Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:25 pm on 2015/05/14 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erremige 

    iz. ZOOL. Hegoetako luma handietako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [erremige] : arraunlari  (Elhuyar Zientzia Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) rémige, (pluma) remera
    fr rameur, plume rémige
    en remex

    Entzun:

    Erremige ederrak zituen zooan ikusitako paumak.

    erremige (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:55 pm on 2015/05/11 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erratu 

    du ad. (B) Huts egin, ez asmatu. Laster igarri nion erratu nuela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1 erratu. Tr. Documentado desde Lazarraga, se da sobre todo en autores vizcaínos (tbn. aparece en algún guipuzcoano como Ochoa de Arín).

    1. Fallar, errar, equivocarse; faltar (en algo). Irugarrena korrijietea erratuetan dabena. Bet 14. Erraturik dijoanari reprensio ona ematea. OA 100. Nagusi batek, diño, kontu estuak artu eutsazan konzienzia zabal zabarra eukan maiordomo bati. Amar milla ezkutuan etozan kontuak oker, labur, urri, erratuak. Añ MisE 93. Oneek ziran Tomasen uste ta gogoraziñoiak, baña, ai, zein erratuak! Ur MarIl 10. Fedian erratu daudiela eta apartau diriala Elexiaaren batasunetik. Ur BulaAl 54. Ez dauke esan baño nazala zoratu; / baña egingo dabe orregaz erratu. AB AmaE 272. Parkatu Aita, berbaren baten / erratu badot. Ib. 132. Felipak bere ez dau erratu gitxi or. Ib. 249. [Errifan] fortuna jausi jakon lumero biari, / bosteunegaz erratu iya bereari. Ib. 280. Baña Arimazain Jauna da gizona, eta erratu leike. Itz Azald 49. Sinis gogorra izan naz eta / pentsa erratu dodala. Ayesta 105.

    (Con compl. directo). Erratu neben bidea. Lazarraga (B) 1181rb. Bidea erratuta onaxe oraiñ jo dot. AB AmaE 388. Gabaz eta iretargitan / bidea erratu neban. Gand Elorri 97. Eta gaztiak sarri askotan erratzen degu pausua. In Uzt Noiz 53. Itzik erratu gabe nekian / [dotriña] dana edozein garaietan. Insausti 79.

    2. (Uso sust.). Fallo, falta. Mr. Leclusek bere obran ixuri dituen erratu ta utsune egopearrena. Izt, carta a JJMg 35. Ardiaren pekatu, erratu ta utsak / erru bagarik pagau ez daizan bildotsak. AB AmaE 252.

    2 erratu. “Erráatu, erráaketan (garixa), dar una semilla varios tallos, a veces hasta diez” Iz ArOñ. Cf. errotu, errastatu.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

        [huts egin]: falta egin, faltatu, huts egin, arbel egin g.e., huts eman g.e., motz egin Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (B; nor osagarririk gabe; gaur egun da ad. ere bai) fallar, equivocarse, errar; faltar (en algo) (2) (B; nor osagarriduna; gaur egun da ad. ere bai, -z erratu) equivocarse de, confundirse de; equivocar, confundir
    fr se tromper, faire erreur
    en to fail; to make a mistake; to do/get wrong
    port falhar, equivocar-se, errar

    Entzun:

    Erratu egin nintzen. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Alabaina, barkatu beharko didazu insistentzia, ene ustez behar beharrezkoak ditugu bidean erratu zarela ikusi duzun horren hitzak, edo, hobeto, erratu gabetan, alferrik ibili denaren iritzia. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erratu (Argazkia: argia.eus)

     
  • Maite 11:30 am on 2015/05/10 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ernamuin 

    iz. 1. BOT. Hazietan, landarearen sorburu den zatia. 2. (hed.) Garatzean zerbait sor dezakeen edozer. Eritasunaren ernamuina. • ernamuin-zaku. Angiospermoen makrospora, hau da, nuzela barneko zortzi zelulek osatzen duten multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [hozia]: hozi, hozidura zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Bot.) germen, embrión [de la semilla]; brote (2) (hed.) brote, aparición
    fr (1) germe, embryon [de la semence] ; bourgeon, rejet, bouton (2) (hed.) prémière manifestation, début
    en germ; shoot
    port (1) germe, gérmen; embrião; (de planta) broto, grelo (2) (ext.) brotamento, brotadura, brotação

    Entzun:

    ERNAMUINOTAN

    Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika

    Denboraren elastikotasunaz mintzo ginen,
    gu erloju gabeok,
    patuaren aldarte ona
    poltsikoetan gorde litekeelakoan.

    Gure solasetan pilatzen diren hitzek
    dakartzaten zentzugabetasunetan
    etorkizunak marraztu nahian
    jarduten genuen trakets,
    zurbiltasunez jantzitako trapezistak
    gertukotzat sentituz
    izu zuriz hesitutako eremuetan,
    gure baitan gatibatzen diren lekuetan.

    Zure leiho horien azpian
    gordetzen diren paradisuetan
    ezkutatu nituen ametsak,
    bizitzaren saminak eta herrak
    jazartzen gaituztenerako,
    ezer esan gabe elkarrekin izateko
    besarkada askaezinetan.

    [Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika (Susa poesia, 2008)]

     
  • Maite 6:57 pm on 2015/05/02 Permalink | Reply
    Tags: E   

    edukien artatze 

    Edukien artatzea marketin profesionalek erabiltzen duten kontzeptua da, nahiz eta, gaur egun, beste esparru batzuetara ere hedatu den. Interneten, egunero-egunero, sortzen den eduki eskergaren aurrean, marketin enpresa eta profesionalek edukiak aurkitu, filtratu, egokitu eta partekatzeko beharretik sortu zen. (Wikipediatik egokitua)

    Sinonimoak:

    Content curation

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es curación de contenidos
    fr curation de contenu
    en content curation

     

    edukien artatze (Javier Guallar, FlickrCC)

     
  • Maite 7:03 am on 2015/04/21 Permalink | Reply
    Tags: E   

    elizante 

    iz. Parrokia bateko kidea (Bergarako Euskara)

    Sinonimoak: iz.
    [elizante] : eliztar (Bergarako Euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Bergarako Euskara eta Word Reference hiztegiak):

    es feligrés, -a; parroquiano, -a
    fr paroissien, -enne
    en parishioner
    port  paroquiano(a)

    Entzun:

    Pulpitoko diskurtsoak neurtu. Askotan dira erridikulu samarrak eta norbere elizanteendako bakarrik… inbertitu denbora elizante ez direnekin. [Alkate izango direnei eskaerak, Iban Arantzabal (Etxebarri, 2015-03-12)]

    elizante (Argazkia: stvdep.org)

     
  • Maite 8:39 am on 2015/04/07 Permalink | Reply
    Tags: E   

    etzangia 

    iz. 1. Etzalekua, bereziki abereena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘etzauntza’)

    Sinonimoak: iz.
    [etzaleku] : etzaleku, etzauntza (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) habitación, dormitorio; sitio para tumbarse (2) iz. (Ipar.) cama del ganado
    fr (1) iz. alcôve, chambre à coucher, couche (2) iz. litière du bétail
    en (1) iz. bedroom (2) iz. (animals) bedding
    port (1) iz. dormitório, habitação

    Entzun:

    Belhar bustiak hantzen dütian bezala, etzangia bustiak eritzen dütü. [Iturriagaren Elhestaldiak, Emanuel Intxauspe (1857, 2004)] (Klasikoen gordailua)

    etzangia (Irudia: camerontransportcambridge.co.nz)

     
  • Maite 10:17 am on 2015/04/02 Permalink | Reply
    Tags: E   

    endai 

    iz. Pala. Arraun-endaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    endai (G-goi-to-nav, B, BN-baig; Aq). Ref.: A; JMB At. “Pala (G, AN)” Aq 592. Tbn. en Izt C 232, en una lista de aperos de labranza. “(G), instrument de labourage” H. “Pala de hornos” A. “Pala de madera. Labendai, pala de horno” JMB At. Endai bat eskubetan dauala. “Pala”. Otx 137. Endai eta peaki, pertxuna ta aitzurra, / errez dute ebakiko arro dagon lurra. “Palas de recoger tierra”. Or Eus 131. Itxas-arraun endaiari (endai: labeko palaren alde zabala, ortik arraunaren endaia) eragiñez diarduzun ori. Zait Sof II 26.

    Sinonimoak:iz.

    [pala]: pala (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. pala (Elh.)
    fr pale (WR)
    en blade (WP)
    port (remo) remo (WR)

    Entzun:

    Endai bat eskubetan dauala (OEH)

    Endai eta peaki, pertxuna ta aitzurra, / errez dute ebakiko arro dagon lurra (OEH)

    Azkenik batelak mugitzen hasten dira estuarioaren sarreran ainguratuta dauden hiru itsasontzi nagusien artean, horietako bakoitzetik jendea jaisten da eta bateletan sartu, badatoz honantz, entzuten da arraunen zapla ur leunaren gainean, endaien plisti-plasta, irudi orokorrak gutxi du falta lirismo hutsa izateko, zeru oskarbi eta urdina, presarik gabe aurrera egiten duten bi batel, margolaria dugu falta hemen naturaren kolore arin hauek erregistratzeko, muinoan zehar igotzen den hiri iluna, eta han goian gaztelua, edo, behatokia […] (EPG) [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000), Orr.: 183] (Ereduzko Prosa Gaur)

    endai (FlickrCC, Iker Merodio)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel