Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:01 pm on 2015/07/16 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erosta 

    iz. Auhena, adia. Negarrak eta erostak. • EROSTA JO. Erosta egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [auhena]: ai, aiene, aieska, aiots, auhen, hileta, intziri, kexa, kexu, deitore Ipar., dolamen Ipar.,pleinu Ipar., espa Heg., inkesa Bizk., adia Gip., zinkurin Ipar./Naf., aieneka g.e., alaka g.e., donaberag.e., oihuska g.e., arkuma Ipar. g.e., oihumin Ipar. g.e., espadasun Gip. g.e., ainkuri Naf. g.e., ainuriNaf. g.e., kexadura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
     es  iz. (batez ere B) lamentación, lamento, queja; endecha
    fr  iz. lamentation, plainte
    en iz. groan, moan
    port lamentação, lamento
    Harrezkero, akabo erostak, akabo kexak, akabo erdi negarrak. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000, Orr.: 119)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erosta (N i c o_, FlickrCC)

     
  • Maite 8:44 pm on 2015/06/29 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eurogune 

    Eurogunea euroa (€) erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es zona euro, eurozona
    fr zone euro, eurozone
    en Eurozone
    port Zona Euro, Área do Euro, Eurozona, Euro-Área

    Entzun:

    Europako Batzordeko presidentea, Jean Claude Juncker, Greziako Gobernuak datorren iganderako deitu duen erreferendumaren kanpainan sartu da gaur, bete-betean. “Greziarrei ‘bai’ bozkatzeko eskatzen diet”, azpimarratu du. Troikako erakundeek aurkeztu duten proposamenaren aldeko botoa “seinale indartsua izango litzateke” Greziak Europako Batasunaren eta eurogunearen parte izaten jarraitu nahi duela adierazteko. [Juncker: “Galdeketan ‘bai’ bozkatzeko eskatzen diet greziarrei”, Ivan Santamaria (Berria.eus, 2015-06-29)]

    eurogune (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:39 pm on 2015/06/28 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erru 

    1. iz. Hutsegitea; bereziki hutsegitearen erantzukizuna.|| 2. iz. Adorea, kemena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    erru iz.
        [hutsegitearen erantzukizuna]: hoben Ipar., falta beh., kulpa beh., behar zah.
        [adorea]: zah.adore, ahalgo, bihotz, indar, kemen, kalipu Ipar., kuraia Ipar., balore Heg., errutasun Gip., agoñu Zub., animo beh., azku jas., bihoztasun g.e., bihoztoitasun g.e., kementasun g.e., alaitasun zah., aginte Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) culpa, culpabilidad, falta || (2) fortaleza, fuerza, vigor
    fr faute, culpabilité
    en blame; guilt
    port culpa, culpabilidade

    Entzun:

    ERRUA
    (Joseba Sarrionandia, Goseren Gosariak diskorako, 2014)

    Umeak ginela ere gerra zaharreko jende derrotatua
    ikusten genuen itzultzen,
    kartzelatik edo herbestetik, gabardinarekin euripean
    herri osoaren errua kargatzen.

    Eskoletan, irratian, elizan, telebistan irabazleen
    harrokeriak agintzen zuen.
    Erruaren banatzaileek ia ofizioa zuten erru guztia,
    herriko jendeari egozten.

    Ez egidazue kendu nire errua,
    ez herri osoaren gure erru zaharra.
    Erru gabe ez dut ezer,
    ez dut ezer egin izan.

    Errudunetakoak ginela haintzat hartu eta, zapalduok,
    gauzak aldatzen ahalegindu ginen.
    Bortxaren eta erruen kontra lehendik zetorren
    erresistentzia jarraitu genuen.

    Ez ginen gauza izan, egia esan, bestela antolatzeko
    ez gizartea, ezta geure artea ere.
    Geure artean ere erru banatzaileak ugaldu ziren
    erruak besteen lepoan ezartzen.

    Ez egidazue kendu nire errua,
    ez herri osoaren gure erru zaharra.
    Erru gabe ez dut ezer,
    ez dut ezer egin izan.

    Eskarmentuen ondoren, nik behintzat ez dut zertaz harrotu
    eta ez dut zertaz damutu.
    Dena dela, erru banatzaileok, niri ez didazue
    zertan errua kendu.

    Dena ez kendu. Ez kendu niri errua. Niri errua besterik
    ez zaidalako geratzen.
    Leporatzen zaidan errua eta, batez ere, gauzak aldatzen
    jakin ez izanarena.

    Ez egidazue kendu nire errua,
    ez herri osoaren gure erru zaharra.
    Erru gabe ez dut ezer,
    ez dut ezer egin izan.

    [Sarrionandia, hostoz hosto (IX), Harkaitz Cano. Badok.info]

    erru (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:19 pm on 2015/06/23 Permalink | Reply
    Tags: E   

    alamartxo 

    San Juan gaueko suan erretzen dena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    alamartxo. Material que se quema en la hogera de San Juan. “Alamartxoa (horrela idazten den ere ez dakit) esaten diogu Goierriko Zaldibian San Juan bezperako sua egiteko pilari: alamartxoa egin dugu, alamartxoari su emango diogu, alamartxo handia egin dugu… Herriko andereñoei ere esan egin beharko diegu guk ez dugula San Juan sua ezagutzen, alamartxoa baizik” Berria 23-6-2005, 7.  Alamartxo ahantzia. Título de un libro de Koldo Zubeldia (Amorebieta, 2005).

    Entzun:

    Euskal Herrian mendetan zehar mantendu da ospakizun berezi hau. Udarako solstizio egunean burutzen da, ekainaren 23ko gaua berezia izaten da zaldibitarrontzat. Baserritarrek suak pizten dituzte iluntzean eta herriko plazan biltzen diren herritarrek alamartxoaren epelean, dantza eta musikaz gozatzen dute. [Alamartxo gaua, Zaldibiako gaua]

    alamartxo (FlickrCC, Zaldibia)

     
  • Maite 9:00 am on 2015/06/14 Permalink | Reply
    Tags: E   

    errime 

    (B) 1. izond. Irmoa. Asmo sendo eta errimea. 2. adb. Gogor. Lanari errime ekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Bizk.

    [sendoki]: adorez, balenki, bortizki, fuerte, gogor, gogorki, gotor, irmo, irmoki, sendo, sendoki, sendoro, azkarki Ipar., dorpeki Ipar., fermuki Ipar., fetxoki Ipar., fierki Ipar., finki Ipar., gotorki Ipar., gogorkiro Gip., pijo Gip., indartsuki g.e., kuraioski Ipar. g.e.

    izond. Bizk.
        [sendoa]: azkar, bortitz, errutsu, finko, gotor, indartsu, irmo, sendo, tinko, zozkotsu, bizitore Ipar., fermu Ipar., martzal Heg., zindo Bizk., fier Ipar./Naf., beleratz Zub., indarti g.e., tenkor g.e., erskon zah., firme zah., fuerte Heg. beh.
        [trebea]: g.e.artetsu, esku-trebe, ezertako, mainatsu, trebe, agudo Ipar., antzetsu Ipar., artez Ipar., fetxo Ipar., jeinutsu Ipar., leber Bizk., pijo Gip., iaio G-N, adret Zub., abil beh., bitore zah., entregu Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) firme, recio, -a, grande; esforzado, -a (2) adb. (B) firme, firmemente
    fr (1) ferme (2) ferme
    en (1) solid, firm (2) firmly
    port (1) firme, forte, robusto(a) (2) com afinco

    Entzun:

    KATUEN KANTUA

    Katu bat lasai garaje alboan
    Buztana buztana altxatuz miauka
    kamioi handi bat heldu denean
    burrunbadan balaztaka.
    Txoferrak eskatu du errime,
    marmarrean eta irainka:
    “Gurpil zahar hori puskatu baitzait,
    nork daki hemen mekanika?”
    Mekanikoa, logale, etzanda;
    garagardoen katua:
    “Ai zer tristea langilearen
    atsedenaldi ukatua.”
    Halaxe da katua
    nazkatu, konplikatu
    eta madarikatua bilakatu.
    Elkarri agintzen hasi dira eta
    katuak entzun du garbi:
    “Kamioia altxatu beharko du eta
    horko katu hori ekarri!”
    Katua jaiki eta arrapaladan
    handik eskapatu nahiz:
    “Zuen kamioiak zeuek altxatu,
    ni katu bat baizik ez naiz!”
    Bi polizia patruilakoek
    ozen dute oihukatu:
    “Katu hiztunak aspaldi ziren
    hiri honetan debekatu!”
    Halaxe da katua
    nazkatu, konplikatu
    eta madarikatu bilakatu.
    Pistola bana atera eta
    sakatu dute katua.
    Tiro artean ihesi doa
    lasai zegoen katua.
    Katua harrapatu ezinik
    geu gaituzte galdekatu.
    Hagatik dugu ikusi legez
    gertaera musikatu.
    Katuak, katu, katuak katu,
    Katuak eta katuak…
    Katuen gauzak ere bilaka
    daitezke konplikatuak.

    [Katuen kantua, Gose (letra: Joseba Sarrionandia)]

     
  • Maite 1:46 pm on 2015/06/12 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezeztatu 

    du ad. 1. Indargabetu, baliogabetu. Bataioak jatorrizko bekatua ezeztatzen du. 2. Ezeztu, ukatu. Lehen esana ezeztatu. 3. Ezereztu. Nola behar dugun geure burua ezeztatu Jainkoaren aitzinean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [deuseztatu]: abolitu, deuseztatu, ezdeustu, ezereztu, hutsaldu, erauzi Ipar., ezereztatu g.e., ezeztu g.e., ezdeusetaratu Ipar. g.e., ezdeustatuIpar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. anular, abolir, derogar, revocar, resolver
    fr du ad. annuler, invalider, révoquer
    en du ad. to invalidate, to nullify, to cancel, to annul; to rescind, to revoke
    port revocar, revogar

    Gaur argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean 470/2015 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, Kristina infantari Palmako dukesa titulua erabiltzeko ahala ezeztatzekoa.

    ezeztatu (EFE)

     
  • Maite 1:26 pm on 2015/05/31 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ekai 

    iz. 1. (zah.) Egitekoa. Gauza egitekotsua, lanik eta ekairik asko ematen duena. Eriaren ekai handia. 2. Materiala. Altzairua baino gogorragoa den ekaia. 3. FIL. Materia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [materia]: gai, materia, gaiki g.e., material g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trabajo, dificultad; importancia; materia, material, elemento; asunto
    fr matière, substance
    en matter, substance
    port matéria, substância

    Etxetik urruntzen zaituzten hamar minutuak

    eta etxera hurbiltzen zaituztenak ez dira berdinak

    nahiz ekai berberaz osatuak egon

     

    horren frogen bila analizatzen dut euria

    zer haizek dakarren

    nora laketzen den maizen

    eta jendearen begietan sumatzen

    ikasi dut urruntasun indizea

    herriko zumardiek uzten dizuten koska

    hosto berrien poztasun selektiboa ninietan

     

    autobusetako kristaletan islatzen da

    munduaren parte bat

    txakur uhuria entzun eta izarrak trumilka

    airatzen dira hodei lodien atzean

     

    txikiak eta ankerrak gara

    etxe trakets eta oinarri axalekoak altxatzen ditugu

    aurretik hezurra beste ezer ez zen lekuetan

    hamar minutu

    dauzkadanak baino hamar minutu gehiago

    beharko ditut beti azalpenak emateko

    eta erlojuak kondenatu arren ez da gelditzen denbora.
    [Erlojuen mekanika, Jose Luis Otamendi (Susa poesia, 2007)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel