Tagged: D Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:27 pm on 2015/10/24 Permalink | Reply
    Tags: D   

    diskete 

    iz. Banda magnetiko fin eta malgu batez osatutako disko unitatea, hauts partikulak kentzen dituen oihal batekin forratutako plastikozko euskarri laukizuzen batean zigilatua. 1970eko hamarkadan sortu zuen IBMk, eta bere markako konputagailuetan jarri zuen. 1972an, 3740 memoriako masa zuen disko malgua aurkeztu zuten, lehen diskoak fisikoki malguak zirelako horrela deitua. Gainerako konputagailu fabrikatzaileek berehala hartu zuten salgai zegoen softwarea banatzeko baliabide egokitzat. Ordudanik, hala ere, aldaketa ugari izan ditu, bai tamainan, bai memorizatzeko ahalmenean. 8 hazbetetik 3 ½-ra pasa da eta 100 KB gordetzetik 1,44 MB-era. Disketearen historian denera ia hamar mota ezberdin izan dira, eta bakoitzak zegokion irakurgailua izan du. (Wikipedia)
    Sinonimoak: iz. disko malgua (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Inform.) disquete, diskette, disco flexible
    fr iz. disquette
    en  iz. floppy (disk), diskette
    port  iz. disquete

    Informatikak badaki erantzun guztien berri; lehen oro liburuetan zegoen bezala, orain disketeetan. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000, orr.: 83)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    diskete (Chris Phan, FlickrCC)

     
  • Maite 9:46 pm on 2015/10/23 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dohatsu 

     1. izond. Zorionekoa. 2. iz. ERL. Eliza katolikoak hildako fededunbati aitortzen dion titulua, sainduarena baino maila apalagokoa. Dohatsuari betiko zoriona eta gurtua izateko eskubidea, baina ez derrigorra, aitortzen zaizkio. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    Sinonimoak:izond.

        [zorionekoa]: atsegindun, bienabenturatu, zorioneko, zor ionezko, zoriontsu, bozkariotsu Ipar., lorios Ipar., uros Ipar., dontsu Bizk., irus Zub., zoriondun g.e., zoritsu g.e., zorizko g.e., ditxoso zah., deuntsu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1  izond.  feliz, dichoso, -a; bienaventurado, -a; 2  iz. (Erl.) beato, -a
    fr izond.  heureux, -euse ;  bienheureux, -euse ;  béat, -e
    en 1  izond.  happy, contented;  blessed; fortunate; 2  iz. (Erl.) beatified person
    port 1 Feliz, bem-aventurado; 2 iz. (Erl.) beato, -a

    Eta, hasi aitzin, labur erranen dizut: ez nintzen, oro har, dohatsu izan. [ Lur bat haratago, JOAN MARI IRIGOIEN (Elkar, 2000, orr.: 381)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    dohatsu (Vladimir Pustovit, Flickr)

     
  • Maite 4:05 pm on 2015/10/14 Permalink | Reply
    Tags: D   

    desmasia 

    iz. (Ipar.) Kalte, hondamendi itxuragabea. Ikusi dituzue egun hauetako desmasia izugarriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    desmasia (Dv, H (L)).

    1. Estrago, desastre, devastación, daño. “Désolation, dégât, ravage, dévastation” Dv. “Odolezko desmasia, sang versé avec abondance” H. Tr. Documentado en escritores septentrionales no suletinos desde fines del s. XVIII. En DFrec hay 4 ejs., septentrionales.

    Hedatu zen alde guzietarat israeldarren desmasiaren eta arka hartua zelako berria. Lg I 256. Bakharrik sei ehun benjamintar itzuri ziren desmasia hartarik. Ib. 242. [Heresiak] bereziki hartu zituen Langedoko eta Dofineko bazterrak, zeintan desmasiarik handienak egin baitzituen. MarIl 120. Zeri begira zaude? ala desmasia bera zure gainean ikusi artean? Dv LEd 118 (Cb Eg II 62 kalte). Desmasian ezarria da lurra oro. Dv Ier 4, 20 (Ker ondatuta). Nork erran dezake zonbat desmasia <-zia>, zonbat atsegabe yinen zazkon nazione hari. Elsb Fram X. Desmasia eta zorigaitz hoikien guzien erdian, huna zerk sustatzen zuen eta altxatzen zioen bihotza [Jobi]. Lap 387 (V 176). Pikotak izan zuen sobera denbora gure giristinoen artean anhitz desmasiaren egiteko. Prop 1894, 95. Desmasia gaitzak bazter guzietan: zaldi hil, karrosa xehakatu, odol istil, etxe herrautsien artean. StPierre 16. Alkool tzarren desmasiak. JE Med 146. Basurdiaren ondotik, errekolteri demasia [sic] haundienen egilia: azkona. GaztAlm 1934, 50 (ap. DRA). Ez badautatzu emaiten […] hemengo desmasien ordaina, jakizu, nik erranik, hauziño bat eginen dauzutala. Lf Murtuts 8. Haizeak burrunban zafratzen du etxe hura eta etxea erori da. Hango desmasia! Leon Mt 7, 27 (Hual desegingua). Bi urtez asko nahaskeri, desmasia eta odol-ixurtze jasan zituzten gure arbasoek. Zerb Azk 61. Gard ibaiak gaindi egin du. Desmasiak miliarka… 35 hil. Herr 9-10-1958, 1. Egia erran, frogatua baita hiru aldairek su batek bezenbat desmasia egiten dutela. Larz GH 1959, 87. Desmasiak etziren handiak. Ardoy SFran 198.

    2. Exceso, demasía. Desmasia zuen lege [Arestik], eta ez zenbaitek noraezean gorde nahi genukeen nolabaiteko oreka irristakorra. MEIG V 133.

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [hondamendia]: ausiabartza, azken beltz, galmen, hondamen, hondamendi, galtzapen Ipar., itxes Zub., hondaketa g.e., hondapen g.e., galpen zah., deskalabru Heg. beh.
        [gehiegikeria]: g.e.gehiegikeria, larregikeria, larkeria Bizk., neurrigabekeria g.e., esajerazio Heg. beh., gehiegi Ipar. zah., soberania Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) estrago, devastación, desastre
    fr (Ipar.) destruction, ravage
    en disaster, catastrophe, devastation
    port estrago,  devastação, desastre

    Entzun:

    Haserrealdietan ordea itzali egiten du eta horrek gizona sumindu egiten baitu, burura datozkion desmasia guztiak botatzen dizkio oihuka. [Martutene, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    desmasia (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:30 am on 2015/07/17 Permalink | Reply
    Tags: D   

    distira 

    iz. 1. Zerbaitek berez ematen edo isladatzen duen argi bizia. Izarren distira. 2. (hed.) Ospea, loria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [dirdira]: bristada, dirdai, dirdira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., erlantz g.e., distiradura zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. brillo; resplandor, vislumbre; (2) iz. (hed.) gloria, fama, esplendor; elegancia; (3) iz. [ilean] reflejo
    fr iz. éclat ; lustre ; splendeur
    en iz. brightness; shine; gleam
    port brilho, resplendor, fulgor

    Saia zaitezte gutxienez haien begien distira deskribatzen: hezea duk, beluskara, eztitsua; haien jainkoak zekik nolakoa den!, latza duk, eta samurra, eta guztiz ilauna, edo, beste batzuek diotenez, zoragarria, edo ez duk zoragarria, zoragarria baino askoz gehiago baizik; begi-distira horrek bihotzetik heltzen badik, arimaren barreneraino sartuko zaik gezi baten antzera. [Arima hilak, Nikolai Gogol/Jose Morales (Ibaizabal, 1998, Orr.: 241)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    distira (Oddgeir Hvidstein, FlickrCC)

     
  • Maite 11:16 am on 2015/07/05 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dinatasun 

    iz. Duina denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘duintasun’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    dinatasun, dintasun.

    1. Dignidad. v. dignitate, dignotasun, dinadade. Jesu-Kristoren diñatasun ta anditasun ezin goragokoa. Ub 134 (v. tbn. 135). Nolako honra, diñatasun eta noblezi altura. Gco I 411 (v. tbn. 432). Baña batez ere animen kargudunak bear dan kontu, arreta ta diñatasunarekin Jainkoaren itza garbi euskaldunen biotzetan ezarri. Aran SIgn 202. Eta iduki dezake bere diñatasunaren ezaguera. EE 1884a, 426. Jokera fiñik bat baldin bada / ixpillutzat jartzekua / zegamatarren diñtasuna da / aintzakotzat artzekua. Olea 157. Ez, Espainia, ez. / Betiraundian lo dagon / –soberano jator– / dintasuna,– / eta mixeria. Azurm HitzB 69. Ura zan jendeak [Xalbadorri] barkamena eskatzea, eta bide batez eskertzea gizon aren dintasuna. Zendoia 229.

    2. “Dintasun, suffisance, capacité” Dv.

    Sinonimoak: iz. g.e.

     [duintasuna]: duintasun, dignitate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dignidad
    fr dignité
    en dignity
    port dignidade

    Entzun:

    Dinatasun apur batez bizi ahal izateko, hainbatetan beharrezkoa da ‘aski da’ esatea.

    dinatasun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:02 am on 2015/06/18 Permalink | Reply
    Tags: D   

    desosegu 

    iz. Urduritasuna, ezinegona, sosegurik ez duenaren egoera.

    Sinonimoak:
    [ezinegona] : artegatasun Bizk., erreustarzün Zub., erreustasun Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urduritasun’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desasosiego, intranquilidad, pesadumbre
    fr trouble
    en unease, feeling of unease, sense of unease, misgivings
    port desassossego, inquietação


    Esker mila, Josi Sierra, bideoa hain txukun ipintzeagatik!

    #gaurkohitza.ren 5. urteurreunaren harira bildutako argazki eta hitz guztiak ikusi nahi badituzu: Azaleratu zure hitza!

     
  • Maite 10:17 am on 2015/06/15 Permalink | Reply
    Tags: D   

    diziplina 

    iz. 1. Talde edo erakunde baten barnean ordenari eta hierarki mailei eustea; horretarako arau-multzoa. Eskolan oso diziplina gogorra ezarri dute. 2. Jakintzaarlo, arte edo zientzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    1. araubide, doktrina; 2. ikasgai, ikasbide, jakintza-alor; 3. zartailu, zigor, azote; 4. zentzaldi, azotaldi, zigorraldi (ADOREZen Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) disciplina; (2) disciplina, azote; (3) disciplina, asignatura, materia.
    fr discipline
    en discipline
    port disciplina

    Egunotako itunetan eta kromo banaketetan, han-hemengo salbuespentxo batzuk kenduta, alkanfor usaina hartzen diogun hitz bat da, diziplina, kuartel guztietan nagusi. [Diziplina, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-06-14)] (Berria.eus)

    diziplina (Wayne S. Grazio, FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel