Recent Updates Page 264 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:28 pm on 2017/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaskazuri 

    adj. Ile-zuria. Aitona kaskazuriak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaskazuri (G-bet, AN-gip), kaskozuri (Lh). Ref.: Garbiz Lezo 52.

    1. “Persona de pelo blanco” Zt (comunicación personal). Cf. Kaskazuri (Or Eus 301), apodo de un hombre anciano. Siaskatxoari eragiñaz / aitona kaska-zuria. I. Otamendi in Onaind MEOE 1084. Aiton kaskazuri danak. In PE 16. Orai buraso aitatxitu eta amatxitu kasko zuri edo pelatu bilakatuak. Larre ArtzainE 237.

    2. kaskozuri. Calvo. v. kaskasoil. Hoa, kaskozuri, hoa! (4 Reg 2, 23). Zerb IxtS 66 (Dv khartzoil, Ol, Ker, BiblE burusoil).

    Sinonimoak: izond. beh.

        [ile-zuria]: ile-zuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (lgart.) de pelo blanco/cano
    fr chenu, -e ; blanc, blanche
    en white-haired; grey-haired, gray-haired
    port grisalho(a)

    Nonbait, begitan hartu zenuen gela barrenean eserita zegoen agure kaskazuri bat, haren gorbata gogoko ez zenuelako alegia, eta horixe aditzera eman nahi izan zenion. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kaskazuri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:22 pm on 2017/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    dentxo 

    adj. Dantxua; den gauza txikia.

    Orotariko Euskal hiztegia

    dentxo, dantxo. “Dantxua (Vc), litm. locito que es, todo lo poquito” A. “Dantxoa bere (V-ger), aunque es poca cosa” A EY III 267. “Danean dantxoa, nere gizontxoa (V-ple, G-to-goi, AN-larr), hay que pasarse con lo que haya; litm.: cuando hay (úsese de) lo poquito que haya, hombrecito mío” Ib. 187. Baiña, danean dantxoa, nere gizontxoa, gure aita zanak esan oi zuna. Or QA 139.

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Google Translate):

    es  todo lo poquito (que es)
    fr tout le petit (qui est)
    port todo o pouco (que é)

    Egia esatera, dentxo honi ere ez zaio ondo iruditu neurria, eta bihotzez egiten du osoro bat diskriminatuak sentitu direnen minarekin. [Eskandalua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2017-01-25)] (Berria.eus)

    dentxo (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:31 pm on 2017/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    pan 

    onomat. Tiro baten edo eztanda baten onomatopeia. Ik. pun. Pan-pan!, lau tiro eman eta seko utzi zuten.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pan.

    1. (Onomat. de tiro o estallido). Horra non duzun [zozoa] aihen batean, edo mahats hesolaren gainean. Pan!… Lurrean da lehena. Eskual 10-9-1909, 2. Emazteak xirio benedikatua piztearekin du ortziak zapart egin, pan-pan, bi aldiz. Eskual 20-6-1913, 2. Alegia eta harma, luze luzea, bi besoak aintzin emaiten ditu […], eta […] gogoz eta ahoz, tiroa emaiten dio: Pan! Pan! Barb Sup 29. Pan-pan! lau tiro eman eta seko utzi zuten. Ugalde Iltz 59. Hamabortz jende pan-pan-pan lurrean betikotz etzanak, […] hiltzalea bera pan-pan-pan hila. SoEg Herr 18-8-1966, 1. Itsas aatea jeiki, / ari ere pan-pan! Zendoia 105. Itxaperuak pan-pan / goian leertzean. Ib. 152.

    2. (Onomat. de golpe). Eta jo ezker, jo eskuin, pan! pan! eskuz, jatsaz eta erkatzaz. Barb Sup 98.

    (Onomat. de golpes en la puerta). Etxen sartu zare ba? Pan, pan! Hela! Nor da hor? HU Zez 33. Eta atheari panpaka hasten: Pan, pan, pan! Barb Sup 38.

    Sinonimoa: pun (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ¡buuum! (onom. estallido fuerte), ¡bang!; ¡pam, pam! (disparo de pistola); ¡toc, toc!; ¡tras, tras!,¡pon, pon! (golpe en la puerta)
    fr (noise)[of gun, firework, explosion] détonation; [of door] claquement
    en bang, pow (disparo de pistola) ; knock knock (golpe en la puerta)

    Pan, pan! Hela! Nor da hor? HU Zez 33.  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    pan (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:26 pm on 2017/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gabi 

    1 iz. Mailu moduko tresna handia, oletan agoa lantzeko erabiltzen zena. Ez dantzut oletan gabi hotsik. Gabi astuna. Gabi ardatza. || Esr. zah.: Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia. Gabi arotz berriak galbaheaz ura. 2 iz. Mailu handia, bereziki zurezkoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [oletako mailu handia]: igun, matxino (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. mazo o martillo grande; martinete (2) iz. (Teknol.) martillo pilón
    fr iz. maillet, masse; martinet
    en iz. mallet; hammer
    port iz. maço; martinete

    Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia.  [Esaera zaharra]

    gabi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:32 pm on 2017/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    matxetin 

    iz. Liskarra.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    matxetin. “Matxetiñ (G-to), camorra, gresca” A.

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [liskarra]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (G) riña, camorra, gresca, reyerta
    fr combat, altercation, bagarre
    en quarrel, row; argument, dispute
    port rixa, contenda, enfrentamento

    Matxetinaren ondoren, poliki-poliki adiskidetu egin ziren. 

    matxetin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:00 pm on 2017/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    jes 

    interj. Harridura edo ezustea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. jesus. Jes!, zein laster egin duzun itzulia! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jes (Lh). (Interj. de asombro, sorpresa o contrariedad). Jes! Zakhur horrek hurbilxko dabila haragi horietarik muthurra. EskLAlm 1911, 54 (ap. DRA). Jes, alditxartzera noak. Ox 48. Jes-eta… zer zitaken, banoa lasterka, denak utzirik. Lf Murtuts 52. –Ikustokia leporaño betea omen zegonan… nexkato gaztez. –Yes! Or QA 103. v. tbn. Barb Sup 89. Larz Senper 110. Othoizlari 1960, 308.

    Sinonimoak: interj.
    [jes] : jesus!; ene, bada!

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. interjección de asombro, sorpresa o contrariedad
    fr Oh mon dieu!
    en Good heavens!
    port ai Meu Deus (do Céu)!

    Jes!, zein laster egin duzun itzulia! (Hiztegi Batua)

    jes (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 8:47 pm on 2017/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    milurteko 

    iz. Mila urteko epea, zero urtetik zenbatzen hasita; mila urteko epea edo denbora-bitartea. Zenbat eztabaida ez ote diren izan gure otorduetan mendearen eta milurtekoaren amaiera noiz izan den benetan jakin nahian. Haren koroatzearen milurtekoa bete den urte honetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    milurteko. Milenio. Kristo aitzineko milurtekoa baino goizikago. Mde Pr 216.

    Sinonimoak: iz.

        [mila urteko denbora-tartea]: milenio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es milenio
    fr millénaire
    en millennium
    port milênio

    Milurteko berri baten hasiera da hau. Biharko teknologia sortuko den milurtekoa. Beltzak, marroiak edo zuriak izan denok dugu odol bera, herri hau sortu zutenen odola. Denok ditugu askatasun berak, eta denok gurtzen dugu bandera bera, amerikarra. (Donald Trump)

    [Kargu hartze ekitaldia, minutuz minutu, Arantxa Elizegi Egilegor (Berria.eus, 2017-01-20)]

    milurteko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel