Updates from otsaila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:36 pm on 2016/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    irusako 

    iz. Gezurra, iruzurra. Irusako egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    irusako (AN-gip ap. A), irusaku (V-ger-ple-arr-oroz-m-gip ap. A). “Engaño, dolo, fraude” A (que cita tbn. a Oihenart, pero no lo encontramos en este autor). v. iruzur. Zeuk berari iztxo bat esatea naikoa da Begiren amarrua ta irusakua (tranpa) ezereztuteko. A Latsibi 254.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [iruzurra]: engainu, iruzur, iruzurkeria, marro, amarrukeria Ipar., engainamendu Ipar., enganio Ipar., zimarkunkeria Ipar., trankart Bizk., trikimailu Bizk., tranpa beh., atzipe g.e., baira g.e., fraude g.e., ziliboka g.e., artifizio zah., tronperia Ipar. beh., martingala Heg. beh., zimarku Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trampa, engaño, fraude
    fr escroquerie, tromperie ; piège
    en [engainua] deceit, deception; swindle; trick
    port armadilha, engano, fraude

    Ez naiz, izatez, hormetan itsatsitako paperetan deitzen diren hitzaldietara joateko zalea, asko eta asko irusako hutsa baitira, edozer saltzeko atxakia, alegia. Halan da ere, emateko ziren hitzaldietako baten izenburuak txito erakarri ninduen: neuk ere titulurako hartu dudan berberak. [“Semen retentum venenum est” , Sor Teresa la Perversa. Txistu y Tamboliñ… y cría cuervos y tendrás muchos. (1993)] (Literatur Aldizkarien Gordailua)

    irusako (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:37 am on 2016/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    irato 

    du ad. Lepoko arnasbideak itxiz norbait itoarazi. Bere eskuez irato zuen haurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

        [itoarazi]: itoarazi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. ahogar, asfixiar; estrangular
    fr du ad. asphyxier, étouffer
    en du ad. to suffocate, to asphyxiate
    port du ad. afogar, asfixiar

    Astelehenero bezala

    Astelehenero bezala
    astelehena da.
    Jode!, ze bero egiten duen…
    Zure argazkia ikusten dudanean
    ez dut sentitzen berorik
    ez eta ere hotzik,
    zu bakarrik.

    Egunero bezala
    zure argazkira begira nago,
    eta Bach-en musikak
    argazkitik irtenarazten zaitu
    eta nire barnera sartzen zara
    bertan daukadan itsasoari
    eragiten diozularik,
    eta irato egiten nau
    neurrigabeko itsaso honek,
    askatu ahal izanen balitz
    ia masailak bustiko ez lizkidakeen
    itsasoa.
    Astelehenero bezala
    astelehena da,
    baina jadanik
    ez du bero egiten.
    Hala ere
    izerdiak estalirik
    gordetzen dut zure argazkia.

    [Bart irakurtzeko gaur izkiriatua, Xabier Ezkiaga (Susa poesia, 1998)]

     
  • Maite 9:40 pm on 2016/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    isiotu 

    du ad. Piztu, irazeki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    isiotu, isio (V-m; Añ), eisetu, eixetu, exetu (V-arr-oroz; Añ), exio, ezio (Lar), esetu (A), isetu, isitu (V-gip), isotu (V-m), ixetu (V-ger-ple-arr-oroz-och; Dv), ixio (Añ), ixiotu (V-gip; Dv), ixitu (V-arr-oroz), ixotu (V), ixutu (V-gip), izetu (V-ger-arr-oroz), izio (V-ple-m), iziotu (V-gip), izitu. Ref.: A (esetu, isio, ixetu, ixotu, izetu, izio); Iz ArOñ (ixiotu), UrrAnz (iziotu); Etxba Eib (ixotu); EAEL 273; Gte Erd 19.

    I (Vb.).

    1. Encender(se) (sentidos prop. y fig.). “Enardecer”, “encender” Lar y Añ. v. isin, izeki, piztu. Onek izio zituban Apostoluben biotzak. msOñ 10v. [Amodioagaz] isioten garian bere borondatia beti ta pozik egitera. CrIc 56. Ixio egizu suba. Mg PAb 69. Isio begi […] laba. Astar II 289. Ixotu zaite bada arimen gurarijan. Ur Apoc (V) 3, 19 (Lç har […] zelo, He irazakazu, Ur (G) piztu, Dv erna, Ip sühart, Ol e IBk lehia). Parola gabero iziotu oi duten. Aran SIgn 84. Berak bular au ixioketan. AB AmaE 442. Gezurtia, esan zion Inaziok izioturik. Apaol 25. Argi irukotx bat isio. A BeinB 66. Fede onetan bertan isiotu ta piztu zan Pedro. Kortazar Serm 407. Gorrotu zoliagoa ixetuten zan. Echta Jos 106. Ixitu eban ardaia. Kk Ab I 103 (3 ixetu). Zigarrua egiten eta izituten ebillan artian. Kk Ab II 117. Giz-argia izetu. Ldi BB 82. Ez iñork zigarrorik ixiotu. Etxde JJ 44. Isiotu eban bere erregaia. Erkiag BatB 87 (Arran 68 izetu).

    v. tbn. Ag AL 9 (88 iziotu). Itz Azald 17. Eisetu: Azc PB 130 (141 eixetu, 294 isetu). Exetu: Añ EL1 160. Ixetu: Bilbao IpuiB 150. Ixio: fB Ic II 292 (I 95 exio). KIkV 116. And AUzta 97. Ixiotu: DurPl 114. Ur MarIl 121. Etxeg EEs 1908, 11. Ag G 244. Ayerb EEs 1915, 261. Eguzk GizAuz 189. Ixotu: SM Zirik 78. Etxba Ibilt 467. Izetu: Or BM 124. Markiegi in Ldi IL 10. Izio: Donce 17. Gand Elorri 89. Balad 184.

    + ixio (H), izio (H), exetu (H, A), ezio (Lar, H). (Part. en función de adj.). Encendido, ardiente (sentidos prop. y fig.). “Kandela exetua” A (s.v. esetu). Argi isiuak. CrIc 131. Amodijo ixiuagaz. fB Ic II 294. Al dozun debozinoerik isijuenagaz. Astar II 271. Sugarrezko oe izioan. Añ EL2 77 (EL1 32 exetu). Gar isiotu eta galdatuetatik. Itz Azald 85. v. tbn. JJMg BasEsc 50 (isio).

    2. ixio (Añ), exetu (Añ), ezio (Lar, H). (Aux. intrans. bipersonal). Prender el fuego, ponerse a arder. “Arder” Lar y Añ. “Ardieron los montes […] izeki zitzaien mendiai, ezio zitzaien” Lar. Cf. 1 atxiki (2).

    II (Sust.).

    1. ezio (H). Ardor, celo, fervor.

    2. ixo (V-gip). “Tizón que los muchachos encendíamos en las brasas que se sacaban al pórtico de la iglesia después del oficio litúrgico de Sábado Santo. Ixuakin, su barrixa eruaten senidietara izan naiz” Etxba Eib.

    Sinonimoak: ad. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [piztu]: piztu, biztu Bizk., izeki Gip., irazeki jas., atxiki Ipar. zah.
    isiotu izond. Bizk.
        [piztua]: izeki Gip., irazeki jas.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (batez ere B) encender
    fr du ad. allumer du feu
    en du ad. [sua, kandela, zigarroa] to light; [argia] to switch/turn on
    port acender

    Entzun:

    “Ez piztu telebistarik, ez isiotu irratirik! “. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Badaki ez duela ezer sinetsiko, baina hala ere zalantza baten ezinegona isiotu nahi du neskarengan, dantzan joan dakion sabeletik eztarrira, eztarritik garunera. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    isiotu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:08 pm on 2015/11/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    indarkeria 

    iz. Norbait menderatzeko indar zakar eta basa; zerbait indarrez lortu nahi duenaren gehiegikeria, indarraren erabilera gaitzesgarria. Indarkeriarik gabeko borroka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    indarkeria.

    1. Fuerza (en sdo. peyorativo), violencia. Beste batzuetan inguruko erriak indarkeriz erri ori azpiratzea yasoten da. GMant Y 1933, 188. Hek bezain ahalmen-gabea baitzen jende zuzenen indarkeriaren aurrean. Mde HaurB 86. Izkilluak artu bearrean ziran ollarkeriz eta indarkeriz agintea ostu zun gizontxoa bere errege alkian iraun-erazteko. Etxde JJ 180. Eztezakezu eleketan indarkeririk erabili. Zait Plat 133. Indarkeria, bake txarra / dakust urian parra parra. Akes Ps 54, 92 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Gure pazientziarekin geiago egingo degu, gure indarkeriarekin baiño. BAyerbe 158. Erresistentzia bipila izana baitzen etsaiaren indarkeriaren aintzinean. Larre ArtzainE 142. Batasunerako, nik ez nuen bortxarik ez indarkeriarik nahi hasi berri hartan. MIH 395. Hauek ez dute fitsik ere galdu nahi indarkeriaren indarkeriaz sakeleratu dutenetik. MEIG IX 24. v. tbn. FEtxeb 55. En DFrec hay 70 ejs., meridionales.

    2. Salvajada. Ezeban inddarkeririk edo basatikeririk egin gura ixan. Otx 107.

    Sinonimoak: iz.
    [indarkeria] : bortxakeria, gogorkeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es violencia
    fr (agresividad, fuerza) violence
    en violence
    port violência

    Entzun:

    Indarkeria matxistarik ez! Aski da!

    indarkeria (Irudia: amorebieta.com)

     
  • Maite 4:46 pm on 2015/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    idazmakina 

    iz. Teklak sakatuz paperean moldezko letrak inprimatzen dituen makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [idazkailua]: idazkailu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
    es  iz. máquina de escribir
    fr  iz. machine à écrire
    en iz. typewriter
    port iz. máquina de escrever

    Banuen hori baino lehenagoko gasturik; beraz, ikasle garaiko idazmakina zaharrean jotzen nituen neure izkribuak, [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002, orr.: 107)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    idazmakina (Apple Dave, FlickrCC)

     
  • Maite 12:22 pm on 2015/11/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    inkurrio 

    iz. 1. Alde edo leku garaia. 2. ERAIK. Azotea, zabaltza. Etxe guztian ibili ondoren gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    inkurrio (G), inkurri. Rencor. “(Gc), rencor, amargo recuerdo” A. “Badakizu gerra-ondoren nolako inkurriyuak izan dian (G)” (comunicación personal de A. Arrue). Juan Bautista Gaztelu / orra laugarrena, / iñork inkurriyorik / ez du orrena. AzpPr 112. Utzi jeniyua / ta inkurriyua, / gure salbaziyua / da oraziyua. PE Auspoa 49-50, 62. Itxaropen gabeko ta inkurriozko egun beltza neskatxaren eskua jaditxi etzuten gizonentzat. Ag G 334. Zureganako inkurriyorik / ez det beñere izandu. In Tx B III 57. Gudarako inkurri galgarriak, batzuk ala bestek, aiñ irabiaka zerabizkian. Elizdo EEs 1927, 185. Nik etzeukat iretzako eta iñorentzako inkurriorik! Salav 138.

    Sinonimoak: iz.
    [inkurio] : ezinikusi, gorroto, aiher, aiherkunde, herra, hegigoa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    *Elhuyar Hiztegiak ‘inkurio‘ hitza jaso du.

    es odio, rencor; amargura, amargo recuerdo
    fr haine, aversion, abomination, exécration
    en hate, hatred, loathing, aversion; rancour (Br); rancor (Am)
    port ódio, rancor

    Entzun:

    (…) hitz bat, gogoratzen ez nuena, azpimarratu dut bitan: inkurrio. Gorrotoa, herra esan nahi du. [Inkurrio, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-11-04)] (Berria.eus)

    inkurrio (FlickrCC, Hernán Piñera)

     
  • Maite 12:42 pm on 2015/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    inkina 

    iz. Gorrotoa, ezinikusia, norbaitenganako gaizkinahizko joera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘herra’)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [gorrotoa]: ezin eraman, ezinikusi, gorroto, higuin, ikusiezin, aiherkunde Ipar., herrakunde Ipar., gaitzerizko jas., aiher g.e., herragune g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., hudigo g.e., inkurio g.e., otin g.e., hegigo zah., begigoa Ipar. g.e., hastio Ipar. g.e., keru Ipar. g.e., korromio Ipar. g.e., kurruka Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘herra’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rencor, odio, resentimiento, aversión
    fr rancœur, haine, rancune
    en hate; resentment
    port rancor, ódio

    Entzun:

    Inkinari so egiten diodanean, zeraz ohartzen naiz. Denok dugula barruan hitzak duen esanahi hori eta nahiz eta bizitzari aurre egiteko gizaki askok erabili, beste askok beste zentzu batean erabiltzen dugula. Hitzaren zentzu “negatiboa” birmoldatzen dugu eta “positiboa” hartzen dugu bizkar gainean egunerokotasunari aurre egiteko.  [Inkina, Geroa Galarraga (Mundu(ko)koloreak, 2015-10-16)] (Argia.eus)

    inkina (Argazkia: prince.org)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel