Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:48 pm on 2020/11/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    sabelzuri 

    adj. g.er. Itxuratia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sabelzuri. (L, BN, S ap. Lh; Lar, Lar in Aq 1395 y 1458 A, H), sabeltzuri (Urt III 337), sabeltsuri, zabelzuri (Lar) Tramposo, falso, embustero. “Doblado, fingido” Lar. “Falso hombre” Ib. “Hombre falso” Lar in Aq 1395. “Tramposo, que engaña, gizon sabelzuria, gizon sabelzuri” Id. Ib. 1458 ( A). “Faux, fourbe (littér., ventre blanc)” H. v. sabelpezuri. Aiena zaizkiotzu o gure Jainko andia, aiena zaizkiotzu lausengari sabel zuriak. Lar Fueros 8. Ugazaba negarrez ikusi ixan baleue, eurak be negarrez asi, naiz-ta gogo barik, sabeltsuri alakuak, ugazabari eder egittiarren! Otx 170. Sabel-zuri batek ostu daustaz nire aginte-lurrak. TAg GaGo 43. An biltzen ziran gabero udalditar aundizki batzuk eta jokoetxeetara inguratu oi diran gizagaldu sabelzuri batzuk ere. TAg Uzt 173. 2. sabelxuri (L ap. Lh), sabeltxuri (Garate 2.ª Cont RIEV 1933, 101). “Ventre blanc: partisan des d’Urtubie, contre le seigneur de Saint-Pée” Lh (que cita a Hb). v. tbn. Htoy Recherches 156. Cf. sabelgorri. Urthubiarrak ziren deitzen sabel-zuri, / senpertarren izena berritz sabel-gorri. Hb Esk 119.

    Sinonimoak: izond. g.e.

    [ele-zuria]: elezuri, irrizuri, itxuralari, itxurati, itxurazale, tolesdun, zuri, faltsu beh., azaluts jas., gezur-zuri g.e., filus Ipar. g.e., fazati Ipar. zah., ele-zuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. falso, -a, de mala fe, tramposo, -a; pillo, -a, pícaro, -a
    fr izond. fourbe, faux, hypocrite
    en izond. false, cheat, cheater; cheeky, crafty
    port izond. falso, -a, tramposo(a), trapaceiro(a); travesso, daninho, malicioso

    Testuinguruan

    Sabelzuri txepel halakoa! [Kristo irakiarra, Blasim, Hassan / Ana Morales (Pasazaite, 2017) Orr.: 103]

     
  • Maite 10:54 pm on 2020/11/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogorkeria 

    1 iz. Gogortasun gaitzesgarria. Etxekoen bihotz-gogorkeria. Zoriaren gogorkeria ankerra! 2 iz. Indarkeria. Hitzetan gogorkeria eta begietan eztia jartzen. Hark egindako sarraskiak eta gogorkeriak. Ez zaizkio gehiegi atsegin gogorkeriak eta odol isurtzeak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gogorkeria. (Vc ap. A; Dv). Acción dura, severa, cruel; dureza, severidad. “Violence, dureté de traitement” Dv. Juramentu egiten deutsubet, eztodala inos aztuko zuben gogorkerija au. Astar II 174. Orrekaz, eure gogorkeriokaz il dok eure alaba ederra! Echta Jos 162. Arek egindako sarraskiak eta gogorkeriak. Or SCruz 107. Odola ixurtzeraiñoko gogorkeriren bat gertatu da. Goen Y 1934, 179. Etxekoen biotz gogorkeria. Etxde JJ 73. Munduaren ezbidea! Eta Zoriaren gogorkeria ankerra! Txill Let 64. Itzetan gogorkeria ta begietan eztia jartzen jarraitu zuen. NEtx LBB 149. Gogorkeriak egin lezakean irainik itsusiena garbitu duana. Berron Kijote 62. Gorrotoa eta gogorkeria obeto dabiltza baztarretan. BAyerbe 162. Mobimentu gogorra sortuaz joian diktadura eta gogorkerien aurka. Gerrika 191. Ez zaizkio gehiegi atsegin Izetari gogorkeriak eta odol ixurtzeak ere. MEIG III 85. En DFrec hay 27 ejs. v. tbn. Arr GB 35. Zby Pel 85. EEs 1913, 163. Ag EEs 1917, 171. Kk Ab I 44. TAg Uzt 257. Erkiag BatB 183. Larz Senper 64. Olea 279. FEtxeb 55.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [dorpekeria]: dorpekeria, dorpezia    

    [indarkeria]: biolentzia, bortizkeria, bortxakeria, indarkeria, bortxa Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. dureza, rigidez, severidad excesiva (2) iz. violencia, crueldad
    fr (1) iz. dureté, extrême sévérité (2) iz. violence, cruauté
    en (1)  iz. hardness; harshness; severity; strictness (2) iz. [indarkeria] force, violence; cruelty
    port (1) iz. dureza, rigidez, severidad excesiva (2) iz. violencia, crueldad

    Testuinguruan

    Gogorkeriarik ez! [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 11:07 pm on 2020/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    ausart 

    1 adj./iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duena; ausardia adierazten duena. Gizon ausarta. Zalakain ausarta ez da noski Baroja beldurtia. Ahalke dela, ez dela jendartean ausart. Ekinaldi ausartak. Egia ez dute ausartek baizik maite. 2 adj. Ausarkeria adierazten duena. Ele ausartak. || ausart izan da ad. Ausartu. Ez naiz ausart zure aitzinean agertzera. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [ausarditsua]: adoretsu, ausarditsu, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kartsu, kaskail, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., fetxo Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., kuraios Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., bihoztoi Zub., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. atrevido, -a; audaz; osado, -a; valiente; decidido, -a (2)  izond. imprudente; temerario, -a
    fr  izond. audacieux, -euse ; hardi, -e ; imprudent, -e ; téméraire
    en  izond. bold, daring, audacious; courageous, brave

    Testuinguruan

    LAGUNAK BABESTUZ SUPER HEROIAK GARA
    ZATOZ GUGANA
    GORA, GORA, GORA AUSARTEN KLUBA!!

    AUSARTEN KLUBA / Yogurinha Borova

    Musika : Mikel Inun
    Letra : Bihotz Gorospe

    Irudia : Enrique Morente

     
  • Maite 11:42 pm on 2020/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gehiago 

    1 zenbtz. asko eta kideko zenbatzaile zehaztugabeei dagokien konparatibozko era. (Izen sintagma bati dagokiola, haren eskuinean; kasu atzizkiak hartzen baditu, mugagabean hartzen ditu). Ik. areago; haboro. Anton. gutxiago. Diru asko, diru gehiago. Etxe berri gehiago erosi ditu. Gogo gehiago agertzen dute orain. Urrats bat gehiago. Denbora gehiago behar du. Lo gehiago egin. Han eta leku gehiagotan. Arreta gehiagoz zaindu.

    2 zenbtz. (Izenordain zehaztugabe bati edo galdetzaile bati dagokiola, ‘aipatzen denaz beste’ adierarekin). Ik. beste1 2. Zerbait gehiago. Ez naizela ezer gehiagoren jabe. Zer gehiago egin dezakezu? Beste zenbat gehiagori ere ez ote die esan? Eta nork gehiago?

    3 zenbtz. (Izen sintagma ezabaturik). Diru asko zuen eta orain gehiago du. Beti gehiago nahi du. Markiegik eta beste gehiagok. Ez zuen gehiagoren beharrik. Ez nazazula gehiagotara hertsa. Horretarako eta gehiagotarako gai da. Inoiz baino gehiagoren eske.

    4 adb. Orain lau aldiz gehiago balio du. Beharrezkoak ditugu, gero eta gehiago, erdaratiko hitzak. Denok, nork gehiago, nork gutxiago, aldatzen dugu hizkuntza.

    5 zenbtz. (Desberdintasunezko erkaketako bi alderdiak agertzen direla). Zuk baino diru gehiago dut. Animalia batzuek gehiago irauten dute beste batzuek baino.

    6 adb. (Ezezko esaldietan). Aurrerantzean. Ik. berriz 1; berriro 1. Ez zaio gehiago ahaztuko. Ez nire aurrean gehiago jar. Ez zuen gehiago Ama Birjina ikusi. || Ipar. Aita-amek, aita-ama bilakatu direnetik, ez dakite gehiago zer den amodioa. Gehiago ez zuen nehork kasurik egiten.

    (Hiztegi batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [haboro]: haboro Zub.

    zenbtz. [haboro]: haboro Zub.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb./ zenbtz. zehaztgb. (kasu-atzizkiak mugagabean hartzen ditu) más
    fr adb./ zenbtz. zehaztgb. plus
    en adb./ zenbtz. zehaztgb. (kasu-atzizkiak mugagabean hartzen ditu) more
    port adb./ zenbtz. zehaztgb. (kasu-atzizkiak mugagabean hartzen ditu) mais

    Testuinguruan

    Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

    Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan (euskaraldia.eus)

     
  • Maite 11:28 pm on 2020/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    arigune 

    Euskaraldian, euskaraz aritzeko guneak.

    Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Aurten bi modu egongo dira entitate barruan parte hartzeko. Batetik, ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. Eta, bestetik, ariguneetan egon ezin duten kideak daude; horiek, iaz bezala, norbanako moduan egingo dute ariketa: belarriprest eta ahobizi rolekin. euskaraldia.eus

     
  • Maite 10:58 pm on 2020/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    belarriprest 

    Euskaraldian…

    Bere gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen du euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez du euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du; eta horixe eskatzen die modu esplizituan.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara! euskaraldia.eus

     
  • Maite 8:17 pm on 2020/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahobizi 

    Euskaraldian…

    Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten du uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditu; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen du. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten dio kideek ulertzen dutenean.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara! euskaraldia.eus

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel