzean daramat ene asaberri maitea. #gaurkohitza

     
  • Maite 9:43 pm on 2021/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirrizki 

    iz. Erresumina.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kirrizki. (V-och), resquemor, resentimiento” A.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [erremina]: erremin, erresumin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (B) resquemor, resentimiento
    fr iz. ressentiment, rancœur, rancune
    en iz. resentment
    port iz. ressentimento, mágoa

    Testuinguruan

    Ahotsean kirrizki puntu bat agertu zuen agurtzean. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:25 pm on 2021/04/01 Permalink | Reply  

    arroztu 

    ad. arroztu, arrotz/arroztu, arrozten || 1 da/du ad. Norbaitekiko harremanak hautsi; arrotz bihurtu. Herioak hainbat ditu arrozten ezagunak. 2 da/du ad. Erbesteratu, kanporatu. 3 da/du ad. Irud. Arroztuko ote duzun zeure bihotzetik grina txar hori. 4 da/du ad. Arrotzen ohiturak edo jokabideak hartu. Euskal Herria arrozten ari zaigula zioen. Arroztu nahi gaituztenak. Hamar urtez erbestean ibili eta zeharo arroztu da. 5 da ad. Zerbaitetarako ohitura edo trebetasuna galdu. Emeki mintzo da, euskara pixka bat arroztua du. Frantses mintzairan arroztu naiz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (H). Volver extraño, ajeno. “Rendre étranger (EZ)” H. Berehala mudatzen da gizonaren bisaia / Eta lurrera erortzen orraztatu illaia. / Bere aita propia du aborritzen presunak, / Herioak hanbat ditu arrotzten ezagunak. EZ Man I 46. (AN ap. A ; VocBN .(-tzt-)). Volver(se) extranjero, foráneo. “Arrotztu, devenir étranger” VocBN . “Extranjerizarse” A. Aipatzen ere ez zuen Donianen sortua zelakorik, eta haren berri dakitenek diotenaz, ez omen zuen laket, bertzek aipa zezoten ere sor-herria. Hots, arroztua zen osoki. HU Aurp 172. Orai, gure gogoak arroztu ondoan egin nai dugu euskara bat gure ortoki edo moldetara. FIr 161. Euskerak etxekotu gaitzake oraindik senide guztiok: euskera-gabetzeak arroztu. Ldi IL 67. Hemen bazine, Anaia, mendi buruen pizteko! / Lo dauzi… eta gazteak hoztu ala hil baitzaizko, / Euskal-Herria ari da, histen, arrozten betiko… Iratz 50. Ur-xirripak doatzi menditik behera. / Agortu nahi ditut: gaindi egin dute… / Nigarrak joaten dire herri arroztura. Ib. 40. Arrotzentzat bethetzen badute Eskual-Herria lantegiz, ez eni erran Eskual-herria salbatuko dutela: aberastuko dute beharbada, bainan segurkiago arroztuko. Lf Herr 18-8-1955 (ap. DRA). (B; SP (-tzt-), Dv, H). “Arrotztea; s’étranger” SP. “Devenir étranger aux lieux que l’on fréquentait” Dv. “Bere etxean ere arroztu zen, il était devenu étranger (aux choses) de sa maison” H. “Gure anaia Buenos-Airesera gan zan, torri da etxera ta arroztua dago (B).” A s.v. arrunteko.

    2. (V, G ap. A ; SP, H), arrotzatu (Lar). Extrañar, desterrar, relegar. “Étranger; extrañar” SP. “Arrotzten nau; [il] m’envoie loin” Ib. “Extrañar, echando fuera” Lar. “Rendre étranger, reléguer, emprisonner” H. Autortu arren miiñakaz, arrotztuko ete dogun geure biotzetatik, sorturik euretan eskergabetasunik negargarrijena? JJMg Mayatz 96. Aurkituten dira asko arrotzturik presondegijetan. Ib. 41 (H: ‘il y a beaucoup de relégués dans les prisons’). Asko zorigaiztuan / Gaurko egunetan / Burubak austen dabiltz / Pranzes erderetan, / Euskeria azturik / Ai negargarrija! / Arroztu bedi arin / Alako egarrija. Ur MarIl 126. Zakustaz gaisua, oso billostua, / Eta mutilldua, / Ortu zoragarritik bere arroztua. AB AmaE 352. Arroztuta gaur dago lurrian gizona, / Narraz billau ezinda bere zoriona. Ib. 348. Hobeki loake han [hilerrietan] eskuara poxi bat; gaixo mintzai arroztuak nonbeit bederen hatzeman ditzan eta ezagut bereak; heiek ere ba hura, elgarrekin doazila errauts. HU Aurp 204. Gure mintzaira arroztenago eta ahanzterat ematenago da. Lander RIEV 1908, 620. Ordu hartan agertu zaizko Bilkhurari, […] hiruzpalaur ehun euskal-hitz garbi, arroztu edo arrozten hasi, ez hargatik guziak ezagutzen ez direnak. Lander RIEV 1910, 597. Hori zen gure Baionako semenarioa, orai arrozten bezala hasia duguna nahi ala ez hainbeste denboraren buruan. Larre ArtzainE 199.

    3. (B; Dv, H). Perder familiaridad (con una actividad). “Devenir étranger […] aux travaux auxquels on était expert” Dv. “Perdre l’habitude. Franzes mintzaian arroztua naiz, j’ai perdu l’habitude (je suis devenu étranger) de la langue française” H. “Aspaldion mutildantzan aitzekoa, arroztu in naiz” Izeta BHizt2. . Eskolan eta karrikan bere lagunekin, erdaraz mintzatuz, egin zuen erdararekin trebatzea eta euskararekin arroztea. Lander RIEV 1907, 430. Aita Besombes frantsesez elheketa hasi eta ez nion aise ihardetsi: frantsesean harrozten [sic] hasia nintzen zinez! Zerb Bahnar 161. Emeki mintzo da… Eskuara pixka bat arroztua du. Larz Iru 74.

    4. “Enfriarse las amistades. Arroztu gitun, len kain adiskide izanik (Sal)” A.

    ARROZTUXE (Aprox. de arroztu). Olvidar bastante, perder la familiaridad con. Aspaldi zuen gure indianoak zangorik etzuela elizan eman, eta arroztuxeak zituen han ikhusten ohi diren patroinak. GaztAlm 1934, 32.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [harremanak hautsi]: atzetu Ipar. g.e.    

    [erbesteratu]: atzerriratu, deportatu, deserriratu, desterratu, erbesteratu, erbestetu, kanporatu, lekoratu, deserritu g.e., atzetu Ipar. g.e.    

    [trebetasuna galdu]: ahaztu, atzendu, burutik joan, ahantzi Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. perder la familiaridad, enfriarse el trato (2) da/du ad. extranjerizar, tomar costumbres extranjeras (3) da/du ad. hacer que sea raro/extraño/desconocido (4) da/du ad. perder la costumbre, perder la habilidad en algo (5) da/du ad. desterrar, extrañar
    fr (1) da/du ad. rendre étranger (2) da/du ad. devenir étranger (3) da/du ad. perdre l’habitude
    en (1) da/du ad. [harremana] to cool (2) da/du ad. [ohitura, trebetasuna] to get out of the habit (of doing sth)
    port (1) da/du ad. perca a familiaridade (2) da/du ad. estrangeirizar, levar alfândega estrangeira (3) da/du ad. torná-lo estranho/desconhecido (4) da/du ad. perca o hábito, perca a habilidade em alguma coisa

    Testuinguruan

    Emeki mintzo da, euskara pixka bat arroztua du. Hamar urtez erbestean ibili eta zeharo arroztu da. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 11:38 pm on 2021/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    arkanbele 

    iz. Kakalardoaren antzeko intsektu handia, oskol beltza duena eta oreinaren adarren itxurako baraila handia ezaugarri duena (Lucanus cervus). Ik. akulamendi. (Hiztegi Batua)

    ARKANBELE KANTA. Norbait behin eta berriz beti erretolika berarekin, beti berearekin, temoso aritzea. (Bakoitzak bere arkanbele-kanta, Mikel Taberna Irazoki )

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 arkanbele. (H (+ -kh-), A), arkanbela (Urt), arkamelu (L-côte, BN-baig ap. A), arkamele (Darric ap. DRA .). Ciervo volador (Lucanus cervus). “Cantharis, uli ogi ialea, uli beltza, ogi jan ulia, arkanbélaa” Urt IV 158. “Cerf volant” H. “(L?) 1.º lucano, escarabajo. 2.º se dice también, por irrisión, de un hombre pequeño, regordete, enano” A. “Arkameku (L-côte; Laf.), hanneton” Lh. “Escarabajo (Darric)” DRA . v. arkulo (2), akulamendi. Arkamelu urte, sagar urte. EZBB I 40. ARKAMELU-BELAR. Cardencha. “Arkamelu belharra, cardère sauvage. (Orok badakite naski behin baino gehiagotan eskuan ibili dutelakotz, zer den arkamelua. Nihork ez othe du haren adarrik mihiari lothu?)” GH 1930, 226.

    2 arkanbele. (Lar→H, Hb), arkamele (L ap. A ), arkanbile. “Cuento, fábula” y “fábula” Lar. “Fable, conte” H. “Cuento, fábula” A. Cf. Sb-Urq: “Arkanbela. Fábula. Cometa [?]”. Greza, arkanbilen ontzia denak, gezür franko dereikü adin lüzetzaz barreiatü ta erakutsi bürüzagisa zela hetan. Egiat 189.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [tamaina handiko intsektua]: akulamendi, kakalardo adardun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Zool.) ciervo volante (Lucanus cervus)
    fr iz. (Zool.) cerf-volant
    en iz. (Zool.) European stag beetle
    port iz. (Zool.)

    Testuinguruan

    Lehen ere agertu da gaia Ekografia hauetan —nire arkanbele kantetako bat dela esan daiteke—: debate sakonen falta sumatzen da ETBn, eta euskal kulturan oro har. Patxadatsuak, gogoetatuak, arrazoituak, argumentatuak, haserrerik eta oihurik gabekoak ahal baldin bada, baina sakonak, eta horretatik, duen balioa eta interesa ukatu gabe, oraingoz behintzat, urrun samar sumatzen dut Ezberdinak. [Ezberdin irizkideak, Juan Luis Zabala (berria.eus, 2021-03-30)]

    Argazkia: Wikipedia, Archaeodontosaurus erabiltzailea

     
  • Maite 9:36 pm on 2021/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    umildu 

    da/du ad. Apaldu, umil bihurtu. Harro eta hantustez beteak umilduko dira. Deusek ere ezin umil gaitzake. Gaitzak gara umiltzen. Hirurogeita hamasei urte, garaia dut umiltzeko, bultza beharrik ez naukate goitik behera amiltzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    umildu. Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII, donde convive con umillatu y el menos frec. umildatu (q.v.). Al Norte se encuentra en autores labortanos de los ss. XVII y XVIII como Etcheberri de Ziburu, Haramburu, Pouvreau, Gasteluçar y Chourio, y ya en el s. XX, en Etchamendi y Mattin, alternando con (h)umiliatu (q.v.) en algunos de ellos. Hay part. humiltu en un ej. de Mendiburu. En DFrec hay 7 ejs. de umildu.

    1. (V, G, AN, L; Añ, Dv; h- SP, Lar, Izt 60r, H), humiltu. Ref.: A; Iz Ulz (umíllek) ArOñ (umilddu); Elexp Berg; Gte Erd 275. Humillar(se), postrarse; volver(se) humilde. “Humilier, s’humilier. Humildu da, s’est humilié” SP. “S’humilier; devenir soumis” Dv. “1. rendre ou devenir docile, obéissant […]; 2. (V, G), rendre ou devenir humble; […] humilier, s’humilier” H. “Sosegarse, aplacarse. Oso arrua zan gaztetan baina majo umilddu da edadiakin” Elexp Berg. . v. umilatu, umiliatu, umildatu. Imajina sainduaren oiñera naiz hurbiltzen, / eta haren aitziñean belhauriko humilltzen. EZ Man I 10. Belhauriko makhurtzen naiz guztia humildurik. EZ Man II 9. [Iongoikoren Semeari] humilduko zaio / heriotze kruela, / ezaguturik garaia / haren gañean duela. EZ Noel 33. Eliza sainduaren etsaiak zuk humilzeagatik, othoi adi. Harb 363. Merezi onez bada humil gaitezke, sekulan gure burua handi iduki gabe. SP Imit I 22, 6 (Ch gure buruen humiliatzeko). Guzien gainetik humildu behar zare eta apaldu. SP Imit IV 15, 1 (Ch humiliatu). Deusek ere ezin humil gaitzake Iainkoaren miserikordiaren begietan hark egin derauskigun ontasunen hainitztasunak humil gaitzakeien bezanbat. SP Phil 204 (He 206 humiliatu). Erran behar dugu bihotz guziaz eta barrena humildurik. Ib. 489s (He 496 humilitate barreneko batekiñ). Othoitzten zaitut humildurik. Gç 189. [Leoirik] aserreenak ere barkatzen dio bere atzaparren […] artean urratzera zijoan gizonari artara baño len beratzen ta humilzen zaion aldian. Mb IArg I 336s. Ta bere Jangoiko maitagarria noizbait galdu zuelako naigabez beterik eta berriz galzeko beldurrez humilturik bizitzea . (Ps 37, 9). Ib. 247. ( s. XIX.) Zeinbat nagusiago zarean, ainbat geiago humildu bear zara; lenengo, goitura, arrotasun, ta andi-usteaz geiago galduko zendukelako. Añ LoraS 166s. Iraun beti humildurik ta etxunik Jangoikoaren aurrean. Ib. 88. Eurok dira asko humildu, ta beeratuteko gizonik panparroiena. Ib. 167. Zek alan humildu, auspeztu, ezerbereztu, ta beeratu eban lurregiño zure Anditasun beneragarria? Añ EL1 194. Arro, eta antustez beteak umilduko dira. AA III 536. Ezagutu daiguzan geure pekatubak, eta humildurik ezauera onegaz […]. Astar II 186. Ezagututen dau semiak bere gatx egitia, humilduten jatzu, parka eskatuten deutsu. Ib. 64. Umildubaz eskatu / ezkeroz pakia. Afrika 136. Bildotx baten antzera humildu zitzaion. Aran SIgn 55. Damutasun bat artu dezagun / asi gaitezen umiltzen. Xe 364. [Arbolaren] azpian umildu ziran / Errege Gaztelakoak. AB AmaE 16 (tbn. en Or Eus 198, que traduce “se postraron”). Nai dozun guztia egingo dot zugaitik: auspeztuko natxazu, umilduko natxatzu ta. Ag AL 40. Kristoren legeak erakutsi duela nola barkatu, nola umildu, nola beartsu eta ezer eztuenari begiratu. Etxeg ib. 5. Jaun au bi bider dago / lenago ere ezkonduta, […]; zenbait umildu izandu dira / orrela alargunduta, / azari gisa eizian dabill / leio-zulotik sartuta. PE 138. Andreak daruzkagu / nun-nai agintari, / begira umilduta / gizonen plantari. JanEd I 24. ( s. XX.) Ikusiko degu zein diran fanfarroi oiek. –Umilduko dira, bai. Ill Testim 16. Nunbait kontrarioak / ikaratzen ziran, / solo umildu ziren / plazara sartzian. EusJok 75. Nai diet lagundu, / nik baldin al banu, / alkarri umildu, / berriz ere bildu. Ib. 131. Arrokeriyaz oiek kontatzen / or zebillen jai ta aste, / nik orrelako buru gogorrak / umiltzen badakit laiste. Ib. 135. Bakotxa gure hutsez, / apaldu, umildu, / bide hortaz bakezko / estaturat heldu. Etcham 58. Arriturikan alkarri beira / ango seriyotasunez, / gaixto samarrak umildu ziran / naiz fede asko izan ez. Tx B II 92. Biotzez gaiten umildu. Yanzi 83. Otxan asko egondu zan / lepotik eltzian, / gizona umiltzen da / dirua galtzian. Lizaso in Uzt Noiz 36. Elgarretarik urruntzen gaitu / gure urguilu trixteak, […]; umildurikan hurbil gaitezen / batzuek ala bertzeak. Mattin 67. Arrokeriak utzi ta biotzak umiltzeko orduak dituk oiek. Ataño TxanKan 174. Ea […] erregela batera edo bateratsura umiltzeko prest bihurtzen ote garen. MEIG VI 135. v. tbn. Ch III 7, 2. LE Ong 96v. Ur Mt 18, 4. Zab Gabon 105. Arti MaldanB 230. Zendoia 24. (Con bere burua)
    Ezin dagoke nihor hemen, nahi ezpadu bere burua bihotz guziaz Iainkoa gatik humildu. SP Imit I 17, 3 (Ch ez bada Jainkoagatik humiliatzen). Bainan hori eztu egiten bere buruaren humiltzeko eta Iainkoaren handietsteko baizen. SP Phil 205s. Goratu egiten bait du Jaungoikoak bere burua umiltzen duana. “A quien se humilla” . Berron Kijote 124. (Part. en función de adj. o sust.) Eta etxekotzat hautatu baitutzu pobreak, humilduak, beherenak eta munduaz mesprezatuak. SP Imit III 22, 4 (Ch humillenak). Pekatari oso damutu eta umilduari. AJauregi EE 1885b, 216. Humillar, bajar, inclinar (la cabeza, los ojos…). Jaso biotzak batera, / begiak umildu bera, / eta belaunak lurrera, / guazen Jaunaren aurrera. Echag 124. Nai izan baleu onek umildu burua / Okendok laster eutsan […] / O! zer gatx txarra dan izatia arrua! AB AmaE 97s. [Beorrak] lerro lerro doakoz / umilduz buru ta begi. “Con la cabeza y vista bajas” . Or Eus 331. Bestia berriz Juan / ikaragarrie, / orrek umildu ditu / oien panparrokeriek.EusJok 76. Piarres […] bere aurka oldartzen ausartu zen. Bere puztukeria umildu ta bere agintearen ahalmena lotsagarri bizian utzi zion. Etxde JJ 40.

    2. Derribar, abatir. Jakin zazu ezik, izan zerala umildua […] mirabe gazte batengandik. ‘Te lanzó fuera de la silla’ . Bil 163. [Zezenak] begiyak erne zeuzkan, / belarriyak tente, […]. Saiatu naiagatik / ori umiltzera, / igual sartuko zan / legoia iltzera. Xe 207.

    3. Decaer; quedar abatido. Utzirik sarrazenua umildurik eta sekulan bañan nastutuagua. ‘Dejando al sarraceno tan abatido’ . Bil 163. Iya guriak egin du / badegu zeñek agindu; / ez oraindik umildu, / alkarrengana bildu; / gerra nai duben guziya, / berari kendu biziya. Xe 410. [Uri] au ezereztua eta umildua badago ere, antxinako denboretan izan du dala […]. Zab EE 1884b, 201. Gizona oso umildua da, / juan zaio lengo garbua / egun guzia pasa daneko / erango zuen mordua. Uzt Sas 234. Irurogei ta amasei urte, / garaia det umiltzeko, / bultza bearrik ez nadukate / goitik bera amiltzeko. Tx B III 140.

    Sinonimoak: ad. beh.

    [apaldu]: apaldu, umiliatu Ipar., baxatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. volverse humilde, humillarse (2) da ad. abatir(se), decaer (3) du ad. humillar, denigrar, agraviar; menospreciar, ultrajar
    fr (1) da ad. (s’)humilier, (s’)abaisser (2) da ad. se décourager, se laisser abattre (3) du ad. offenser, dénigrer ; mépriser
    en (1) da ad. to humble oneself, to lower oneself (2) du ad. to humble; to humiliate
    port (1) tornar-se humilde, curvar-se, humilhar-se (2) abater-se, decair (3) humilhar, denegrir, agravar; menosprezar, ultrajar

    Testuinguruan

    Deusek ere ezin umil gaitzake. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:37 pm on 2021/03/29 Permalink | Reply  

    garraztasun 

    1 iz. Garratza denaren nolakotasuna. Ozpinaren garraztasuna. Garraztasuna eztitu. Oinazeak beren garraztasun guztian jasan, aringarririk gabe. Garraztasun handiz zigortu. Garraztasunez erantzun. 2 iz. pl. Zenbait egun negarretan, barauetan, garraztasunetan igarotzea. Munduko garraztasunak gozatzearren. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    garraztasun.

    1. (c. sg. A; Urt I 95, Lar, VocCB , Dv, H), garratztasun, garratstasun (SP, sin trad.), garraxtasun (H). Severidad, rigor (sobre todo en textos septentrionales); amargura, acritud, aspereza. “Desabrimiento, aspereza”, “austeridad”, “aspereza”, “acerbidad” Lar y Añ. “Acrimonía, aspereza y severidad en el reprehender” Lar. “Dureza, firmeza” VocCB . “Garraztarzun handirekin eskerrak galthatzen zitit, je demande avec grand rigueur qu’on me rendre grâce (AR)” H. Tr. Documentado en todos los dialectos desde el s. XVII. Garraztasun es la forma más extentida. Emplean garratztasun los autores labortanos del s. XVII, Larreguy, Maister (garratztarzün ), Astarloa (II 103), Añibarro (LoraS 125), y Jauretche (estos dos últimos junto a garraztasun ). Hay además garratstasun en Mihura y Pouvreau (en éste junto con garratztasun ) y garratstazun en Arambillaga (III 12, 4). En DFrec hay 4 ejs. Sentituren du iustuak ere garratztasuna, / bekhatuen satisfatu ez baldin badu pena. EZ Man I 81. Heriotzearen garratztasunik, borthiztasunik […] eztakidan kontra. Harb 90. Amorioak manamenduei bere garratztasuna eztitzen [baiteraue] . Ax 487 (V 314). San Bernardo […] zen hersia eta garratztasunez bethea haren gobernuaren azpian iarten zirenen aldera. SP Phil 183. Garratztarzün handi bateki eskerrak galthatzen zitit. Mst III 9, 2 (Ip xehetarzün). Garraztasun handienarekin punitu. Brtc 221 (v. tbn. en contexto similar Lg I 260 garratztasun y Mih 22 garratstasun). Elizatik atelekatzen zituala garraztasun andiarekin. AA I 528. [Jainkoak] bekhatore gogortuen kontra erakhusten duen garraztasuna. Dh 258. Justizia dibinoaren garratztasuna. Jaur 396 (152 garraztasuna). Hotzen garraztarzünez ez axolik izateko. “Les rigueurs du froid” . Arch Gram 93. Gaztiguaren garraztasunetik ezagutzen bada zeinen handia zen gaizkia. Dv LEd 127. Gosetea heldua da bere azken garraztasuneraino. Prop 1876-77, 110. Pentsamentu gaiztoak, geiegi ta naikoa garraztasun emoten dabie. Ag Kr 121. [Aizkide onak]gozatzen dausku gustiz oparo / bizitza-garrastasuna. GMant Goi 81. Oñazeak beren garraztasun guzian yasan. Ir YKBiz 500n. Maitasunak ez al ditu ba garratztasun oiek gozatuko? ABar Goi 27. Auzi andi oni beronen garraztasuna kendu. Eguzk GizAuz 76. Gaiztoaren eta okerraren garraztasuna. “Amaritudinem malitiae atque nequitiae” . Or Aitork 398. Bizitzaren laburrak […] uzten digun […] garraztasuna. Vill Jaink 117. Erkiagaren Lekeitio, gertaleku atsegina izanik, sugerik gabeko paradisua da garraztasunik sumatzeko. MEIG II 101. v. tbn. Ch IV 7, 2. CrIc 47. JesBih 449. IArt Itzald II 38. Enb 98. Alz Ram 128. Arti MaldanB 218. (Pl.).Prácticas de austeridad, penitencias, mortificaciones; penalidades. “Sévérité, âpreté. Zer dire zure penitentziak? Ez ditutzu oraino jasan mortuko sainduen bizitzeko garraztasunak! […] les austérités de la vie des saints” Dv. Neurria ez idukiz baruretan, disziplinetan, ziliziotan […] eta garratstasunetan. SP Phil 318 (He 319 eta bertze austeritatetan). Garratztarzünen batenere lotsarik etzünükiala. Mst I 21, 5. Zenbait egun […] baruretan, garraztasunetan iragatea. Dh 209 (v. tbn. 172). [Yesusek] guztizko garraztasun ta lotsakizun andiak ikusi bear izan zituzan. Añ EL2 217s. Egun osoak jan ez edan gabe, gorphutza odoleraino azotatuz […]. Hoinbertze garraztasunek ethendu ziotzaten indarrak. Laph 41. v. tbn. Zby RIEV 1908, 415. Aspereza (ref. a un sonido). Errea bere garraztasunagatik zakur letra esan oi da. Cb EBO 22.

    2. Acidez; amargor. “Garraztasun, qualité de ce qui est brûlant, âcre, etc. au goût” H. “Garraxtasun, aigreur, acidité” Ib. Beazunaren garraztasun miña. Lard 459. Edan eziñda garraztasunok. AB AmaE 36. [Sagardoaren patsari] karea nastuaz, garraztasuna kendu egin bear zaio. EEs 1916, 269. Lurreko eztiak berez darama garraztasunaren azia. Ag Serm 378. [Estebeteen] loditasuna, koipetasuna, garraztasuna eta garbitasuna igartzea. “Acidez” . EAEg 28-12-1936 667. Barruko asetasunak edo garraztasunak esnatu eban Pernando. SM Zirik 19. v. tbn. Erkiag BatB 196. [Lur gaziaren] garraztasunak. Ibiñ Virgil 87.

    Sinonimoak: iz.

    [laztasuna]: laztasun, karmindura Ipar., karmintasun Ipar., latz Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. acritud, acrimonia; amargura (2) iz. severidad, austeridad, rigor (3) iz. (Teknol.) acritud
    fr (1)  iz. aigreur, amertume (2) iz. sévérité, austérité, rigueur
    en  iz. bitterness, sourness
    port (1) acrimônia; amargura (2) severidade, austeridade, rigor

    Testuinguruan

    Axola ez balitzaio bezala mintzatu arren, garraztasun handia antzematen zitzaion aurpegian. [Harry Potter eta sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2001)]

     
  • Maite 9:33 pm on 2021/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    edaran 

    du ad. edaran, edaran, edaraten || Edanarazi.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    edaran. (BN-ciz, Sal, S, R; SP, Urt I 134, Ht VocGr, Lar, Lecl, HeH Voc, Hb, Gèze, Dv, H, A Apend), eradan (S; SP, Lar, VocBN , HeH Voc, Gèze, Dv, H), ederan (Hb, H (BN)), eadan (S). Ref.: A (eadan, edaran, eradan); Lrq (eadan, eradan). Abrevar, dar de beber, escanciar. (Empleado normalmente con aux. trans. bipersonal: X-k Y edaran ‘X abreva o da de beber a Y’; hay ejs. de autores meridionales que no se ajustan a esta construcción). “1. abreuver. Egarri dena edaratea, donner à boire à qui a soif. Edaran ezatzue egarriak, donnez à boire à ceux qui ont soif (Harb). 2. mener à boire les bestiaux, leur servir à boire. Eramazkik idiak edaratera, amène les bestiaux à l’abreuvoir. Edaran dituk zaldiak? as tu fait boire les chevaux?” H. Cf. edaratu. v. edanarazi.

    Tr. Documentado en la tradición septentrional desde Leiçarraga a Duvoisin; en el s. XX sólo se encuentra en autores meridionales cultos. La forma más empleada en la tradición es edaran , aunque se encuentra ederan en Leiçarraga (además de edaran ) y TB, y eradan en Voltoire y Pouvreau y, junto a edaran, en Duvoisin. La forma más frecuente entre los meridionales es eradan , salvo en Zaitegi, que usa edaran . Se recogen todos los ejemplos hallados.

    Bere paillardizaren hiratako mahatsarnoaz nazione guziak edaran ukhan baititu. Lç Apoc 14, 8 (He edanarazi). Guziak edaran izan gara spiritu ber batez. Lç 1 Cor 12, 13 (He edaranak, TB ederanak). Eztu laxatzen bere idia edo bere astoa manjederatik eta eramaiten ederatera? Lç Lc 13, 15 (He edaraterat, TB edaterat). Zeure odol sakratuaz [gaituzu] / halaber edaraten. EZ Noel 123. [Itsasoaz] edaraten baita arima titxosoa. EZ Man II 14.
    v. tbn. Volt 157 (eradan). Abrahamen kameluak eradaten zituela. SP Phil 188 (He 190 edaranez). Edaratera eman dio / Plazer uholde xarmanta. Gç 193. Edara zatzue arthaldeak, eta goanaraz bazkatzera. Urt Gen 29, 7 (Dv emozuete […] edatera). Izpiritu berean eradanak izan gare guziak. Dv 1 Cor 12, 13. Putzu hartarik edaraten ziren aziendak. Dv Gen 29, 2 (Ur edanerazten zitzaien). Ardiak eradaten zituenean. Or Mi 43. Ez al du zuetako edozeñek bere idia […] eradatera eramaten larunbatean? Ir YKBiz 290. Abereak eradatera daramazkianak. TAg Uzt 239. Sokrateri otzeri-belar ura edarateko (edan eragin) aginduak kexkok kendu egin zizkion. Zait Plat 12. [Bach-en] lan ezilkorretan bere gogoa eradan gabe. Ibiñ Virgil 25. Orkatz izutiak eta zakurrak edaska batean eradango dira. Ib. 55.

    Sinonimoak: ad. Ipar. g.e.

    [edanarazi]: edanarazi, eradan (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) h. edanarazi abrevar, dar de beber
    fr du ad. h. edanarazi abreuver
    en water, give a drink to [sth]
    port dar água

    Testuinguruan

    Edaran dituk zaldiak? (Orotariko Euskal Hiztegian)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel