Tagged: D Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:11 pm on 2016/05/22 Permalink | Reply
    Tags: D   

    demontre 

      iz. 1. (Ipar.) Deabruari ematen zaion izena. 2. Harridura, haserrea, etab. adierazteko hitza. Ze demontre! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: interj. beh.

        [arraio]: arraie, arraietan, arraio, arraiopola, arraiotan, arrano, arranopola, futxo Ipar., arrane g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) demonio (2) izond. (lgart.) del demonio, demonio (de) (3) interj. (lgart.) (-a mugatzailea har dezake; galdetzailearen ondoan erabil daiteke: zer, nor, non, nora, nola…) ¡demontre(s)!, ¡diantre(s)!, ¡demonio(s)!
    fr interj. (lgart.) diable, mince
    en interj. (lgart.) damn, hell
    port excl diacho!, diabo!

    Baina, zer demontre dabilkizu buruan? [Desio izeneko tranbia, Tennessee Williams / Xabier Paya (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    demontre, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

     

    Ikusi “demontre” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 6:36 pm on 2016/05/14 Permalink | Reply
    Tags: D   

    durduzatu 

    da/du ad. (Ipar.) Zalantzatu; asaldatu, gogoa nahasi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [asaldatu]: asaldatu, irabiatu, nahasi, deboilatu Ipar., alteratu Heg., nahastekatu Ipar./Naf., arazotu zah., altaratu Ipar. zah., trublatu Ipar. zah.
        [duda egin]: duda egin, dudatu, kolokatu, zalantza egin, zalantzatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. (Ipar.) vacilar, dudar (2) du ad. (Ipar.) desconcertar, hacer dudar
    fr (1) da ad. hésiter, vaciller, se troubler, s’inquiéter (2) du ad. faire douter, déconcerter
    en (1) da ad. [zalantzatu] to hesitate, to waver, to vacillate (2) du ad. [asaldatu] to disconcert, to confuse, to disturb; to upset, to distress
    port (1) vacilar, duvidar (2) desconcertar

    Fantasia durduzatu badizut, ez daukazu hain urrutira joan beharrik exoplaneten bila: halako batean bizi zara. [Exoplanetak, Anjel Lertxundi (Hitz Beste, 16-05-12)] (Berria.eus)

    durduzatu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:28 pm on 2016/04/10 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dohakabe 

    izond. Zorigaiztokoa, zorigaitzak joa. Pertsona dohakabe eta errukarria!  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

        [zorigaiztokoa]: asturugaitz, esteiari, ondikozko, zorigabe, zorigabeko, zorigaiztoko, zoritxarreko, malurus Ipar., malerus Zub., ertun g.e., desditxatu zah., ditxagabe zah., miserable Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. desgraciado, -a; desdichado, -a (2) iz. desgracia, infortunio
    fr izond. maudit, -e ; malheureux, -euse
    en (1) izond. unlucky, unfortunate; miserable (2) iz. bad luck, misfortune
    port (1) desgraçado(a), infeliz, azarado(a) (2) desgraça

    Buhamiaren kantua

    (erreibindikatuz)

    I

    Gu gira gu larreko buhamiak,
    Beti danik madarikatuak,
    Sakela huts bagabiltza guztiak
    Bainan gaude, zinez, dohatsuak.

    Dohakabe,
    Dohakabe,
    Nor da dohakabea?
    Ez ote da
    Lur-etxe jabea?

    Autore ezezaguna («Mila Euskal Olerki Eder»etik)

    Malezia sortaJon Arano (Susa Poesia, 1999)

     
  • Maite 11:39 pm on 2016/01/22 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dutxulu 

    iz. (Ipar.) Ontzi batean, daukan likidoa jaria dadin, egiten den zuloa; txorrota.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dutxzulu] : txorro, iturri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) espita, canilla; grifo
    fr iz. robinet, cannette
    en iz. [upelean] spigot, bung; [txorrota] tap, faucet
    port torneira

    Baga, biga, higa, laga, boga, sega, zahi, zohi, bela, harma, zamuka, zamari, dutxulu, beharri.  [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    dutxulu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 12:36 pm on 2015/11/20 Permalink | Reply
    Tags: D   

    destatu 

    du ad. Tiro egin aurretik, arma bat jo nahi den ituaren norabidean jarri.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    destatu (O-SPAd, SP, Lar, Lar Sup, Dv, H (G, L), A). Apuntar; disponer, prevenir. “Mirer ou prendre visée” O-SPAd 882. El resto de los testimonios lexicográficos dependen directamente de éste (así SP, Dv, H (en parte) e incluso Azkue (“mirar”), que parece haber interpretado mal la trad. fr.), salvo Lar (“asestar artillería, &c., sutunpa […] destatu”; cf. tbn. Lar DVC 206: “apuntar, asestar”) y Lar Sup (“disponer” > H). Kheinatzen dira eta eztute aurthikitzen; destatzen dira eta eztute desarratzen. Ax 54 (V 35). Ethorkizuneko gauzak, […] nahi ditutzu oraidanik gobernatu, trazatu eta destatu. Ib. 66 (V 43, que traduce “alcanzar”; en AxH “resolver”). Guk destatzen eta ordenatzen dugun gero hartara heldu gabe, kontu hura konpli ditekeiela. Ib. 117 (V 77). Bethi ere, lehenbizitik hartu dugun xedeari, ahal bezanbat, aurthikitzen dioguela, hari iarraikitzen gatzaitzala, hartara destatzen eta enkaratzen garela. Ib. 270 (V 181).

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [su-arma helburura zuzendu]: keinatu Ipar., apuntatu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. apuntar; disponer, prevenir
    fr viser
    en aim
    port apontar

    Entzun:

    Intsektizida esprai aspaldian erabili gabea hartu eta armiarma destatu nuen. [Terrorea (III), Anjel Erro (Jira, 2015-11-20)] (Berria.eus)

    destatu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:35 pm on 2015/11/07 Permalink | Reply
    Tags: D   

    domotika 

    Etxeetan sistema adimendunak jartzeaz arduratzen den jarduera; sistema horiei esker, batetik etxeko segurtasuna, eta bestetik etxeko tresnak maneiatzea, ondo erabiltzea eta kontrolatzea lortzen da.  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Domotika etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema bakar batean biltzean datza, energiaren kudeaketa, segurtasuna, ongizatea eta komunikazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Hortaz, esan daiteke etxebizitza domotikoa etxebizitza adimenduna dela.

    Sistema domotiko batek ondorengo elementuak ditu:

     (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es domótica
    fr domotique
    en smart houses; house automation
    port domótica

    Entzun:

    Etxeko atariraino noa oinez, hirigunera; etxea luxuzkoa da, argi halogeno sentsoreduna dauka, igogailu ukigarria, domotika adimenduna, bio jogurtak hozkailuan… eta Bakarrik segitzen dut. [Post-it bizitzak, Iolanda Zuñiga / Iñigo Roque (Pasazaite, 2014)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    domotika (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 2:24 pm on 2015/10/30 Permalink | Reply
    Tags: D   

    draia 

    iz. Perdigoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    draia (BN ap. A; VocBN, H). Perdigón. v. drajera. Alhatzea heldu denian [basurdea], bost-pa-sei draia larriño animaliari bere begien artian landatzia. GaztAlm 1934, 50 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.

        [perdigoia]: perdigoi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es perdigón
    fr plomb de chasse
    en pellet, shot
    port perdigoto

    Entzun:

    Garai hartan armak muturretik kargatzen zituzten, lehenik piztona, gero bolbora eta azkenik perdigoiak edo draiak. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren, Elkar, 2002] (Egungo Testuen Corpusa)

    draia (Irudia: comercio.superocio.net)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel