Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:10 am on 2015/09/21 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erakusleiho 

    iz. Eskaparatea.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erakusleiho. Escaparate. Idazti-salokiyetako erakus-leiuak. EEs 1916, 222. Dendetako erakus-leioak. Erkiag BatB 126.

    Sinonimoak: iz.

        [erakustegia]: erakustegi g.e., eskaparate Heg. beh., erakustoki  (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es escaparate
    fr vitrine, devanture
    en shop window, store window
    port vitrina

    Entzun:

    Baina bihotza ahula izaki, erakusleiho ongi hornituen sedukzioari ezin gogor egin, eta erosi eta erosi jardun beharra zeukan.  [Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erakusleiho (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:05 am on 2015/09/16 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erreportxatu 

    ad. aurpegira bota.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erreportxatu (Urt I 185), reprotxatu.

    Reprochar. Hunen gainean berzez nehork ezin reprotxa ez akhusa ahal gaitzake, Iainkoa bera baino zuhurrago izan nahi ez garenaz baizen. Lç Ins B 3r. Horren gaiñean ez baduzu deus zure buruari erreportxatzekorik. He Gudu 94. Baiatu edo erreportxatu zituen farisauak ez hobeki probetxatzeaz gizon saindu haren hitz zuhurrez eta exenplu ederrez. Lg II 153. Gure kontzientziak gure hobena erreportxatzen daukunean goazen othoitzeko lekhura, barkhamenduaren eskatzera. Jaur 135. Ohart, othoi, ez dautzutala ausartzia erreportxatzen. Lf ELit 327.

    v. tbn. Brtc 118. JesBih 398. Errephortxatu: Dh 228. Reprotxatu: Tt Arima 123.

    Sinonimoak: ad.

        [erantzuki egin]: aurpegira bota, aurpegira eman, aurpegiratu, erantzuki egin Ipar., jabeldu Ipar., jazarri Ipar., jaukikatu g.e., aurpegian eman zah., baiatu Ipar. g.e., jauki Ipar. g.e., erantzun Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) reprochar
    fr (Ipar.) reprocher
    en to reproach; to blame (sb for sth; sb for doing sth)
    port reprochar, censurar, repreender

    Entzun:

    Berehala erreportxatu nion neure buruari nire izatetik horren urrun zegoen ahalkeria hura. [Eros tren txinatar batean, Depestre, Rene / Joxan Elosegi (Igela, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:06 am on 2015/09/13 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezki 

    iz. Adaburu biribila, hosto zabal horzdunak, eta lore usaindunak dituen zuhaitza (Tilia). (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Ezkiak 30 espezie inguru dituen Tilia generoko zuhaitzak dira, jatorriz Ipar hemisferioaren alde epeletakoak, Asiakoak (bertan espezie kopuru handiena aurkitu ahal dela), Europakoak eta Ipar Amerikaren sortaldekoak; ez dira agertzen Ipar Amerikaren sartaldean. Cronquist sailkatze sistema zaharraren arabera, genero hau Tiliaceae familian sartzen zen, baina Angiospermen Talde Filogenikoan egindako ikerketa genetikoen ondorioz gaur egun Malvaceae familian sartzen da.

    Tilia generoko landareak orri jauskorreko zuhaitzak dira, 20-40m altu izan daitezkeenak, oblique-cordate eta 6-20cm zabal diren orriekin; Iparreko lur epeletan bizi dira. Espezien kopurua ez da zehatza, espezie gehienak hibridoak erraztasunez sortzeko gauza direlako, bai hazten direnean eta bai berez sortzen direnean; hurrengo zerrendan gehienek onartutako espezie gehienak sartu dira. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

        [erkia]: erki neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) tilo
    fr tilleul
    en (Bot.) linden (tree)
    port (árbol) tília

    Entzun:

    HAIKU MAIKU

    Bilbo Dub Kronikak, Paddy Rekalde

    Poeta miope hau
    parke ondoko kafetegi batean jesarri
    eta haiku bat idazten saiatzen da,
    leihotik zuhaitzei begira,
    haiku bat, haiku eder bat,
    bost zazpi bost,
    zuhaitzei begira.

             Ezkiek gozo
    oparitzen digute
    euren itzala

    Irribarre egin du,
    kafesnea ahora daramala,
    libretan idatzitakoa irakurtzen duen bitartean.

           Ezkiek gozo
    oparitzen digute
    euren itzala

    Ezkietara itzuli du begirada,
    euren azpian etzanda dagoen gizon beltz bat
    cd-z betetako poltsa zarpailtsu pare bat
    ikusi barik.

    Inork ez daki
    gizon beltz hori
    bizirik ala hilda dagoen
    zeru itsaso zikin honen azpian.

    Hala ere
    poeta miopeak
    ederto bete du etxeko lana
    idazleen akademiarako…

    bost zazpi bost.

    [Bilbo dub kronikak, Paddy Rekalde (Susa poesia, 2004)]

    ezki (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:14 pm on 2015/08/20 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eponimo 

    iz. Pertsona-izen bati erreferentzia eginez izendatzen den toki, gauza edo kontzeptu bat da. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. epónimo, -a
    fr éponyme
    en eponym
    port  epônimo(a)

    Entzun:

    Egun on! Gaur gure eponimoaren urtebetetzea: 100 urte!!! Zorionak, Koldo! (@KMKulturunea, Twitter)


    Koldo Mitxelena (Argazkia: ikasbil.net)

     
  • Maite 10:25 am on 2015/08/16 Permalink | Reply
    Tags: E   

    egurats 

    iz. Planeta, izar bat, Lurra bereziki, inguratzen duen gas estalkia, atmosfera. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [atmosfera]: atmosfera  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. atmósfera; aire; ambiente (2) (hed.) ambiente (3) cielo; espacio exterior
    fr atmosphère, air
    en atmosphere; air
    port atmosfera, ar

    Entzun:

    Crematorio sua da, En la orilla errautsa, zeuk adierazi duzunez. Etorkizunerako aukera gutxi beraz.

    XXI. mendearen hasieran dugun aldartea islatzen duen nobela bat da En la orilla, gure arimaren egoera erakusten duena. [Honore de] Balzacek «ideien eguratsa» aipatu ohi zuen; Crematorio-k eraikuntzaren eta etenik gabeko mugimenduaren eguratsa zeukan; En la orilla-k, aldiz, hondakinena eta etsipenarena.  [Rafael Chirbes: «Elkarrekin harremanetan, idazleek elkarren antza hartzen dute askotan», Juan Luis Zabala (Berria, 2013-11-24)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Chirbes (Argazkia: berria.eus)

     
  • Maite 11:41 pm on 2015/08/03 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eskegi 

    ad. zintzilikatu.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

        [zintzilikatu]: eseki, zintzilikatu  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) colgar, suspender; tender
    fr pendre, suspendre
    en hang, put up; (teléfono) hang up
    port pendurar; (teléfono) desligar

    Entzun:

    Telefonoa eskegi zuen, oso poliki, eta ingurua behatu zuen, etxea kulunkatzen ari zelako inpresioarekin, Tira, listo dago, esan zuen. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eskegi (Irudia: youtube.com)

     
  • Maite 11:26 pm on 2015/07/21 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eskumikatu 

    du ad. ERL. Eliz aginpideak pertsona bat fededunen elkartasunetik kanporatu. Luther 1520an izan zen eskumikatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Erl.) excomulgar
    fr du ad. excommunier
    en du ad. to excommunicate
    port vtr (Rel.) excomungar

    Entzun:

    Odola eta argizaria, biak batera ikusi nituen Sinagogan, juduen artetik bidali ninduten egunean, nire iritziei, ez setakeriaz, baizik eta arrazoiari zor zaion indarrez eusteagatik, eskumikatu ninduten egunean. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    An imaginative depiction of Pope Gregory VII excommunicating Emperor Henry IV. (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel