Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:43 pm on 2018/07/29 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ederki 

    adb. 1 adb. Edertasunez; behar den bezala, (oso) ongi. Ederki eta egoki elkartzen ziren haren ariman jakinduria eta apaltasuna. Aretoa argiz eta lorez ederki apaindua zegoen. Jauregi bat txit ederki eraikia. Abeslariek ederki kantatu zuten Goikoetxearen meza. San Agustinek ezin ederkiago dioen bezala. Gaztelaniaz ere ederki zekien. —Zer moduz? —Ederki, Jaunari eskerrak. Hirurok elkarrekin ederki biziko gara. Ederki, Petiri, ederki. Ederki bazkaldu eta gero. 2 adb. Adkor. Oso, asko. Ederki edanda. Ederki astinduta bidali zuen. Hau bai dela adarra ederki jotzea! Nagusia horretan iaioa zen, aspaldian ederki saiatua. Masailak ederki gorritu zitzaizkion hitz haiek entzutean. Ederki kostatako garoa guk ekartzen genuena. || ederki eman ere Inola ere ez, ezta pentsatu ere. Engrazia damutu?, ederki eman ere!, ez duzue ezagutzen urdanga hori. Besteek ere guk bezala jokatuko luketela uste al duzue?, ederki eman ere! (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [edertasunez]: ederkitxo, galanki, poliki, polikiro, polikitxo, ederkixko Ipar., polikiño Ipar., polikixko Ipar., ederto Bizk., galanto Bizk., polito Bizk., eijerki Zub., ederkiro g.e.
        [oso]: alde batera, begietaraino, betean, bete-betean, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, zeharo, anitz Ipar., arras Ipar., arrunt Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez Bizk., osotoro Gip., alde bat L-N, txoil Naf., guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., seko Gip. beh., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., alde guztiz Ipar. zah., beteki Ipar. zah.
        [asko]: asko, ederto, franko, galanki, hagitz, galanto Bizk.
        [primeran]: ederkitxo, ederto, zoragarriki, zoragarriro, ederkixko Ipar., bapo beh., espezial beh., ederkiro g.e., majo Heg. beh., sano Bizk. beh., primeran Gip. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. de manera hermosa; bien, magníficamente; ampliamente (2) adb. bien, mucho, abundantemente, cumplidamente; muy
    fr (1) adb. bien ; très bien (2) adb. beaucoup, abondamment
    en (1) adb. beautifully; nicely; well (2) adb. very well, well; hard
    port (1) adb. de manera hermosa; bien, magníficamente; ampliamente (2) adb. bien, mucho, abundantemente, cumplidamente; muy

    Ederki ibili gara gaur!

    ederki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:22 pm on 2018/07/23 Permalink | Reply
    Tags: E   

    errabero 

    iz.  Esne jetzi berria. Errabero apartsua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    errabero. v. errebero.

    errebero (V, G, AN, BN-baig; Dv, Foix ap. Lh), errabero (V-gip, BN-lab, B, Sal, S, R; Aq 356), erro-bero (V), arrebero (Hb ap. Lh). Ref.: A (errebero, errabero, erro-bero); Lrq (errabero, errebero); Iz ArOñ e Izeta BHizt (errabero).

    1. Leche recién ordeñada. Etorri bedi nai dubenian, errebero pixka bat edo marrubi batzubek artu bidez. Sor Bar 18. Sukaldera sartu-ertenka dabil jatxi berririko errebero apartsua karriatzen. Etxde JJ 92. [Gatuak] etxetan esne ona edaten zuten, erra-bero goxo hartarik. JEtchep 35. Aurthen arnoa merkhe da / […] Andrek ere edaten dute / erreberua bezala. “Arno onaren gozoa” (ap. DRA).

    2. “(V-m) calentito” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. leche recién ordeñada
    fr iz. lait cru, lait récemment tiré
    en iz. milk fresh from the cow
    port iz. leite recém ordenhado

    Orduan aurkitu dut errabero hitza: esne gordina, jetzi berria, egosi gabea. Eta gogoratu naiz Katalunian onartu berri dutela erraberoa saltzea.  [Garro eta esnea, Angel Erro (Berria.eus, 2018-07-22)]

    errabero (Gaurko hitza, Domeinu Pubikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2018/07/19 Permalink | Reply
    Tags: E   

    etsipen 

    iz. 1 iz. Itxaropena erabat galdu duenaren egoera. Ik. etsi gaizto. Etsipenean erori. Judasen etsipena eta urkatzea. Oi, heriotza aurrean, etsipenaren nekea! 2 iz. Zerbaitetara etsi duenaren edo amore eman duenaren egoera. Ik. etsi on. Zure borondatea etsipenez onar dezadan. Nahigabezko eramankizunetan, etsipena. || etsipena eman Gaixoez mintzatuz, sendatzeko itxaropenik ez eman. Ik. hiletsi; etsia eman. Sendagileak eriari etsipena eman. Gaitzaren berri jakin zutenean, etsipena eman zioten amona xaharrari. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    etsipen (V-oroz-gip, G-goi-to ap. A; H), etxipen (V-oroz ap. A).

    Desesperación; resignación. “1.º aceptación, consentimiento. 2º pesimismo, desengaño [cita un ej. de etsipena eman]” A. v. la cita de MIH 338 s.v. 1 etsi. v. etsidura, etsimen, etsimendu. Tr. Documentado al Sur en Iztueta y en textos del siglo XX. También en Etchamendi y Xalbador. En DFrec hay 23 ejs.

    Augustok bere soldaduetan ikusi zebanean ainbesterañoko etsipena […]. Izt C 261. Argatik alako etsipenean emakumea mintzatu zitzaion. Lard 224 (v. infra ETSIPENEAN). Geuria ixan da etsipen (desengaño) andija! Altuna 92. Naigabezko eramankizunetan etsipena. ArgiDL 111. Yudaren etsipen ta urkatzea. Ir YKBiz 482. Etsipenari laster ateak idekitzeko. TAg Uzt 246. Etsipen osoan bizi ziran. Ib. 266. Nork zekien hergatik etsipenez zeren egitera prest zatekeen? Mde Pr 157. Nork bere gurutzea etsipenez eta alaiki eramatea. Etxde JJ 217. Zugana biderik etzegola etsipen alperra sartu baitzitzaidan. Or Aitork 122. Etsipen-leize illun onetara. Txill Let 81. A zer nolako etsipenean erortzen den! Vill Jaink 134. Bere buruari etsipena biarrian ebillen, bera bakarrik zala kulpagarri. Etxba Ibilt 458. Artzai zanaren etsipen-bertsoak datoz emen. Berron Kijote 153. Orregaz jausten dana / bera da zapaldu, / ta bere etsipenagaz / besteren bat galdu. Ayesta 71. Zearo etsipenak jota, ezertarako eta iñorako ez giñala gelditu giñan. AZink 85.

    v. tbn. Ldi BB 36. Etcham 94. Erkiag Arran 128. Gand Elorri 159. Ibiñ Virgil 59. Xa Odol 197. Lasa Poem 105. Zendoia 147.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [itxaropena galtzea]: desilusio, ernegazio, etsi, etsi gaizto, etsimendu Ipar., galen jas., desespero g.e., etsimen g.e., desesperazio zah., kamusada BN g.e.
        [etsi ona]: etsi on

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. desesperación, desesperanza; defraudación, decepción (2)  iz. resignación
    fr iz. désespoir, découragement ; résignation, renoncement
    en iz. despair; resignation
    port iz. desespero, desesperação, desesperança, desânimo; decepção (2) iz. resignação

    Nola deskribatu ahal dizut etsipen hura! [Emakume ezezagun baten gutuna, Stefan Zweig / Eduardo Matauko (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    etsipen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:54 pm on 2018/07/18 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erlama 

    iz. Erle erregina. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erlama. “Reine des abeilles” H. v. erlaita. Erlama-antzera. Or Eus 304.

    Sinonimoak: iz.
    [erlama] : erle erregina (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. abeja reina
    fr iz. abeille reine
    en iz. queen bee
    port iz. abelha rainha.

    Sei erlama elkar ziztaka [Maider Galardi F. Agirre , Berria.eus (2018-07-18]

    erlama (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:13 pm on 2018/07/16 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ekortu 

    ad. ekortu, ekor/ekortu, ekortzen 1 du ad. g.er. Erratza pasatu. 2 du ad. Fis., Teknol. Ekorketa egin. Hodi horretan elektroi izpi batek lerroz lerro ekortzen edo garbitzen du pantailaren barneko geruza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ekortu (S ap. A; VocS (s.v. balayer); -kh- Lecl, Dv, H (ekhorztea)). Etim. v. egordi.

    1. Barrer. Leiçarraga (Decl ã 7v) da ekhortzia como equivalente suletino de eskobatzea. “En BN on le prend aussi au sens de ‘balayer, frotter un plancher'” H. Gelak ekortu enituen egunean, sarthu zaitzat arrotzak etxean. O Pr 608. Amonak sukaldea txukun du ekortzen. “Barre”. Or Eus 124. Etortzen da bada, eta etxea utsik, ekortua (garbitua) ta apaindua arkitzen du. Ir YKBiz 167s.

    2. “(S), aplanir la braise en la brisant” Lh.

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [eskobatu]: erraztatu, eskobatu, isastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. barrer (2) du ad. (Inform.) barrer, realizar un barrido
    fr du ad. balayer
    en du ad. to sweep
    port varrer

    Twitterrek etxea ekortu du, azken asteetan milioika kontu ezabatuz. [@sustatu, Twitter]

    ekortu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:35 pm on 2018/05/16 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezkon-nahaste 

    iz.  g.er. Adulterioa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

             ezkon-nahaste. Adulterio. Ezkon-nahaste lotsagarri au. Etxde JJ 126. Zigortu zezakean emaztearen ezkon-nahastea. Ib. 129.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [adulterioa]: izorkeria g.e., adulterio zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cime, sommet (2) terrasse
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Ezkon-nahaste hark oihartzun handia izan zuen herrian.

    ezkon-nahaste (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Inaki Agirre 11:55 pm on 2018/05/11 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erdiuharte 

    iz.  Penintsula. Iberiar erdiuhartea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [penintsula]: penintsula (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Geogr.) península
    fr iz. péninsule
    en iz. peninsula
    port iz. (Geogr.) península

    Grezia erdiuharte handia zen, non lurmuturrek itsasoa atzerarazten zutela baitzirudien, eta golkoak alde guztietatik irekitzen zirela, hura berriro hartzeko bezala. [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erdihuarte (Argazkia: Ander Alegria, Flickr CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel