Updates from urtarrila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:05 am on 2016/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizkar-besta 

    iz. Etxeari bizkarra -teilatu bateko bi isurkiek eratzen duten ertza, gorantz irtena denean-  jartzean egiten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIZKAR-BESTA (B, L-ain, BN, S; bizker-besta B): Ref.: A; Izeta BHizt2 (bizker-besta). “Fiesta que celebran los operarios al poner el armazón del tejado a una casa en construcción. El ramo que se pone en lo alto del edificio se llama aldaska” A. “Bier dugu bizker-besta” Izeta BHizt2.

    Hiztegi Batuan:

    bizkar-besta Ipar. eta Naf.: etxe berriari teilatua eman genionean bizkar-besta egin genuen.

    Sinonimoak: iz.

    [bizkar-festa] montxor, teila boda (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [bizkar-festa] galdur-festa (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) fiesta que celebran los operarios al terminar de construir una casa
    fr fête quu célébrant les travailleurs pour terminer la construction d’ une maison
    en workers’ celebration when they finish building a house
    port festa que comemora os trabalhadores por terminar de construir uma casa

    Entzun:

    Bizkar-dantza deitzen zaio irri-jolas bati. Bizkar-festa, etxe bati teilatua eman osteko afariari. Batek gogoa du —inertzia hutsa— motore. Besteak, gogotik egindako lana.  [Bizkar-dantza, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-01-15)] (Berria.eus)

    bizkar-besta (Zubia berritzen aritu diren lagunek ‘bizkarbesta’ gosaria egin zuten ortzegunean. Argazkia: erran.eus)

     
  • Maite 7:38 pm on 2016/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    bahe 

    iz. 1. Hondo saredun edo zuloduna duen lanabesa, tamaina desberdineko aleak edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. 2. (hed.) Baliagarri edo onargarri ez dena bereizteko irizpide, prozedura, etab.ez esaten da. • bahe larri. Zulo handikoa. || bahe xehe. Zulo txikikoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [galbahea]: artza, galbahe, bahola Ipar., zetabe Ipar., maze Ipar./Naf., zetatxu Zub., arrazko g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cedazo, criba; tamiz, harnero (2) iz. (hed.) criterio o método para hacer una criba, para seleccionar
    fr iz. tamis, crible, van
    en iz. sifter; sieve
    port iz. peneira, crivo; tamis

    Entzun:

    Meza bukatu zenean altxatu, sendagilearengana joan, albo bat bahe baten antzera utzi zioten perdigoiak aterarazi eta ez zuen txintik ere atera. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bahe (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 12:39 pm on 2016/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizki 

    iz. Ik. biki. iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. G-N

        [bikia]: biki, bikoitz pl., biritxi Ipar., bibiro Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (G) h. biki gemelo, -a, mellizo, -a
    fr iz./izond. jumeau, -elle
    en iz./izond. twin
    port iz./izond. gêmeo(a)

    Entzun:

    Erditzeko garaia iritsi zenean, bizkiak izan zituen. [Agindutako lurraren bila I, Jose Antonio Mujika, Erein, 2002] (Egungo Testuen corpusa)

    bizki (FlickrCC, Donnie Ray Jones)

     
  • Maite 12:02 pm on 2015/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    brindis 

    iz. 1. Zerbait edan aurretik pertsona edo gauza bati opa zaion zoria adierazteko ekintza; ekintza horretan esandako hitzak. 2. TAUROM. Toreatzaileak norbaiti faena eskaintzeko ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    brindis (Lar). Brindis. Brindisetan edaten diran osasuna oen gañean ederki esan bide zuen […], zenbat eta zure sabelean edandako osasuna geiago diran, anbat osasuna gutxiago izango da zugan. AA III 368.

    Sinonimoak: iz. Heg. zah.

        [topa]: topa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) brindis
    fr toast
    en toast
    port brinde

    Entzun:

    Esaten diozu “bezino, hermano, kuñado, ez dezu gaur nere konbitea artu gabe etxera bear, brindo kuñado”, onela mugitzen dala bestea edatera, ta brindis ta brindis egitera. AA III 555. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Gainera, brindis asko egiten genituen ardoarekin, eta osabak beti Togliatti eta Nenni askatasunaren defendatzaile handien omenez topa egitea proposatzen zuen. [Denak hasperenka, Gianni Celati / Pello Lizarralde (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    brindis [by demi, CC BY 2.0 via Wikimedia Commons]

     
  • Maite 9:42 am on 2015/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    byte 

    Unitate moduan tratatzen den luzera finkoko bit-katea; normalean karaktere bati egokitzen zaio eta bit-kopurua zortzikoa izaten da (ia beti) edo noizean behin seikoa eta horrelakoetan seikote deitzen zaio. (Euskalterm)

    Wikipedian (byte)

    Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen da.

    Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (ingelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es byte
    fr byte
    en byte
    port byte

    Entzun:

    Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    byte (byten multiploak, Wikipedia)

     
  • Maite 10:58 am on 2015/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    berrabiarazi 

    ad. INFORM. Abian dagoen ordenagailu baten sistema, nahita edo nahi gabe, itzali eta berriz ere abian ipintzen deneko prozesuari deritzo.

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es INFORM. reiniciar
    fr INFORM. redémarrer
    en INFORM. reboot
    port INFORM. reinicializar, reiniciar

    Entzun:

    Egindako aldaketak ezar daitezen, berrabiarazi ordenagailua.

     
  • Maite 11:55 pm on 2015/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilatzaile 

    Interneteko baliabideen, bereziki webguneen, edukia indexatzen duen programa, erabiltzaileari aukera ematen diona web nabigatzailearen bidez gako-hitzak idatziz informazioa bilatu eta zehaztutako parametroen arabera aurkitutako dokumentuak kontsultatzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es buscador, motor de búsqueda
    fr moteur de recherche, chercheur
    en search engine
    port

    Entzun:

    Bilatzailean topatu nuen albiste harri buruzko informazio ugari. 

     

    bilatzaile

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel