Recent Updates Page 394 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 2:48 pm on 2014/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    suziri 

    iz. Airean gora igorri eta bertan eztanda egiten duen indar gutxiko lehergailua, mutur batean bolbora eta metxa erantsita dituen ziri batez osatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bolandera] : suziri, bolandera, txapligu Bizk., altxafuego beh., etxafuego beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [piroteknikoa] cohete (2) (Arm.) (Astronaut.) cohete
    fr fusée
    en (1) rocket (2) (Astronaut.) rocket
    port foguete

    Entzun:

    Guk adierazi genien ez dugula suziria botatzea guk erabaki, alkateak gure esku utzi duela. [Ez dugu guk erabaki suziria botatzea», Mikel Martinez, Gurutze Gorriko kidea (berria.eus, 2014-07-06)]

    suziri (teinteresa.es)

    Wikimedia Commons

     
  • Maite 1:13 pm on 2014/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    webkam 

    Ordenagailuari lotutako kamera digital txikia, denbora errealean bideo-irudiak ematen dituena Interneten. Munduko leku ikusgarriak erakusteko eta bideokonferentziak egiteko erabili ohi da. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [ordenagailuari lotutako kamera digital txikia] : web-kamera (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es webcam, cámara web
    fr webcam, caméra web
    en webcam
    port webcam

    Entzun:

    Irakasleak bideokonferentzia amaitu ondoren webkama itzaltzeko esan zigun.

    webkam (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    lerroburu 

    iz. Kazetaritzan artikuluak, erreportajeak, editorialak, etab. labur aurkezten dituen esaldia, karaktere lodiago edo handiagoz idatzi ohi dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘titulu’))

    Sinonimoak: iz.

    [lerroburu]: titulu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es titular
    fr gros titres
    en headline
    port manchete

    Entzun:

    Geroxeago, baina, lerroburu deigarriren bat irakurri zuen han-hemenka. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Titulu nagusietara jota, leiho eta tartekiak albo batera utzita, ez dira egunean zortzi-hamar baino gehiago aipu markak dakartzaten lerroburuak. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri  (Susa, 2006)] (Egungo euskararen Hiztegia)

    lerroburu (Berria.eus-eko azala gaur)

     
  • Maite 7:47 am on 2014/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    amarru 

    iz. Maltzurkeria, azpikeria. Amarruz hartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [maltzurkeria]: asmazio, azerikeria, azpijan, azpijoko, azpikeria, azpilan, gaiztakeria, gaiztotasun, jokaldi, maina, maltzurkeria, okertasun, satorkeria, sator-lan, txakurkeria, txarkeria, txartasun, tzarkeria, zuhurkeria, arte Ipar., finezia Ipar., jukutria Ipar., malmuzkeria Bizk., bihurri g.e., dongekeria g.e., lukikeria g.e., malezia g.e., txatarkeria g.e., tzartasun g.e., aidurkeria zah., azkarkeria Heg. g.e., asmo Bizk. g.e., dongetasun Bizk. g.e., atzemankeria Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es treta, ardid, artimaña
    fr adresse, astuce, ruse
    en trick, ruse
    port treta, ardil, artimanha

    Entzun:

    Galdera amarrutsuen rankingean ez lehen postuan, baina bai oso goian, dut azken egunotan hedabideetako eztabaida kutsatuetan maiz aditu ahal izan dugun galdera behin betiko asmokoa, ea nor nahiago genukeen estatuburu, Aznar ala Felipe VI.a, beste aukerarik ez bailegoen (Anguita bat edo politikatik kanpo ibilitako norbait agurgarria, Ana María Matute zendu berria edo Benito Lertxundi bera). Horrelako galderek ez dute erantzunik eskatzen, ez estimatzen.  [Amarrua, Angel Erro (Jira, 2014-07-02)] (Berria.info)

     Aitor dizut ez niola amarru gisa baizik behatzen haren partetik egia zintzoa zenari. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    amarru (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:39 am on 2014/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    errezel 

    iz. 1. Oihalezko pieza, gehienetan mugikorra, leihoetan, etab.etan estalgarri, babesgarri, edo apaingarri gisa erabiltzen dena. 2. Pulpitu, ohe, jarleku, etab.ek gainean, altuera jakin batera, duten estalki-modukoa. 3. MIKOL. Gorputz espora-emailea guztiz edo partez estaltzen duen ehun-geruza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    errezel (V, S; Lar, Añ, H), erresel (V), erresela (V-ger-ple-arr-oroz). Ref.: A (erresel, errezel, errezela); Lh (errezel); Holmer ApuntV (erresel).

    Cortina, velo. “Erresel, dosel, cielo de la cama” A. “Erresel, cortina de cama” Holmer ApuntV. v. errezalde. Ezkutetan zenduala zeure anditasun guztia zeure antz eta irudien errezelagaz. Ur Bisit 169. Leio aundiak eta errezel edo oialik gabeak. EEs 1925, 102.

    Sinonimoak: iz.

    [gortina]: gortina, kortina, erridau Ipar., burtina zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cortina, velo; dosel (2) (Mikol.) velo
    fr (Heg.) rideau, voile
    en curtain
    port cortina, véu; dossel

    Entzun:

    Egongelako errezelak itxita, argi txikia piztuta eta tximinia martxan utziak zituen, behera jaisten zenean sofan luze botata albistegia ikusteko asmotan.  [Eserleku hutsa, J.K. Rowling / Estibaliz Lizaso (Erein-Alberdania, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eltxo sarearen errezela mugitu zen, barnealdetik bultzaturik, zauritua ohean agondu izan balitz bezala. [Esperantza, Andre Malraux / Karlos Zabala (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    errezel (FlickrCC, Stephen)

    errezel (FlickrCC, Mazzall)

     
  • Maite 6:12 pm on 2014/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    katixima 

    iz. (Ipar.) Kristau-ikasbidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegia:

    katixima (Urt IV 298, Chaho, H (L)), katexima (S ap. Lrq; Urt IV 298, Chaho, H), katitxima (Lar), kataxima (BN, S ap. Lh), katexisma, katexisme, katixisma.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [kristau-ikasbidea]: ikasbide, jakinbide, kristau-ikasbide, dotrina beh., ikasti neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) catecismo, doctrina cristiana
    fr (Ipar.) catéchisme
    en catechism
    port catecismo, catequismo

    Entzun:

    Legeak erabaki zuelarik gobernuko eskoletan katixima ez zela gehiago ikasiko. [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    katixima (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:01 am on 2014/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    hasmenta 

    iz. Naf. ‘hasiera’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:
    hasmenta (AN-5vill, B, L-ain). Ref.: A; Gte Erd 45; Izeta BHizt2.

    Comienzo.Gure lanai asmenta man diogu” Izeta BHizt2. v. hasiera. Bezperak egin ta ondoan pilota plazan eman zitzaion asmenta bestari. Herr 27-10-1960 (ap. DRA). Orai udaberrian emanen zioten asmenta eta udaran eginen zuten lan geiena. Izeta DirG 103. Jean Pierrek eman zuen asmenta Euskalerriko kanta eder onekin. Ib. 98.

    Sinonimoak: iz. Naf.

    [hasiera]: abiada, abiatze, hasiera, hastapen, abiamen Ipar., haste Ipar., abiadura Ipar./Naf., abio Zub., hatsarre Zub., hasibide g.e., hatsapen zah., hatse Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (GN/L) comienzo
    fr commencement
    en beginning
    port começo, princípio, início

    Entzun:

    Solas horren kontrako borroka nire klaseetara eramaten dudalarik, normalean haren aldeko hiru arrazoi ematen dizkidate ikasleek: hitz polita dela (eta horrek parada ematen dit “zenbat buru, hainbat aburu” esamoldea irakasteko); txirrindularia-tik heldu dela (eta, horri esker, historialariek historiala ikertzen dutela ondorioztatzen dugu); eta, azkenik, hasmentan aipatu printzipioari men eginez, bizikleta espainola dela, baina txirrindula euskalduna. [Txirrindulan etorri naiz oraintsu, Santi Leoné (31 eskutik, 2014-06-28)]

    hasmenta (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel