Updates from abendua, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:51 pm on 2020/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    erkain 

    iz. Hatz-mamia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 erkain. 1. (L(+ -kh-) ap. A ; -kh- O-SP 227, SP, Dv, H).
    Yema de dedo. “Le bout des doigts. Erkhainetan hori badaki, il sait cela au bout des doigts” O-SP 227. ” Erkhainetan darabillate maiteegiz ” SP.
    Lehenbizikoak gauza aiphatzen tik komunak / Erkhaiñetan bat bederak iakin behar tuenak. EZ Man I 5. Sudur zuloetan erkaña sartu zuen. Inzag Kabuxak 44. 2. “(BN-baig), articulación de dedos” A.

    2 erkain. 2 erkain. “(S), parto” A. “Erkhain (S), enfantement” Lh.

    Sinonimoak: iz. Ipar. zah.

    [hatz-mamia]: hatz-mami, eri-mami Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. yema [del dedo]
    fr iz. bout
    en iz. fingertip
    port iz. polpa

    Testuinguruan

    Handik urte gutxira, lehen Super Gluea iritsi zen merkatura, eta Eastman 910 deitu zioten. Hala ere, itsasgarriak ez zuen arrakasta handirik izan harik eta 70eko hamarkadaren amaieran zianoakrilatozko lurrunak askatzen zituela ikusi arte. Konturatu ziren lurruna larruazaleko koipeari itsasten zitzaiola eta ondoren gure erkainen markak agerian jartzen zituela. [Super Glue itsasgarriaren historia, zientziakaiera.eus]

     
  • Maite 11:35 pm on 2020/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxeratze-agindu 

    iz. Egoera bereziren bat dela eta, ordu batzuetan, bereziki gauaz, kalean ibiltzea debekatzen duen agindua. Armadak hamabi orduko etxeratze agindua jarri zuen indarrean. Irakeko Gobernuak etxeratze agindua ezarri zuen atzo Bagdaden eta Samarran. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Etxeratze-agindua, kera-deia edo isildeia eguneko ordu zehatz batean, hiri edo estatu batean arrazoi batzuengatik, hiritarrei kalean ibiltzeari debekua jartzea da. Normalean, gobernu batek agintzen du, salbuespen egoeratan, ordu zehatz batzuetan kalean ibiltzea debekatzen duena, orokorrean gauean.

    Etxeratze-aginduaren ondorioz, kalean harrapatua izanez gero, Estatuak edozein ekintza gauzatu dezake etxeratze-agindua bete ez duenaren kontra.

    Sinonimoak: iz.

    [etxeratze-agindu] : kera-dei, isildei (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Mil.) toque de queda
    fr iz. couvre-feu
    en iz. curfew
    port iz. (Mil.) toque de queda

    Testuinguruan

    Etxeratze-agindua gertu dagoela dirudi. #gaurkohitza

     
  • Inaki Agirre 11:44 pm on 2020/10/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    eguarte 

    1 iz. Eguerdia arteko bitartea, eguerdi artea. Merkatariari herri aginduak eguartean saltzen uzten diola baina arratsaldean ez. 2 iz. Arratsaldea. Eguarteko otoitzetan. 3 iz. Egunaren bitartea. Eguarte osoan gaizki esaka. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eguarte.

    1. (A), egunarte. Día, período de tiempo entre el amanecer y el crepúsculo. Eguartean. “Entre día [= ‘durante el día’]” . Cap 124. Gaizki esaka ari zaikizkit / gaur egun-arte osuan. Uzt Noiz 45.

    2. (V, G ap. A ), eberte (V ap. A ). “Entredía, después del mediodía, siesta […]. En algunas comarcas de V existe la salutación de eguarte on o su variante eberte on ” A. Euki eragingo deutsut arrastegi edo egubarte ez txaarragua. Mg PAb 137. v. tbn. AA CCErac (ed. 1900), 237 (ap. A). Zuek bere egun artean, ta zeuroen era askotako zeregiñetan, jaso betibere Jangoikoagana zuen biotzak. Añ LoraS 99. Izentau oi da egubarte bat […] merijandia egiteko. JJMg BasEsc 125. Gaurko egubartian. JJMg May 55.

    3. (G-to, AN-larr; Dv), egoarte. Ref.: A; Asp ANaf. “Matinée jusqu’à midi” Dv. “Hasta el mediodía” A. “El tiempo que precede al mediodía, 10, 11 de la mañana” Asp ANaf. v. EGUERDI-ARTE. Eguarte guzian beren jainkoari aritu zitzaiozkan oska. “De mane usque ad meridiem” (3 Reg 18, 26). Lard 226. Iruterdietan berriro bildurik, jarraitu zitzaiozkan eguartean asitako sallari. EE 1880, 127. Atzo eguarte azkenean edo goizberanduan. Ezale 1899, 10a. Egunsentian aterata eguartian beren errezuak Ama Birjiñari egiteko. Goñi 115. Estropadarik ez ote-egingo? / iraungo ote eguartean? “¿Aguantará el tiempo hasta mediodía?” . Or Eus 391. Merkatariari erri-aginduak eguartean saltzen uzten diola ta atsaldean ez diolako asarretzea. Or Aitork 64. Eguneroko kalerako txangoak egoarterik geiena eramaten zion erraiñari. Ataño MLanak 171. Eguarte guzia lanean pasa ta gero, zazpi semerekin lasai bazkaltzen ari nintzala. Ataño TxanKan 221. Eguerdi arte artan ez det uste negarra besterik egin nuanik. Bukatu zan egoartea eta etorri nintzan etxera. JAzpiroz 49. Ori bukatu eta berriro buzoa, botak eta abar jantzi, mosketoia artu eta instruziora. Egoarte guztia askotan, bazkalteko ordua arrapatu eziñik. Albeniz 59.

    4. eberte (V-ple-ger ap. A). “Hacia el mediodía” A.

    5. ” Egunarte (BN, R), día sin ocupación” A. EGUARTE-ALDE. Sur. v. EGUERDI-ALDE. Zeña erriyaz gaiñ Aloña-mendijaren eguartealdera arkitzen dan. Aran SIgn 18.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [eguerdi arteko bitartea]: eguerdi arte    

    [arratsaldea]: Bizk.arratsalde, arrastiri Ipar., arrastegi Bizk., arrasti Bizk., arrats g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [egunsentitik ilunabarrera] día (2) iz. tarde, parte del día posterior al mediodía (3) iz. mañana, parte del día anterior al mediodía
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Niri atzera eragin zidan, akaso, eguarte hartan pedagogiaz zerbait baino gehiago dakien lagun batekin solasaldi bat izan nuelako. Sailetik at / A Egaña (Berria)

     
  • Maite 9:56 pm on 2020/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    egiazkotasun 

    iz. Egiazkoa denaren nolakotasuna. Ik. egiatasun. Zabaldu zen berriaren egiazkotasuna aztertzen (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egiazkotasun. egizkotasun. Veracidad; autenticidad. En el msOñ 235v ‘validez (del matrimonio)’. Liburu sagraduen egiazkotasunaren, argitasun jaungoikozkoaren eta esangura benetakoaren ezauperara. Itz Azald 18. Gizaldien arenganako zaletasunak, egizkotasuna ta beneragarritasuna emon eutsazan. Gand Elorri 120.

    Sinonimoak: iz.

    [egiazkotasun] : egiatasun, benetakotasun. Ant. faltsutasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. veracidad, autenticidad
    fr iz. véracité, authenticité
    en iz. veracity; authenticity
    port iz. veracidade, autenticidade

    Testuinguruan

    Egiazkotasun horretara mila bidetatik hel daiteke, nahiz eta ni bide batzuetatik errazago iritsi. [Desorekaren egiazkotasunaz, Jon Benito (Berria, 2009-09-04)]

     
  • Maite 9:41 pm on 2020/09/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    estalpetu 

    1 da/du ad. Estalpe hartu; babestu. Etxola batean estalpetu ginen. Har eta estalpetu nazazu zeure hegalpean. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Babesleku estalpetua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    estalpetu.

    1. (V, G, AN, L, BN, S ap. A ; Lar, Añ, Lecl, H). Acoger, proteger(se). Zeure bearra dot egun onetan, artu ta estalpetu nagizu zeure egapian. Añ EL2 12 (EL1 8 estalpetu; v. tbn. CS 48). Usoak usategira legez, egaz egingo dot laster, ta estal-petuko nas Jesusen biotzean, an sendatu. Añ LoraS 171. Eurak estalpetu eta eskudatuko gaituela. Ib. 142.

    2. Excusar. Presona gazte bat bere egiteetan ta joan etorrietan arina eta zoroa izatea ezta on, baña dirudi, gitxi bat bada bere, adinak, edadeak, gaztetasunak estalpetuten dabela. Añ GGero 140 (Ax 190 (V 128) desenkusatzen).

    3. (Part. en función de adj.). “Arcano, oculto, misterioso, estalpetua ” Lar, Añ. (Part. en función de sust.). “Sonsacar, estalpetua atera” Añ.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [babestu]: alde atera, alde egin, alde jarri, aterpetu, babestu, begia eduki, begiak eduki, begiratu, defendatu, defenditu, defentsa egin, eskutik eduki, gorde, kontu egin, kontu hartu, maldatu, zaindu, begia atxiki Ipar., aldeztu neol., magalpetu g.e., aldetu zah., anparatu Heg. beh., jabetu Ipar. zah., eskudatu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. acoger(se); cobijar(se); proteger(se)
    fr  da/du ad. se réfugier, se protéger
    en (1) da ad. [babesa hartu] to take refuge/shelter (2) du ad. [babesa eman] to give refuge, to shelter, to protect
    port iz. caderno

    Testuinguruan

    Har eta estalpetu nazazu zeure hegalpean. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:00 pm on 2020/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    erlauntz 

    iz. Erlekumea hartzeko prestatzen den babesa. Ik. eultze; kofoin. Lastozko erlauntza. Erlauntz bakoitzean, erreginaz gainera, bi motatako erleak daude: langileak eta nagiak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erlauntz. Etim. Podría tratarse, con caída de -i, de erle (erla- ) + ontzi (cf. erlauntzi s.v. erleontzi ). (V-ger-m-gip, G-goi; Dv, H), erlautz (V-oroz-arr-ple-ger; Aq 214 (G), Añ, H), erlauts (V-ger, G-goi; VocZeg 286), erlauntza, erlauntze, erlaontz(a), erlaotz (V-gip), erleutz (A Apend), erleuntz, erlontz (A Apend), elaotz (V-gip). Ref.: A; AEF 1926, 76 y 1927, 44; Iz ArOñ (eláotz, erláotz, erlauntza). Colmena. “Colmenar” A (pero los ejs. que cita son de ‘colmena’; cf. tbn. A Apend: “no es ‘colmenar’, sino ‘vaso para colmena’, según Maguregui”). “Erlaontz, erle-kabia daukan enbor edo kutxa” P. Urkia EEs 1930, 45. v. kofoin, erleontzi.

    Tr. Documentado en la tradición meridional; es relativamente más frecuente en vizcaíno. Erle bakoitzak bere erlautzian. msOñ 221r. Egin gero erlaunzean abaraska. VMg XI. Ezingo dabela urten erlauntzetik. Ur Dial 27 (It eultzetik, Dv kofoinetik, Ip khobañetik). Erlautsetatik legez erle bildurtuak. AB AmaE 266. Sartu zan erleuntz uts baten. Ezale 1897, 322b. Erlauntzetako erle alperrari. A ib. 179a. Erlauntza bezela zunburruntsu. Ag G 343. Joten dau gogor erlauntza. Enb 166. Erlauntzeetan sartu ziren. Or Mi 107. Erlaontzatik eztia-ta ateratzeko tresna. P. Urkia EEs 1930, 45. Baso-erlauntzik aritzen batean ez al duzu iñoiz arkitu? Zait RIEV 1933, 65. Erlauntz yoria iduri. Ldi IL 45. Erlauntz bakotxean, erregiñez gañera, mota bitako erleak dagoz. Eguzk GizAuz 109. Erlauntzan bizitzea. Vill Jaink 171. Izkutatzen ditute erlauntzak. Ibiñ Virgil 91. Iri-nagusi, giza-erlauntza.Ldi BB 140. Orra gizartea, giza-erlauntza ori. Vill Jaink 88. Giza-erlauntz eta xinurritegirik gabe. MIH 133. ” Etxe erlauntza (V-ger-m), caserón grande destartalado” A.

    Sinonimoak: iz.

    [erlatokia]: erlategi, erletxe, eultze, kofoin Ipar., erlatoki g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. colmena
    fr  iz. rucher
    en iz. hive, beehive
    port iz. colmeia

    Testuinguruan

    Erleek, erlauntzatik ateratzen direnetik egiten dituzten angelu guztiak memorizatzen dituzte, erlauntzara itzultzeko. [Ertzeko zatiak, Jon Sarasua (Argia, 2010)]

     
  • Maite 7:43 pm on 2020/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    elebidun 

    adj./iz. Bi hizkuntza dakizkiena; bi hizkuntzakoa. Hezkuntza, ikastetxe elebiduna. Hiztegi, aldizkari elebiduna. Eskualde elebidunak. Euskaldun elebidunak. Elebidunen arazoak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elebidun. (PMuj). Bilingüe. v. bi-eledun. Begira asi nintzan […] irakurriko zizkidan morisko aljamiaturen bat agertzen ote zan; ez zan oso zailla izan onelako ele-bi-dun bat arkitzea. Berron Kijote 108. Gainerat, ez dutea geroztik eskola elebiduna sartu irisartar burasoek beren eskola batean! Larre ArtzainE 300. En DFrec hay 13 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  adj./iz. bilingüe
    fr  adj./iz. bilingue
    en adj./iz. bilingual
    port adj./iz. bilíngüe

    Testuinguruan

    Gaur zortzi, manifestu bat aurkeztu zuen kazetari euskaldun talde batek, hurrengo Eusko Jaurlaritzan arduradun elebidunak izenda ditzatela eskatzeko. [Diskriminazioa eta sailburu elebidunak, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2020-09-03)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel