Updates from abendua, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:30 am on 2016/12/28 Permalink | Reply  

    Hautatu #GaurkoHitza2016 

    Iritsi da 2016ko #gaurkohitza hautatzeko txanda. Zein duzu gustukoen ondorengoetatik? Hautagaiak hilabetez hilabete sare ezberdinetan gehien zabaldu diren hitzak dira.  Urtarrilean, adibidez, “zur” hitza izan zen hedatuena; otsailean, aldiz, irusako… Egin klik ikonoaren gainean, hitz bakoitzari buruz gehiago jakiteko.

     

     

    Orain hitzak garbi dituzula, zein duzu gustukoen? Bozkatu #GaurkoHitza2016! Urteko azken egunean, gaueko 12:00etan itxiko da bozketa. Animatu eta egin klik!

     
  • Maite 12:25 am on 2016/11/23 Permalink | Reply  

    Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat! 

    Gaurko hitza duela 8 urte jaio zen eta, behar bezala ospatzeko, #gaurkohitza8 hitz-traola erabiliz, txio bat idaztera gonbidatu nahi zaituztet. Aurten, ikusiko duzuen bezala, eskari erraz-erraz batekin natorkizue. Animatuko zarete parte hartzera, ezta? 🙂

    Hauxe da egin beharrekoa:

    Idatzi txio bat gustuko duzun hitz batekin eta ipini hitza esaldi batean. Hau da, eman hitza eta esaldia. Adibidez:
     

     
    Nahi izanez gero, txioarekin batera irudia eman (aplikazio hau erabi dezakezue):
     

     

    Twitterren konturik ez baduzue, hemen ere utz dezakezue. Egin klik eta idatzi zure izena, hitza eta esaldia.

     
    Ba, hauxe da guztia! Erraza, ezta? Zuen hitzen eta esaldien zain geratzen naiz! Mila esker parte hartzeagatik!

     
  • Maite 9:00 pm on 2016/01/01 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza 2015 ‘aurri’ da! 

    Gaurko hitza 2015… ‘aurri’ da! Aurrekoan esan nuen bezala, 2015ean sareetan gehien hedatu zen #gaurkohitza ‘aurri‘ izan zen. Eta horixe bera izan da bozkatuena ere. Hementxe ikus dezakezue bozketaren emaitza. Esker mila bozketan parte hartu duzuenoi!

    Eta zer da ‘aurri’?

    Harluxet Hiztegi Entzikopedikoan irakur dezakegunez:

    iz. 1. Teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea. 2. ERAIK. (pl.) Eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak. Atenasko Partenon-en aurriak • AURRI IZAN. (Z) 1. Baliabidez urria izan. Aurri dituk etxe horretan. 2. Osasunez ahul egon. || AURRI-ZORIAN EGON. Eraikin bat lurrera erortzeko arriskuan egon.

    Jon Altzaren bidez ezagutu genuen hitza eta jakin genuen Izaki Gardenak taldearen disko berrian azaltzen dela.

    aurri (Gaurko hitza, CC)


    Amaitzeko, gogorarazi, 12 hitz hauen artean hautua egiteko aukera zegoela: aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel eta anei.

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horiei buruz gehiago jakiteko:

     
  • Maite 9:27 am on 2015/12/26 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza: hautatu 2015eko hitza! 

    Atzo Fundéuren egitasmo baten berri izan nuen. Antza denez, 2015eko hitza hautatu nahian dabiltza eta, adituek erabakia hartu bitartean, jendeak hautagaien artean gustukoena bozkatzeko aukera du. Neure artean pentsatu nuen: “7 urte gaurko hitzarekin bueltaka, eta nola ez zait antzeko zerbait egitea bururatu?”

    2015ean ez dira gutxi izan Gaurko hitzaren erakusleihoan ikusgai/irakurgai ipini ditugun hitzak, ezta? Bada, ez naiz ni datuen analisiaren ur sakonetan murgiltzea gustuko duen horietakoa; halere,  jakin-goseak jota, aurten sareetan gehien barreiatu direnak zeintzuk izan diren kuxkuxean ibili naiz. Ezetz asmatu zein izan den zabalduena? Lasai! Galdera erretorikoa da. Nik emango dizuet erantzuna: aurri izan da. Polita!

    Aurtengo hitzak banan-banan ikusi ondoren, hementxe dituzue 12 hitz hedatuenak (‘share’ botoian zenbaki altuena dutenak): aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel, anei.
     

    Ezagutu hitz hauen esanahia

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horri buruz gehiago jakiteko:

     

    Bozkatu zure gustukoena:

    Zein duzu gustukoen? Egin klik eta hautatu zure hitza. Abenduaren 31n, gaueko 12:00etan, itxiko dugu bozketa eta urtarrilaren 1ean, urte berriarekin batera, jakingo dugu zein izan den garailea.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel