Recent Updates Page 31 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:12 pm on 2021/12/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    muki 

    1 iz. Giza sudurrak jariatzen duen gai likatsua. Mukia dariola. Mukiak kendu (Ik. zintz egin). Muki jarioa. Jertsearen maukan garbitu nituen mukiak. Malkoak eta mukiak xukatu.

    2 iz. Albait. Hainbat abereren eritasuna, muki jarioak ezaugarri dituena; zaldiaren familiako abereen eritasun kutsakor larria, gizakia kutsa dezakeena, eta muki jario zornetsuak ezaugarri dituena. Ik. murmu.

    3 iz. Metxa; metxaren zati errea. Kandelari mukia kendu.

    4 iz. Muki mintzak jariatzen duen gaia, mukiaren antzekoa.

    (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (G, B, AN-egüés-ilzarb-olza, Ae, Sal; SP, Lar, Añ, Arch VocGr, Hb (+ -kh-), Dv, H (V, G)), muku (L-ain, BN-ciz; VocBN, Dv (BN), H, Foix ap. Lh.). Ref.: Bon-Ond 139; VocPir 225; A (muki, muku); Iz To . Moco. “Morve” SP y Arch VocGr. “Mocos, quitarse los mocos, zintzatu, mukiak kendu ” Lar. “Morve, mouchure” Dv. v. 2 muskil, 2 moko. Bati bere gargaxuak, mukiak ta likiskeriak etzaizkio ain okagarri. (184) LE-Ir. Zertaz biziko diren…? […] Gu eta gure burrasoak bertze orduz bizi izan garen bezala: artoz eta mukuz. (Interpr?). HU Zez 73. Mukua ere mokanesik gabe, erhiekin kentzen dute. Zerb Artho 206. [Zelulek] halako leka batez dute egina barneko mamia, erran baitzinezake lehenbizian muku lodi bat dela. JE Med 76. Mutiltxoaren mukien eta zikiñaren nazkarik gabe, mosu mardul bi egotzi ziozkan matail gorrietan. TAg Uzt 156. Mukiak gogortu dizazkidakean otza. Loidi 34. Barrandaria, muku biltzale. GAlm 1964, 51. (ap. DRA; la ref. es incorrecta) Muki(r)ik ez, ta pañuloa. (AN-larr). Inza NaEsZarr 471. [Aur] bati mukiak zintzatu, besteari arpegia garbitu edo espartziñak lotu. Ataño TxanKan 151. Urrengo egunean / gozoak jakiak: / besteek oillo-jana; / nik, berriz, mukiak. Zendoia 26.

    2. (G, L, B, BN-mix, Sal, S; Aq 332 (G, AN), Hb (+ -kh-), H (V, G, S)), muku (L, BN, S; Gèze, H). Ref.: A (muki, muku, mükü) .
    Mèche, mükü, mitxa ” Gèze. ” Mukua khentzea, mukia kentzea, enlever le lumignon, moucher” H. “Pábilo, torcida o mecha. Mukia khen (BN), despabilar” A. El ambiguo “mouchure” de Duvoisin podría tbn. corresponder a esta acepción. v. infra ARGI-MUKI.Eztü hil ürhentüren khe emaiten dian mükia. Ip Mt 12, 20 (He, TB, Dv, Echn, SalabBN mitxa, Ur, Samper, Or, IBk, IBe metxa, Ol zunda, Leon drunda, Ker argi-aria, BiblE argi-metxa). Eginen dituzu muketak eta mukiaren hil-tokiak urhe garbienetik. Dv Ex 25, 38 (Ol mukontziak, Ker autsontziak, BiblE errautsontziak). Khen zakozu mukia argi horri. Lander (ap. DRA).
    v. tbn. Ol Is 42, 3.

    3. “(B), goma, producto resinoso de los árboles” A.

    4. (H), muku (H). Muermo; moquillo; romadizo. ” Zaldi mukudunaren mukua gain gainetik lotzen dena, khotsen duena da, la morve d’un cheval morveux […]; 3. […]. Ollo horrek mukua du, mukia dauka ” H. v. mukieri. [Mirikuak] xapelak gorri eta abreak mukhitan, / xelina pelatua, kapa leihoekin. Hb Esk 204. Hiruek baitiaguk gure itzalak, […]. Nik hazteria, hik mukua, horrek zaragarra. “Tu es un morveux” . Barb Leg 144.

    5. + muku (Lh). (Uso adj.). Mocoso (dicho despectivamente de los niños). “Un morveux, un enfant” Lh. (Ref. a animales). Uli-muki batek haiñ du tormentatzen, / ehun tokitan sistatzen. “Un avorton de mouche” . Gy 300

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [sudurrari darion gai likatsua]: muskil Bizk. g.e.    

    [metxa]: babil, metxa Heg., drunda g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. moco; mucosidad (2) iz. mecha, moco, pabilo (3) iz. (Albait.) moquillo; muermo (4) iz. (Zool.) moco
    fr (1) iz. morve (2) iz. mèche
    en (1) iz. [sudurrekoa] mucus (2) iz. [kandelarena] wick
    port (1) iz. muco; mucosidad (2) iz. mecha, pavio

    Testuinguruan

    Mukiak kentzen pasatzen duzu eguna. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:59 pm on 2021/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    gilbo 

    (1) Litsa, lihazkia; ile, bilo (2) Elur-maluta.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (G-goi ap. A ), gilba (G-azp ap. Gketx Loiola ), gelbo (G-goi ap. JMB At ). “Hilacha, pelusa. Gilboz bete zait soiñekoa ” A. “Pelusa” JMB At. Zirkilluak gelboaz arindu. (Interpr?). EEs 1912, 219. ” Gilbo, copo” Garate Cont, RIEV 1935, 350, . ” Gelbo, arista que el viento lleva” JMB At.

    Sinonimoak: iz.

    [litsa]: Litsa, lihazkia

    [elur-maluta]: elur-luma, elur-maluta, elur-malo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) hilacha, pelusa (2) copo
    fr (1) effilochure, peluche (2) flocon, flocon de neige
    en (1) loose thread, fluff, fuzz, lint (2) snowflake
    port (1) penugem (2) floco

    Informazio gehigarria

    Justo M. Mokoroak (1990) bildu zuen, elurra egiten duenetan, ugaritasuna adierazteko. Gilbo berbaren esanahia argituko dugu:

       â€œAlakoxe nazka ematen dit gilbo orrek!” aipatutako esaldian azaltzen da itzulpen hau ondoan dagoelarik: “Qué asco me da esa espuma flotante…! Eta liburu berean Josefa Martina Mujikak esanda: “Arrikatzaren kearra dator, illauna bezela (-Illauna zeri esaten zaio?- Ontzi-gaiñetan gelditzen dan gilbo orri” eta hau ere bai: Illauna  izan (euki)-ezkero eztu balio trapuak kristal-garbitzeko. (N.B. Usada la palabra para designar la pelusa o espuma sucia de las fábricas de la post-guerra en Tolosa: Manuela Ormaetxeak)

    Bestalde, gilbo gabe, gelbo berbak beste esanahi bat dauka: “iz. Hauts mataza; oihalei ateratzen zaien zuntz edo izpi modukoa. Gelboz bete zait soinekoa” (EH). Horrenbestez, gilboa ilauna edo oihalei ateratzen zaien zuntza bezalakoa da, eta elur kontuetan goitik behera egiten duen elurra gilboka dator, matazaka.

    Elurra gilboka eta matazaka, Kepa Diegez [EtnoMet (Aroaren berbaroak)]

    Testuinguruan

    Elurra gilboka eta matazaka, Kepa Diegez

     
  • Maite 9:25 pm on 2021/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    inta 

    iz. Ipar. Zingira. Inta urtsuak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    inta. Onom.: D’otra part al camyno Yturgoyindea. (1200) Arzam 281. Pero d’Indaco. (1243) Ib. 281.

    1. (Dv, H (-th-, L)), inda (VocBN A, Dv, H). Senda, camino. “Sentier, chemin étroit à travers les champs” VocBN. “Vereda” A. Itzaiñ bat almazenera xistuz zoala behin, / Bezkoitzeko intha urtsuetan, orga bat zuhaiñekiñ. Gy 131. Jaunaren bidia gertau; beraren indeak arteztu. Albzur JZ 1921, 193 (ap. DRA). Orga-bide edo inta pullit bati behera heldu zen orai proesionea, kartierean sartzen ari. Barb Sup 138. Urteak egun adiña zugatz-inda (zugatz-kale) izaki, ta lerro bakoitzean beste oinbeste ondo. ‘Autant d’allées’. Or Mi 4 (v. tbn. 17).

    2. (-th- L, BN-baig ap. A; h- Hb), inda (Lh, h- Hb). Pantano, lugar pantanoso; lodazal. “Pantano, lodazal” A. Hendaia hitsik dago itsas bazterrean, / intha ya egin hurren bere beharrean. Hb Esk 136. Intha zonbait? Aintzira bat? Pasajes, dauku erraiten beribilaren jabeak. JE Ber 91. Ez da izaiten ogi intakorik. (prov.). Herr. (ap. DRA) Inthan sarthuak gitun leporaino, zorrez brokatuak . GAlm 1962, 64. Denak, zonbait intha edo sasi gora-behera, betiereko Egiari buruz keinatuak eta zuzenduak daude. Lf ( in Zait Plat XXIII ). Nork daki ez dionetz bidea zabaldu, erakutsiz nun diren inthak eta murtzi-harriak bide hortan. Lf ELit 299.

    INTA-SUKAR. “Malaria, intha-sukarrak” T-L. Eritasun hedatuena intha-sukharra da, erdaraz “malaria”. GAlm 1959, 66.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [zingira]: idoi, istinga, lintzura, zingira, ihiztoka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) lodazal, pantano, terreno pantanoso
    fr iz. bourbier, marécage, marais,
    en iz. mire, quagmire, swamp
    port iz. atoleiro, pântano, terreno pantanoso

    Testuinguruan

    Inta urtsuak ikusi genituen. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:21 pm on 2021/12/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanbera 

    iz. (B) Elurbustia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lanbera. “(V-och-gip), aguanieve, agua que cae de las nubes mezclada con nieve” A.

    Sinonimoak: iz.

    [lanbera] : (Meteorol.) elurbusti

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. aguanieve
    fr iz. neige fondue
    en iz. sleet
    port iz. granizo;

    Testuinguruan

    Zirimiria lanbera bihurtu zela nabaritu zuen. #gaurkohitza

    Informazio gehigarria:

    “Elurraren eta euriaren arteko kategoria baten berri eman beharrean dago: Elur bustia. Aldaera hori euskara batuan dago zabalduen. Aldaerak aldaera, honako terminoak dauzkagu corpusean: elur busti (besteak beste, edur busti,B-Lekeitio: DVEF) / elur busti,behe-nafarrera, lapurtera, erronkariera: DVEF / elurbusti,N-Baztan: Izeta, 1996) elureuri (besteak beste, edur-euri,B-Gernika: DVEF / edurrauri,B-Lemoiz, Orozko: EHHA / edurrauri,B-Mendata: EHHA) elur-ur (besteak beste, edur ur,B-Abadiño: Gaminde & Salterain, 1991 / bizkaiera: DVEF / elur ur, N-Lesaka: DVEF , euri-elur (euriedur,A-Aramaio: EHHA),  gazur (B-Markina: DVEF)eta lanbera (B-Otxandio / G-Arrasate: DVEF). Hiztunaren lehen pertzepzioan elurra “bustita” dagoela edo isurkari batekin nahasten dela dirudi. Horrela, elur bustia terminoa dago, berez, elurra bustita ez balego bezala, hortaz, elurra “busti” egiten da; isurkariarekin, euria edo ura nahastean elkarketa hauek sortzen dira: elur-euri, euri-elur eta elur-ur. Kasu horietan ez dago beste objektu edo gauza batzuekin inolako konparaziorik, ez dago metaforarik. Hiztunak elurra eta euria edo ura ikusten ditu nahasirik. Gazur berbarekin, ostera, metafora oso polita gertatzen da: Bizkaiko Markinako hiztunek elur bustia erortzen ikusten dutenean “esnea gatzatzean eratzen den ur gazia”-rekin alderatzen dute (Harluxet). Izan ere, hori da gazur hitzaren jatorrizko esangura. Azkenik, lanbera berba dugu. La(i)no hitza eta bera atzizkiaz osatuta badirudi ere, ez bide dauka lainoarekin zer ikusirik. Lanbera(tu) aditza ere badago eta esanahi bikoitza du: alde batetik, “elurra bigundu” esan nahi du –horrek badauka loturarik–, eta, bestetik, “hotz handia egiten duenean, aroa epeltzea”.

                “Aurrera eginez, ordu edo egun batzuk igarorik, gehienetan elurra biguntzen hasten da. Egoera hori euskarak, besteak beste, lanberatuaditzaren bitartez azaltzen du. Osagaiei buruz, itxuraz lehenengoa *lanno, eta bigarrena *bera dira. Gogora dezagun Otxandion (Bizkaia) eta Arrasaten (Gipuzkoa) Azkuek (DVEF) lanbera eskuratu zuela elurbustiari irizteko. Bestalde, lanberatu aditzak beste adiera bat ere badauka: aroa epeldu edo hotz handi-handitik epelagora igarotzea. Azkenik, Bergara aldeko hiztegian honako hau jaso zuen Elexpuruk (2004): “Egindako elurra gorpuztu, apur bat trinkotu (Otxandio). Edurre batu eitten da, edurre puxkat lanberatuten asten danien, lanberatu. Edurre eiñ barritten ezileike bolaik eiñ”. Horrela definiturik ez du ematen elurra biguntzen denik, baizik eta behin lurraren gainean egonda, jausi berritan, gogortu edo trinkotu egiten dela”. 

    Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa, Kepa Diegez

    Doktore-tesia, hemen eskuragarri: https://addi.ehu.es/handle/10810/53666

     
  • Maite 1:50 pm on 2021/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    fidel 

    adj. Leiala.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    fidel. Tr. Su uso es frecuente tanto en los dialectos septentrionales como en los meridionales en su empleo como adjetivo, aunque al Sur es casi exclusivo de catecismos y bersolaris; el uso sustantivo falta en los textos occidentales, aunque se encuentra en Cardaberaz. En los dialectos septentrionales aparece siempre fidel , mientras que al Sur la forma más general es fiel (piel fB Ic I 84 y Zab Gabon 108).

    1. (L, BN, S; SP, Urt III 299, Ht VocGr 361, VocBN, Gèze, Dv, H), fiel (Lcc, Lar, Añ, H), piel. Ref.: Lh; Lrq . (Adj.). Fiel. “Fiel cosa, gauza fiela ” Lcc. “Qui est loyal à garder sa foi, sa parole, sa promesse” H. v. leial. Eure benedikzionea emaiten drauealarik eure zerbitzari fidel Abrahami. Lç Ins B 7r. Zure zerbütxari eta aizo fidela. Etchart 3.2r. Aditzen dut giristino fidel guztiek badutela parte batak bertzearen orazinoetan. Mat 71. Jainkoaren zerbitzari fidela. SP Imit III 49, 5 (Ch leiala, Ol zindoa). [Justiniano] zeruko erresumen begirale fidela. ES 145. Ea, arima fiel zorionekoa, alegera zaite. Cb Eg II 105 (Dv LEd 190 fidel). Sen Grat misteriuen dispensazale hanitz fidelia [sic] . UskLiB 142. (27 fidel) Agiri da gure uri noble, leial, errutsu eta beti piela. Zab Gabon 108. Zakurrari ogi puska batzu emanik, luze-luzea etzaten [zen] bere zaintzale fidelaren gerizan. Zub 26. Ene bihotzak eman dezaken amodio guzia hiretzat daukeat. […] Hire maite fidela. Mayalen. JEtchep 68. Sexuan lanak bestekin egin, / kanpokoentzat fidela. Ayesta 124. Ene biotza, bizi naizeno, izanen zaizu fidela. Xa Odol 115. v. tbn. Harb 394. EZ Eliç 391. Hm 161. Tt Onsa 125. FPrS 2. Gç 190. He Gudu 122. Mst III 10, 6. CatLan 52. Iraultza 27. Xarlem 1180. JesBih 445. CatLuz 40. Etch 82. Jaur 204. Bordel 65. Izt C 498. Hb Esk 161. CatS 120. Elsb Fram 184. Ip Hil 146. Arb Igand 181. CatJauf 27. LuzKant 59. Balad 181. Ox 193. Etcham 131. SMitx Aranz 120. Mattin 42. Fiel: Bet 3. Ber Trat 70r. Cap 146. CatAnz 6. VJ 4. OA 43. El 61. Iraz 2. CatBurg 3. LE Prog 108. Añ CatAN 76. Gco I 427. CatB 32. CatLlo 27. CatBus 3. CatAe 2. CatSal 3. CatR 31. Xe 387. Ud 137. Otag in FrantzesB II 129. CatUlz 34. Tx B III 73. Erkiag BatB 104. Fiyel: CatLlo 99. (Uso pred.). v. FIDELIK.
    Iesus bethi ere fidel dago. SP Imit II 1, 2. Nola neure yende gustiak ditudan fidel neure gogara. (1664). ETZ 48. Nazioneak fidel zaitu bere zerbitzari. Iraultza 79. Fidel egon ditela / Elgarren artian. LuzKant 71. O, Maria, […] fidel egon nahi gütüzü gü ere. Ip Hil 166. Haren familia egon zen Jainkoari fidel. CatJauf 32.
    v. tbn. Fidel egon: Elsb Fram 100. Etcham 236.

    2. (H), fiel (Lcc, H). (Sust.). Fiel; cristiano, creyente.Fielmente, fiela legez ” Lcc. Cf. fidelsa. Zer konkordia du Kristek Belialekin? Eta zer parte fidelak infidelarekin? Lç 2 Cor 6, 15 (He fidelaren eta infidelaren artean, TB fidelak; Ol siñestun ). Ungi ethorri, fidel eta adiskide maiteak. EZ Man I 87. [Apezak] fidel guziei exenplu […] emaiten deraue. SP Imit IV 5, 3 (Ch poblu giristiñoari, Ol doibatzari). Bere fiel edo kristau maite bat. Cb Eg II 157. Apostoluek eta lehen mendetako fidelek egiten zituzten berthutezko obrak. Mih 92. Zeren Jinkua fidelen aita komüna baita. CatLan 69. Bere meza eta ofizioa / fidelentzat erraten tuena. Iraultza 23. Hura da Elizaren eta fidel guzien arartekoa. Jaur 369. Fidelak oro eztira khorpitz bat baizik. CatS 34. v. tbn. Hm 76. Tt Arima 130. Gç 53. ES 144. Ch III 18, 3. Mst XIV. Mercy 17. AstLas 70. JesBih 390. UskLiB 17. MarIl 13. Hb Egia 112. Lap 323 (V 147). Ip Hil 100. Arb Igand 175. Fiel: LE Prog 104. Naiz zure zerbitzaria eta fidela eta zure senarra (Oiartzun, 1664).ETZ 50.

    FIDELIK (Ser, mantenerse, etc.) fiel. Kantari, pilotari, oro dituzuna, / euskara maiteari fidelik zaudena. Xa Odol 153.

    Sinonimoak: izond.

    [leiala]: kirmen, leial (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. fiel, leal
    fr izond. fidèle, loyal, -e
    en izond. faithful, loyal
    port izond. fiel, leal

    Testuinguruan

    -Gabon, entzule fidel guztiok! [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000), Ereduzko Prosa Gaur]

     
  • Maite 10:20 pm on 2021/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    txandaka 

    adb. Bakoitza bere txandan, elkarri txanda emanez. Ik. aldizka. Apaiz sail bakoitzak aste osoan bete behar zituen Jaunaren etxeko eginkizunak, txandaka. Egun onak eta txarrak txandaka izaten ziren. Txandaka hartu gaituzte nahigabeak eta pozak. Berokia txandaka erabiliko dugu, aste batean zuk eta bestean nik. Txandaka dugu biok burdina urtzeko lana. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txandaka.

    1. (V, G, AN-gip; Lar, Añ (G), H (<ch->)), xaindeka (L-côte), xadaka (Hb), txainaka (AN-gip). Ref.: A (txandaka, xaindeka); SM EiTec1 (txibiri); Garbiz Lezo 279; Etxba Eib; Elexp Berg ; Gte Erd 40 y 244. Alternando(se), por turnos. “(A) veces, por veces, alternando, aldizka, txandaka ” Lar, Añ. “Por turnos, alternativamente. Ola aundi oietan gau ta egun lan egin oi da, baiñan txandaka, gabez batzuek, besteak guk bezela ” A. ” Gure tallarrian, sapatuetan, txandaka eitxen juau zeñek atara txibirixak ” SM EiTec1 (s.v. txibiri). ” Barriak eta negarrak txandaka ibiltzen dira ” Etxba Eib. . ” Anai-arrebak txandaka zaintzen dabe ama ” Elexp Berg. . ” Egun onak eta txarrak txandaka izaten ziren (G-azp-goi, AN-gip)” Gte Erd 244. v. aldika. Tr. Documentado sólo en autores meridionales. En DFrec hay 7 ejs. de txandaka. Oitu zaite Meza nagusietara txandaka bada ere. AA III 411. Geroko egun batzuetan Apostoluak ondotik kendu etzitzaiozkan, eta zeruko Aingeruakin txandaka progua egiten zioten. Lard 536. Txandaka bata bestearen buru edo agintari asteoro bakoitza izatea. Aran SIgn 95. Egoten ziñala gau ta egunetan / barautan, / orazio, / zilizio / azoteakin txandaka. MSIgn 346. Meralla txandaka ibilliko degu, aste batean zuk, eta bestean nik. Moc Damu 9. Apaiz-sail bakoitzak aste osoan bete bear zituen Yaunaren etxeko eginkizunak, txandaka. Ir YKBiz 2n. Auziei buruz iritzbideak ezartzea, aitatu ditugun lege-onuemallariak, txandaka, egin bezate. EAEg 30-12-1936, 684. Txandaka degu biok burni-urtze-lana. NEtx Antz 18. Arkitu ote litezke une berean guregan Aingeru ona ta gaiztoa? –Ez uke arrigarri; baña naiago diñat txandaka iduritaratzea, batak edo besteak eragiten gaitunean. Or QA 57. Anai-arrebak txandaka egin oi zuten zaiketa. Etxde JJ 249. Egin zituzten aurrerako ta atzerako jira-birak, eskuak eta oñak txandaka lurrean jarrita. Anab Poli 111. Goardiak ere egiten giñun txandaka. Salav 73. Txandaka artu gaituzte naigabeak eta pozak. NEtx LBB 74. Igande ta jaiero, musika taldeagaz txandaka, lau pieza joten zituan tanboliñak. Etxabu Kontu 40. [Paketea] bizkarrean txandaka artuz, abitu giñan Gorrotolan gora. JAzpiroz 152. Beti batek irabaztekotan, ez dago zer egiñik. Txandaka bear dira tristurak eta pozak. Albeniz 169.
    v. tbn. Bil 131. Ag Kr 13. Bilbao IpuiB 91. SM Zirik 9. Erkiag BatB 51. Osk Kurl 74. Ataño TxanKan 145. Gauetan, txandaka-txandaka, bi lagunek guardia egiten genion erri guziari. Alkain 34. (Con sentido espacial).Alternando.
    Esan bear det errenkada batean baso piñua eta bestean insignis txandaka aldatu zituztela. Munita 69.

    2. tandaka (R ap. A), dandaka (BN ap. A; VocBN, H). “Par pac” VocBN . “Par fois, à reprises; par termes” H. “A plazos” A.

    3. tandaka. Por grupos. Etxiak ezarriko dütü tandaka. Zunbatenaz eta hobe beitirateke, hanbatenaz prezioak harzalek gorago dütükie. Herr 28-4-1960, 3. Huna orai, tandaka tandaka, ministerio bakhotxaren pekoak.Eskual 17-1-1908, 3.

    Sinonimoak: adond.

    [elkarri txanda hartuz]: aldika, aldizka, txandan (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. por turnos, a turnos, por tandas, alternando
    fr adb. alternativement, à tour de rôle, chacun à son tour
    en adb. by turns, in turns
    port adb. em turnos, em lotes, alternando

    Testuinguruan

    Txandaka joan dira sartzen Landako gunera bisitariak, pilaketarik gabe. [Ainhoa Sarasola (mold.), Berria.eus]

     
  • Maite 10:18 pm on 2021/12/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    egundalako 

    adj. Berebizikoa, berealdikoa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egundalako. (AN-gip), eguntalako (AN-gip), euntalako. Enorme, tremendo. v. EGUNDAINOKO (b), EGUNDOKO.
    An izan zituzten, prantzetarren aurka, egundalako burrukak. Loidi 217. Jendia zegon egun orretan / euntalako tankeran. Auspoa 39, 38. Jo du ta aidean euntalako bueltak baloiak. Auspoa 114, 49.

    Sinonimoak: iz.

    [egundoko]: berealdiko, egundainoko, egundoko, inolako, berebiziko Heg., upelako Bizk., beregaineko jas., mundial Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. absolución
    fr iz. (Ipar.) cahier
    en iz. (Ipar.) notebook
    port iz. caderno

    Testuinguruan

    Egundalako bestondoarekin esnatu naiz.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel