Updates from urtarrila, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:54 pm on 2021/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    elkortu 

    ad. elkortu, elkor/elkortu, elkortzen || 1 da/du ad. Elkor bihurtu. Ik. idortu. Mendiak, soiltzeaz, elkortu eta hondatu egiten dira ezin gehiago. 2 da/du ad. Irud. Gogortzen eta elkortzen du bihotza, bekatua bekatuari erantsiaz. Biziak are gehiago elkortuko bagintu, ez geundeke zeharo hilik, barne muin hori heze duguno. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elkortu.

    1. (V-gip ap. A ; O-SPAd, SP, Lar; -kh- Dv, H), erkortu (-kh- H) Secar(se), endurecer(se); convertirse en árido, estéril. (Sentidos prop. y fig.). “Se dessécher” O-SPAd 882. “Ogi bihia elkortu da” SP. “Secar demasiado, endureciendo” Lar. “(Intrans.) se dessécher, devenir sec. Elkhortu zaiku ogia […]. (Trans.) sécher” H. “Toaja au elkortuta dago” (G-azp). Zeren bere barreneko koleraren suak eta irakinak, errai guztiak erratzen, elkhortzen eta idortzen baiterautza. Ax 280 (V 187). Gizon bat esku bat elkortua zuena. He Mt 12, 10 (EvL sekatu, Ur legortu; los demás, salvo IBe, dan ihar(tu) o variantes). Gogortzen eta elkortzen du biotza bekatua bekatuari erantsiaz. AA I 402. Urak guziz gaiztoak ziran eta lurra elkortzen zutenak. Lard (ap. Dv). Lurrak izaten duan gaitzik aundiena dala goseak elkortzea. Agric 20. Mendiak soiltzeaz elkortu ta ondatu egin dira ezin geiago. Munita 19. Eskein-liliak elkortu, zimeldu ta zitu bage deuseztuteko. Erkiag Arran 178. Onen adimen bizkorra ere etzan idor elkortu. Zait Plat 51. Biguna elkortu. And AUzta 136. Anaitasuna bizkortu, / ez gaitezela elkortu. Olea 202. Biziak are gehiago elkortuko bagintu, ez geundeke zeharo hilik, barne-muin hori heze duguino. MEIG I 80. (Part. en función de adj.). “Desseiché” O-SP 223.
    Badakusazu nola nagoen, su hunetan errea eta idor elkhortua. Ax 597 (V 384). Lur elkhortu eta agor bat. He Phil 494 (SP 487 idor). Ogi erre-zar elkortua. Izt C 28s. Ezur leor elkortuaz beterik. Inza Azalp 109s.

    2. (O-SPAd 882; -kh- VocBN, Dv, H, A), erkortu (-kh- Gèze, Foix). Ensordecer. “Devenir sourd” O-SPAd, VocBN, Dv. “(Intrans.) devenir sourd, (trans.) rendre sourd, attourdir” H. “Assourdir” Foix.
    Beharriak tiroen harrabotsak elkorturik. JEtchep 89. Bainan badakit ere hilabete segurik egon zela elkorturik. Etchebarne 61.

    3. (-kh- Dv, A). “Devenir […] avare” Dv.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad. [idortu]: agortu, ihartu, lehortu, idortu Ipar., sikatu Bizk., kabartu g.e. [gortu]: Ipar. g.e.gortu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. secar(se), endurecer(se); convertirse en árido/estéril (2) da/du ad. (hed.) volverse avaro, -a/mezquino, -a (3) da/du ad. volverse sordo, -a
    fr da ad. devenir sourd, -e
    en da ad. dry
    port da ad. secar-se

    Testuinguruan

    Mendiak, soiltzeaz, elkortu eta hondatu egiten dira ezin gehiago. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 9:17 pm on 2021/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxeratze 

    iz. Etxera joatea; etxera eramatea. Euskal presoen etxeratzea eskatzen duen leloa (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    etxeratze. Regreso a casa, vuelta a casa. Berandutxo etxeratze bat. AA III 619 (v. tbn. berandu etxeratze en 275 y 516). Bartolok etxoan ikusi, antza, guztiz ondo, semeon ain goizetiko etxeratze au. Bilbao IpuiB 55s. Orduko etxeratze hartan, panpin bat ekarri zion alabari Deutschlandetik. Osk Kurl 101. Zure gauezko etxeratzeak kristau onari dagozkionak al dira? MAtx Gazt 85. En DFrec hay 6 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. regreso a casa
    fr iz. rentrer à la maison
    en iz. homecoming
    port iz. regresso a casa

    Testuinguruan

    Etxeratze ordua 22:00etan mantenduko da. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:07 pm on 2021/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    errule 

    adj./iz. Erruten duena; animaliez mintzatuz, arrautzak jartzen dituena. Oilo errulea. Hegaztiak animalia erruleak dira. Oiloak ikusi ditut builaka; erruleak eta beren arrautza freskoak zumezko saskietan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 errule. (AN-5vill, Sal; Lar, H), erroile (B; SP), errole (Dv→A), erronzale (AN-ulz), errile (R-uzt). Ref.: A (errule, erroile); Lrq; Iz Ulz (erronzália); Izeta BHizt (erroile); Gte Erd 21.
    Ponedora. “Emazte kura oilo errule gaiztoa da (Sal), errile gaiztoa (R-uzt), aquella mujer (la andariega) es gallina mala ponedora de huevos; es decir, no se sosiega” A.
    Errulearen emaztia / Bere etxerat da jiten. Arch Fab 133 (se refiere a un hombre que decía haber puesto un huevo). Oillo urhe-arraultze errulia. Ib. 173. Erroillearen andrea. Gy 149. Txindurritegian, berriz, lagunarteak bear ainbat errule dira. Ldi Y 1933, 85. Errole gaitza baita [ulitxa], zortzi edo hamar bat mila arroltze sasoinka erroten ditu. GAlm 1957, 25.

    2 errule. 2 errule . “(V-ger), culpable” A. v. 1 errudun .

    Sinonimoak: iz.

    [errule]: arrautzari, arrautza-egile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. ponedor, -a, ponedero, -a, que pone huevos, ovíparo, -a
    fr izond. ovipare, pondeuse [poule]
    en izond. oviparous, laying
    port izond. poedeiro(a), que põe ovos, (Zool) ovíparo(a)

    Testuinguruan

    Ornitorrinkoak eta ekidnak erruleak dira. [Ugaztun primitiboen gene-bitxikeriak [moldatua], Koldo Garcia (zientziakaiera.eus, 2020-01-20)]

     
  • Maite 11:30 pm on 2021/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    eztitu 

    da/du ad. eztitu1, ezti/eztitu, eztitzen || Gozatu, ematu. Ik. baretu. Ardoa zahartzearekin eztitzen da. Berak eztitzen ditu gure neke eta oinazeak. Zeruko Aitaren haserrea eztitzeko. Bihozmina eztitu zitzaion arte. Bere anaia apur bat eztitu zenean. Ezpainak irriz eztiturik. Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen. 

    du ad. eztitu2, ezti/eztitu, eztitzen || Txertatu. Fruitua ematen duten zuhaitz guztiak gazterik eztitu behar dira. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [gozatu]: apazegatu, ematu, gozatu, goxatu adkor., amoratu zah.    

    [landare batean beste baten adarra itsatsi]: Bizk.txertatu, enpeltatu Zub.    

    [txerto bidez kutsagaitz bihurtu]: Bizk.txertatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Labayru hiztegiak):

    es [1] (1) da/du ad. endulzar(se), dulcificar(se) (2) 2  da/du ad. suavizar(se), aplacar(se), aliviar(se); dulcificar [2]  du ad. injertar [las plantas] [3] vacunar
    fr (1) da/du ad. (s’)adoucir, édulcorer (2) da/du ad. (se) radoucir, calmer, soulager, apaiser
    en (1) du ad. [gozatu] to sweeten (2) du ad. [baretu] to calm (down); to relieve, to soothe, to alleviate (3) da ad. [gozo bihurtu] to become/get sweet (4) da ad. to calm down; [ekaitza, haizea] to abate

    Testuinguruan

    Baztanga deritxon gaiso zikiña zabaldu zan baten, eztituteko agindua emon eben. A Ezale 1897, 182b [Orotariko Euskal Hiztegia)

    Izaera eztitu beharko duzu. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 9:21 pm on 2021/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    elur(-)erauntsi 

    iz. Elur jasa bortitza. Ik. elurte. Teilatuko lau isurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elur erauntsi lodiek ez ditzaten leher. Sekulako elur-erauntsia hasi du, eta hirian gelditu behar izan dut.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ELUR-ERAUNTSI (elh- L, BN, S ap. Lh y Lrq). “Tempête de neige” Lh y Lrq.
    Irin guzia ixuri zukan, bidia elur erauntsi baten ondoa iduri. Zub 75. Teilatuko lau ixurkiak biziki gora dituzte eta xut, neguko elhur-erauntsi lodiek ez ditzaten leher. JE Ber 17. Sei egunez elhur erauntsien azpian. Zerb Gerlan 58. Izan eguzki xuria / ala elur erauntsia. Xa Odol 97. Negue pixkeka pixkeka bazoaien bere elur, orma, aize, euri eta kazkarabar erauntsiekin.Izeta DirG 103.

    Sinonimoak: iz.

    [elur-erauntsia]: elurte, elurtza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    es iz. nevada
    fr iz. chute de neige
    en iz. snow; snowfall
    port iz. nevada

    Testuinguruan

    Instante horretan, elur erauntsia atertu eta haizea geratu egin zen, otsoak buelta erdia eman zuen eta basoan desagertzen ikusi nuen, zer nahi duzu nigandik, zer!, oihuka hasi nintzaion. [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)]

     
  • Maite 11:49 pm on 2020/12/28 Permalink | Reply  

    ezpalkatu 

    ad. ezpalkatu, ezpalka/ezpalkatu, ezpalkatzen ||1 du ad. g.er. Ezpaldu. 2 du ad. (Hedaduraz). Aizkora ttipi batez zohiak ezpalkatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ezpalkatu.

    1.Réduire un morceau de bois en coupeaux, ou tout autre objet en tranches ou éclats” H. v. ezpaldu. ¬ Larrazkenean, aizkora ttipi batez [zohiak] ezpalkatu ta, aurdikitzen zituzten surat, garretan baitzoazin, urrin handirik gabe, omen. JE Bur 9.

    2. Fragmentarse. Iparraldeko egoera politiko abertzalea asko ezpalkatu da 90 hasieraz geroz. M. Lartzabal Argia n.º 1377 (1992), 9.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [ezpaldu]: ezpaldu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. astillar(se); fragmentar(se)
    fr du ad. fendre du bois en copeaux
    en da/du ad. splinter, shatter
    port da/du ad. lascar, estilhaçar; fragmentar-se

    Testuinguruan

    Ni ez naiz hasten aztertzen zer den “sa” eta zer den “mur”, baizik eta diot “samur”-ek esan nahi duela zenbait lekutan “erraz”, eta beste zenbaitetan “bigun”. Zein oinarri komunetatik ezpalkatu da hori? Ikuspegi hori da niri interesatzen zaidana: sinkronikoki, denboratik kanpora, lotura horiek sentitzea. [“Jada ez gara gai hizkuntza bizi bat transmititzeko”, Iñaki Segurola (Argia, 2020-12-28)]

     
  • Maite 9:59 pm on 2020/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    erretilu 

    1 iz. Zurezko edo lurrezko plater handia, zenbait lagunek batera, bertatik jateko erabiltzen zena. Seiko bakoitzarentzat jartzen zen erretilua eta seiek handik jaten zuten. 2 iz. Plater handia, mahaikideen platerak betetzeko mahaira ateratzen dena. Erretilu bat, entsaladaz betea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erretilu. 1. (V, G, AN; SP→Dv, Aq 1012, H), erratilu (V-arrig-m, AN-larr, B; Lar, Añ, Dv, H), erreteilu (V-ger), erratilo, erratilla, erratuilu (Sal), erratulu (R). Ref.: A (erretillu, erratillu, erreteillu, erratuilu); Iz ArOñ .
    Bandeja, fuente, plato grande. “Plat de bois pour hacher la viande” SP. “Cuenca, hortera de plato” Lar. ” Erretillu, vase en bois ou en terre, plat, écuelle, terrine” H. ” Erratillu, hortera, ataifor” A. ” Errétillua, el plato grande de barro en que podían comer unas seis personas” Iz ArOñ. Hay una descripción de la fiesta llamada erratillu-eguna de Zeberio, en A EY I 146.
    –Adiskidia, zer da erretilluba? Platerian ateraten dira aza ta okelia. –Erretilluba da euskaldunen platera. Mg PAb 54. Lurrezko erretillu likurkatuak dira onenak guria egin eta iraunerazotzeko. It Dial 83s (Ur erretillu; Dv Ip untzi ). Erretillu andi bat bete babasopa. Arr EE 1882a, 98. Eroan eban beragana aragiz edo okelaz beterik egoan erretilua. Itz Azald 119. Artu dezadan, bada, urrizko makilla / Eta euskaldun zarren zurezko erratilla. Elizdo EE 1913a, 504. Erratilu moskorretik gañezka, aundia baitzen, mutil bakoitzak ezpel-xaliz babak aterata bere txaliña beteaz ari zen. Or Mi 6. Eskuiko txokoan sukaldea, bertan erratilo batean zerbait jaki. Alz Ram 21. Ogia. erratilluan busti zuen ta Simonen seme Yuda Iskarioteri eman zion. Ir YKBiz 443. Gazte-jenteari jaten ematen zitzaien erretillua deitzen zitzaion fuente edo ontzi batetik. Aldiko seirentzako, seiko bakoitzentzako jartzen zan erretillua eta seirak andik jaten zuten. And AUzta 70. Bere lantokian […] bionboak, aterki-tokiak, erratillu edo bandejak eta abar egiten jarduten da. Garm EskL I 68.
    v. tbn. VMg 104. Zav Fab RIEV 1909, 34. Ag G 15. Erratilu: It Fab 189. A Ardi 47. JMB ELG 74. Erratilo: Anab Usauri 104. 2. erratilo. Cazuela, caldero.
    Trebere, erratilloak sutan eukitzeko iru oindun burnia. […] Alper, erratilloak suburuan jartzeko laratzatik esegitzen dan burnia. […] Kazuela, (erratillo), janariak egosi ala eratutzeko ontzi zabala. EEs 1930, 8.

    Sinonimoak: iz.

    [azpila]: azpil, bandeja Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bandeja, fuente, plato grande; cazuela
    fr iz. plateau
    en  iz. tray
    port iz. bandeja

    Testuinguruan

    Zerbitzariak – beti bezala -, zilarrezko erretilu batean eraman zion ardoa Konraden gelara. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel