Recent Updates Page 411 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:00 am on 2014/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirikino 

    1. iz. ZOOL. Erinazeidoen familiako ugaztun intsektiboroa. Gorputzak forma biribil samarra du. Hanka laburrak eta 2-3 cm bitarteko arantzez estalitako bizkarra du. Gautarra da eta negua hibernatzen igarotzen du. Intsektuz eta zizarez elikatzen da batez ere (Erinaceus europaeus). 2. iz. BOT. Barnean gaztainak dauzkan kupula arantzaduna, morkots. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Guk lehenengo adierari erreparatu diogu:

     
  • Maite 10:09 am on 2014/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    andrakume 

    iz. (B) Emakumea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Bizk.
    [emakumea] : andre, emakume, emakumezko, andrazko Bizk., emazte Ipar./Naf., emazteki L-BN, gizalaba g.e., madama g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer
    fr femme
    en woman
    port mulher

    Entzun:

    Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur. Krisia andrakumeei nabarmen erasaten ari dela salatuko dute protestetan aurten ere, baina abortuak hartuko du zeresan handiena: Espainiako Gobernuaren erreforma salatuko dute. [Abortatzeko eskubidea aldarri, Garikoitz goikoetxea [moldatua] (Berria. info, 2014-03-08)]

    andrakume (Argazkia: Berria.info, J. M., ARP)

     
  • Inaki Agirre 6:59 am on 2014/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    gabizain 

    iz. ITSAS. Gabian dagoen marinela, gabikoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gabizain] : gabiko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, CILF Base de terminologie eta Word Reference hiztegiak):

    es (Itsas.) gaviero
    fr gabier
    en topman, mastman

    Entzun:

    Aingura goratzeko agindua aditu zuenean, berriz, azkeneko begiratu bat egin zidan, eta alde joan zen, mastan gora, gabizain zereginera.  [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:55 am on 2014/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    nartziso 

    iz. BOT. Lilipa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Nartziso (mitologia)  Mitologia grekoan, Liriope ninfaren semea. Edertasuna zuen ezaugarri eta, bere burua iturriko uretan ikusi zuenean, maitemindu egin zen, baina uretako irudia laztandu ezinarekin etsita, tristuraren tristuraz hil zen eta ondoren lore bilakatu.

    Sinonimoak: iz.
    [lore bat] : lilipa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) narciso
    fr (Bot.) narcisse
    en (Bot.) daffodil, narcissus
    port (Bot.) narciso

    Entzun:

    Loreak ere ikusgarriak ziren oso, nartziso eta nenufarrak, urdinak gehienak kolorez, handiak gehienak tamainaz, eperrak gainean jarri eta habian bezala geratzen baitziren.  [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    nartziso (Ander Morea, @karhobi) [Creative Commons NonCommercial]

     
  • Maite 8:26 am on 2014/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    sirats 

    iz. (Ipar.) 1. Zortea, patua. Sirats gaiztoa erori duk etxe horretara. 2. Asmoa. Sirats gaiztoa dik horrek. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Zub.
    [zoria] : asturu, ezinbeste, fortuna, halabehar, zori, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N
    [atsegina] : atsegin, gustu beh., nahikida g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Z) placer (2) (Z) suerte, destino (3) (Z) intención
    fr (1) plaisir (2) sort, destin (3) intention
    en (1) pleasure, enjoyment (2) fate (3) intention
    port (1) prazer (2) sina, destino (3) intenção, propósito

    Entzun:

    Sirats handiarekin joango naiz kontzertu horretara zurekin.

    Sirats gaiztoa erori duk etxe horretara. (Elhuyar Hiztegia)

    Sirats gaiztoa dik horrek  (Elhuyar Hiztegia)

    sirats (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 2:36 pm on 2014/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    topa 

    iz. Edalontziak elkar ukituz eta elkarri zoriona edo osasuna opatuz burutu ohi den ekintza. Topa egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:   iz.
    [brindisa] : brindis Heg. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es brindis
    fr toast
    en toast
    port brinde

    Entzun:

    Orain, topa egin dezagun!  [<//jokoa.com>, Gemma Lluch / Antton Olano (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    topa (pixabayCC, Nemo)

     
  • Maite 6:02 pm on 2014/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    zakil 

    iz. 1. ANAT. Ugaztunen penisa. Pubisaren aurrealdean kokatuta dagoen eta esperma umetokian edo umetoki-lepoan uzteko balio duen organo zutikorra da. 2. ITSAS. Belazurruna. 3. MIKOL. Falaleen ordenako eta Mutinus eta Phallus generoetako onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Fruitu-gorputzak zakilitxura eta euliak erakartzen dituen haratustel-usaina du. • zakil-hezur. ANAT. Ugaztun askotan, zakila indartzen duen hezur mehea. || zakil-moko. Ik. glande.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [arren organoa] : buztan beh., falo jas., pitxo Ipar. beh., pitilin Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) pene (2) (Mikol.) falo (Mutinus sp., Phallus sp.) (3) (lgart.) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a
    fr (1) (Anat.) pénis (2) (Mikol.) phallus (3) izond. (lgart.) sot, sotte, idiot, -e ; imbécile
    en (1) (Anat.) penis (2) [mozolo] idiot, dumb, fool, ass
    port (1) pênis (2) falo (3) tonto(a), néscio(a),

    Entzun:

    Zakil tentea hatz puntaz bilatu zuen Martak, begiak ireki beharrik izan gabe ondo oratuz, harik eta hatzez nahikoa gogortua zegoela baieztatu ondoren aluan barneratu zuen arte. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ekar kamioiak, zerbait ikasi behar dik gaur agure orojakile zakil horrek! [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zakil (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel