Recent Updates Page 266 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:28 pm on 2017/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ukitze 

     iz. ukitu aditzari dagokion ekintza. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. zah.

        [ukitua]: hunki, hunkimendu, uki, ukiera, ukipen, ukitu, ukimen g.e., hazka zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) z. tocamiento; contacto (2) iz. (Mat.) tangencia
    fr tact, contact, toucher
    en (undesired) molestation n
    port tocamento

    Bi mutili «ukitze desegokiak» egin zizkiola frogatutzat jota, elizak hiru urterako kargugabetu du Juan Kruz Mendizabal apaiza. [Elizaren iluntasunean, Ainhoa Oiartzabal Azketa (Berria.eus, 2017-01-12)]

     
  • Maite 9:13 pm on 2017/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldarri 

    1 iz. Oihua, bereziki zerbait aditzera ematen duena. Zergatik dira hortik eta hemendik entzuten diren aldarriak? Haren andrearen aldarriek ez zuten ezertarako balio izan. 2 iz. Aldarrikapena. Legebiltzarrera eraman dute etxebizitza duinaren aldeko aldarria. Saihesbide berriaren kontrako aldarria egingo dute gaurko agerraldian. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 aldarri (Lar, Hb ap. Lh). Etim. Posiblemente alda- + harri, litm. ‘piedra de lado’. Antepecho. “Guardalado” Lar. Inguru zaukat auzo bezala / itsas-gezala: / zedorri zatzait etxe aldarri / lur ta mugarri. Inzag EEs 1912, 210.

    2 aldarri (V-arr-ger). Ref.: A; Holmer ApuntV. 1. Clamor, grito. “Clamor” A. Joan zirean guztiak katamotza ikustera, ta izugarriak zirean arek egitten ebazan orruak eta aldarriak. Echta Jos 317s. Zegaittik dira ortik eta emetik entzuten direan aldarriak? Ib. 284. Alpin urdiñak, zuen arru ixillek […] gogoan idukiko dute arkaitzean ezarrita, gure aldarriaren oroitzapena. Or Mi 138. Lau-aizetaratuz artzai-aldarria, / lau probintzietara an doa irrintzia. SMitx Aranz 56. Aldarri batzukin dantza bat egin zuten. Arti MaldanB 195. Iskanbilak eta aldarriak entzun ziren plazan. Arti Tobera 279. Alabaiña amak, ibai sakoneko bere egoitzatik aldarria entzun zuen. Ibiñ Virgil 114. Anuncio, pregón. Zoazte kapardian barna aldarri au erriari egiten. ‘Et imperate populo, ac dicite’. Ol Ios 1, 10. 2. (Adv.). “Aldarri ibiltzen zirean (V-ger-arr), andaban clamando” A.

    Sinonimoak: iz.

        [krida]: krida Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. grito; iz. pregón (2) iz. antepecho, parapeto
    fr beuglement
    en iz. clamour (Br); clamor (Am)
    port (1) iz. grito, berro; iz. pregão

    Emakume txirrindularien lasterketa gehiago eta emakumeen kirol profesionalari oztopo gutxiago, horra #NoPodiumGirls analisian Zoë Leverant-ek egiten duen aldarria, emakumeek kirolari egiten dioten “ekarpen” ikusgarriena gizon txirrindularien alboan “sari gisa” agertzea izan ez dadin. [Erabaki aitzindaria Australiako proba ziklistan: azafatarik ez podiumean, Mikel Garcia Idiakez (Argia.eus, 2017–01-09)]

    aldarri (Argazkia: argia.eus)

     
  • Maite 11:48 pm on 2017/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    baranotu 

    du ad. Inguratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    baranotu. Rodear, cercar. v. inguratu. Iria baranotu zuten. Ol 4 Reg 6, 14 (Dv, Ker, BiblE inguratu).

    Sinonimoak: ad. jas.

        [inguratu]: inguratu, ingurukatu g.e., birundatu Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. rodear, cercar
    fr du ad. entourer, encercler, cerner
    en du ad. to enclose, to fence, to surround
    port du ad. rodear, cercar

    Hiria baranotu zuten.  (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    baranotu

     
  • Maite 9:18 pm on 2017/01/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrelepo 

    adb. Zangoak eserlekuaren alde banatara jarriz eserita. (Hiztegi Batuan, “zangalatrau”)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arrelepo (V-m), arrilepo (V-m). “Arrelepo (V-m), a horcajadas” A. “Arrilepo, llevar a alguna persona a hombros” Etxabu Ond 112. Neu oinez ta eu arrelepo! (V-arrig). A EY II 397.

    Sinonimoak: iz.
    [arrelepo]: zangalatrau, hankalatraba, hankalepo, kunkailo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (B) a horcajadas
    fr adv à califourchon
    en (mounted) astride adv
    port loc adv a cavalo

    Batzuk oinez doaz; besteak, aldiz, arrelepo.

    arrelepo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:59 pm on 2017/01/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    kukulumuxu 

    adb. Bizk. kokoriko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kukulumuxu (V-arr-oroz-m), kukulumutxu (V-m-gip), kukurumixo (V-m-gip; Añ (V)), kukurumitxu (V-ger), kukurumux (G-azp), kukurimixo (Añ (V)), kukulumixo (V-m-gip), kukulumutxio (V-m), kukumaixo (V-gip), kukumukuxo (V-gip), kukumixo (V-gip). Ref.: A (kukulumixo, kukurumixo); Iz To 187, UrrAnz (kukumukuxo); Etxba Eib (kukulumixo); Etxabu Ond 114; Elexp Berg (kukulumixo, kukumixo).

    Agachado, agazapado, en cuclillas. “Ovillarse encogiéndose […], kukurumixo ifini (V)” Añ. “Encogerse arrugando, […], kukurimixo (V)” Ib. “Kukumaixo jarritte, puesto en cuclillas (V-gip)” Iz To 187. “Orduetan egon da kukulumixo” Etxba Eib. v. 1 kokoriko. Ea-ko uritxu au, makur makur edo kukulumuxu, mendi biren barrenean. A Txirrist 171. Kukulumutxu jarri ta prakak erazten asi zan. Otx 64.

    Sinonimoak: adb.
    [kukulumuxu] : kokoriko, pikotxean, kukubilko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. en cuclillas
    fr adb. accroupi, -e
    en adb. crouching, squatting
    port adb. loc adv a o de o em cócoras

    Umea ura edan guran dabil kukulumuxu jarrita.  (Labayru Fundazioa, ‏@labayrufundazio )

    kukulumuxu (Argazkia: Labayru Fundazioa, @LabayruFundazio)

     
  • Maite 7:37 pm on 2017/01/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    lugorritu 

    iz. Erein gabe uzten den lursaila. Bukatu zen lehortea, eta lugorriak uzta ederra eman zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lugorritu (Lar, H).

    1. “Almagrar” Lar.

    2. lurgorritu (V-arr-m, Gc ap. A). “Rozar o revolver la tierra” A.

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [lurgoratu]: lurgoratu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. binar, arar, labrar, remover
    fr  biner, labourer
    en to hoe, dig over; till, plow
    port binar, arar, sulcar

    Gustatu edo ez, lurra altxatu du, lugorritu du ingurua. Hortik, sastrakak, haritzak edo asunak aterako diren, ez dugu guk erabakiko. Fundazioak programa egin behar zuen eta egin dugu. Orain politikariek erabaki behar dute apustu hori zertarako zen eta zertarako nahi duten aurrera begira. [«Gustatu edo ez, 2016ak ingurua lugorritu du. Hortik, sastrakak, haritzak edo asunak aterako diren, politikariek erabakiko dute», Xabi Paya (Naiz.eus, Amagoia Mujika)]

    lugorritu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:20 pm on 2017/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hepa 

    interj 1 Arreta erakartzeko erabiltzen den hitza. Hepa! hepa! nik ez dut zer ikusirik gauza horretan. Hepa! hor zarete? 2 Norbait ikustean esaten zaion diosal hitza. Ik. kaixo. Hepa Martin, zer moduz? (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (h)ep, (h)epa (V-gip, BN-arb), epe (V-gip). Ref.: A (hepa); Etxba Eib (epa); Elexp Berg (epa, epe).

    1. Interj. con la que se requiere atención (tbn. de sorpresa, de saludo). “Hepa, interj. de llamamiento” A. “Interj. que pone sobre aviso. Epa! or dozu zezena zeuregana!” Etxba Eib. “–Afarixa zor dostak. –Epa hi! alto. Hori eztok egixa” Elexp Berg. “Epa, zer moduz?” Ib. Buxerak erraiten dio gibeletik: “Hep, hunat, haragiaren saria?”. Barb Leg 143. Oihu egin zion, […] “Nun zira?. Hep! ene adixkidea!”. JEtchep 116. Ep! Ep! Ez al dakik arraintza debekatua dagola emen? EgutAr 11-1-1960 (ap. DRA). Hep? Hor zarezte? Larz Iru 52.

     (Uso sust.). Hep bat aizoari aski da, zuñ ordüz, ordütan salbatzeko. Herr 24-11-1960 (ap. DRA).

    2. (BN, S, R ap. A). Interj. que denota esfuerzo. “Interj. que se usa en momentos de apuro, a punto de realizarse algo que nos apasiona” A. Bainan ihes zohana heldu da gibelerat bi jauziz, hep, igaten da zaldira. EskLAlm 1902, 18 (ap. DRA).

    3. (BN, S). Ref.: A (ep, hep); Lrq (hep). “Interj. de burla que equivale al vah latino” A. “Hep, grito de desafío” Ib. “Interj. de moquerie” Lrq. Hepa, hepa, hepa / orai niz orai alagera / ikusten düt enegitekuak / untsa juaiten direla. Xarlem 251.

    Sinonimoak

    [diosal hitza] : kaixo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. cuidado; atiende, mira (2) interj. hola
    fr salut
    en Hello! Hi! Hey! What’s Upp!
    port olá, oi, alô

    Hepa! Zer moduz?

    hepa (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
    • Agustin 1:08 pm on 2017/01/15 Permalink

      Kuriosoa da, Portugalen ere erabiltzen dutela, norbaitekin gurutzatzerakoan adibidez.

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel