Recent Updates Page 33 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:13 pm on 2021/11/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    aurkako 

    1 adj. Kontrakoa. Elkarren aurkako diruditen gauzen elkartze miragarria. Aurkakoa izan du euskarak bakartasuna, idazketa zailtzen zion aldetik. Haien eta gure iritziak aurkakoak dira. 2 iz. Aurkaria. Etsaiak eta aurkakoak zentzatzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    AURKAKO.

    a) De enfrente. “Aurkhako burgua” SP. “(El de) delante, aurrekoa, aitzinekoa, aurkekoa, aurkakoa” Lar. “Devant (celui de), aurkhakoa, aurrekoa, aurkhikoa, aitzinekoa” H s.v. aurra. Zoazte zuen aurkhako burgura, eta bertan eridenen duzue asto eme bat estekatua. Lç Mt 21, 2 (He, Dv zuen aitzinean den, Ur, Ker zuen aurrean dagoan, Ol aurkez duzuten, IBk, IBe aurreko).

    b) (Tras gen.). Contrario a, opuesto a; desfavorable a. Gure aurkako legeak ondo dakizki. Lab EEguna 89. Apaiznausiak eta batzarre guziak Yesusen aurkako (kontrako) aitorrera bat billatzen zuten. Ir YKBiz 476. Alemanen aurkako gudateak. Ldi IL 163. Erkalaren aurkako egintzetan. EEg 6-11-1936, 231. Albitarren aurkako gurutzadatik landa, neurri gogorrak erabakiko dituzte Aita Santuek. Mde Pr 309. Batzuetan on-arau edo gizarte-arauen aurkako zirela ahazturik. Ib. 347. Norbere buruaren kaltezko edo aurkako zer bat, ezin zitekean erabagi zuurra izan. Erkiag Arran 62. Izpidezkoa egiaren aurkako gertatzen da, ta onuragarria, izurrite. Zait Plat 33. Beraz aburu ori biziaren kaltetan da, izadiaren aurkakoa, okerra, gezurra. Vill Jaink 187. Bosgarren Aginduaren aurkako pekatua da. MAtx Gazt 76. Gargaritarren aurkako guduak. Ibiñ Virgil 95. Mujikak etzun atera izan / iñoren aurkako itzik. Uzt Sas 345. Zalduketa-liburuen aurkako eraso utsa. Berron Kijote 21. Estatutoaren aurkako idazlan sakon bat. Etxabu Kontu 67. Badirudi, horietan bederen, ko-ren aldeko joera agertzen dela: ko-ren aldekoa eta ren-en aurkakoa. MEIG VI 174. v. tbn. JAIraz Bizia 54. Akes Ipiñ 11. Onaind STeresa 108. (Tras tema nudo). Auxe bai dala Doibatz aurkako / Guzur ontasun dongia. Enb 174. Biurrikeri eta Laterri ziurtasun aurkako lege-austeak. EAEg 23-10-1936, 115. (Uso sust.). Agintariagana zure aurkakorekin zoazala, bidean bertan arengandik yaregiteko alegizu. ‘Cum adversario tuo’. Ol Lc 12, 58. Etzan ordea bere aurkakorik agertu eta auzipetu gabe libre utzi zuten. Etxde JJ 195. (No precedido de gen.). Contrario, desfavorable, opuesto. Orain nire aldekoak egin ditudan bezala, aurkakoak (kontrakoak) ere, edo aurkakodiruditen zertxo bi aipatu bear ditut. Or Y 1934, 12. Adiskide ori eztet euskeltzale; ezta ere aurkako. Ldi IL 31. Zuzendari Nagusiak aurkako beste zerbait erabakitzen duanean. “Cuando disponga otra cosa en contrario”. EAEg 3-6-1937, 1758. Geiago ere esan genezake: gauza bat probatu-ala aurkakoa egizta ditekeala ere. Txill Let 56. Egia, aurkakorik egongo ez zana jakiña zan. Etxabu Kontu 69. An azaldu zan gizaki bat. Ez nekian aldekoa ala aurkakoa zan. AZink 104. Aurkako protesta geienetan, mikrofonorik ez. Gerrika 195. Aurkakoa izan du, berriz [euskarak bakartasuna], idazketa zailtzen zion aldetik. MEIG VI 30.
    (Uso sust.). Aurkako biok –barru-bizitza ta zentzunen atsegin puskila-muskilak–, bateratu ta adiskide erazo nai nituan eta. Onaind STeresa 53. Naiz ta aurkako asko / eraso seguruz. Zendoia 125.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. [aurkaria]: aitziko, antagonista, aurkari, etsai, partida Ipar., arerio Bizk., izterbegi Zub., kontrario beh.aurkako izlag. [kontrakoa]: antagoniko, kontra, kontrako, kontrario g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izlag. contrario, -a, opuesto, -a (2)  iz. contrario, -a, contrincante, rival, adversario, -a (3) iz./izlag. (Mat.) opuesto, -a
    fr (1) izlag. contraire, opposé, -ée (2) iz. adversaire, rival, -e
    en (1) izlag. contrary, opposite; against (2) iz. opponent, adversary; rival
    port (1) izlag. contrário(a), oposto(a) (2)  iz. adversário(a), rival, adversário

    Testuinguruan

    Manifestazioa Bilbon, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. (eitb.eus, 2021-11-25)

    Argazkia: eitb.eus

     
  • Maite 10:33 pm on 2021/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    hamahiru 

    1 zenbtz. Hamabi eta bat, 13. Hamahiru urte eman zituen eri. Hamahiru urtez preso egona. Hamahiru hortzeko area. Bost liberako hamahiru txanpon. Hamahiruren artean. Berrogeita hamahiru. Hamahiru mila. Heldu diren hamahiruak onik heldu dira. 2 iz. Zenbaki arrunten segidan hamahirugarrena. Hamahirua zenbaki itsusia dela esaten dute batzuek. Sei eta zazpi hamahiru dira. Hamahiru zenbakia. 3 (Data adierazteko). Aurten, otsailaren hamahirua igandea da. Hurrengo egunean, ekainak hamahiru, bete egin zitzaigun desira. Uztailaren hamahiruan bukatuko dugu ikastaroa (Hiztegi Batua)

    Wikipedia:

    Hamahiru (13) hamabiaren ondoren eta hamalauaren aurretik doan zenbaki naturala da. 13 seigarren zenbaki lehena da, 11aren ondoren eta 17ren aurretik.

    Iturria: Wikipedia, hamahiru

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) zenbtz. zehazt. trece (2) iz. [zenbakia] trece
    fr (1) zenbtz. zehazt. treize (2) iz. [zenbakia] treize
    en (1) zenbtz. zehazt. thirteen (2) iz. [zenbakia] thirteen
    port (1) zenbtz. zehazt. treze (2) iz. [zenbakia] treze

    Testuinguruan

    Gaurko hitzak gaur hamahiru urte bete ditu! #gaurkohitza

     
  • Maite 11:06 pm on 2021/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    aitzakiatu 

    du ad. g.er. aitzakiatu, aitzakia/aitzakiatu, aitzakiatzen || Aitzakia bidez zuritu. Zeure ezjakinak aitzakiatzen zaitu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aitzakiatu.

    1. atxakiatu (V-m ap. Bon ). Manchar(se) (la pureza o perfección de alguien o algo con una falta, pecado, enfermedad…). ” Noizbait atxakijauriko iturriko ura, edan oi da (V-m)” Bon n. º 9. Halako maneraz non diraden sainduenek-ere, [atxakio] hari resistitzen eta bihurtzen enseiatzen bazaizkio-ere, infirmitatez eta faltaz atxakiatu izatea mundu hunetan diradeno ezpaitute utziten. Lç Ins G 3r (ref. al pecado original).

    2. (Lar, Añ, Dv), atxakiatu (Lar, Añ). Excusar, disculpar, pretextar, justificar (a alguien o algo). “Prétexter” Dv. Pekatu mortala egingo dozube, zeuben ezjakinak edo fede onak atxakijetan edo eskusetan ezpazaitube. Astar II 38. Zere bekatuak aitzakiatu edo eskusatuaz. Arr Orac 170.

    3. (Lar→H), atxakiatu (Lar→H). “Achacar. […] Le achacan que, aitzakiatzen diote, ezen ” Lar.

    4. Poner pegas (a algo), buscar defectos, criticar. “Baña au saltsau eztozue atxakiatuko, pero a esta salsa no le pondréis pegas” (V-m). Zer esan biar da Kristinau asko gaitik, zeintzuk lagunaren egite onetan bere atxakia ta egiera txarrak asmau daruezan? –Diriala Fariseo madarikatuben lagunak, zeintzuk beti oi ebiltzan Jesu Kristoren egiterik onenak atxakietan. CrIc 92. Ez arimarik mantxau ta demoniuari entregau, dan ziurreenak balira bere ezkontzako berbaak. Garbija dalako, ez dau sekula iñok iñor atxakijau ezkonduteko, borondatia euki ezkero. Baña alan balitz bere, leenago da arimia, beste gauza gustijak baño. JJMg BasEsc 250. Siniste au izan zedilla ezelanbere iñoz atxakiau eta gitxitan eukia. Ur BulaV 10 (BulaG 526 aitzakiatu). Gure etxekoandreak porru-salda egiten eztaki, eta alare nik egiten dedan jateko guzia aitzakitzen du. Ezale 1897, 400a.

    5. Excusarse. Berein onango gizonen artean! / […] / al dana egin ta ezin dabenean / atxakiatu. Zav Fab, RIEV 1907, 533. Tentatzen zaituzte aragiak eta […] al dezuten gustu guziak berari ematen diozute. Eta gero nai izango dezute aitzakiatzea edo exkusatzea esanaz demonioak tentatzen zaituztela? Kortazar Serm 182. Baldin deitua izango baziña, ez aitzekiatu (ez aitzakiak atera). ZArg 1955, 254. (ap. DRA)

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [zuritu]: justifikatu, zuritu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. exculpar, disculpar, excusar, descargar de culpa; justificar
    fr du ad. disculper, innocenter, excuser; justifier
    en du ad. exonerate, excuse; justify
    port du ad. exculpar, desculpar, dispensar; justificar

    Testuinguruan

    Zeure ezjakinak aitzakiatzen zaitu. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:14 pm on 2021/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zapuztaile 

    iz. eta izond. Dibertsio edo alaitasun une bat hondatzen edo eteten duena.

    Sinonimoak: iz.

    [zapuztaile] : hondatzaile, izorratzaile

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. aguafiestas, persona que fastidia
    fr iz. rabat-joie, trouble-fête
    en iz. (UK) spoilsport, (US) party pooper, (colloquial) buzzkill
    port iz. desmancha-prazeres

    Testuinguruan

    Eguraldiak eguraldi, zapuztaileak zapuztaile: azaroa ez da arazoa! [Azaroa ez da arazoa, Leire Narbaiza (Gipuzkoako hitza, 20221-11-19)]

     
  • Maite 5:58 pm on 2021/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    amabargo 

    iz. (B) 1. Esne-txerrikumea. 2. Emakume utzia, zaindu gabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    amabargo.

    1. (V ap. A ← Añ (V) ; Izt 24r). “Lechoncillo” A.

    2. (V ap. A ; Izt 24r). “(V, ms), mujer desaliñada, descuidada” A.

    Sinonimoak: iz.

    iz. [esne-txerrikumea]: esne-txerrikumea

    iz. [emakume utzia]: mari-purtzil

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  (1) iz. (B) [esneko txerria] lechón (2) (B) mujer desaliñada/descuidada
    fr (1) iz. cochon de lait (2) izond. (femme) négligée, débraillée
    en (1) iz. suckling pig (2) izond. (woman) scruffy, untidy, slovenly
    port (1) iz. leitão (2) izond. mulher desalinhada

    Testuinguruan

    Gustuko zuen amabargoarekin jolastea. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:48 pm on 2021/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    otoiztu 

    ad. otoiztu, otoitz/otoiztu, otoizten || 1 du ad. Batez ere Ipar. Arrenka eskatu, erregutu. Ignaziok otoizten ditu bakarrik utz dezaten. Jainkoa otoizten dugu, eman diezazkigun behar ditugunak. Otoizten zaitugu, Jauna. 2 du ad. (nor osagarririk gabe). Batez ere Ipar. Otoitz egin. Apaizek egunero otoiztu behar dute bezperetan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    otoiztu. (AN-egüés, L, B, BN, Ae; Lar, Aq 841 (AN), Añ (AN), H; -th- Urt I 162, Ht VocGr, Arch VocGr, Dv, H), othoitztu (SP). Ref.: Bon-Ond 159; A; EI 357; Gte Erd 248 . Rogar. “Demandar, pedir, rogar” , “orar a Dios, &c. “, ” rezar”, “rogar” Lar y Añ. “Abogar” Aq 841. “Prier, inviter, convier. Othoiztu nau barazkaltzera ” H. ” Othoiztu nau eramatea (BN-lab), othoiztu nu eramaiteko (BN-arb)” Gte Erd 248. Según el ed. , se encuentra tbn. en el Urteco… de Lizarraga de Elcano. v. otoitu. Tr. Propio de la tradición septentrional, aunque poco usado por los suletinos; tbn. se encuentra en algunos textos guipuzcoanos ya desde el s. XVIII; el vizcaíno Enbeita lo emplea en alguna ocasión, con un significado algo apartado del usual. Con complemento en dat. se encuentra en GavS , y con el objeto de la súplica expresado en caso absoluto en Eguiateguy (amoina othoizten, 250). En DFrec hay 2 ejs., septentrionales.

    Othoizten zutela ez lezan beránt hetarano ethortera. Lç Act 9, 38. Iainkoaren eta zure digneki othoitzteko. EZ Man II 184. Nehork orhoitu eta othoitztu eztuena da kasta, garbi eta prestu. Ax 350 (V 232). Othoitzten zaitugu guri miserikordia egiteaz. Gç 53. Othoizten dut ene Jainko hirur presunetakoa, arren demadan garazia. ES 131. Othoizten zaituztet […] hari zaitezte populuen instruitzen. CatLav A 3r (V 4). Zuri otoiztzeak. GavS 4. Othoitztu zituen errateaz. Lg II 113. Jinkoa othoitz zazu zure españetan eman dezan gardiazko zarrategi bat. Mih 66. Orok Jinkoa otoitz zaten. AR 144. Jinkoa othoizten eztianak. Egiat 199. Jainkoa otoizteko ta erregutzeko. Ub 168. Otoizten haut eta errekeritzen / pentsatzeaz eternitatean. Iraultza 27. Ethorri zitzaion ehuntari bat, othoizten zuelarik. TB Mt 8, 5 (He, Echn ot(h)oiztu; Lç othoitz egin, Ur, Ur (V) erregutu, Hual, Samper otoi egin). Othoizten zaitut aintzina eman dezozun orai arteo bezala. Dv Dial 59 (It e Ip ot(h)oitu, Ur erregutu). Jainkoa othoitz nezake […] hemen utz nezan. Laph 248. Sainduak othoizten ditugu Jainkoa othoizten dugun bezala? CatJauf 101. Othoizten duelarik eman dezala handik sos hura. JE Bur 149. Otoiztu nuen arabieratik gaztelerara itzulikatzeko. (Quijote IX). AIr RIEV 1928, 603 (Anab ib. 610 arrendu). Ederki zuen Loiolak, zurubi egiñez Ama otoizten du lenik Semearekin bitarteko. Or QA 151. Etxez edo karrikaz kanbiatzen duten presunak othoiztuak dire beren adreza berriaren ezagutarazterat herriko etxean. Herr 1-1-1959, 2. Hango Ama Birjinaren otoizteko. Ardoy SFran 83. Bena dügü hilentako / berehala othoiztüko. Casve SGrazi 118. Eta orai, otoizten zaitut, zoazi etxerat. Etchebarne 56. v. tbn. Volt 201. Harb 391. SP Phil 143. Arg DevB 39. Mong 586. Ch III 58, 7. He Gudu 139. CatLan 68. Brtc 269. Monho 134. Dh 76. JesBih 400. CatLuz 38. MarIl 74. Jaur 166. Gy 132. Michel LPB 351. Hb Egia 15. Bordel 198. Prop 1876-77, 168. Elzb Po 183. Elsb Fram 91. Jnn SBi 76. Zby RIEV 1908, 605. Lap 213 (V 96). Arb Igand 11. HU Aurp 184. Ox 54. FIr 146. Etcham 159. Barb Leg 131. Iratz 145. Zerb IxtS 42. Mde Pr 103. JEtchep 73. Xa Odol 307. Mattin 81. Rezar, en gral. (sin expresar objeto ni destinatario). “Prier, faire une prière, des prières, les reciter” H.

    Othoizteko fazoiñaren […] exenplua. EZ Man I 9. Xapeleta da probetxu handizko manera othoitzteko. SP Phil 93. Nola konpli dezakegü bethi othoizteko dügün manü haur? CatLan 67. Othoiztea da Yainkoari lotzea. Hb Egia 34. Guri otoitzten erakusteko. Legaz 19. Apaizak egunero otoiztu bear dute bezperetan. Ir YKBiz 9n. Gudari ta ozte guztiak ixilik otoizten zuan bitartean. Euzkadi 18-12-1936 (ap. Alkain 161). Rezar (una oración).
    Belaunbiko, Agurtza / otoizten dabe. Enb 97. Zenbat aita gure ta agur mari otoitztu bear zituen. Etxabu Kontu 106.

    Sinonimoak: ad. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [otoitz egin]: erregu egin, erregutu, otoitz egin, errezatu Heg., otoi egin Heg., otoitu Zub.    

    [erregutu]: arren egin, erregu egin, erregutu Heg., arrendu g.e., errekeritu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 Adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) Ipar. rogar, suplicar, pedir por favor (2) Ipar. orar, rezar
    fr (1) implorer, demander (2) prier,
    en (1) beg, plead (2) pray
    port (1) rogar, suplicar (2) orar, rezar

    Testuinguruan

    Otoizten zaitugu, Jauna.

     
  • Maite 11:49 pm on 2021/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    amagarri 

    adj. g.er. Maitagarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 amagarri. Acto por el que una mujer se vuelve, o puede volverse, madre. Cf. 1 aitagarri. Baina piesta zaleen konzienzijaak oitura txaarren tintiagaz zetakatuta dagozan legez, sakrilejijo bat, adulterijo bat, edo aitagarri ta amagarri bat osotu artian, beste kastidadiaren kontrako desonestidade nasaija ezdaukee pekatutzat. fB Olg 181s.

    2 amagarri. (Lar, Añ). Digno de ser amado.Amable” Lar, Añ. Cf. 2 amatu. v. maitagarri. Dá maite bakárra / Jaunarén Maria, / au sú ta sugárra / ta maitagarría / ta amorosgarría / ta admiragarría / ta amatáko amagarría. LE Kop 29. Da pekatubari artuten jakon gorrotua gatx guztijai baño geijago Jangoiko txito on ta amagarrijaren ofensia dalako. Mg CO 45 (CC 203 maitagarriaren). Maite izateko Jangoiko ain on ta alde guztietarik amagarrija. Ib. 284 (CC 189 maitagarria). Jesusen borondatera geurea beeratu ta azpitutera; gurari bizi bategaz berari gustu emon ta bere bertute amagarriak jarraitutera. Añ LoraS 53. Zelan egon geintekez […] maitetasun amagarrienagaz berari [Jesusi] eskatu baga arren etorri dedilla gu ikustera ta gure arimakaz alkartutera? Ib. 131. Ametan dot neure Jaungoikoa neure biotz guztiaz ta gauza guztien ganian, zegaitik dan guztiz ona ta amagarria. CatBus 54.

    Sinonimoak: izond. g.e.

    [maitagarria]: laztangarri, maitagarri, onesgarri, amoragarri zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. amable; digno de ser amado
    fr izond. charmant, joli, adorable
    en izond. charming, lovely
    port izond. adorável

    Testuinguruan

    Gure katua guztiz amagarria da. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel