Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:36 pm on 2017/11/08 Permalink | Reply
    Tags: E   

    entenga 

    iz.  Hamalauren bat zentimetroko iltzea. Arropak lurrera bota eta eskopeta entengan zintzilikatu zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    entenga (V, G, AN), intenga (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ; Asp Leiz2 (entengatu).

    “Entenga (V-arc, Gc, AN), entenga-untze (V-gip), clavo de siete pulgadas o más de largo” A. “Amalau zentimetro inguruko [untze] biribillak entenga [izena dute]” EEs 1930, 25. Arropak zintzilika ipintzeko, gelako ateen atzean, ziri edo entenga batzuk besterik garai artan ez genduen ezagutzen. Zubill 76. Egur arrek bere puntan iltze edo entenga luze bat zeukan. Ib. 89. Moztu zuan entenga aundi bat. BBarand 181.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. clavo de siete pulgadas o más de largo
    fr
    en
    port

    Zaharrena bera da, zaharrena bera da: ongi iltzatua geratu zaio esaldi hori Donatori, eta entenga herdoildu batek bihotza etengabe zulatuko balio bezala sentitzen ditu hitzok. [Argi-itzalen neurria, Xabier Artola (Elkar, 2011)]

     

    entenga (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:00 pm on 2017/10/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezordu 

    iz. Desordua. Ezorduan etorria. Gaueko ezorduan aterata. Baserrian lanerako ezordurik ez dagoelako. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ezordu (V, G, B). Ref.: A; A Morf 126; Elexp Berg; Gte Erd 168. Deshora, hora intempestiva. “Ezorduan etorri zan (V-arr, G-azp), ezorduetako ibillerak dira oiek (G-azp), beti ezordutan ori! (G-azp)” Gte Erd 168. Au, zubira yuan zan ezorduan areetaiko salatari bat lagun ebala. Kk Ab II 175. Ua iñarraustera ta eramatera atera giñan gaueko ez-orduan mutikorik bigurrienak. “Nocte intempesta”. Or Aitork 43. Kanpantorreko ezkilloiak dilin-dalan ekin eutsan ez-ordu zan sasoian. Erkiag Arran 170. Baserrien, barriz, bearrerako ez-ordurik sekule be eztagoala-ta, gazterie aurrez asi zan Bilborantza. Akes Ipiñ 23.

    Sinonimoak: iz.

        [desgaraia]: ezoren Ipar., desgarai g.e., desordu g.e., ezgarai g.e., desoren Ipar. g.e., destenore Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es deshora, hora intempestiva
    fr heure indue
    en inconvenient/wrong time, inopportune moment
    port fora de hora

    -Nor dabil ezordu hauetan? [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ezordu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

     
  • Maite 10:52 pm on 2017/10/24 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eite 

    iz.  Antza, itxura. Haur horrek aitaren eitea du. Haurrak eite handia du aitarekin. Badute elkarren eitea. Etxeak bazuela ikusi berria zuten komentu baten eite. Ez zuen oraingo neskato gazteen eiterik. Bi anai-arreba biritxi, hein bereko eta eite handikoak. Poemaren eitea eta gaiak ezagutzeko. Herri bakoitzak badu bere bizitza, bere eitea eta izaera, gizakumeak bezalatsu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [antza]: analogia, antz, antzekotasun, kidekotasun, kidetasun, parekotasun, kidego Ipar.
        [itxura]: aire, egitura, irudi, itxura, karantza, kera, planta, tankera, aparantzia Ipar., egindura Ipar., kara Ipar., mustra Ipar., egitamu Bizk., traza beh., kuntza g.e., azalpe zah., presentzia zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. semejanza, parecido (2) iz. apariencia, forma (3) iz. (BN) venta
    fr (1) iz. ressemblance (2) iz. apparence, forme
    en (1) iz. [antza] resemblance, likeness (2)  iz. appearance
    port (1) iz. semelhança,  parecido  (2) aparência

    Herri bakoitzak badu bere bizitza, bere eitea eta izaera, gizakumeak bezalatsu. (Hiztegi Batua)

    eite (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

     
  • Maite 10:52 pm on 2017/10/07 Permalink | Reply
    Tags: E   

    endroke 

    iz. Xake-jokoan, zenbait baldintza betez gero erregea eta gazteluetako bat aldi berean mugituz egin daitekeen jokaldia. Erregearen gazteluarekin egiten denean (endroke motza) erregea zaldiaren laukitxoan eta gaztelua alfilarenean kokatzen dira; erreginaren gazteluarekin egiten denean berriz (endroke luzea), erregea alfilaren laukitxoan eta gaztelua erreginarenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. enroque
    fr iz. (jeu d’échecs) roque
    en iz. (chess)castling
    port iz. roque

    Xake partidako mugimendu guztiak aurrez zekizkien igarlea zen, erregea arriskuan zegoenean dorrearekin ordezkatzen zuen endroke egilea, kasualidade urrunetara gidatzen zuten ate guztietako maratilaren jabea… [Pasaia blues, Harkaitz Cano ((Susa, 1999))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    endroke (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:53 pm on 2017/10/03 Permalink | Reply
    Tags: E   

    esku-zikin 

    iz. Lapurra.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ESKU-ZIKIN (AN-gip, L, S, Sal, R ap. A). Ladrón. Biz nirabe bat esku-zikin; lagunek bear lukete debekatu (202). LE-Ir. Txanpon zalea zeralako, etzaitut makillaz joko “esku zikiña” ez bazera. Munita 106.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [lapurra]: harrapari, lapur, xixkalari, ebasle Ipar., ohoin Ipar., arrobatzaile Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ladrón, -ona
    fr iz. voleur, -euse
    en iz. thief, robber
    port iz. ladrão(ona), ladrão(a)

    -Harrapatu haugu azkenean esku-zikin maltzur hori!

    esku-zikin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:39 pm on 2017/09/14 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezmen 

    iz. Ezezkoa, ezetza.  

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ezmen. “Negativa. Sin. ezetza. Lelengo emon zetsan baimena, eta gero ezmena” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.

    [ezmena] : ezetz (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es negativa
    fr refus
    en refusal, denial
    port negativa

    Lelengo emon zetsan baimena, eta gero ezmena. Etxba Eib. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    ezmen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:34 pm on 2017/09/04 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eskueran 

    adb. Eskumenean. Zapata bat ere mahaitxoan, ohetik eskueran. Eskueran eduki. Eskueran izan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ESKUERAN (V-ger ap. A EY III 242; G-azp). Al alcance de la mano. v. ESKURA (b). Galtzailleak atxaki edo akiakulaak eskueran euki daroaz. A Txirrist 115. Ai nok eukean eskueran gramofonu uts bat. A LEItz 129. Eskueran eukan aizto zorrotz bat artu (V-m). A EY II 284. Zapata bat ere maitxoan, oetik eskueran. Anab Aprika 49. Nere eskueran onbearrak alako zoriona jarri zidala-ta. Berron Kijote 184.

    Sinonimoak: iz.

        [eskumena]: eskumen, harmen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, “eskuera”)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [eskuera] (batez ere lekuzko kasu-atzizkiez; sarritan eduki, izan aditzekin) a mano, al alcance de la mano, al alcance (de)
    fr à portée de, à la portée de la main
    en within (easy) reach, (close) at hand, to hand
    port ao alcance da mão

    Gaur egun, pantaila eskueran dugunez, ordenagailuan idatzi eta pantaila baliatzen dut. [“Euskara arkaikoa aztertzeak hizkuntzari buruzko interes intelektuala asetzeko balio du”, Ricardo Gómez (Argia.eus, Miel Anjel Elustondo)]

    eskueran (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

    Save

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel