Recent Updates Page 265 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:01 am on 2017/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipurtestu 

    Atzealde gutxiko abere bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ipurtestu. “Se dice de un ganado de poca trasera” Iz ArOñ (s.v. atzigarr).

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Google translate):

    es Se dice de un ganado de poca trasera
    fr On dit d’un arrière gagné peu
    en It is said of a cattle of little back
    port Se dice de um ganado de poca trasera

    Boteretsuak badaki etsaiez inguratuta dagoela, badaki bere inguruko lausengarien artean dagoela traizionatuko duen Judas, bere aulkia berotu nahi duen ipurtestua. [Kontsolamendua, Anjel Lertxundi (Berria, 2017-01-19 )]

    ipurtestu (gaurko hitza, domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:43 pm on 2017/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    hormagarri 

    adj. Hormatzen edo izozten duena. Hotz hormagarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hormagarri (Urt IV 78, H). Gélido. “1. […] Hotz hormagarria; 2. […] Hartze hormagarria, accueil glaçant” H. Ez baginu ihardesten hoinbertze amodiori ez axolatasun hormagarri batez baizen. MarIl 199.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. que hace helarse, glacial, helador, -a
    fr glacial
    en icy, freezing, bitterly cold, (glacier) glacial
    port glacial

    Hotz hormagarriak kalean harrapatu gaitu.

    hormagarri (Gaurko hitza, domeinu publikoa)

     
  • Maite 6:05 pm on 2017/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kilikatu 

    1. du ad. Kilika egin, kilimatu. 2. da/du ad. Gorputzaren edo gogoaren zernahi ahalmenen susperraldi bat eragin; eragin horren ondoriozko egoeran gertatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [kilika egin]: kilika egin, kili-kili egin, kili egin Bizk., kilimatu Gip.
        [kitzikatu]: akuilatu, haizatu, hots eman, kinatu, narritatu, tarritatu, tentatu, zirikatu, aholkatu Ipar., huiatu Ipar., kitzikatu Ipar., xaxatu Heg., zitatu Bizk., atitxatu Zub., axekatu g.e., narrikatu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. hacer cosquillas, cosquillear (2) da/du ad. excitar(se), incitar, estimular; tentar
    fr (1) du ad. faire des chatouilles, chatouiller (2) da/du ad. (s’)exciter, inciter, pousser, stimuler
    en (1) du ad. to tickle (2) da/du ad. to excite, to stimulate, to incite, to drive
    port (1) du ad. fazer cócegas (2) da/du ad. incitar, estimular; tentar

    Gasteizko IKAren leloa, aurten, “el euskera me kilika da”. Leloa erabilita, haien ikasleek Facebook-en #eleuskeramekilika bideo txapelketan parte hartu dute. Gaur izango da sari banaketa.

    kilikatu

     
  • Maite 10:59 pm on 2017/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    saskil 

    adj. Bizk. Narrasa, arlotea. Gizon saskila. Zu bezalako saskil zikinak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    saskil. v. saskel. saskel (V-ger-ple; Añ, Zam Voc), saskil (V-ger-arr-m-gip), sazkel, sazkil, zaskel, zazkel (V-m), zaskil. Ref.: A (saskel, saskil, turuturu); Gte Erd 78.

    1. Sucio, desastrado, desordenado (ref. tanto a personas como a cosas). “Descompuesto, […] (V) baldresa, traskilla, boldroskia, saskela” Añ. “Sucio, desaseado” A. “Antxina zan ikusgarria turuturu-eguna; on zer? lau arlote zazkel, barre eragitearren zer egin eztakiela, […] cuatro desarrapados sucios […]” (V-m) Ib. (s.v. turuturu). “Saskel (Eskual), sale, désordonné” Lh (que tbn. indica L, BN, S). “Kuarto guztie saskil saskil dao (V-arr)” Gte Erd 78. Uutik, sazkel ipurdi arraiuori! Ag AL 34. Guzurra diñozu, zaskil, zantar, txarri, urde, zorritsu, lotsabageorrek. Ag Kr 68. Ezainak, zazkel, erropazar, trazkil, ikatza baño baltzagoak, azurra ta azala baño ezeukenak [jitanuok]. Echta Jos 15. Au zan neskatilla […] bat; ez andia, ez txikia, ez zazkela ez andigurakoa, ez nekazalea ez aberatsa. Ib. 221. Amaika bidar jan dik ire umien ogia eskallu, saskel, txotxolo, arloteak alakoak. Ag G 130. Nor sazkil ixan da ori suil ori esnez beterik gela onetan imiñi dauana. Otx 43. Sastegi duxu toki berengi, / hantxen dituxu lagun ugari, / xeu lango saskel zikiñak, / lizun artean murgiltzen. M. Arruza Egan 1957 (5-6), 274 (dirigiéndose a una seta).

    (Ref. a cosas). Niri [bolanderakaz] prakak apurtu, / txori koitauak il, […] / pertsonen portaera / geratzen da saskil. Ayesta 143.

    2. zaskel. Bruto, inmoderado. Ta dxanga, dxanga, dxanga, dxanga, sartu eban urdaillera orain pitxerdi esango genduekean aiña bai. –Baiña, mutill, ezadi ito, zaskel ori. Ag AL 56.

    3. saskil. Granuja, bribón. Gizonok saskil be saskilek, ekanduz gaiztoak eta lotsagalduak dira-ta. “Disordered”. Larrak EG 1958, 287. Saskil au ludi onetara iñok deitu baño len lotsabakotxo etorri izan-arren. “Knave”. Ib. 265.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [narrasa]: lardats, narras, laski Bizk., zapazto Bizk., tzirdil BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) sucio, -a, cochino, -a; desaliñado, -a
    fr izond. malpropre, sale, négligé, -ée
    en izond. [zikina] shabby, untidy, slovenly
    port izond. sujo(a), desalinhado(a)

    Zu bezalako saskil zikinak. (Hiztegi Batua)

    saskil (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Inaki Agirre 9:52 am on 2017/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    aihen 

    1 iz. Mahatsondoa. Aihena landatzeko bere mahastian. 2 iz. Mahatsondoaren adarra. Ni mahatsondoa naiz, zuek aihenak. Mahatsondoari aihen zaharrak inausi behar zaizkio. 3 iz. Beste landare batean edo zernahi gauzatan kiribildurik hazten den landare kimua. Aihen batez esteka ezazue. Baba aihenak. aihen belar, aihen-belar Hazten den tokian aurkitzen dituen gauzetan kiribiltzen den zernahi landare. Horma bateko aihen-belarren artean. Aihen-belar zaharrek zintzilikariz gerrikatzen zituzten lizar eta lertxunak. aihen ezker Ezker-aihena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEI sinonimoen hiztegia)

        [mahatsondoa]: mahats, mahatsondo, aihenondo Ipar. g.e.
        [mahatsondoaren abarra]: laira Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [mahatsondoak, bestelako landare batzuek] sarmiento; pámpano, tallo trepador (2) iz. vid ➥ mahatsondo
    fr iz. sarment
    en (1) iz. (vine) shoot (2) iz. vine ➥ mahatsondo
    port sarmento

    Ni naiz aihena, zuek xirmenduak. (Elhuyar Hiztegia)

    aihen (FlickrCC, Daniel Horacio Agostini)

     
  • Maite 9:30 am on 2017/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    galto 

    iz. Zub.Galdera. galto egin Zub. Galdetu. Galto egiten dute zein den. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [eskaera]: eskabide, eskaera, eskakizun, eskari, eske, galde Ipar., erregu Heg., arren jas., demanda zah., petizio Heg. beh., errekesta Ipar. zah., galdeitza Ipar. zah.
        [galdera]: galde, galdekizun, galdera, itaun Bizk., itaunketa Bizk., galdegai g.e., galdeitza Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Z) petición, demanda (2) iz. (Z) pregunta
    fr (1) demande (2) question
    en (1) request(2) question
    port (1) petição, requerimento, pedido (2) pergunta

    Galto egiten dute zein den. (Hiztegi Batua)

    galto (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:00 pm on 2017/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaskezur 

    iz. Burezurra. Lurrera erori eta kaskezurra hautsi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaskezur (G, AN-araq, B, BN-baig, Sal), kaskaezur (VocB), kaskazur (V), kasko-ezur. Ref.: A (kaskezur, kaskazur); Izeta BHizt.

    Cráneo. Kaskezurrean –ezustekoa!– / ar nabar aundi bat bizi. Or Eus 226. Kaskezurra autsi. Anab Poli 65. Kasko-ezurra eta barruko garunak. Vill Jaink 69. Nekez lortuko dugula argibiderik antzina-antzinako gizaki zein gizaideen kaskezurretan. MEIG VI 113.

    Parte alta de la cabeza. v. 2 kaskar. Kaskezurrian autsiko diot / oraindikan oriñala! MendaroTx 104. Ebagi egin eutsazan belarrijak kaskazurretik [astuari]. Otx 121. Beren kaska-ezur soillak lozio orrekin igurtzitzen duten gizarajoak. Lab SuEm 177.

    Sinonimoak: iz. beh.

        [burezurra]: burezur, buru-hezur, buru-kasko, garezur, kaskar beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cráneo; crisma
    fr iz. crâne
    en iz. skull, cranium
    port iz. crânio; fam coco

    Esadazu, mutiko, zuri ezer sartzen zaizu kaskezur gogor horretan? [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur

    kaskezur (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel