Updates from iraila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:48 pm on 2015/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bluetooth 

    iz. Irrati-maiztasun bidez gailu desberdinen artean ahotsa eta datuak transmititzeko haririk gabeko komunikazioa ahalbidetzen duen mundu-mailako estandarra. (Wikipedia)

    Beste hitzkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es bluetooth
    fr bluetooth
    en bluetooth
    port bluetooth

     

    Azkenaldian, arazoak izan ditut mugikorraren bluetooth konexioarekin.

    bluetooth (Wikipedia, Bluetooth combo wordmark 2011)

     

     

     

     
  • Maite 4:32 pm on 2015/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    bit 

    iz. Inf. Oinarrizko informazio banakoa. ■ Informatikako prozesaketa eta memorian, ordenagailuak darabilen informazio unitaterik txikiena da bita. Bit batek 1 edo 0ko balioa du sistema bitarrean. Zortzi bit-ek byte bat osatzen dute, eta horren bidez edozein informazio mota adieraz daiteke, alfabetoko hizkiez gainera, baita 0 eta 9 arteko digituak ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bit
    fr bit
    en bit
    port bit

    Entzun:

    Pentium IIko txip batek, eta hau izan da mendearen azken urteetan gehien erabili izan den txipa, 7,5 milioi transistore inguru ditu barruan, eta bit bakoitza mila atomo inguruan dago bildua.  [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bit (Wikimedia Commons)

     
  • Inaki Agirre 11:56 am on 2015/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    birazoi 

    iz. Ekaitza iragartzen duen hego-mendebaldeko haizea (“virazón”).

    “Birazoi ixaten da trumoi eueldixe; denporali ekarri aurreko axi: birazoiko axi. Jeneralin birazoi suroestetik joten dabena ixaten da. Gero mendebala ta ipar-mendebala ekarten dau. Emendik barrutik trumoi-te, eueldi beru-te, orrek baakiau zer dakarren: birazoi”. (Bedialauneta Laka Luis Mari).

    (Birazoi izaten da trumoi eguraldia; ekaitza ekarri aurreko haizea: birazoiko haizea. Gehienetan birazoi hego-mendebaldetik jotzen duen haizea izaten da. Ondoren, horrek, mendebala eta ipar-mendebala ekartzen du. Hemendik barrutik trumoia eta eguraldi beroa denean, horrek badakigu zer ekarriko duen: birazoi). (ondarruberbetan.com)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  virazón [f. Cantb. Sucesión repentina del viento huracanado del sur por el viento del noroeste]
    fr m (viento) brise Æ’ du large
    port ƒ viração f, mudança repentina do vento

    Entzun:

    Birazoi emonda euan; axe zan birazoi naturala. (ondarruberbetan.com)

    birazoi (FlickrCC, francois pouzet)

     
  • Maite 10:30 pm on 2015/08/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    bidegile 

    iz. 1. Aintzindaria; bidea egiten duena. 2. Ibiltaria. 

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    [bide-erakuslea]: aitzindari, bide-erakusle, gida, gidari, gidatzaile, aitzineko Ipar., bidari Ipar., bidatzaile Ipar., hotsemaile Ipar., aitzingidari Ipar. g.e., bidaltzaile Ipar. zah. 
    [ibiltaria]: ibiltari, ibilkari, zangokari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. guía; que marca el camino (2) iz. viajero, -a, caminante
    fr iz. entrepreneur, -euse de route ; cantonnier, -ère
    en (1) guide (2) (UK)traveller, (US)traveler n
    port (1) guia (2) viajante, caminhante

    Entzun:

    Gizon zorrotza eta zuhurra zen. «Zientzia gizonaren zehaztasunarekin neurtzen zuen bere burua, eta, askotan, erregla berarekin neurtzen zituen besteak», haren inguruko Bidegileak bildumako liburuak jasotzen duenez. Baina, Pedro Miguel Etxenike zientzialari eta haren lagunaren ustez,«pentsamoldez zabala zen, bihozkorra zen, bestalde, eta bazekien zabal-gozoa izaten». [(Koldo Mitxelena) Bidegile arrazionala, Nagore Ares Amaya (Berria.eus, 2015-08-18 )]

    bidegile (Koldo Mitxelena, berria.eus)

     
  • Maite 11:34 am on 2015/08/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bonba 

    iz. Eztanda kontrolagarria duen lehergailua.

    Sinonimoak: iz.

        [lehergailua]: lehergailu, zartagailu Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [jaurtigaia, lehergaia] bomba (2) [jaurtigaia, lehergaia] bomba (3) Ik. ponpa
    fr bombe
    en bomb [weapon]
    port bomba

    Entzun:

    Minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Hiroshiman duela 70 urte AEBek jaurti zuten bonba atomikoaren ondorioz hil ziren biktimak. Bonba lehertu eta berehala 80.000 lagun baino gehiago hil ziren; handik urte amaiera 140.000 lagun; eta hurrengo urteetan, erradiazioaren eraginez, milaka gehiago.  [Mundu osoko ordezkarien parte hartze handiarekin oroitu dute Hiroshimako sarraskia (Berria.eus, 2015-08-06 )]

     

    bonba (Wikimedia Commons, Nagasakiko bonbardaketaren irudia)

     
  • Maite 9:07 am on 2015/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    berriztagarri 

    izond. Berrizta daitekeena. • energi iturri berriztagarri. Naturalki berriztatzen diren baliabideak direlako, giza ikuspegitik agortzeko arriskurik ez duen energi iturria. Esate baterako, eguzkia, haizea, biomasa, etab.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. berrizta daitekeen.
    2. birsorgarri, ugalgarri.
    3. berrezargarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. que merece ser renovado, renovable [kontratu berriztagarria: contrato renovable / energia berriztagarria: energía renovable]
    fr adj renouvelable
    en adj renewable
    port adj renovável

    Entzun:

    Lehendakariaren esanetan, energia berriztagarrien alde egindako apustuan beste urrats bat da.  [Nuklearretik berriztagarrietara, Ibai Maruri Bilbao (Berria.eus, 2015-07-24)]

    energia berriztagarri (FlickrCC, Jumanji Solar)

     
  • Maite 11:59 am on 2015/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideotxat 

    iz. Txat-mota berezia, Internet bidez audioa eta bideoa erabiliz zuzenean berriketan aritzeko aukera ematen duena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es videochat
    fr videochat; vidéobavardage
    en videochat
    port videochat

    Entzun:

    Proiektu hura aurrera eramateko, ia egunero bideotxatean aritzen ziren.

    bideotxat (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel