Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:02 am on 2015/03/23 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eskumen 

    iz. 1. Eskukada. Eskumen bat lasto. 2. Eskuaren irispidea. Ilargia ez dela inoiz zure eskumenean jarriko. 3. ZUZ. Estatuak justizia administratzeko duen ahalmena, horretarako eratutako organoen bitartez gauzatzen dena; ahalmen hori gauzatzen den lurraldea edo tokia. 4. ZUZ. Beste zerbaitekiko boterea, ahalmena. • ESKUMENKA. Eskukadaka. Aleka ereiten zuten eta eskumenka biltzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [eskukada]: esku bete, eskukada, eskutada, ahurtara Ipar., ahurreta Zub., harmen g.e., eskutara Ipar. zah.
    [eskuera]: eskuera, harmen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) puñado; manojo (2) (leku-denborazko kasu-atzizkiez) alcance (de la mano) (3) poder, autoridad; competencia (4) (Zuz.) [aginpidea eta lurraldea] jurisdicción
    fr (1) poignée (2) (leku-denborazko kasu-atzizkiez) sous la main, à la portée de la main (3) pouvoir, autorité, faculté (4) (Zuz.) juridiction
    en (1) [eskutada] handful (2) (leku-denborazko kasu-atzizkiez) within (easy) reach, (close) at hand (3) [aginpidea eta lurraldea] jurisdiction
    port (1) punhado (2) alcance (3) poder, autoridade (4)] jurisdição

    Entzun:

    Departamenduak desagertuko direla diote batean, gero ezetz, baina eskumen batzuk galduko dituztela, zein eskumenekin geldituko diren erabat zehaztu gabe. [Nora ezaren hauteskundeak, Eneko Bidegain (Arkupean, 2015-03-12 )] (Berria.eus)

    eskumen (Wikimedia Commons)

    eskumen (Irudia: greenbiz.com)

     
  • Maite 8:59 pm on 2015/03/22 Permalink | Reply
    Tags: E   

    euskahaldun 

    Korrika 19ren lelo eta mezu nagusia.

    EUSKAHALDUNDU!

    euskahaldun (Korrika.eus)

    “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen” zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran, Baionan. “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dugu, edo ezin dugu pentsatu”, berretsiko genuke orain: euskahaldundu gaitezen.

    Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean. Egin dezagun eta eragin. Eta egin eragin.

    Euskaldun eta euskaltzale guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu -Korrika bera, esaterako- eta iraganean bezala gaur egun ere eskuzabala eta ahaltsua dela frogatuko du. Hori da Korrikaren eta AEKren nahia.

    Eta nahia ahala da. Ahalmen pertsonala eta kolektiboa: norbanakook auzolanean zein erakundeekin eta instituzioekin batera elkarlanean. Dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahala; ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko ahala; euskaltegiak ikaslez betetzeko ahala; euskal kultura hedatzeko eta euskal hedabideak aupatzeko ahala; euskara taldeak laguntzeko eta euskalgintza babesteko ahala…

    Korrika 19k ahalmen metaketa izan nahi du, eduki ahal du. Bide berrien abiapuntu. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea. (Euskahaldundu, Korrika.eus)

    Entzun:

    Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta martxoaren 29an Bilbon (Bizkaia) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldun! da. (Korrika 19ren aurkezpena, korrika.eus)

     
  • Maite 9:22 pm on 2015/03/01 Permalink | Reply
    Tags: E   

    entzungailu 

    iz. Entzuteko tresna. Ikusgailu eta entzungailuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aurikularra] : belarriko, aurikular (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es auricular [receptor]
    fr auriculaire, appareil auditif
    en headphone(s), earphone(s)
    port fone de ouvido

    Entzun:

    EMAKUME BAT MAITATZEA

    Sinplistak, Hedoi Etxarte

    Arabako Arte Ederretako Museora doala
    Imanol Leozek bere buruari esan dio:
    «Erridikulua da emakume bat maitatzea».

    Arabako Arte Ederretako Museoko metalezko ateek
    burutxoak dituzte, irtetean begiratzen zaituzte
    eta horrek Imanol Leozen pentsamendua garatu du:
    «Emakume bat maitatzea da ohartzea, oinez zoazela,
    albotik igaro zaizula txirrindulaz, aurreratu egin zaituela
    ziztuan. Ipurmasail lirain horiek ikusi dituzu aulkian.
    Ezti koloreko lepoaldea du, nabarmenegia. Abian doa
    tixert gorri askea. Badakizu ez duzula sekula berriz
    ikusiko txirrindulari emakumezkoa, eta orduan
    zure eta bere arteko distantzia handitzen den heinean
    handitu egingo da zure maitasuna. Erremediorik gabe.
    Haren atzetik korrika joatea da maitasuna, izerdi
    patsetan, tempoak larri zauritutako atleta baten moduan.
    Ez gehiago berotzearren oinez jarraitzea erabaki duzu
    baina horrela, bistan da, ez zara inora iritsiko».

    Arabako Arte Ederretako Museo aurreko belardian
    Imanol Leozek ahots gora esan du:
    «Ridikulua da emakume bat maitatzea».
    Baina Baskonia saskibaloi taldearen aldageletan
    gertatzen ari denaren zuzeneko emanaldia
    entzuten ari da sarrerako morroia.

    Imanol Leozek ez du Arabako Arte Ederretako Museoan
    lan egiten, baina hangoek hala balitz bezala jokatzen dute.
    Entzungailuak kendu ditu sarrerako morroiak eta
    Imanol Leozek azaldu dio: «Emakume bat maitatzea da
    ikustea nola zu oinez zoazen eta bera txirrinduan, eta zu
    izerdi patsetan, tempoak larri zauritutako atleta
    baten moduan, eta kito!, hurrengora arte!».
    Orduan sarrerako morroiak Imanol Leozi esan dio:
    «Naiara Zubeldiaren senarra naiz».

    Arabako Arte Ederretako Museoa
    historiako lehenengo museo interaktiboa da:
    ibili ahala lurrak karrak egiten du lehenengo solairuan.
    Naiara Zubeldiaren senarra jakitun da, eta sarri
    horregatik dute gehiagotasun ukitua bere hitzek.

    [Emakume bat maitatzea, Sinplistak, Hedoi Etxarte (Susa poesia, 2012)]

     
  • Maite 8:02 am on 2015/02/25 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezinbestean 

    adb. Besterik ezinean, nahitaez. Ezinbestean atzerriratuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.

    [nahitaez]: erremediorik gabe, ezinbestez, nahitaez, noraezean, baitezpada Ipar., derrigor Heg., derrigorrean Heg., gura eta gura ez Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es necesariamente, sin remedio, por necesidad; obligatoriamente
    fr nécessairement, obligatoirement
    en compulsorily; necessarily; inevitably
    port sem remédio, por necessidade

    Entzun:

    Gure belaunaldiak onenak emanda dauzkan honetan, «honaino iritsi gara» esateko moduan gaude 70eko hamarkadan gazte ginen emakumeok. Etorri dira atzetik, ziztu bizian, jo eta pasa egiten ari zaizkigunak. Bitartean, adinak ematen duen eskarmentuarekin, konplexu batzuk gainditu eta zinean —eta errealitatean— malkoei suelto jaregiteko gaitasuna berreskuratu dugu. Ezinbestean. [Malkoak berreskuratuta, Elixabete Garmendia (Arkupean, 2015-02-25)] (Berria.eus)

    ezinbestean (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:27 pm on 2015/02/06 Permalink | Reply
    Tags: E   

    entelegatu 

    du ad. (zah.) Aditu, ulertu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Zub.

    [aditu]: aditu, atzeman, jabetu, konprenitu, ulertu, entenditu Heg., adrendua hartu Naf., kaptatu beh., erdietsi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (Z) comprender, entender
    fr comprendre
    en to understand; to get (inf)
    port compreender; entender

    Entzun:

    Entelegatu?

    Hil honetan hogeita bost urte beteko dira (edo mende laurden bat, honelako kontuak akaso mendetan neurtu beharko bailirateke) Fidela Bernat, eta harekin erronkarieraren azken hiztuna, hil zenetik. Urteurrena gogora ekartzeko (ospatzea ez da hitza), iraganera bidaia gaitezke eta haren ahotsa, garai hartako audio euskarrietan grabatua, malenkoniatsu entzun. [Entelegatu?, Angel Erro (Jira, 2015-02-06 )] (Berria.eus)

    Ane, Pietatea eta harekin zeuden bi morroiak ere Mikeli so geratu ziren, txorimalo haren begiradaren zergatia entelegatu ezinik.  [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    entelegatu (Wikimedia Commons & Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:15 am on 2015/01/02 Permalink | Reply
    Tags: E   

    errekontxo 

    interj. Zerbait edo norbaiten aurrean hiztunak bere harridura nolabait adierazteko erabiltzen duen interjekzioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    errekontxo (V-gip). (Interj.). “Errekoño-ren eufemismoa, seguru asko. Errekontxo, gaur be eurixa” Elexp Berg. v. errekonde, 2 errekondo, errekoño. Errekontxo! Txarrikeri ori be bai?. Kk Ab II 13. Errekontxo! Eztitun sustrai makalak agiñ orrek! EgutAr 16-5-1960 (ap. DRA). Olantxe ondatuten deustazuez frenuen “oiñetako” guztiak! Errekontxo! Erkiag BatB 73. Geldi errekontxo! Arrabal txikiñian zabizelakoan zagoze? Zubk Egan 1969 (1-3), 102.

    Sinonimoak: iz.
    [harridura adierazteko interjekzioa] : arraio, arraiopola, arranopola 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. (herr.) ¡caramba!, ¡caray!
    fr excl (sorpresa) ça alors!;
    en excl wow!, good grief!, heavens!, good heavens!, good gracious!
    port excl caramba!, puxa!

    Entzun:

    Errekontxo! ez ditu sustrai makalak hagin horrek.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    errekontxo (Pixabay, CC0 Public Domain & Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:06 pm on 2014/12/30 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erdaindu 

    du ad. 1. Zerbaiti muturra moztu. 2. Zakilaren prepuzioa moztu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [ingurebaki]: zirkunzidatu zah., ingurebaki Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) circuncidar (2) recortar, cercenar
    fr circoncire
    en to circumcise
    port (1) circuncidar (2) cercear

    Entzun:

    Erizainak eta osabak pixka batez zer egin pentsatu zuten: urratua aprobetxatuz Imanol erdaindu eta mottoa osorik kendu ala mottoa josi eta bere horretan utzi sendatzen. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, bere herritik baztertua izango da, nire ituna hautsi duelako. [Agindutako lurraren bila I, Jose Antonio Mujika (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Erdainkuntza egina duen zakil bat, lasai eta tente dagoela.
    (Wikimedia Commons)

    Erdainkuntza egin gabeko zakil bat, lasai eta tente dagoela.
    (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel