Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:16 pm on 2021/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    mamikatu 

    du ad. mamikatu, mamika, mamikatzen ||Ipar. Birrindu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mamikatu. Destrozar, hacer trizas. v. mamitu (2). Urde xerria! […] Zangoaren azpian mamikatzen ahal bahut!… Leon GH 1934, 306. Hau (Durruti) begitartea ilhun, pilota iduri mamikatu behar zuela eskuetan, othoitz batean bezala. Gazte 1958 (Dic.), 8 (ap. DRA).

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [birrindu]: alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) deshacer(se), hacer pedazos, desmenuzar, rallar, triturar, destrozar, destruir, hacer(se) añicos
    fr ad. démêler, écraser, émietter, râper, écraser, déchiqueter, détruire, briser
    en ad. unravel, smash, crumble, grate, crush, shred, destroy, shatter
    port ad. esmiuçar, esmigalhar, triturar, esmagar, destruir

    Testuinguruan

    Mugikorra mamikatu du. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:24 pm on 2021/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    dezibel 

    iz. Fis. Magnitude baten bi balioren erlazioa eskala logaritmikoan neurtzeko unitatea (dB). Legeak dio 30 dezibel ezin direla gainditu. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Dezibela (dB) unitate logaritmiko bat da, bi magnituderen arteko erlazioa neurtzen duena. Akustikan, elektronikan, telekomunikazioetan eta kontrolaren teorian erabiltzen da nagusiki. Magnitude biren arteko erlazioa adierazteko erabili daiteke, edo, balio bietako bati erreferentziazko balio bat ematen zaionean, balio absolutu bat adierazteko.

    Dezibela Bel unitatearen hamargarren bat da, hau da, bel bat hamar dezibel dira. Praktikan oso arraroa da Bel unitatea aurkitzea, dezibela erabiltzen da. Izena Alexander Graham Bellengatik datorkio.

    Jarraitu irakurtzen Wikipedian

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Fis.) decibelio, decibel
    fr iz. décibel
    en iz. decibel
    port iz. decibel

    Testuinguruan

    Giza entzumenak hautematen duen gutxieneko ozentasuna dezibel (dB) bat duena da. [Fonetika fonologia hitzez hitz, Lourdes Oñederra (EHU, 2004)]

     
  • Maite 10:35 pm on 2021/04/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    garratz 

    1 adj. Ahoan halako laztasuna edo mintasuna sentiarazten duena. Ik. mingots; gazi 4; min1 4. Limoia baino garratzagoa. Ozpina bezain garratza. Sagar heldugabeak garratzak ohi dira. Ardo garratza benetan. Ene etsipenaren zapore garratza. 2 adj. (Gauza abstraktuez edo pertsonez mintzatuz). Hitz gogor eta garratzak. Atsekabe garratz saminak. Istilu garratzak sortu dira. Marinelaren ogibide garratza. Penitentzia garratzak egin. Juje garratz bezain zuzena. Iparraldeko jende garratz haiek. Egiak, latza eta garratza izanagatik, osasunbidean jar gaitzake. 3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Biziaren garratza! 4 (Adizlagun gisa). Garrazki. Garratz erantzun zion. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    adond. [garraztasunez]: garrazki, lazki, garrazkiro zah.

    izond. [gazia]: gazi, aspre Ipar. zah.    [latza]: bortitz, gogor, latz, samin, dorpe Ipar., karmin Ipar., mokor Ipar.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. ácido, -a; agrio, -a (2) izond. (hed.) duro, -a; rudo, -a; áspero, -a; austero, -a; severo, -a; amargo, -a (3) izond. (Bot.) Ik. isuski-garratz (4) adb. amargamente, con amargura
    fr (1) izond. acide, aigre (2) izond. (hed.) rude, âpre, acerbe, âcre ; amer, amère, dur, -e (3) adb. amèrement, âprement
    en (1) izond. sour, acid (2) izond. [latza, gogorra] bitter, unpleasant, tough
    port (1) izond. ácido, azedo (2) izond. (hed.) duro; abrupto

    Testuinguruan

    Gaur ere garratz kexatzen naiz, nekez eusten diet neure aieneei. [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)]

     
  • Maite 9:42 pm on 2021/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    atzitu 

    ad. atzitu, atzi, atzitzen || 1 du ad. Atzeman. Bi erbi atzitu dituzte oihanean. Etsaiak zeuden tokira gauaz sartu zen eta bi erregeak atzitu zituen. Gizonak eta emakumeak uraren ihesi eta ura haien ondotik atzitzen! Gaizkile ustekoa batek atzi, besteak gorde giltzapean, besteak kondena, besteak urka. 2 du ad. Inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, memorian edo fitxategi batean dagoen informazioa bilatu eta lortu. Erabiltzaileak edo aplikazioak fitxategiak atzitzeko duen bide bakarra fitxategiak kudeatzeko sistema erabiltzea da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atzitu. v. atxitu.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [atxilotu]: atxilo eraman, atxilotu, bahitu, eskua ezarri, gatibatu, harrapatu, preso altxatu, preso hartu, arrastatu Ipar., atzeman Ipar., atrapatu Bizk.    

    [atzeman]: atzeman, ehizatu, harrapatu, antxitu Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. apresar, capturar; pillar, coger, prender, asir; alcanzar, atrapar (2) du ad. captar, percibir; comprender (3) du ad. sorprender, descubrir (4) du ad. engañar (5) du ad. arrestar (6) du ad. (Inform.) (Telekom.) acceder
    fr (1) du ad. saisir, attraper, capturer, réussir (2) du ad. capter, percevoir (3) du ad. découvrir, deviner
    en du ad. to capture, to catch; to seize, to grab
    port (1) du ad. apreender, capturar; pegar, agarrar (2) entender, captar (3) descobrir

    Testuinguruan

    Loak ez zuen atzitu, haatik, barnean zebilkion zurrunbiloa poxelu. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)]

     
  • Maite 9:59 pm on 2021/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    odolbildu 

    iz. Gorputzean gertatzen den odol biltze edo gatzatzea; bereziki, kolpe baten ondorioz azal azpian egiten dena. Ik. odolbatu; odoluri; ubeldu2; tronbo. Odolbildu haietatik zaina eten eta odola kanporatzera ez dago pauso bat baizik. Koma-egoeran izan zen bi egunez, kolpearen ondorioz buruan egin zitzaion odolbilduaren eraginez. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    odolbildu. (Gc ap. A), odolbiltu (R ap. A ), odolbitu (G-azp).
    Roncha, sangre coagulada” A. Odolbildu oetatik zaña eten eta odola kanporatzera ez dago pauso bat baizik. Aran-Bago ManMed 262. Odol bildu oek izendatzen dira, lendabizikoa . bizia eta bigarrena mansoa. Ib. 262.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [ubeldura]: ubel, ubeldu, ubeldura, ubelune, ubeluri Ipar., uspel Ipar., uspeldura Ipar., belundu Gip., beltzune, odolbatu, odoluri Ipar./Naf.    

    [odolbatua]: koagulu, odolbatu, odoluri Ipar./Naf.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz. coágulo [de sangre] (2) iz. cardenal, roncha, moretón, moradura
    fr (1) iz. [koagulua] caillot ; coagulum (2) iz. [ubeldua] bleu
    en (1) iz. (blood) clot (2) iz. [ubeldura] bruise
    port (1)  iz. coágulo[de sangue] (2) iz. hematoma

    Testuinguruan

    EMAk «balizko lotura» bat atzeman du AstraZenecaren txertoaren eta odolbilduen artean [EMAk «balizko lotura» bat atzeman du AstraZenecaren txertoaren eta odolbilduen artean, Edurne Begiristain (berria.eus, 2021-04-07)]

     
  • Maite 10:52 pm on 2021/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    maitazarre 

    iz. Jas. Maitasuna. Euskal Herriarenganako eta, bereziki, Nafarroarenganako maitazarrea izan zuen gidari bere jarduera politikoan.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    maitazarre. (H (+ -th-)), maitasarre (A, que cita a O), maitatzarre, maitesarre (T-L) Amor. “Dilection- T-L. La forma maitasarre que Azkue atribuye a Oihenart es en realidad (según el sistema ortográfico de éste) -zarre. Nik, supertuz, / badut gertuz / maitazarre zugana. O Po 3. Alako sukar ta maitasarre goria. Ol Imit IV 14, 2 (SP amorio, Mst amurio, Pi maitasun). Gizasemien biotzetan alkarganako maitasarre edo. karidadea biztu. Eguzk GizAuz 189. Zugana anpatu arte euskal-maitazarre! SMitx Aranz 36. Yaubek Berak aiekiko maitasarrez ta adeiberaz yarein, eraiki ta eraman ditu. Ol Is 63, 9 (Dv maithakunde). Eta oiñetan auspez, oro maitasar. Gea “Iturria” (ap. DRA). Gure maitasarreak eta bearkiak eskatzen dutenez. Amez Hamlet 22. Gurasoa semearengana baño maitatzarre itzaltsuagoz. Or in Zait Plat 154. Maitasarrea deutsa mutil oneri. Erkiag BatB 182. Apari pozgarri maitasarrean. Gazt MusIx 187. Aren maitasarrea orduoro geitzen zait. Ibiñ Virgil 64.

    Sinonimoak: iz. jas.

    [maitasuna]: askonahi, maitasun, maitatze, nahitasun, amodio Ipar., askogura Bizk., onerizko jas., amore g.e., maitakuntza g.e., maitantza g.e., onerizte zah., oniritzi zah., maitagune Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. amor, cariño, afecto
    fr iz. amour, affection
    en iz. love, affection
    port iz. amor, carinho

    Testuinguruan

    Ez zen hari musu ematera ausartu, ez baitzekien, ez berarengan, ez harengan, musu batek zer iratzarriko ote lukeen: maitazarrea ala haserrea. [Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust / Joxe Austin Arrieta (Alberdania-Elkar, 2010]

     
  • Maite 11:26 pm on 2021/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    onkeria 

    iz. Gozokia. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    onkeria. (L ap. Lh ). Golosina, plato delicado. Saindu ona, hitzemaiten dautzugu ez zitugula gehiago goserik utziko, bethi aseko zitugu gure onkeriez… Lf Murtuts 8. Kavalier jaunak suprefetaren izenean eman diozko loreak eta onkeriak. Herr 4-4-1957 (ap. DRA ). Zeren ohoretan ditutzue onkeria horiek mahainean? Larz HilEspos 156.

    Sinonimoak: iz.

    [onkeria]: gozoki; litxarreria, mizkinkeria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. golosina, plato delicado
    fr iz. friandises
    en iz. (UK) sweeties (US) candy
    port iz. guloseima

    Testuinguruan

    Ikusten hasita geunden luze joko zuela auziak, baina giza borondatea flakoa baita, hasiera bateko euforia onkeriazkoa etsipenezko ihesa bihurtua zen jada, carpe diem gaizki ulertu baten bidetik. [Hil-kanpaiak airearen zabuan, Anjel Lertxundi (berria.eus, 2021-04-04)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel